Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2006ko martxoaren 15ekoa, Herrizaingo sailburuarena, Ertzaintzaren egitura berria onetsi, eta, beraz, 2004ko maiatzaren 18ko Aginduan onartutako orain arteko egitura aldarazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 74
  • Hurrenkera-zk.: 2012
  • Xedapen-zk.: 63
  • Xedapen-data: 2006/03/15
  • Argitaratze-data: 2006/04/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Honako aginduaren bidez, Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko azaroaren 8ko 364/2005 Dekretua indarrean jartzearen ondorioz Ertzaintzaren egitura organikoan eragindako aldaketak egiten dira; Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Zuzendaritza eta Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritza kendu egingo dira, eta beren egiturak eta funtzioak batu eta elkartu egingo dira Ertzaintzaren Zuzendaritzan.

Agindu honen xedea ondokoa da: azaroaren 8ko 364/2005 Dekretuak ezarritako aldaketetara egokitzea Ertzaintzaren egitura; horretarako, Herritarren Segurtasunerako Atala, Ekintzetarako Baliabideen Atala eta Krimen Gaietarako Atala Ertzaintzaren Zuzendaritza berrian sartu dira.

Horrenbestez, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 107.2. artikuluan eman zaidan eskumena erabiliz, ondokoa

  1. – Polizia Administraziorako Unitatea: poliziaren zuzendaritza eta administrazio lanetan laguntzea du eginkizun nagusia, eta zerbitzu hauetan egituratuta dago:

    1. – Polizia Zerbitzuko Datu Bilketarako Zentroa. Behar diren antolakuntza-neurriak zehaztu eta hartzen ditu, izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzeko, datuok aldatu, galdu, tratatu edo baimenik gabe erabiltzen direla saihesteko eta herritarren eskubideen erabilera bermatzeko, izaera pertsonaleko datuak babesteko araudiaren arabera. Era berean, Zentroko organo arduradunei laguntza ematen die indarreko araudiak ezartzen dizkien eginkizunetan.

    2. – Bitarteko Polizien Zerbitzua. Erakunde arteko harremanak bideratzen ditu polizia-gorputz eta -administrazio interesgarriekin eta haien arduradunekin, eta Europako Batasuneko polizien arteko koordinaziorako prozesuen jarraipena egiten du.

    3. – Bideozaintza Zerbitzua. Segurtasun sailburuordeari laguntzen dio Euskal Herriko poliziari toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimena ematerakoan eta bideokameren erabileraren kontrol-lanetan.

    4. – Prentsa Zerbitzua. Informazio-lanak egiten ditu eta hedabideekin harremanetan jarduten du.

    5. – Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzaren Laguntzarako Zerbitzuak (LAZLZ). Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari laguntza ematen diote larrialdiak kudeatzeko sistemen erabilpenean.

  2. – Idazkaritza Teknikoa. Ertzaintzaren Zuzendaritzaren beraren menpe dihardu, zuzendaritza horretako "“staff" organoa den aldetik. Eginkizun nagusi hauek ditu: administrazioaren arloko administrazio-prozedurak tramitatzea, hainbat arlotan, Ertzaintzaren Kudeaketa Sisteman kasu, organoak, arloak edota erakunde arteko batzordeak kudeatu eta koordinatzea, eta Zuzendaritzako hiru atalen (Herritarren Segurtasunerako Atala, Ekintzetarako Baliabideen Atala eta Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Atala) giza baliabide eta baliabide materialen kalitate-prozesuak, antolakuntza eta kontrola egitea.

  3. – Herritarren Segurtasunerako Atala. Eginkizun nagusi hauek ditu: ordena publikoa eta herritarren segurtasuna zaintzeko prebentzio- eta mantentze-lanak egitea, eta, behar izanez gero, ordena eta segurtasuna berrezartzea; trafikoa eta errepidezko garraioak zaindu eta kontrolatzea; lurralde-unitateen bitartez krimen-ikerkuntzaren eta -azterketaren arloan dagozkion eginkizunak egitea; Euskadiko Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren atalean dituen eskumenak erabiltzea, eta Ertzaintzako unitateei euskarri eta laguntza espezializatuak eskaintzea.

