Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2007ko otsailaren 1ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak prestakuntza-jarduerak homologa ditzan bete beharreko eskakizunak eta prozedura arautzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; HAEE
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 46
- Hurrenkera-zk.: 1381
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2007/02/01
- Argitaratze-data: 2007/03/06
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari buruzko uztailaren 27ko 16/1983 Legeak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituen urriaren 14ko 241/2003 Dekretuak diotenez, erakunde horren arduretako bat da euskal herri-administrazioetako zerbitzura diharduten langileen prestakuntza eta hobekuntza.
Zehazki, dekretuaren 13. artikuluak xedatzen duenez, Prestakuntza Zerbitzuari dagokio herri-erakundeek eta bestek emandako ikasketa planak homologatzea.
Araudi hori betez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariak 2001eko ekainaren 13an (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta 2001eko ekainaren 26an), 2002ko otsailaren 12an (EHAAn argitaratuta 2002ko otsailaren 27an) eta 2004ko otsailaren 24an (EHAAn argitaratuta 2004ko martxoaren 15ean) Ebazpenak eman zituen.
Lehen Ebazpena onartu zenetik igarotako denborak, agerian utzi du bitarteko juridiko berri baten beharra homologazio prozedurari berma juridiko handiagoa emateko, eta Administrazio desberdinek hainbat kontzepturi emandako interpretazioa argitzeko.
Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, foru-administrazioa, toki-administrazioa eta horien erakunde autonomoak ez diren beste Administrazio maila batzuei aplikazio-esparru subjektiboa zabaltzea beharrezkoa da.
Era berean, erakunde pribatuek emandako ikasketa-planen homologazioa ere aurreikusten da dekretu horretako 13. artikuluan; ondorioz, gerora mekanismo egokiak ezarri ahal izango dira era horretako erakundeek sustatutako ekimenak homologatzeko.
Adierazitakoaren ondorioz,
Agindu honen bitartez, ondoren aipatzen diren erakundeek antolatutako prestakuntza-jarduerak homologatzeko eskakizunak eta prozedura arautu nahi dira. Hona hemen erakundeok: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta foru eta toki administrazioak eta horien erakunde autonomiadunak; Eusko Legebiltzarra; Batzar Nagusiak; Lan Harremanetarako Kontseilua; Herri Kontuen Euskal Epaitegia; Euskal Herriko Unibertsitatea; Arartekoa eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia.
¿ IVAPek prestakuntza-jarduera bat homologatu ahal izateko, nahitaezkoa izango da hartzaileak euskal herri-administrazioen zerbitzura diharduten herri-langileak izatea.
Ondorio horietarako, jarduera baten hartzaileak euskal herri-administrazioetako herri-langileak direla onartzeko, nahitaezkoa izango da langile horiek ikastaroa egiten duten ikasle guztien % 70 izatea, gutxienez.
¿ Berariaz baztertuta daude hartzaile hauei zuzendutako jarduerak:
Hezkuntzaren alorreko eskumena duen saileko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleei.
Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten funtzionarioei.
Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleei.
Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako langileei.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileei.
Jarduera bat baztertutako kolektibo horiei zuzenduta dagoela ulertuko da baldin eta langile horiek ikastaroa egiten duten ikasle guztien % 70 badira, gutxienez.
Homologagarriak izateko, prestakuntza-jarduerek baldintza hauek bete behar dituzte:
Edukia: interesgarriak izan behar dute herri-langileen prestakuntza eta hobekuntzarako.
Hizkuntza-gaitasuna lortzeko ikastaroak ez dira inoiz homologagarriak izango.
Iraupena: hamar irakastordu edo gehiago izan behar dute.
Mota: presentzialak izan behar dute.
¿ Homologatzeko eskabidea Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari egingo zaio agindu honen I. eranskinean agertzen den eredu ofizialean.
¿ Hiru aldi egongo dira, urte naturalaren barruan, homologatzeko eskabideak aurkezteko: urtarrila, maiatza eta iraila.
Otsaila eta maiatza bitartean egingo diren prestakuntza-jarduerak homologatzeko eskabidea urtarrilean aurkeztuko da; ekaina eta iraila bitartean egingo diren prestakuntza-jarduerak homologatzeko eskabidea maiatzean aurkeztuko da, eta urria eta hurrengo urteko urtarrila bitartean egin nahi diren prestakuntza-jarduerak homologatzeko eskabidea irailean aurkeztuko da.
Edozein modutan, eskabideak dena delako prestakuntza-jarduera egin baino hogei egun natural lehenago aurkeztu behar dira gutxienez.
Epeak zenbatzeko orduan, eskabideari IVAPeko erregistroan sarrera eman zaion eguna hartuko da kontuan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan ezarritako edozein jardunbidea erabiliz eman zaion sarrera. Hala ere, Agindu honek ezarritako epeak zenbatzeko orduan ez da sekula ere kontutan hartuko homologazioa eskatzen duen organo edo erakundearen erregistroan irteera eman zaion eguna.
