Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2006ko maiatzaren 8koa, Osasun sailburuarena, Mellitus Diabeteari buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua sortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 109
  • Hurrenkera-zk.: 2983
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2006/05/08
  • Argitaratze-data: 2006/06/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuz Osasun Saileko Aholku Kontseiluen araubidea ezarri zen, zeinaren helburua adituen aholkularitza lortzea baita; zertarako eta, irtenbide aukerak eta osasun arazoei aurre egiteko irtenbiderik egokienak aukeratzerakoan, inplikatutako sektoreen interesak ponderatzeko.

Sanitatean jarduteko premiarik gehien duen alorretariko bat, 121/2005 Dekretuan ere hala aitortu dena, Mellitus diabetearena da, 2002-2010 Euskadiko Osasun-Planean jasotakoaren arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoan burututako azterlanek erakusten duten moduan, Mellitus diabetea osasun arazo lehentasunezkoa da gaur egun, morbilitate handia eragiten duelako, konplikazio ugari sortzen dituelako, gaixoen bizitza kalitatea asko murrizten duelako eta gaixotasunaren ondorio sozialak eta sanitarioak handiak direlako.

Arlo horretan hartu beharreko ebatziak korapilotsuak ere badirenez, aholku-organo bateko adituen ebaluazioa eskatzen dute, zertarako eta, laguntza emateko gizartean eraginkortasun gehien duten irtenbideak bilatu eta ezartzen.

Horiek horrela, hau

  1. – Mellitus Diabeteari buruzko Aholku Kontseilua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Osasun Sailari dago atxikita, baina ez du Sailaren egitura hierarkikoan parterik hartzen.

  1. – Horietaz gain, honako hauek ere bai:

    1. Argibideak eta aholkuak ematea arlo hauetan: lehen eta bigarren mailako prebentzioa, diagnostiko goiztiarra, tratamendu terapeutikoak eta osasunera bideratutako hezkuntza.

    2. Laguntza modu ezberdinak antolatzeko aspektuen gaineko argibideak eta aholkuak ematea, zertarako eta, asistentziarekin (lehen mailako atentzioa eta espezializatua) ahalik egokien jarraitzeko eta baliabideak taxuz erabiltzeko.

    3. Argibideak eta aholkuak ematea arlo hauetan: informazioa, prestakuntza eta zerbitzuen ebaluazioa.

    4. Laguntza prozesuen kalitatea monitorizatzeko behar diren adierazleak zehazten argibideak eta aholkuak ematea, aukera emanaz berariazko prozesuak programa kontratuetara hedatzeko eta emaitza klinikoek osasunean duten eragina neurtzeko.

    5. Interbentzio sanitarioko programak proposatzea eta, hala behar izanez gero, programok gertatzen Osasun Sailarekin batera lan egitea, honako hauek zehaztuz: eginkizun orokor horien helburu operatiboak, zerbitzuetako premiak, baliabideak eta 2002-2010 Osasun Planean aurreikusitako helburu orokor eta estrategien esparruan antolatzea.

    6. Argibideak eta aholkuak ematea honako arlo hauetan burututako ebaluazioen emaitzei dagokienez: alde batetik, osasun arazo horien egoera; eta bestetik, Mellitus diabetea prebenitzeko, laguntza eskaintzeko eta hezteko interbentzio sanitarioen eraginkortasuna.

    7. Dagoeneko hasita edo hastear dauden egintzak aztertzea, aintzat hartuz osasun premien bilakaera eta interbentzio sanitarioen eraginkortasuna, Osasun Saileko zuzendaritza organoek onar dezaten.

    8. Egite-bidean egon edo eginkizun dauden ikerketa lerroei buruzko argibideak eta aholkuak ematea, eta jarduera-arlo horretan diharduten teknologia eguneratuenen berri ematea.

  1. Mahaikide bat, Endokrinologia eta Nutrizioko EAEko Erakundearen ordezkaria.

  2. Mahaikide bat, Familia- eta Komunitate-Medikuntzako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkaria.

  3. Mahaikide bat, Diabetikoen EAEko Elkarteen Federazioaren ordezkaria.

  4. Mahaikide bat, Pediatriako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkaria.

  5. Mahaikide bat, Diabetearen EAEko Hezitzaileen Elkartearen ordezkaria.

  6. Hiru mahaikide, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren ordezkariak.

  7. Hiru mahaikide, Osasun Sailaren ordezkariak.

  8. Mahaikide bi, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkariak.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko maiatzaren 8a.

Osasun sailburua,

GABRIEL M. INCLÁN IRIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.