Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2006ko uztailaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, urrutiko oinarrizko hezkuntzako alderdi batzuk arautzen dituena Euskal Autonomia Erkidegoan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 167
  • Hurrenkera-zk.: 4387
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2006/07/20
  • Argitaratze-data: 2006/09/01

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Autonomia Estatutuaren 16. artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoa da irakaskuntza bere luze-zabalean, maila eta gradu guztietan, molde eta espezialitate orotan, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta bera gara dezaten lege organikoei kalterik egin gabe, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari aitortzen dizkion ahalmenei kalterik egin gabe eta hori betearazteko eta bermatzeko beharrezko den goi-ikuskaritzari kalterik egin gabe.

Hainbat xedapenek arautu dute helduen hezkuntzaren zenbait alderdi EAEn. Hain zuzen ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1998ko uztailaren 10eko Aginduak ezarri zuen Euskal Autonomia Erkidegoan helduentzako oinarrizko irakaskuntza. Urrutiko oinarrizko hezkuntza edo heziketari, haren helburu eta egiturari, dagokienez, berriz, urriaren 27ko 289/1998 Dekretuak arautu ditu.

Agindu honek, beraz, honako hauek arautuko ditu: urrutiko oinarrizko hezkuntzako ikasleen matrikulazio-baldintzak, irakaskuntza horiek emateko modua, baita zentro horien gobernu-organoak ere.

Zentro horietako Ordezkaritza Organo Gorenaren (OOG) osaerarako, gainera, kontuan hartu da Euskal Eskola Publikoaren 1/1993 Legeak, otsailaren 19koak, 32.3 artikuluan Administrazio honi ematen dion eskumena; alegia, ezaugarri bereziak dituzten zentroen OOGren osaera horien berezitasunei egokitzekoa.

Adierazitako guztia horrela, eta aipatu urriaren 27ko 289/1998 Dekretuaren azken xedapenetan bigarrenak emandako baimenaz baliatuz, honako hau

  1. Zer ikasturterako matrikulatzen diren, ikasturte horretako abenduaren 31rako 16 urte beteta izan eta Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulurik ez dutenek.

  2. Eskola-adinean izanik, behar bezala justifikaturiko arrazoiak direla-eta era arruntean eskolatu ezin direnek.

  1. DBHko zentro arrunt batean matrikulaturik ez egotea, eta matrikula zer ikasturterako egin nahi den, ikasturte horretan halako ikastetxeren batean matrikulatuta egon ez izana. Horri dagokionez, a) atalean adierazitako baldintza betetzen duen ikasle batek ikastetxea utzi eta lan-kontratua hartzen badu edo lantegi-eskola batean edota Lanbide Hastepenerako Ikastegian sartzen bada, aukera izango du UOHIn matrikulatzeko.

  2. Helduen Hezkuntzako beste zentroren batean matrikulatuta ez izatea.

  3. Dagokion eskariarekin batera, eskolatze-liburu itxia aurkeztea, eta, hala bada, DBHko lehen kurtsoari dagozkion kalifikazio partzialak ere, NAN, pasaporte edo antzeko dokumentazioaren fotokopia ahaztu gabe. Aurrekoari dagokionez, eskolatze-liburua galdu duten ikasleek honako hauek aurkeztuko dituzte: ateratako kalifikazioen jatorrizko ziurtagiriak, jatorrizko ikastetxeek emanak, ikastetxe horietan baja hartu izanaren ziurtagiriarekin batera.

  4. Egiaztagiri akademikorik ez duten ikasleek hasierako proba egin beharko dute, matrikulatu behar diren fase eta moduluari buruzko orientazioa jasotzeko modua izan dezaten.

Otsailean ere irekiko da matrikulaziorako bigarren epea, bigarren lauhilekorako bakarrik matrikulatzen direnentzat. Epe hori bera baliatu ahal izango da bigarren lauhilekorako baja hartzeko zentroan. Salbuespen gisa, apirilaren 30era arte egongo da irekita matrikulazio-aldia, lan-kontratua duten pertsonentzat. Data hori igarota, hurrengo ikasturterako balio duten aurrematrikulazioak egin ahal izango dira.

  1. Kide anitzekoak:

    • Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorena (OOG).

    • Zuzendaritza-taldea.

    • Irakasleen klaustroa.

  2. Lagun bakarrekoak:

    • Zuzendaria.

    • Ikasketaburua.

    • Idazkaria.

  • Zuzendaria, organoaren lehendakaria izango baita.

  • Ikasketaburua.

  • Bi irakasle.

  • Ikasleen lau ordezkari.

  • Pertsonal ez irakaslearen ordezkari bat.

  • Udal-korporazioaren ordezkari bat.

  • Ikastetxeko idazkaria, OOGko idazkari arituko dena, ahotsarekin baina botorik gabe.

    1. ¿ OOGko kideen agintaldiaren iraupenari, kideok hautatzeko prozesuari, OOG hautatu ondoren eratzeari, eta gerta daitezkeen hutsuneak betetzeari dagokienez, men egingo zaio Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez besteko ikastetxe publiko guztietarako ezarritakoari.