Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2006ko maiatzaren 8koa, Osasun sailburuarena, Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua sortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 103
  • Hurrenkera-zk.: 2826
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2006/05/08
  • Argitaratze-data: 2006/06/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuz Osasun Saileko Aholku Kontseiluen araubidea ezarri zen, zeinaren helburua adituen aholkularitza lortzea baita; zertarako eta, irtenbide aukerak eta osasun arazoei aurre egiteko irtenbiderik egokienak aukeratzerakoan, inplikatutako sektoreen interesak ponderatzeko.

Sanitatean jarduteko premiarik gehien duen alorretariko bat, 121/2003 Dekretuan ere hala aitortu dena, zirkulazio aparatuko gaixotasunena da, 2002-2010 Euskadiko Osasun-Planean jasotakoaren arabera.

Zirkulazio aparatuko gaixotasunak, batik bat gaixotasun koronarioa eta garunetako odol-hodietako istripuak, osasun-arazo lehentasunezkoak dira gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan, heriotza asko dakartelako, morbilitate eta diskapazitate tasa altuak eragiten dituztelako eta ikuspegi sozial eta sanitariotik kostua handia dutelako.

Arlo horretan hartu beharreko ebatziak korapilotsuak ere badirenez, aholku-organo bateko adituen ebaluazioa eskatzen dute, zertarako eta, laguntza emateko gizartean eraginkortasun gehien duten irtenbideak bilatu eta ezartzen.

Horiek horrela, hau

  1. – Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Aholku Kontseilua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Osasun Sailari dago atxikita, baina ez du Sailaren egitura hierarkikoan parterik hartzen.

  1. – Horietaz gain, honako eginkizun hauek ere bai:

    1. Argibideak eta aholkuak ematea zirkulazio aparatuko gaixotasunen arlo hauetan: lehen eta bigarren mailako prebentzioa, diagnostiko goiztiarra, tratamendua eta gaixotasunaren errehabilitazioa.

    2. Laguntza modu ezberdinak (lehen mailako atentzioa, larrialdiak, urgentziak, ospitaleak, HLMEak), zertarako eta, asistentziarekin ahalik egokien jarraitzeko eta baliabideak taxuz erabiltzeko.

    3. Argibideak eta aholkuak ematea arlo hauetan: informazioa, prestakuntza eta zerbitzuen ebaluazioa.

    4. Laguntza prozesuen kalitatea monitorizatzeko behar diren adierazleak zehazten argibideak eta aholkuak ematea, aukera emanaz berariazko prozesuak programa kontratuetara hedatzeko eta emaitza klinikoek osasunean duten eragina neurtzeko.

    5. Interbentzio sanitarioko programak proposatzea eta, hala behar izanez gero, programok gertatzen Osasun Sailarekin batera lan egitea, honako hauek zehaztuz: eginkizun orokor horien helburu operatiboak, zerbitzuetako premiak, baliabideak eta 2002-2010 Osasun Planean aurreikusitako helburu orokor eta estrategien esparruan antolatzea.

    6. Argibideak eta aholkuak ematea honako arlo hauetan burututako ebaluazioen emaitzei dagokienez: alde batetik, osasun arazo horien egoera; eta bestetik, gaixotasun baskular horiek prebenitzeko, laguntza eskaintzeko eta errehabilitatzeko interbentzio sanitarioen eraginkortasuna.

    7. Dagoeneko hasita edo hastear dauden egintzak aztertzea, aintzat hartuz osasun premien bilakaera eta interbentzio sanitarioen eraginkortasuna, Osasun Saileko zuzendaritza organoek onar dezaten.

    8. Egite-bidean egon edo eginkizun dauden ikerketa lerroei buruzko argibideak eta aholkuak ematea, eta jarduera-arlo horretan diharduten puntako teknologien berri ematea.

  1. Mahaikide bi, Kardiologiako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkariak.

  2. Mahaikide bat, Angiologia eta Kirurgia Baskularreko EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkaria.

  3. Mahaikide bat, Neurologiako EAEko Erakundearen ordezkaria.

  4. Mahaikide bat, Familia- eta Komunitate-Medikuntzako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkaria.

  5. Mahaikide bat, Barne Medikuntzako EAEko Erakundearen ordezkaria.

  6. Mahaikide bat, (SNMIUC) Medikuntza Intentsiboa eta Unitate Koronarioen Iparreko Elkartearen ordezkaria.

  7. Hiru mahaikide, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren ordezkariak.

  8. Hiru mahaikide, Osasun Sailaren ordezkariak.

  9. Mahaikide bi, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkariak.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko maiatzaren 8a.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.