    Behar beste zerbitzu eta langile ditu, bere arloan poliziaren jarduera kudeatzeko sistema ikuskatu eta kontrolatzeko eta horretarako behar diren giza baliabide eta baliabide material guztiak antolatu eta kudeatzeko.

    Bere eginkizunak betetzeko, unitate, atal eta zerbitzu hauetan egituratuta dago:

    1. – Ataleko Burutzaren mende dauden unitate eta zerbitzuak. Atalaren barruan, funtzio eta eginkizun nagusiak dituzte:

    1. – Agintaritza eta Kontrol Zentro Nagusiaren Unitatea. Lurralde Unitateetako Agintaritza eta Kontrol Zentroak antolatu eta kontrolatu egiten ditu.

    2. – Segurtasun Pribaturako Unitatea. Euskadiko Autonomia Erkidegoan segurtasun pribatuaren eremuko enpresak, langileak eta jarduerak gainbegiratzeko ardura du unitate honek, eta horretarako lan hauek egiten ditu: ikuskapenak, kontrol- eta erregistro-lanak eta espedienteen tramitazioa.

      Gainera, aholku eta laguntza ematen du eraikinetako segurtasunari buruzko azterlanetan.

    1. – Ertzaintzaren Lurralde Burutzak: segurtasun arloan, krimen-ikerkuntzan eta -azterketetan, poliziaren jarduerak, Herritarren Segurtasunerako Ataleko arlo, zerbitzu, unitate eta ertzain-etxeek egindakoak, planifikatu, koordinatu eta zuzendu egiten dituzte, zeinek bere lurralde historikoaren mugartean.

      Lurralde burutzek honako zerbitzuak dituzte euren eginkizunak betetzeko: Poliziaren Jarduera Kudeatzeko Sistema ikuskatu eta kontrolatzeko behar diren zerbitzuak eta horretarako beharrezkoak diren giza baliabide eta baliabide materialak, herritarren segurtasunaren, antolakuntza eta kudeaketaren eta krimen-ikerkuntza eta –azterketaren arloak dituelarik, eta Lurraldeetako Agintaritza eta Kontrol Zentroak. Zentro horiek lurralde-buruei laguntza ematen diete ohiko polizia-jarduerak eta -baliabideak antolatu, zuzendu, koordinatu, ikuskatu eta kontrolatzeko. Eginkizun horien bitartez, poliziaren baliabide eta zerbitzuak koordinatzen ditu, kanpotik egiten diren deiak bideratzen ditu, gertaerak tramitatzen ditu, taktikak eta protokoloak koordinatzen ditu, jarduerak gainbegiratzen ditu eta erakundeei informazioa ematen die.

    1. – Ertzain-etxeak. Herritarrei segurtasuna, babesa eta laguntza ematen dizkiete, bakoitzak bere barrutian. Poliziaren jarduerak antolatu eta garatuz, ordena publikoa eta herritarren segurtasuna zaintzeko prebentzio- eta mantentze-lanak egiten dituzte, behar izanez gero ordena eta segurtasuna berrezartzen dituzte, trafikoa eta bide-segurtasuna zaindu eta kontrolatu egiten dituzte, erakundeak zaintzen dituzte (espetxeak, Eusko Legebiltzarra eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiak, hala ezarriz gero; Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian eta Erandioko zein Oiartzungo zentro handietan, zaintzeaz arduratzen diren segurtasun pribatuko zerbitzuei lagunduko diete), atxilotuak eta presoak Euskadiko Autonomia Erkidegoko espetxe batetik bestera eramaten dituzte, eta krimenak ikertu eta aztertzen dituzte zeinek bere lurralde-eremuan. Gainera, barne-arauak eta polizia-arauak betearazten dituzte Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian.

