Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko urtarrilaren 9koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, eraikinetako instalazio termikoen instalazioak, gasa hartzeko instalazioak, eta petrolioaren gas likidotuak biltegiratzeko eta obretarako eta beste aplikazio batzuetarako dorre-garabiak gordetzeko instalazioak abian jartzeko prozedura telematikoa arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 24
  • Hurrenkera-zk.: 670
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/01/09
  • Argitaratze-data: 2008/02/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Jakintzaren gizartearen garaian, informatikaren, elektronikaren eta telekomunikazioen erabilerak lagungarria izan behar du, zalantzarik gabe, herritarrek Administrazioarekiko dituzten eskubideak baliatzeko eta harekiko dituzten betebeharrak betetzeko.

Ildo horretatik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 45. artikuluan aurreikusten denez, herri administrazioek teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzea eta aplikatzea bultzatuko dute, beren jarduera garatu eta eskumenak baliatzeko, Konstituzioak eta Legeak bitarteko horien erabilerari jartzen dieten mugekin. Era berean, duela gutxi onartutako ekainaren 22ko 11/2007 Legean -herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzkoan- ildo berekoak adierazten dira.

Hori dela-eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak dituen oinarrizko helburuen artetik, honako hau ezarri du: informazioaren gizartea arautzen duten teknologia modernoenak erabiltzea hark kudeatzen dituen prozeduretan eta herritarrekiko dituen harremanetan.

Izan ere, "Euskadi Informazioaren Gizartean" Planak, "Administrazioa on line" deituriko bere jardun-eremuan, bere helburuen artean, besteak beste, herritarrari hurbildu eta irekitzea du, Informazioaren eta Komunikazioen teknologia berriak erabilita. Gauzak horrela, teknologia horiek eta sinadura elektronikoko eta enkriptazioko sistemek eutsitako prozeduren bidez zerbitzuak ematea funtsezkoa da Administrazioa herritarrei hurbiltzeko eta eraginkortasuna areagotzeko zerbitzu publikoak ematerakoan.

Administrazio Elektronikoranzko bidea industria-instalazioak abian jartzeko eta aldatzeko behar ziren administrazio-prozeduren eremuan hasi zen, 2003ko martxoaren 3ko Aginduaren bitartez. Agindu horrek arautu zuen legeztatzeko ez proiekturik ez obra-amaierako ziurtagiririk behar ez duten behe-tentsioko instalazio elektrikoak abian jartzeko prozedura telematikoa. Data horretatik aurrera, prozedura telematikoen bitartez zerbitzuak hornitzeko prozesu honi beste prozedura batzuk erantsi zaizkio eta, kasu honetan, erregai likidotuen instalazioak abian jartzeko prozeduraren txanda da; nolanahi ere, horrek ez du ekarriko, aurreko aldietan bezalaxe, jardun mota honi aplika dakiokeen araudian ezarritako prozedura aldatzea.

Aurreko aldietan bezalaxe, aplika daitekeen araudiarekin bat etorriz, nahitaezkoa bada instalazioaren proiektua eta eskumena duen Elkargoak ikus-onetsitako obra-zuzendaritzako ziurtagiria aurkeztea, informazioa Administrazioaren eta Profesionalen Elkargoen artean trukatzea bideratzen da eta proiektuen ikus-onespen elektronikoa onartzen da Agindu honetan ezarritako baldintzen arabera.

Aldi berean, kontuan izan da sinadura elektroniko aitortuko prozedura -Sinadura Elektronikoari buruzko 59/2003 Legean biltzen eta arautzen denez- gaineratzea dela eskumena baliatzen duen organoaren eta esku hartzen duen herritarraren identifikagarritasun-berme gehien dituen bitartekoa, eta baita pertsona baimenduei erabilera murriztu eta datuak baliatzeko, eta dokumentuen egiazkotasuna eta osotasuna ziurtatzeko ere, baldintza horiek guztiak eska baitaitezke prozedura baten bitarteko telematikoak sartzeko.

