Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: "Agindua, 2006ko abenduaren 4koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena. Honen bidez, Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoen egitura organikoa eta funtzionala arautzen da".

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 23
  • Hurrenkera-zk.: 655
  • Xedapen-zk.: 5
  • Xedapen-data: 2006/12/04
  • Argitaratze-data: 2007/02/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuaren 24.2.a) artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoen egitura organikoa eta funtzionala arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko abenduaren 4ko Aginduan (2006ko abenduaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 244. zenbakia) horrelako akatsak antzeman direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

¿ 4. artikuluan, B idatz-zatiko 2.1 paragrafoan, 25365. orrialdean, honakoa dioenean:

"2.1.¿ Industri administrazio arloari dagozkion eginkizunen artean, honako hauei buruzkoak sartzen dira:

  1. Industri establezimenduen erregistroa.

  2. Industri kalitate eta segurtasunerako azpiegitura.

  3. Industri produktuetako ziurtagiriak eta kontrola.

  4. Makinetako segurtasuna.

  5. Metrologia.

  6. Jabetza industriala.

  7. Ibilgailuen enpresa kalifikazioa.

  8. Suteen aurkako babesa."

    Honako hau esan behar du:

    "2.1.¿ Industri administrazio arloari dagozkion eginkizunen artean, honako hauei buruzkoak sartzen dira:

  1. Industri establezimenduen erregistroa.

  2. Industri kalitate eta segurtasunerako azpiegitura.

  3. Industri produktuetako ziurtagiriak eta kontrola. Makinetako segurtasuna.

  4. Metrologia.

  5. Jabetza industriala.

  6. Enpresa kalifikazioa.

  7. Ibilgailuak.

  8. Suteen aurkako babesa."

    4. artikuluan, B idatz-zatian, 3. paragrafoan, 25365. orrialdean, honakoa dioenean:

    "¿f) Instalazio erradioaktiboak¿"

    Honako hau esan behar du:

    "¿f) Mediku-erradiodiagnostikorako instalazio erradioaktiboak¿"