Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2006ko abenduaren 4koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena. Honen bidez, Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoen egitura organikoa eta funtzionala arautzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 6415
  • Xedapen-zk.: 244
  • Xedapen-data: 2006/12/04
  • Argitaratze-data: 2006/12/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren bidez, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri ziren eta dagozkien funtzioak betetzeko hartzen duen egitura zehazten du 2. artikuluan.

Organo horien artean daude Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde historiko bakoitzeko lurralde organoak. Lurralde organoak, Dekretuaren 24. artikuluan ezartzen denez, zerbitzu orokorretako zuzendariaren mende daude hierarkikoki eta sailean gaiaren arabera dagokion sailburuordetzaren menpe funtzionalki. Lurralde bulegoei betearazpeneko egitekoak ezartzen zaizkie, sailaren eskumenekoak diren industriaren, merkataritzaren, kontsumoaren eta turismoaren arloan, bakoitzari bere jarduneko lurralde eremuan.

Bestalde, organo zentralen artean daude eragin funtzionaletarako zuzendaritzetan egituratzen diren sailburuordetzak, bakoitza bere eskumen esparruarekin; beraz, lurralde bulegoen mendekotasun funtzionala Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko sailburuordetza bakoitzean sartuta dauden zuzendaritzei buruzko izan behar du.

Urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan jasotako organo zentralen egituraketa berriak aldatu egin du lehen zegoen zuzendaritza-banaketa funtzionala; eta hori ipini egin behar da xedapen honen helburu diren lurralde bulegoen barruko egituran.

Horren indarrez, adierazitako legezko xedapenak eta orokorrean aplikatzekoak diren eta hemen aplikatzea egoki den beste batzuk ikusita,

Agindu honen xedea Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren 2.b) artikuluan adierazten diren Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoen egitura, antolaketa eta egitekoak arautzea da.

  1. ¿ Lurralde bulego bakoitzean lurralde bulegoko burua egongo da. Zuzendariorde kategoria izango du. Zuzendariordea, hierarkiaren aldetik, Zerbitzu Orokorretako zuzendariaren menpe egongo da; eta, gaiaren aldetik, dagokion zuzendariaren menpe. Lurralde bulegoko burua izango bulegoko arduradun gorena, eta agindu honetako 7. artikuluan ezarritako eginkizunak beteko ditu.

  2. ¿ Agindu honetan xedatutako eginkizunak aurrera eramateko, eta organo zentraletan indarrean dagoen egiturarekin bat, industria, merkataritza eta turismo bulegoak arlo hauetan egituratu behar dira:

    1. Zerbitzu orokorren arloa.

    2. Sektore-arloak.

  1. ¿ Mendekotasun funtzionala egoki gara dadin, dagozkion sailburuordetzetan sartutako zuzendaritzak jarraibide eta irizpide zehatzak eman beharko dituzte egitura-arloen ohiko jarduerarako, bulegoko buruaren bitartez jakinaraziz.

  2. ¿ Egitura-arloek erreferentziako zuzendaritza funtzionalekin dituzten harremanak lurralde bulegoko buruaren bitartez bideratzen dira, kudeaketa arrunteko gaiak direnean izan ezik, horietarako harreman zuzena ezarri ahal izango da eta, lurraldeko bulegoko buruari agindu honetako 7. artikuluan agindutako funtzioen eremuan eragina duen guztiari buruzko berri emanda.

  1. Zerbitzu orokorren arloaren eremuan, lurralde bulegoek egiteko hauek izango dituzte:

    1. ¿ Langileen administrazioa.

    2. ¿ Diru-sarreren eta gastuen ekonomi administrazioa.

    3. ¿ Barne-antolaketa eta informazio-sistemak.

    4. ¿ Aholkularitza Juridikoa.

    5. ¿ Herritarrentzako arreta berezitua.

    6. ¿ Sektore-arlo bat baino gehiagoetako zerbitzu komunak batera kudeatzea.