Bitarteko teknikoak gaineratzean, kontuan izan dira gai horri buruz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 45. artikuluan horren inguruan bildutako aurreikuspenak, bitarteko teknikoen bateragarritasuna bermatuz; horretarako, Herri Administrazioak erabiliko dituen programa eta aplikazio elektroniko, informatiko eta telematikoei buruzko honako ebazpen hauek eman dira: 2008ko urtarrilaren 9ko Ebazpena -Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Zerbitzu Orokorreko zuzendariarena-, eta 2003ko maiatzaren 13koa - Informatika eta Telekomunikazio zuzendariarena-.

Teknika telematikoak erabiltzerakoan bereziki nabarmendu da herritarren eskubideen bermea, datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedaturikoari jarraiki.

Azkenik, Izenpe SAri dagokio prozedura honetan ziurtagiriak emateko zerbitzua; Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek eratu zuten sozietate hori lankidetzarako eremu publikoan ziurtapen-zerbitzuak emateko jarduera komunaren garapenari begira.

Aurrekoaren arabera, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan ezarritako ahalmenei jarraiki, honako hau

  1. – Agindu honen xedea bitarteko telematikoen erabilera arautzea da honako instalazio hauek abian jartzeko aukera izapidetzeko:

    • Eraikinetako instalazio termikoak.

    • Gasa hartzeko instalazioak.

    • Petrolioaren gas likidotuak gordetzeko instalazioak.

    • Dorre-garabien instalazioak obretarako eta bestelako aplikazioetarako.

  2. – Instalazio mota hau abian jartzeko prozedura Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko abenduaren 26ko Aginduak -industria-instalazioak martxan jartzeko prozedurak errazteari buruzkoa- (2001-01-24ko EHAA) eta 2001eko urriaren 1eko Aginduaren arabera egindako aldaketak arautzen dute (2001-10-18ko EHAA).

  3. – Instalazio mota honetako araudi zehatza honako xedapen hauetan azaltzen da:

    1. Eraikinetako instalazio termikoei dagokienez:

      • Eraikinetako instalazio termikoen araudia (EITA) eta arautegi horren argibide tekniko osagarriak (ATO) onartzen dituen eta eraikinetako instalazio teknikoetarako aholku-batzordea sortzen duen uztailaren 31ko 1751/1998 Errege Dekretua, 2008ko otsailaren 28a arte egongo da indarrean.

      • Eraikinetako Instalazio Termikoen Araudia onartzen duen uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretua.

    2. Gasa hartzeko eta petrolioaren gas likidotuak gordetzeko instalazioei dagokienez:

      • Gas-erregaien erabilerari zein banaketari eta ICG (01-11) argibide tekniko osagarriei buruzko Araudi teknikoa onartzen duen uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretua.

      • 2007ko urriaren 8ko Agindua, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena; horren bidez gas-erregaien erabilerari zein banaketari eta ICG (01-11) argibide tekniko osagarriei buruzko Araudi teknikoarekin loturiko arauak eman dira.

    3. Obretarako eta bestelako aplikazioetarako dorre-garabien instalazioei dagokienez:

      • Ekainaren 27ko 836/2003 Errege Dekretua; horren bidez, obra edo bestelako aplikazioetarako dorre-garabiei dagokien jasotzeko eta mantentzeko aparatuei buruzko Araudiaren "MIE-AEM- -2" argibide tekniko osagarri berria onartzen da.

  4. – Arestian adierazitako araudian ezarritakoaren arabera, Agindu hau aplikatu behar zaie adierazitako instalazioak abian jartzeari, bai teknikari eskudunak sinatutako eta dagokion Elkargo Ofizialak ikus-onetsitako proiektua aurkeztea eskatzen bada, baita eskatzen ez bada ere.

  5. – Agindu honetan arautzen den prozedura borondatezkoa da, eta alternatiboa dokumentazioa Industria, Merkataritza eta Turismoko Lurralde Bulegoetako erregistroetan dokumentazioa aurkeztearekiko.

  1. – Honako fase hauek biltzen ditu Agindu honek jorratzen duen prozeduraren izapidetze telematikoak:

    1. Dagokien araudi teknikoaren arabera, instalazioak legeztatzeko Proiektua eta Obra Zuzendaritzako Ziurtagiria aurkeztu behar izanez gero, lehendabizi aplikazioan jaso beharko da Elkargo Profesionalek elektronikoki ikus-onetsitako dokumentazio hori.

