Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2006ko maiatzaren 15ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena; honen bidez ezartzen dira Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-Sarrera arautu zuen apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuan aurreikusitako gehienezko katastro-balioak, jabetzan dauden etxebizitzen aparteko balioa kontuan hartzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 114
  • Hurrenkera-zk.: 3086
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2006/05/15
  • Argitaratze-data: 2006/06/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legean, eskatzailearen eta elkarbizitzako unitateko gainerako kideen ondarea eta irabaziak zenbatzeko ildo orokorrak ezarri ziren, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera (Oinarrizko Errenta da egun, Gizarte Eskubideen Agiriari buruzko abenduaren 27ko 10/2000 Legea onartu zenetik) eta gizarte-larrialdietarako laguntzak jaso ditzaketen ziurtatzeko.

Zehazki, ondarea zehazteari dagokionez 35.2 artikuluan ezartzen denez, balorazioa egiterakoan ez da kontuan hartuko unitate horren ohiko bizilekua edo alojamendua den etxebizitza, non eta ez den jabetzan duen aparteko balioko etxebizitza eta erraz dirutzekoa.

Artikulu horrek, halaber, aparteko balioa kontuan hartzeko emango diren garapen-arauetan aintzat hartu beharreko irizpidea jasotzen du, hau da, kontuan eduki beharko da etxebizitza hori dagoen udalerrian etxeek katastroan duten balioaren batez bestekoa.

Lege-aurreikuspen hori garatzeko, apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuak, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera arautu baitzuen, 20. artikuluan, ondasun higiezinak baloratzen ditu eta, hain zuzen ere, 3. paragrafoan, aparteko balioa duen etxebizitza zehazten du: etxebizitza batek aparteko balioa duela esateko, etxe horren katastroko balioak kasuan kasuko garapen-aginduan ezarritakoak baino handiagoak izan beharko dira, betiere kontuan izanda etxe hori zein udalerritan dagoen eta azken hamar urteetan katastroko balioa eguneratzeko prozesurik egon den edo ez.

Aipatutakoa betez, 2002ko uztailaren 8ko 128. zenbakiko EHAAn argitaratu zen Justizia, Lan eta Gizarte sailburuaren 2002ko ekainaren 13ko Agindua, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-Sarrera arautu zuen apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuan aurreikusitako gehienezko katastro-balioak ezarri zituena, jabetzan zeuden etxebizitzen aparteko balioa kontuan hartzeko.

Hala eta guztiz ere, aipatutako Agindua indarrean sartu zenetik igarotako denbora eta Autonomia Erkidego honetako udalerri gehienetan katastro-balioek izan duten goranzko eguneratzeak kontuan izanik, beharrezkoa da 2002ko ekainaren 13ko Agindua indargabetzea eta beste bat onartzea.

Hori dela eta, eta Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera (Oinarrizko Errenta da egun, Gizarte Eskubideen Agiriari buruzko 10/2000 Legea, abenduaren 27koa, onartu zenetik) arautzen duen apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuko 20.3 artikuluan aurreikusitako gaikuntza erabiliz, honakoa

  1. – Agindu honen helburua gehienezko katastro-balioak ezartzea da, bizikidetza-unitateak ohiko bizilekutzat jabetzan duen etxebizitzen aparteko balioa kontuan hartzeko. Udalerrika ezarri dira, katastroko balioak eguneratuta egon edo ez.

  2. – Lurralde historiko bakoitzeko udalerrien gehienezko katastro-balioak agindu honen eranskinean jasotzen dira.

  1. – Etxebizitza batek aparteko balioa izango du, baldin eta bere katastro-balioak aurreko artikuluko 2. paragrafoan aipatutako gehienezko katastro-balioak gainditzen baditu.

  2. – Etxebizitza batek aparteko balioa duela uste bada, eskatzailearen eta bizikidetza-unitateko gainerako kideen ondarea baloratzeko, etxebizitza horren katastro- balioaren eta aipatutako gehienezko katastro-balioen arteko aldea zenbatuko da.

Indarrik gabe geratzen da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2002ko ekainaren 13ko Agindua, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-Sarrera arautu zuen apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuan aurreikusitako gehienezko katastro-balioak ezartzen dituena, jabetzan dauden etxebizitzen aparteko balioa kontuan hartzeko.