  2. Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoak ondorengo sektore-arlo hauen arabera egituratzen dira:

    1. ¿ Energiaren arloa.¿Arlo horretan sartuko dira energiaren eta energia-produktuen ekoizpenari, garraioari, eraldaketari, banaketari eta merkaturatzeari dagozkion jarduketa guztiak.

    1. ¿ Energia administrazio arloari dagozkion eginkizunen artean, honako hauei buruzkoak sartzen dira:

      1. Elektrizitatea.

      2. Gas-erregaiak banatzea.

      3. Petrolio-gaiak banatzea.

      4. Erregai likidoak biltegiratzea.

      5. Uretarako barne instalazioak.

    2. ¿ Sektore-arlo honetan sartuko dira aurreztea eta eraginkortasun energetikoa sustatzeko programak arautzen dituzten xedapenetan lurralde bulegoei esleitzen zaizkien jarduerak; edo baita programak bultzatzen dituen zuzendaritzak puntualki esleitzen dituen jarduerak ere, urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren arabera, energiaren eremuan Energia eta Meategien Zuzendaritzan sartu beharrekoak badira.

    1. ¿ Industriaren arloa.¿Hor sartuko dira lurralde bulegoari dagozkion eta, urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, industri administrazioaren arloan sartu beharrekoak diren jarduera guztiak, eta bai industria sektorea sustatzeko eta laguntzeko programak ere.

    1. ¿ Industri administrazio arloari dagozkion eginkizunen artean, honako hauei buruzkoak sartzen dira:

      1. Industri establezimenduen erregistroa.

      2. Industri kalitate eta segurtasunerako azpiegitura.

      3. Industri produktuetako ziurtagiriak eta kontrola.

      4. Makinetako segurtasuna.

      5. Metrologia.

      6. Jabetza industriala.

      7. Ibilgailuen enpresa kalifikazioa.

      8. Suteen aurkako babesa.

    2. ¿ Industriaren sektorea sustatzeko eta laguntzeko jardueren artean sartuko dira irekitako sustapen-lerroetan dagozkion lurralde bulegoei esleitzen zaizkienak; edo baita urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren arabera programak bultzatzen dituen zuzendaritzak puntualki esleitzen dituen jarduerak ere, Teknologiako eta Industria Garapeneko Sailburuordetzako zuzendaritzetan sartu beharrekoak badira.

    3. ¿ Industria Segurtasuneko arloa.¿Hor sartuko dira lurralde bulegoari dagozkion eta, urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, arlo horretan sartu beharrekoak diren jarduketa guztiak; eta, batez ere, gai hauei buruzko jarduketak:

      1. Gas-erregaiak eta produktu kimikoak biltegian gordetzea.

      2. Gasaren, berokuntzako, klimatizazioko eta ur sanitario beroko instalazioak.

      3. Hozkailu-instalazioak.

      4. Jasogailuak.

      5. Presio-aparatuak.

      6. Instalazio erradioaktiboak.

      7. Istripu larrien prebentzioa.

      8. Industria segurtasuneko araudiaren menpe dauden gainerako aparatu eta tresneriak.

    4. ¿ Meategien arloa.¿Arlo horretan sartuko dira meatzaritzako segurtasunari eta meatzaritza jardueren eta ustiaketen funtzionamendua kontrolatu eta zaintzeari buruz lurralde bulegoari dagozkion jarduerak.

    5. ¿ Merkataritza eta Kontsumo arloa.¿Arlo horretan sartuko dira merkataritza sektorea sustatzeari, sektore hori antolatzeari eta pertsona kontsumitzaileen eskubide eta interesak defendatzeari buruz lurralde bulegoari dagozkion jarduerak.

    1. ¿ Merkataritza-sektorea sustatzeko jardueren artean sartzen dira xedetzat merkataritza-egiturak berritzea eta modernizatzea, eta sektorea garatzea eta suspertzea dituztenak.