    2. Instalazio bat abian jartzeko eskaera telematikoki aurkeztea, eskaeraren inprimakian adierazten den dokumentazio teknikoarekin batera, elektronikoki sinatu behar diren dokumentuak esanbidez adierazita.

      Elektronikoki sinatu gabeko eta espedienteari erantsitako dokumentuei dagokienez, eskabidea sinatzen duen enpresak gorde beharko du dokumentu horien originala, eta dagokion Industria, Merkataritza eta Turismoko Lurralde Bulegoaren esku egon beharko du.

    3. Administrazioak egindako eskakizunak eta interesdunak eskaturiko dokumentazioa ekartzea.

    4. Konponketarako emandako epeen luzapena eskatzea, eta konponketa hori ematen edo ukatzen duen ebazpena.

    5. Prozeduraren iraungitzeaz ohartaraztea.

    6. Administrazioaren organo eskudunak elektronikoki sinaturiko zerbitzuan jartzeko dokumentua sortzea.

    7. Zerbitzuan jartzeko dokumentua eta prozedura izapidetzean sortzen diren administrazio-egintza guztiak jakinaraztea.

  2. – Aurreko puntuetan adierazitako izapideak "Internet bitartez tramitatu" izeneko aplikazio informatikoa baliatuta egingo dira. Aplikazio hori honako helbide honetan dago: www.euskadi.net/industria.

    Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren organo eskudunaren Ebazpenak onartuko ditu adierazitako aplikazioaren ezaugarri teknikoak.

    Adierazitako aplikazio informatikoaren bidez transmisio telematikoa egiteko baldintzak Agindu hau garatzeko araudiaren arabera ezarriko dira.

  1. – Aurreko artikuluan jasotako izapide eta jakinarazpenetan bitarteko telematikoak erabiltzerakoan, bermatu egingo da hori egiten duen organoaren identifikazioa eta ahalmenaren erabilera, eta bermatu beharko dira, halaber, emandako agirien egiazkotasuna, osotasuna eta kontserbazioa, agindu honetan eta agindu hau garatzen duten arauetan xedatutakoarekin bat etorriz.

  2. – Izapidetze telematikoan sinadura elektroniko aitortua erabiliko da, betiere ziurtagiri aitortuan oinarriturikoa eta sinadura sortzeko sistema seguru batek sorturikoa, gai hau arautzen duen eta indarrean dagoen araudiak ezarritakoari jarraiki. Horrela sorturiko sinadura elektronikoak elektronikoki jasotako datuekiko balio juridiko bera izango du sinadura idatziak paperean jasotakoekiko duenarekin alderatuta.

  3. – Aurreko idatz-zatian xedaturikoa alde batera utzi gabe, 11. artikuluan aurreikusitako kasuei dagokienez, jarduten duen organoa sinadura aurreratuaren bidez identifikatu ahal izango da, aplikazioan instalaturiko ziurtagiri elektroniko batekin sorturikoa, agindu honen garapen-araudian definituriko ezaugarriekin. Haietara gaineratzen den administrazio-dokumentuen egiazkotasuna eta segurtasuna bermatuko du sinadura horrek.

  4. – Honako hau bermatu beharko da aplikazio informatikoaren erabilerarekin:

    1. Baimendutako pertsonei aplikazioa eta bertan bildutako datuak eta informazioak baliatzeko aukera murriztea.

    2. Datuak eta informazioak aldatzeko edo galtzeko, edo komunikazioak atzemateko aukera saihestea.

    3. Prozesu informatikoak baimendu gabeko manipulazioetatik babestea.

  5. – Agindu honetan ezarritakoak ez du jarduera administratiboei aplikatu behar zaien erregimen juridikoa aldatzen, tramitazio telematikoari dagozkion berezitasunak izan ezik.

  6. – Teknika horiek erabiltzeak ez du ekarriko, inola ere, edozein motatako murrizketarik edo bazterketarik herritarrek zerbitzu publikoetarako duten sarbidean edo beste edozein jarduera edo prozedura administratibotan.