¿ Homologazio-eskabidearekin batera, II. eranskineko ereduaren araberako deskribapen-fitxa bat ere aurkeztuko da. Bertan, prestakuntza-jardueraren datu hauek agertuko dira:
Ikastaroaren Izena.
Helburu zehatzak.
Hartzaileak.
Ikasle-kopurua.
Programa.
Egiaztagirien kalifikazioa: bertaratzea edo aprobetxamendua.
Irakastordu-kopurua.
Zenbatgarren edizioa den.
Irakasleak.
Noiz egingo den.
Tokia eta ordutegia.
¿ Eskabidea aztertu ondoren, IVAPeko Prestakuntza Zerbitzuak jarduerak homologatzeko baldintzak betetzen dituela jakinaraziko dio eskabidea egin duen erakundeari, betiere, agindu honetan ezarritakoa betetzen badu.
Eskabidean zuzen daitekeen akatsik egin bada, IVAPeko Prestakuntza Zerbitzuak 10 eguneko epea emango dio eskabidea egin duen erakundeari akatsak zuzentzeko edo beharrezko agiriak aurkezteko. Epe horretan zuzenketarik egin ez bada, IVAPeko zuzendariak ebazpen bat emango du eskatutako homologazioa ukatzeko.
Eskabideak ez baditu homologatzeko eskakizunak betetzen, IVAPeko zuzendariak ebazpen bat emango du eskatutako homologazioa ukatzeko.
¿ Bai aurreko paragrafoan aipatutako komunikazioa, bai eskatutako homologazioa ukatzen duen ebazpena, prestakuntza-jarduera hasi baino lehen jakinaraziko dira.
¿ Prestakuntza-jarduera amaitu ondorengo bi hilabeteetan zehar, antolatzaileak agiri hauek bidaliko ditu IVAPera:
Prestakuntza-jardueraren garapenari buruzko txostena, III. eranskineko ereduaren arabera.
Prestakuntza-jarduerara joan diren ikasleen zerrenda, bakoitzaren bertaratze-portzentajea adierazita. IV. eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko da.
Ikasleen sinaduren jatorrizko orriak, prestakuntza-jarduera egin den egun eta saio guztietakoak, V. eranskineko ereduaren arabera.
Ikasleek egindako aprobetxamendu-probaren eredua, horrelakorik egin bada.
Aprobetxamendu-proba egin duten ikasleen zerrenda (horrelakorik egin bada), ebaluazioaz arduratu diren irakasleek sinatuta. Bertan, ikaslea gai den ala ez adieraziko da, eta VI. eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko da.
Dokumentazioak zuzendu daitekeen akatsik badu, IVAPeko Prestakuntza Zerbitzuak 10 eguneko epea emango dio eskabidea egin duen erakundeari akatsak zuzentzeko edo beharrezko agiriak aurkezteko. Epe horretan zuzenketarik egin ez bada, IVAPeko zuzendariak ebazpen bat emango du eskatutako homologazioa ukatzeko.
¿ Aurreko paragrafoan adierazitako dokumentazioa aurkeztu ondoren, IVAPeko zuzendariak ebazpen arrazoitua emango du, bi hilabeteko epean, eskatutako homologazioa onartzeko edo ukatzeko.
¿ Homologazioak bakarrik izango du balioa eskatutako jarduerarako edo jardueretarako eta ebazpenean adierazitako edizioetarako. Prestakuntza-jardueraren hurrengo edizioetarako, homologazioa eskatu beharko da berriro.
¿ Homologatutako prestakuntza-jarduerari dagozkion egiaztagiriak IVAPeko zuzendariak ikasleei emango die. Zein egiaztagiri-mota dagokion, berriz, homologazio-ebazpenean zehaztuko da.
¿ Prestakuntza-jardueran irakasleek ebaluatu beharreko proba bat gainditzea eskatzen ez bada, egiaztagirietan bertaratze-kalifikazioa jasoko da.
Hortaz, gutxienez irakastorduetako % 80an egon diren irakasleei baino ez zaie egiaztagiririk emango.
¿ Egiaztagiriek aprobetxamendu-kalifikazioa izango dute baldin eta prestakuntza-jardueretan ikasleek edukiak bereganatu dituztela egiaztatzeko azterketak egitea aurreikusten bada.
Edozein modutan, egiaztagiria jaso ahal izateko, nahitaezkoa izango da irakastorduen % 80ra joatea.
Irakastorduen % 80ra joan arren, azterketa gainditu ez duten ikasleek, ez dute inolako egiaztagiririk jasotzeko eskubiderik izango.