    2. ¿ Merkataritza sektorea antolatzeko jardueren artean, honako hauei buruzkoak sartzen dira:

      1. Saltoki handiak.

      2. Baimendutako prezioak.

      3. Salmenta era bereziak.

      4. Debekatutako merkataritza jardunak kontrolatzea eta ikuskatze kanpainak.

      5. Merkataritza lehiaketak.

      6. Merkataritzaren arloan ezartzen zaizkion gainerako egiteko guztiak.

    3. ¿ Pertsona kontsumitzaileen eskubide eta interesak defendatzeko jardueren artean, honako gai hauei buruzkoak sartzen dira:

      1. Erreklamazio, salaketa eta galderei kasu egitea.

      2. Pertsona kontsumitzaileentzako informazioa eta prestakuntza.

      3. Kontsumitzaileen informaziorako udal bulegoekin eta kontsumitzaile elkarteekin koordinatzea.

      4. Kontsumoko bitartekaritza eta arbitrajea.

      5. Kontsumoko ikuskatzeak.

      6. Alertako sareak.

      7. Produktuak eta zerbitzuak kontrolatzeko kanpainak.

      8. Kontsumoaren arloan ezartzen zaizkion gainerako egiteko guztiak.

        1. ¿ Turismoaren arloa.¿Arlo horretan sartuko dira turismo sektoreko ekonomia sustatzeari eta sektore hori antolatzeari buruz lurralde bulegoari dagozkion jarduerak, bereziki hauek:

          1. Turismoko establezimenduetako jarduera eta sailkapena.

          2. Turismoko enpresen erregistroa.

          3. Turismoko erabiltzaileari argibideak ematea.

          4. Turismoko enpresak ikuskatu eta kontrolatzea.

          5. Turismoko enpresei eta eragileei aholkuak ematea.

          6. Turismoaren sustapena eta dinamizazioa.

          7. Erreklamazio eta galderei kasu egitea.

          8. Turismoaren arloan ezartzen zaizkion gainerako egiteko guztiak.

Zerbitzu orokorren arloa zuzenean atxikitzen zaio lurralde buruari.

Sektore-arlo bakoitzaren buru (Meategien arloan izan ezik), arloko koordinatzailea izango da. Koordinatzailea, hierarkiaren aldetik, lurralde bulegoko buruaren menpe egongo da. Eta, gaia dela eta, dagokion zuzendaritzak sektorerako ematen dituen jarraibideekin bat, Agindu honetako 8. artikuluan ezarritako eginkizunak beteko ditu.

Meategien arloa zuzenean lurralde bulegoari atxikita dagoen sekzio tekniko gisa egituratzen da eta arlo honetako langileek organo eskudunek emandako jarraibideen arabera egingo dituzte beren egitekoak.

A) 4.A) artikuluetan aurreikusitako gaien esparruan, Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoetan honako eskumen eta eginkizun hauek eramango dituzte aurrera:

  1. ¿ Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak ebazpena eta proposamena egin arteko kudeaketa eta administrazioa gai hauetan:

    1. Langileak.

    2. Diru-sarrerak eta gastuak.

  2. ¿ Barne-antolaketa; funtzioen eta zereginen banaketa eta esleipena lurralde bulegoko arloetan eta zerbitzuetan.

  3. ¿ Saila informatzeko sistemak lurralde-eremuan aplikatzea.

  4. ¿ Aholkularitza, esparru juridiko administratiboan proposamenak lantzea eta irizpenak ematea, administrazio-prozeduraren aplikazioari buruzko txosten juridikoak lantzea eta zehapen-espedienteak, indarrean den legedian ezarritakoari jarraikiz; Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko beste organo bati atxikitako beste funtzionario bat berariaz instruktoretzat izendatzen denean izan ezik.

  5. ¿ Herritarrei arreta emateko zerbitzuak, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskumenean, orientazio eta aholkularitza espezializatuarekin, eta bai erregistro orokorrak kudeatzea eta espedienteak eragitea ere.