  1. – Teknika elektroniko, informatiko eta telematikoen bidez sortuak izaki eta bide horiek erabili beharreko izapideak eusten dituzten dokumentu, idazki eta egintzak horrelako euskarrietan gordeko dira, dokumentua sortzeko baliatu zen formatu berean, edo beste edozein euskarritan, betiere horiek erreproduzitzeko beharrezko informazioaren nortasuna eta osotasuna ziurtatzen bada. Bereziki, elektronikoki sinaturiko dokumentuei dagokienez, sinadura elektronikoarekin, denbora-zigiluarekin eta sinatzeko erabilitako ziurtagiri elektronikoa indarrean dagoela adierazten duen egiaztapenarekin gordeko dira dokumentu horiek.

  2. – Dokumentuak biltzeko erabiltzen diren bitartekoek edo euskarriek agirien osotasuna, egiazkotasuna, kalitatea, babesa eta kontserbazioa bermatzen dituzten segurtasun-neurriak izan beharko dituzte. Bereziki ziurtatuko dira erabiltzaileen identifikazioa eta sarreren kontrola.

  3. – Interesdunek euskarri elektroniko, informatiko edo telematikoetan biltegiraturiko dokumentuak baliatzeko aukera Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. eta 37. artikuluetan, herritarrek Zerbitzu Publikoetarako duten sarbide elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean eta, hala badagokio, Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedaturikoaren arabera arautuko da.

  4. – Bitarteko telematikoen bidez artxibatzea baliatzeko aukera aurreko idatz-zatian definituriko baldintzetan ahalbidetuko da, dagokion ziurtagiri elektronikoarekin aldez aurretik identifikatuta, Euskal Administrazioaren Zerbitzu Atarian horretarako gaituriko helbide elektronikoan sartuz (www.euskadi.net/industria).

  5. – Aipatutako euskarrietan eta bitartekoetan biltegiratutako dokumentuak dagokion administrazio-espedientearen parte izango dira, espedienteko gainerako jarduerekin batera, erabilitako euskarria edozein izanda ere, hots: fisikoa edo telematikoa.

  1. – Arrazoi teknikoak direla-eta bide telematikoa ezin bada erabili edo komunikazioak ez badira behar bezala egiten, paper euskarrirako sistemaren itzulgarritasuna aplikatu ahal izango da. Edozein kasutan ere, edukia oso-osorik eta hitzez hitz itzultzen dela bermatu beharko da.

  2. – Itzulgarritasun-prozesuaren ondorioz, bitarteko telematikoen bidez edo euskarri telematikoetan biltegiraturiko jatorrizko dokumentuaren kopiak dokumentu originalaren baliotasun eta eraginkortasun bera izango du; horretarako, kopia eskuetsia eman beharko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Organismo Autonomoen eremuan dokumentuen kopiak eta ziurtagiriak emateari eta sinadurak legeztatzeari buruzko ekainaren 18ko 149/1996 Dekretuan adierazitako eskakizunen arabera.

  3. – Horrela egindako kopiak identifikazio-kode bat izango du eta kode horren bitartez, dagokion espedienteari lotu ahal izango zaio, herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 30.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

  4. – Itzulgarritasuna interesdunek euskarri telematikoan aurkezturiko dokumentu, idazki edo komunikazioekiko gertatzen bada, kopia konpultsatu bat lortuko da, originalarekin duen kointzidentzia zehatza jasota, arestian adierazitako ekainaren 18ko 149/1996 Dekretuaren 5. artikuluan xedaturikoaren arabera.

Dokumentuak, idazkiak edo komunikazioak formatu elektroniko, informatiko edo telematikoan eta, aldi berean, paper euskarrian jasotzen badira, bertsio elektronikoa, informatikoa edo telematikoa soilik izango da kontuan.

  1. – Instalazioaren Egikaritza Ziurtagiria sinatzen duen Instalatzaile Baimenduak edo Instalazioaren Obra Zuzendaritzako Ziurtagiria sinatu duen Teknikari Elkargokideak eta, garabi-dorreen instalazioen kasuan, baimendutako enpresa instalatzaileak baimendutako pertsonak edo Obra Zuzendaritzako Ziurtagiria sinatzen duen Teknikari Elkargokideak has dezake zuzenean prozedura.