IVAPek egoki iritzitako jarduerak burutu ahal izango ditu prestakuntza-jardueraren garapena ikuskatzeko. Ildo horretatik, jarduerari buruzko informazioa eskatzeaz gain, bisitak egin ahal izango ditu saioetara.
Antolatzaileek homologazio-eskabidean ezarritako moduan burutu behar dituzte prestakuntza-jarduerak. Programan, iraupenean, tokian edo egunean eragina duen aldaketaren bat egin behar bada, aldaketa horren berri eman beharko zaio IVAPi. Aldaketaren jakinarazpena prestakuntza-jarduera egin baino lehen egin beharko da.
Homologazio eskabidea 2007ko maiatzaren 1a baino lehen erregistratu bada, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2004ko otsailaren 24ko Ebazpenean* ezarritakoaren arabera bideratuko da, homologatu nahi diren prestakuntza-jarduerak egiten direnean egiten direla ere (*Ebazpena, 2004ko otsailaren 24koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, foru-administrazioak, toki-administrazioak eta horien erakunde autonomoek sustatu edo antolatzen dituzten prestakuntza-ekintzak homologatzeko IVAPek jarritako betekizunak eta prozedura arautzen dituena).
Agindu honek indarrik gabe uzten du 2004ko otsailaren 24ko Ebazpena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, foru-administrazioak, toki-administrazioak eta horien erakunde autonomoek sustatu edo antolatzen dituzten prestakuntza-ekintzak homologatzeko IVAPek jarritako betekizunak eta prozedura arautzen dituena.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko otsailaren 1a.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Izena:
Helbidea:
Kalea:
Zenbakia:
Udalerria:
¿ PK:
Lurraldea:
PRESTAKUNTZA-EKINTZA EDO EKINTZEN ARDURADUNA 1
Izen-abizenak:
Kargua:
Telefonoa:
Posta elektronikoa:
Izenpetzen dudan honek, eskaera egiten duen erakundearen arduradun 2 naizenez erantsitako memorian azaltzen diren ekintzak homologatzea eskatzen dut, eta neure erantzukizunpean aitortzen dut bai eskabide honetan agertzen diren datuak, bai eransten den dokumentazioa egiazkoak direla.
Data eta Sinadura (izena, abizenak eta izenpea):
Oharra: jasotzen diren datu pertsonalak, bai ikastaroaren matrikula-inprimakia betetzerakoan jasotzen direnak, bai ikastaroan zehar jasotzen direnak, "prestakuntza-ikastaroak" fitxategian sartu eta tratatuko dira; fitxategi horren helburua prestakuntzaren inguruko jarduna kudeatzea da. Legean jasota dauden beste lagapen batzuez gain, arestian aipatutako datu pertsonalak ikastaroetan parte hartzen dutenen erakundeetako pertsonal-arduradunei ere laga ahal izango zaizkie, datuok parte hartzailearen espedientean jasotze aldera. Fitxategiaren erantzule den organoa Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea da. Interesdunak datuen aurka egiteko, datuetara iristeko, eta datuak zuzentzeko eta ezerezteko eskubideak organo horren aurrean erabili nahi baditu, helbide honetara jo beharko du: Donostia¿San Sebastián kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz (ivap@ivap.es). Horren guztiaren berri ematen da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan ezarritakoa betetze aldera
1 Gai tekniko edo administratiboetan pertsona hori izango da IVAPekin hitz egingo duena
2 Erakunde autonomoetan, zuzendaria; udaletan alkatea edo horrek pertsonal-kudeaketarako izendatutako ordezkaria; Eusko Jaurlaritzako sailetan eta foru aldundietan, Zerbitzu zuzendaria edo horren baliokidea.
¿ Ikastaroaren izena:
¿ Zenbatgarrena:
¿ Ikastaro mota: Presentziala
¿ Helburu operatiboak (ikasleen ikuspuntutik zehaztuta):
1.¿
2.¿
3.¿
¿ Hartzaileak 1:
¿ Zein administraziotakoak diren:
¿ Ikasle kopurua:
¿ Administrazio horietakoak:
¿ Kasuan, kanpoko kolaboratzaileak, Administrazioarekin lan-harremanik ez dituztenak:
¿ Egitaraua eta irakastordu-kopurua 2:
Unitate didaktikoak: izena Eskola orduen kopurua
1.¿ 1.¿
2.¿ 2.¿
3.¿ 3.¿
4.¿ 4.¿
5.¿ 5.¿
¿ n.¿
Guztira
¿ Egiaztagirien kalifikazioa:
n Bertaratzea
n Aprobetxamendua
¿ Noiz egingo den:
¿ Ordutegia:
¿ Tokia:
¿ Kalea:
¿ Zk.:
¿ Udalerria:
¿ Posta kodea:
¿ Lurraldea:
¿ Irakaslea 3:
¿ Izen-abizenak:
¿ Kargua/lanbidea:
1 Erakunde antolatzailearen aurreikuspena
2 Tutoretza-orduak salbu
3 Irakasle bat baino gehiago balego guztien datuak eman
Ikastaroaren izena:
Homolagazio-eskabidearen eguna:
Ikastaroaren datak:
Gora-beherak (Aginduaren 8. artikulua):
Honekin batera doazen agiriak:
n IV. eranskina: Prestakuntza-jarduerara joan diren ikasleen zerrenda.
n V. eranskina: Ikasleen sinaduren jatorrizko orriak (asistentziaren kontrola)
n VI. eranskina: Irakasleak sinaturiko emaitzen akta.
n Azterketaren eredua.