      Euskadiko Autonomia Erkidegoaren lurralde osoa ertzain-etxeen zaintzapean dago. Honakoak dira:

      1.– Araban:

      Laguardiako ertzain-etxea (Mañueta/Baños de Ebro, Berantevilla, Bernedo, Elciego, Bilar/Elvillar, Kripan, Labastida, Lagrán, Laguardia, Lantziego/Lanciego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda da Alava, Navaridas, Oion/Oyón, Urizaharra-Peñacerrada, Samaniego, Eskuernaga/Villabuena de Alava, Iekora eta Zambrana); Laudioko ertzain-etxea (Amurrio, Artziniega, Aiara/Ayala, Laudio, Okondo, Orduña, Orozko eta Valdegovia) eta Gasteizko ertzain-etxea (Alegría-Dulantzi, Armiñón, Arraia-Maeztu, Arrazua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Kanpezu/Campezo, Kuartango, Elburgo, Harana/Valle de Arana, Iruña Oka/Iruña de Oca, Iruraiz-Gauna, Lantarón, Legutiano, Ribera Alta, Erribera Beitia/Ribera Baja, Añana, Agurain/Salvatierra, San Millan, Urkabustaiz, Vitoria-Gasteiz, Zalduondo, Zigoitia eta Zuia).

      2.– Bizkaian:

      Balmasedako ertzain-etxea (Alonsotegi, Arcentales, Balmaseda, Karrantza, Galdames, Gordexola, Güeñes, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla); Basauriko ertzain-etxea (Basauri eta San Esteban-Etxebarriko Elizatea); Bilboko ertzain-etxea (Bilbao); Durangoko ertzain-etxea (Abadiño, Amorebieta-Etxano, Arantzazu, Areatza, Artea, Atxondo, Bedia, Berriz, Dima, Durango, Elorrio, Garai, Igorre, Iurreta, Izurtza, Lemoa, Mañaria, Otxandio, Ubidea, Zaldibar eta Zeanuri); Erandioko ertzain-etxea (Derio, Erandio, Larrabetzu, Leioa, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio); Galdakaoko ertzain-etxea (Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Galdakao, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberio); Gernika-Lumoko ertzain-etxea (Ajangiz, Arratzu, Arrieta, Bakio, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Laukiz, Lemoiz, Maruri, Mendata, Meñaka, Morga, Mundaka, Mungia, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta); Getxoko ertzain-etxea (Barrika, Berango, Getxo, Gorliz, Plentzia, Sopelana eta Urduliz); Muskizko ertzain-etxea (Abanto Zierbana-Abanto y Ciérvana, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi eta Zierbena); Ondarroako ertzain-etxea (Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz eta Ondarroa) eta Sestaoko ertzain-etxea (Barakaldo, Sestao eta Trapagaran-Valle de Trapaga).

      3.– Gipuzkoan:

      Azkoitiko ertzain-etxea (Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Errezil eta Zestoa); Beasaingo ertzain-etxea (Abaltzisketa, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Ikaztegieta, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zerain); Bergarako ertzain-etxea (Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate-Mondragon, Bergara, Elgeta, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga, Oñati eta Soraluze-Placencia de las Armas); Donostiako ertzain-etxea (Donostia-San Sebastián); Eibarko ertzain-etxea (Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro eta Mutriku); Hernaniko ertzain-etxea (Aduna, Alkiza, Andoain, Asteasu, Astigarraga, Hernani, Larraul, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil, Villabona eta Zizurkil); Irungo ertzain-etxea (Hondarribia eta Irun); Errenteriako ertzain-etxea (Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenteria); Tolosako ertzain-etxea (Albiztur, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Ernialde, Ibarra, Irura, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa eta Tolosa); Zarauzko ertzain-etxea (Aia, Aizarnazabal, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) eta Zumarragako ertzain-etxea (Ezkio-Itxaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga).

    2. – Trafikoko lurralde-unitateak. Ibilgailuen trafikoa zaindu eta kontrolatu egiten dute trafiko arineko bideetan, eta bide-segurtasuna zaintzen dute. Gainera, errepidezko garraioa kontrolatzen dute, garraio-zerbitzu bereziak egiten dituzten ibilgailuei eta kirol-saioetako kirolariei laguntzen diete, trafiko-istripuak ikertzen dituzte eta ertzain-etxeei laguntza espezializatua ematen diete.