  2. – Horretarako, Instalatzaileak kalifikazio indibidualeko txartela (Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Bulegoak emana) izan beharko du; horretaz gain, Enpresa Baimendu baten titularra izan beharko du, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Baimendutako Enpresa batek legez kontratatuta egon beharko du, edo Enpresa horretako plantillarekiko lan-arloko harreman juridikoaren bitartez izango da enpresa horretako kide.

    Dorre-garabien instalazioen kasuan, ez denez nahitaezkoa instalazioak egiteko kualifikazio-txartelik, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde Bulegoak emandako baimena izan beharko du enpresa instalatzaileak.

  3. – Aurreko puntuan azaltzen diren Enpresek beste Autonomia Erkidego batzuetan eskuratu badute Enpresa Baimenduaren Ziurtagiria, telematikoki tramitatu ahal izateko nahitaezkoa izango da kualifikazio indibidualeko txartelak eta industria-segurtasunari buruzko enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritako baldintzak betetzea.

  1. – Agindu honetako 3.2 artikuluan aurreikusitako sinadura elektroniko aitortua sortzeari begira, izapidetze telematikoa egiteko interesa dutenek Ziurtagiri elektroniko aitortua eduki beharko dute, Agindu hau aplikatzeko horri buruz ezarritakoaren arabera.

  2. – Enpresa Baimenduek alta hartu beharko dute aplikazioa erabiltzeko, eta horretarako Agindu honen eranskinean azaltzen den dokumentua behar bezala beteta aurkeztu beharko dute, beren izenean jarduteko baimenduriko pertsonak izendatuz Agindu honetan xedaturiko ondorioetarako.

  1. – Agindu honetan arautzen den izapidetze telematikoa aukeratzen duen interesdunak proiektua eta obra-zuzendaritzako ziurtagiria aurkeztu beharko ditu, dagokion profesionalen elkargoak behar bezala elektronikoki ikus-onetsiak.

  2. – Horregatik, horretarako prest dauden zerbitzariekiko lotura erraztuko du sistemak; hori gauzatzeko, interesdunak espedientearen identifikazio-kodea sartu beharko du eta kode horrek ahalbidetuko du elektronikoki behar bezala ikus-onetsitako Proiektua eta Obra Zuzendaritzako Ziurtagiria Industria, Merkataritza eta Turismo sailera igortzea. Dokumentazio hori oso-osorik ikusi ahal izango du interesdunak aurkeztu aurretik.

  3. – Onartuko da Profesionalen Elkargoek proiektuak elektronikoki ikus-onestea, betiere proiektu horiek sortzerakoan baimendutako sinadura elektronikoa erabili izan bada, agindu honen garapenean ezarritako baldintzen arabera ezarritako ziurtagiri batean oinarritua.

  4. – Halaber, ikus-onespen elektronikoaren baliozkotasuna egiaztatu ahal izateko, administrazio-espedienteari eusteko epearen edozein unetan, denbora-zigilua ere izan behar du, baita ikus-onespena sortzeko erabilitako ziurtagiriaren indarraldiaren egiaztapena ere, agindu honen garapenean ezarritakoaren arabera.

Telematikoki bidali ezin daitekeen dokumentazioa aplikatzekoa den prozeduraren araudian ezarritakoaren arabera bideratuko da.

  1. – Eskatzaileak aurkezturiko idazki eta komunikazioak aplikazioaren bidez jasotzeak eragin juridiko berak izango ditu Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren dagokion Lurralde Ordezkaritzak jasotzearekin alderatuta.

  2. – Jasotzerakoan aurkezpen-ordainagiria erakutsiko zaio igorleari, eta hark inprimatu eta deskargatzeko, eta beretzat gordetzeko aukera izango du. Ordainagirian -ziurtagiri elektroniko batean oinarrituriko sinadura elektronikoa erabiliko da ordainagiria sortzeko-, igorlearen eta jasotzailearen identifikazioa jasoko da, baita sarrera-erregistroaren zenbakia, izapidearen izena, eta zer egunetan eta ordutan aurkeztu den ere.