Beraz, dagokion Ebazpenaren bitartez ekintza hau homologatzeko eskatzen du,
Data eta sinadura 1 (izena, abizena eta izenpea):
1 Erakunde autonomoetan, zuzendaria; udaletan alkatea edo horrek pertsonal-kudeaketarako izendatutako ordezkaria; Eusko Jaurlaritzako sailetan eta foru aldundietan, Zerbitzu zuzendaria edo horren baliokidea.
Ikastaroaren izena:
Ikastaroaren hasieraren eguna:
Ikastaroaren bukaeraren eguna:
NAN IZENA 1. ABIZENA 2. ABIZENA ERAKUNDEA BERTAKO LANGILEA / % ASISTENTZIA
KANPOKOA EDO
KOLABORATZAILEA
1.¿
2.¿
3.¿
4.¿
5.¿
6.¿
7.¿
8.¿
9.¿
10.¿
11.¿
12.¿
13.¿
14.¿
15.¿
n.¿
Oharra: jasotzen diren datu pertsonalak, bai ikastaroaren matrikula-inprimakia betetzerakoan jasotzen direnak, bai ikastaroan zehar jasotzen direnak, "prestakuntza-ikastaroak" fitxategian sartu eta tratatuko dira; fitxategi horren helburua prestakuntzaren inguruko jarduna kudeatzea da. Legean jasota dauden beste lagapen batzuez gain, arestian aipatutako datu pertsonalak ikastaroetan parte hartzen dutenen erakundeetako pertsonal-arduradunei ere laga ahal izango zaizkie, datuok parte hartzailearen espedientean jasotze aldera. Fitxategiaren erantzule den organoa Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea da. Interesdunak datuen aurka egiteko, datuetara iristeko, eta datuak zuzentzeko eta ezerezteko eskubideak organo horren aurrean erabili nahi baditu, helbide honetara jo beharko du: Donostia¿San Sebastián kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz (ivap@ivap.es). Horren guztiaren berri ematen da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan ezarritakoa betetze aldera
Ikastaroaren izena:
Saioaren data:
NAN IZENA 1. ABIZENA 2. ABIZENA SINADURA
Goiza Arratsaldea

1 Ikastaroaren saio bakoitzatik orri bat
Ikastaroaren izena:
Ikastaroareb hasiaren eguna:
Ikastaroaren bukaeraren eguna:
NAN IZENA 1. ABIZENA 2. ABIZENA EMAITZA
GAI / EZ GAI
1.¿
2.¿
3.¿
4.¿
5.¿
6.¿
7.¿
8.¿
9.¿
10.¿
11.¿
12.¿
13.¿
14.¿
n.¿
Irakaslearen sinadura (izena eta bi abizenak) eta data:
Oharra: jasotzen diren datu pertsonalak, bai ikastaroaren matrikula-inprimakia betetzerakoan jasotzen direnak, bai ikastaroan zehar jasotzen direnak, "prestakuntza-ikastaroak" fitxategian sartu eta tratatuko dira; fitxategi horren helburua prestakuntzaren inguruko jarduna kudeatzea da. Legean jasota dauden beste lagapen batzuez gain, arestian aipatutako datu pertsonalak ikastaroetan parte hartzen dutenen erakundeetako pertsonal-arduradunei ere laga ahal izango zaizkie, datuok parte hartzailearen espedientean jasotze aldera. Fitxategiaren erantzule den organoa Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea da. Interesdunak datuen aurka egiteko, datuetara iristeko, eta datuak zuzentzeko eta ezerezteko eskubideak organo horren aurrean erabili nahi baditu, helbide honetara jo beharko du: Donostia¿San Sebastián kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz (ivap@ivap.es). Horren guztiaren berri ematen da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan ezarritakoa betetze aldera
1 Ikastaroa aprobetxamendukoa den
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2017ko martxoaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak prestakuntza-jarduerak homologa ditzan bete beharreko eskakizunak eta prozedura erregulatzeko dena.
- Indargabetzen du: EBAZPENA, 2004ko otsailaren 24koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, foru-administrazioak, toki-administrazioak eta horien erakunde autonomoek sustatu edo antolatzen dituzten pres