    4.B) artikuluetan aurreikusitako gaien esparruan, Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoetan honako eskumen eta eginkizun hauek eramango dituzte aurrera:

  1. ¿ Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko organo zentralen eskumenekoak diren eta agindu honetako 4. artikuluan zehaztutako gaiei buruzkoak diren administrazio espediente guztiak izapidetzea, ebazpen proposamena egin arte, egoki baldin bada.

  2. ¿ Honako gai hauei buruz, administrazio espediente guztiak izapidetu eta ebaztea:

    1. Industria segurtasunaren gaian instalazioak, mantentzea eta bestelako jarduerak egiten dituzten enpresetarako, profesional txartelak eta baimendutako enpresak direla adierazteko ziurtagiriak eman eta berritzea.

    2. Enpresa-kalifikazioko agiria ematea, zenbait industria jarduera egiteko aldez aurreko betekizun gisa, horrela jokatzea eskatzen duten herri intereseko arrazoiak daudenean.

    3. Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko administrazio erregistroetako ziurtagiri eta izen emateak, agindu honetako 4. artikuluan adierazitako jarduera-arloei dagokienez.

    4. Industria arauen menpe dauden instalazio, aparatu eta tresneriak lanean jartzeko agiria ematea, arauz ezarritako izapideak edo baldintzak betetzen dituela egiaztatuz, baldin aldez aurreko administrazio baimena behar ez bada.

    5. Merkataritza Jardueraren Legean adierazitako salmenta era bereziak baimentzea.

    6. Merkataritza lehiaketak baimentzea.

  3. ¿ Ondorengo administrazio espediente hauek izapidetzea, ebazpena eman arte edo, hala egokituz gero, artxibatu arte:

    1. Agindu honetan lurralde bulegoei esleitutako gaiei buruzko erreklamazio, kexu eta salaketak.

    2. Zehapen-espedienteak eta hertsapen-isunak hasi aurretiko eginbideak edo jarduerak.

  4. ¿ Teknikoak diren txosten, ikuskatze nahiz auditoriak. Horiek aurrera eramateko, lurralde bulegoen menpe dauden zerbitzu teknikoek egin beharrekoak diren (indarrean den araudi teknikoan hala jasota dagoelako) jarduera guztiak egin beharko dira.

  5. ¿ Arauen eremu teknikoan duten eragin mailagatik berariaz lurralde bulegoei eskuordetzen zaizkien administrazio espedienteak izapidetu eta ebaztea.

Lurralde bulegoko buruek eginkizun hauek beteko dituzte:

  1. ¿ Lurralde bulegoko barne zerbitzuak eta lan sistemak zuzendu eta antolatu, organo eskudunak ezarritako arauei jarraituz.

  2. ¿ Lurralde bulegoaren jarduerak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatu, dagokien zuzendariengandik jasotako jarraibideak betez.

  3. ¿ Lurralde bulegoko ekonomia eta langileria administratu, aurrekontua betetzea zaindu, eta langileriari atxikitako langileria antolatu eta kontrolatu. Salbuetsita daude beste organo batzuen eskumenekoak diren eginkizunak.

  4. ¿ Hierarkiaren eta eginkizunaren aldetik lurralde bulegoen gainetik dauden organoei, lurralde bulegoaren egitura-arloak hartzen dituen gaietako planak, programak, gidalerroak edo jarduera-jarraibideak proposatu.

  5. ¿ Merkataritza, Industria eta Itsasketa ganberetako gobernu organoetan parte hartu.

  6. ¿ Lurralde bulegoei esleitzen zaizkien eginkizun eta eskumenak aurrera eramateko behar diren administrazio egintzak eman, hurrengo artikuluan berariaz arloko koordinatzaileei esleitzen zaizkienak izan ezik.

  7. ¿ Erreklamazioei, kexei eta salaketei buruzko administrazio espedienteen ebazpena proposatu edo, hala egokituz gero, artxibatzea proposatu.

  8. ¿ Aldez aurreko eginbideak artxibatu eta, hala egokituz gero, zehapen-espedienteak hasteko eta hertsapen-isunak ezartzeko proposatu.