  1. – Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak interesdunekin komunikazio-ildo gisa bitarteko telematikoak erabiltzeak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluek administrazio-egintzak jakinarazteko ezarritako eskakizunak betetzen direla bermatuko du edozein kasutan ere.

    Interesdunak jakinarazpena bitarteko telematikoen bidez egiteko bere baimena baliogabetzeko aukera izango du; horretarako, organo eskudunari jakinarazi beharko dio eta jakinerazpenetarako helbide bat adierazi beharko du.

  2. – Azaroaren 26ko Legearen 59.3 artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, dagokion helbide elektronikoan interesdunarentzat jakinarazpena zer egunetan eta ordutan eskuragarri dagoen grabatuta geratuko da datu-basean, eta baita ere, hala badagokio, interesduna jakinarazpenaren edukira zer egunetan eta ordutan sartu den.

  3. – Interesdunak, aldez aurretik ziurtagiri elektroniko aitortua erabilita, jakinarazpenak baliatzeko aukera izango du honako helbide elektroniko honetan: www.euskadi.net/industria.

Aplikazio informatikoari esker, eskatzaileek eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak edozein unetan kontsultatu ahal izango dute administrazio-espediente bakoitzaren izapidetze-egoera, baita eragiketak zer egunetan eta ordutan egin diren ere, aldez aurretik dagokion ziurtagiria elektroniko aitortuarekin identifikatuta.

Enpresa baimenduak 2. artikuluan adierazitako helbide elektronikoan eskatu ahal izango du, sinadura elektroniko aitortua erabilita, abian jartzeko dokumentuaren ziurtagiriak ematea, eta horiek emateko paperezko euskarria edo euskarri elektronikoa aukeratu ahal izango du.

  1. – Erregistro Telematikoa sortuko da izapidetze telematikoa izango duten eskaera, idazki eta komunikazioak hartzeko eta bidaltzeko, betiere Agindu honetan arauturiko baldintzetan, eta, edozein kasutan ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako eskakizunak beteko direla bermatuta.

  2. – Urteko egun guztietako 24 ordutan idazkiak eta komunikazioak aurkeztea ahalbidetuko du Erregistro Telematikoak, eta Erregistro Orokorrak ere funtzionamendualdi bera izango du.

  3. – Ebaztea dagokion organoa kokatuta dagoen herrian aplikagarria den Jaiegunen Egutegi Ofizialeko lanegunei jarraiki aurkeztuko dira eskaerak, idazkiak eta komunikazioak, finkaturiko epeak zenbatzeari begira.

  4. – Erregistro telematikoan egindako oharpenak informatika bidez erregistro orokorrean jasoko direla bermatuko da, indarreko arauetan xedatutakoaren arabera.

Administrazioak -agindu honen esparruari dagokionez- teknika elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzeak antolamendu juridikoan ezarritako mugak izango ditu, eta, bereziki, Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedaturikoaren erabateko birtualtasuna bermatuko du.

jaunak/andreak

(NAN ............................,IFK: ............................, helbidea: ...............................................................................................

eta helbide elektronikoa:

Enpresaren izenean eta haren ordezkari gisa jardunez eta dokumentu hau formalizatzeko beharrezko lege-gaitasuna izanik, Administrazioaren behin-behineko jakinarazpenak bide elektronikoaren bitartez egitea ONARTZEN DU eta

jaunari/andreari (NAN: ....................................... eta

helbide elektronikoa: )

x web-aplikazioan sartzeko eta inprimakiak betetzeko

dokumentuak aurkezteko enpresaren ordezkari gisa

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean, Eusko Jaurlaritzak horretarako ezartzen dituen sistema informatikoak erabiliz.

Industria-segurtasunari buruzko kualifikazio indibidualeko txartelik (maiatzaren 17ko 63/2006 Dekretuan azaltzen dira) behar ez duten dorre-garabien enpresa instalatzaileen kasuan, egiaztapen hori honako Lurralde Historiko hauetarako egingo da:

n Araba n Bizkaia n Gipuzkoa

Egiaztapen hau baliozkoa izango da Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean baliogabetu dela jakinarazten ez den bitartean.

…………………………., ..........(e)ko ...............................aren ……..(a)

Enpresaren ordezkariaren sinadura Baimendutako lagunaren sinadura