Indarrean sartzea.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko maiatzaren 15a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

Gehienezko katastro-balioak

Valores catastrales máximos

Udalerriak Eguneratu gabe Eguneratuak

Municipios No actualizados Actualizados

Vitoria-Gasteiz 128.000,00 298.000,00

Alegría-Dulantzi 112.000,00 262.000,00

Amurrio 112.000,00 262.000,00

Arrazua-Ubarrundia 112.000,00 262.000,00

Asparrena 112.000,00 262.000,00

Iruña Oka/Iruña de Oca 112.000,00 262.000,00

Laguardia 112.000,00 262.000,00

Legutiano 112.000,00 262.000,00

Laudio/Llodio 112.000,00 262.000,00

Salvatierra/Agurain 112.000,00 262.000,00

Zigoitia 112.000,00 262.000,00

Zuia 112.000,00 262.000,00

Beste udalerriak / Resto de municipios 96.000,00 225.000,00

Gehienezko katastro-balioak

Valores catastrales máximos

Udalerriak Eguneratu gabe Eguneratuak

Municipios No actualizados Actualizados

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena 107.000,00 250.000,00

Arrigorriaga 107.000,00 250.000,00

Barakaldo 107.000,00 250.000,00

Barrika 107.000,00 250.000,00

Basauri 107.000,00 250.000,00

Berango 107.000,00 250.000,00

Bilbao 107.000,00 250.000,00

Erandio 107.000,00 250.000,00

Galdakao 107.000,00 250.000,00

Getxo 107.000,00 250.000,00

Gorliz 107.000,00 250.000,00

Leioa 107.000,00 250.000,00

Muskiz 107.000,00 250.000,00

Ortuella 107.000,00 250.000,00

Plentzia 107.000,00 250.000,00

Portugalete 107.000,00 250.000,00

Santurtzi 107.000,00 250.000,00

Sestao 107.000,00 250.000,00

Sopelana 107.000,00 250.000,00

Valle de Trápaga-Trapagaran 107.000,00 250.000,00

Abadiño 95.000,00 220.000,00

Alonsotegi 95.000,00 220.000,00

Amorebieta-Etxano 95.000,00 220.000,00

Arrankudiaga 95.000,00 220.000,00

Balmaseda 95.000,00 220.000,00

Bermeo 95.000,00 220.000,00

Derio 95.000,00 220.000,00

Durango 95.000,00 220.000,00

Elorrio 95.000,00 220.000,00

Ermua 95.000,00 220.000,00

Etxebarri 95.000,00 220.000,00

Gernika-Lumo 95.000,00 220.000,00

Igorre 95.000,00 220.000,00

Larrabetzu 95.000,00 220.000,00

Gehienezko katastro-balioak

Valores catastrales máximos

Udalerriak Eguneratu gabe Eguneratuak

Municipios No actualizados Actualizados

Lekeitio 95.000,00 220.000,00

Lemoiz 95.000,00 220.000,00

Lezama 95.000,00 220.000,00

Loiu 95.000,00 220.000,00

Markina-Xemein 95.000,00 220.000,00

Mungia 95.000,00 220.000,00

Ondarroa 95.000,00 220.000,00

Sondika 95.000,00 220.000,00

Ugao-Miraballes 95.000,00 220.000,00

Urduliz 95.000,00 220.000,00

Urduña-Orduña 95.000,00 220.000,00

Zalla 95.000,00 220.000,00

Zamudio 95.000,00 220.000,00

Zaratamo 95.000,00 220.000,00

Zeberio 95.000,00 220.000,00

Zierbena 95.000,00 220.000,00

Beste udalerriak / Resto de municipios 80.000,00 190.000,00

Gehienezko katastro-balioak

Valores catastrales máximos

Udalerriak Eguneratu gabe Eguneratu gabe

Municipios No actualizados No actualizados

Donostia-San Sebastián 205.000,00 475.000,00

Astigarraga 192.000,00 447.500,00

Andoain 192.000,00 447.500,00

Errenteria 192.000,00 447.500,00

Hernani 192.000,00 447.500,00

Hondarribia 192.000,00 447.500,00

Irun 192.000,00 447.500,00

Lasarte-Oria 192.000,00 447.500,00

Lezo 192.000,00 447.500,00

Oiartzun 192.000,00 447.500,00

Pasaia 192.000,00 447.500,00

Urnieta 192.000,00 447.500,00

Usurbil 192.000,00 447.500,00

Arrasate/Mondragón 168.000,00 392.000,00

Azkoitia 168.000,00 392.000,00

Azpeitia 168.000,00 392.000,00

Beasain 168.000,00 392.000,00

Bergara 168.000,00 392.000,00

Eibar 168.000,00 392.000,00

Elgoibar 168.000,00 392.000,00

Ibarra 168.000,00 392.000,00

Lazkao 168.000,00 392.000,00

Legazpi 168.000,00 392.000,00

Oñati 168.000,00 392.000,00

Ordizia 168.000,00 392.000,00

Tolosa 168.000,00 392.000,00

Urretxu 168.000,00 392.000,00

Zarautz 168.000,00 392.000,00

Zumaia 168.000,00 392.000,00

Zumarraga 168.000,00 392.000,00

Beste udalerriak / Resto de municipios 144.000,00 336.000,00