  9. ¿ Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko organo zentralen eskumenekoak diren eta agindu honetako 4. artikuluan zehaztutako gaiei buruzkoak diren administrazio espedienteen ebazpen proposamenak aurkeztu.

  10. ¿ Berariaz ematen zaion beste edozein eginkizun.

Arloko koordinatzaileak, agindu honetako 4. artikuluan ezarritako sektore-arloen arabera egituratzen dira. Beren arloko teknikariei esleitutako funtzioak koordinatzeaz gain, honako eginkizun hauek beteko dituzte:

  1. Sektore-arloari dagozkion administrazio espediente guztien izapidea kontrolatu eta zaindu.

  2. Dagozkion gaietan, lanean jartzeko agiria eman.

  3. Lurralde bulegoko buruari jarduketarako eta sektore-arloari dagozkion gai eta egitekoak hobetzeko proposamenak aurkeztu.

  4. Bere arloari atxikitako langileen artean, bakoitzak egin beharreko lanak antolatu eta banatu.

  5. Bere arloari atxikitako langileen txosten teknikoak, ikuskatze txostenak, aitorpeneko aktak eta gainerako administrazio egintzak kontrolatu eta ikuskatu.

  6. Bere lurralde eremuan, auditoria teknikoen planak eta merkatua ikuskatzeko eta zaintzeko planak antolatu eta koordinatu, dagokion zuzendaritzaren jarraibideak betez.

  7. Lurralde bulegoko buruari administrazioko arau-hauste izan daitezkeen gertaeren berri eman.

  8. Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko organo zentralen eskumenekoak diren eta agindu honetako 4. artikuluan zehaztutako gaiei buruzkoak eta beraren sektore-arlokoak diren administrazio espedienteen ebazpen proposamenak izapidetu eta, hala egokituz gero, lurralde bulegoko buruari aurkeztu.

  1. ¿ Meategien sektore-arloan, arloko koordinatzailerik ez dagoenez, hauek gauzatuko dituzte aurreko artikuluan adierazitako egitekoak eta eskumenak:

  1. ¿ Lurralde Bulegoko buruak: sektore-arloari atxikitako langileen artean, bakoitzak egin beharreko lanak antolatu eta banatu.

  2. ¿ Lurralde Bulegoko teknikariak:

    1. Sektore-arloari dagozkion administrazio espediente guztien izapidea kontrolatu eta jarraitu.

    2. Lurralde bulegoko buruari jarduerarako eta sektore-arloari dagozkion gai eta egitekoak hobetzeko proposamenak aurkeztu.

    3. Lurralde bulegoko buruari administrazioko arau-hauste izan daitezkeen gertaeren berri eman.

    4. Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko organo zentralen eskumenekoak diren eta agindu honetako 4. artikuluan zehaztutako gaiei buruzkoak eta beraren sektore-arlokoak diren administrazio espedienteen ebazpen proposamenak izapidetu eta, hala egokituz gero, lurralde bulegoko buruari aurkeztu.

  3. ¿ Energia eta Meategien Zuzendaritzako Meategien zerbitzuburua: eremu material honen antolaketaren berezitasunak kontuan hartuta, egin beharrekoak diren gainerako egitekoak.

  1. ¿ Aurreko 1.2. puntuan adierazitako egitekoez eta ohiko kudeaketakoak diren beste batzuez gain, lurralde bulegoetako meategien teknikariei egokituko zaie txostenak, ziurtagiriak eta jarduteko sektore-arloari buruzko agiri teknikoak egitea.

  • Lurralde bulegoko buruari dagozkionak, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Zerbitzu zuzendariak, eskumena duen organoak beren beregi beste pertsona bat izendatzen duenean izan ezik.

  • Koordinatzaileari dagozkionak, lurralde bulegoko buruak edo horrek izendatzen duen koordinatzaileak.

  • Meategien teknikariari dagozkionak, Meategien zerbitzuburuak.

Agindu hau indarrean sartutakoan, baliogabetuta geratuko da Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoen egitura organikoa eta funtzionala arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 1999ko urriaren 5eko Agindua.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (8)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.