    3. – Miñoien, mikeleteen eta foralen sekzioak. Foru-erakundeak ordezkatzen dituzte, foru-agintariak babesten dituzte eta foru-ondasunak zaindu eta babesten dituzte. Halaber, errepidezko garraioen zaintza eta ikuskapen-lanak eta errepideen artapen- eta polizia-lanak egin ditzakete.

    4. – Musika banda. Ertzaintzako Musika Banda Arabako Lurralde Burutzari atxikita dago. Bandaren egiteko nagusia Euskadiko Autonomia Erkidegoko eta Ertzaintzako erakundeek antolatzen dituzten ekitaldi ofizialetan eta ospakizunetan parte hartzea da.

  4. – Ekintzetarako Baliabideen Atala: euskarri eta laguntza espezializatuak ematen dizkie Herritarren Segurtasunerako Ataleko eta Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Ataleko unitateei. Bere egituran hurrengo unitate eta ekintza-talde hauek ditu:

    1. – Ekintzetarako Plan eta Euskarrien Unitatea: Ataleko burutzari laguntza ematen dio, Ekintzetarako Baliabideen Ataleko unitateen jarduerak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzeko eta giza baliabideak zein baliabide materialak planifikatzeko.

    2. – Brigada Mugikor Unitatea. Ordena publikoa zaintzeko prebentzio- eta mantentze-lanak egiten ditu, ordena publikoa berrezartzen du arrisku larriko egoeretan, eta esku hartzea dagokio istripu larri, hondamendi edo lazeria publikoren bat gertatuz gero.

      Horrez gain, Ekintzetarako Baliabideen Ataleko, Herritarren Segurtasunerako Ataleko eta Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Ataleko unitateei laguntzen die une oro, bereziki jendetzen kontrolean, atxilotuen zaintza eta garraioan eta antolaturiko segurtasun-dispositiboetan. Era berean, hiru ataletako gainerako unitateen funtzio eta eginkizunetan osagarri izango da, unitate horien premien arabera.

    3. – Helikoptero Unitatea. Airetik laguntza ematen die Herritarren Segurtasunerako Ataleko eta Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Ataleko unitate eta zerbitzuei, bai prebentzio-lanetan, bai ikerketetan edo esku-hartzeetan. Larrialdiei aurre egiteko zerbitzuei ere laguntza ematen die.

    4. – Lehergailuak Indargabetzeko Unitatea. Lehergaiak edo lehergailuak indargabetu behar diren aldi guztietan unitate honek esku hartzen du.

    5. – Babeserako eta Esku Hartzeko Unitatea. Segurtasun-zerbitzu bereziak egiten dizkie halako zerbitzuen beharrean dauden pertsonei, eta Ertzaintzako beste unitate batzuei segurtasun handiko babesa ematen die, beharrezkoa denean.

    6. – Segurtasun Unitatea. Segurtasun-zerbitzuak egiten ditu eraikin eta instalazioetan, interes edo arrisku berezia dagoenean.

    7. – Ertzainor Unitatea. Txakurren bidez laguntza ematen die Ertzaintzako beste unitate batzuei.

  5. – Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Atala: delitu eta hutsegiteak ikertu eta jazartzen ditu, eta datu jakingarriak bilatu eta landu egiten ditu, prebentzioan, ordena publikoa eta herritarren segurtasuna zaintzeko lanetan eta delituen ikerketetan erabiliko direnak. Eginkizun horiek betetzeko, hurrengo unitate eta zerbitzuak ditu:

    1. – Zerbitzu Zentralen Unitatea. Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Ataleko arduradunari laguntza ematen dio krimenen ikerketaren eta polizia judizialaren arloetan Ertzaintzako unitateek egiten dituzten lanak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzeko. Bestalde, segurtasun-lanak eta giza baliabideen eta baliabide materialen kudeaketa-lanak egiten ditu Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Atalarentzat, beste segurtasun-gorputz batzuekiko koordinazio-lanak egiten ditu krimenari buruzko informazioaren arloan, eta Herritarren Segurtasunerako Ataleko agintaritza- eta kontrol-zentroekiko koordinazioaz arduratzen da.

    2. – Ikerketa Kriminal eta Polizia Judizialeko Unitatea. Delitu eta hutsegiteen ikerketa eta jazarpena antolatu eta kudeatu egiten ditu. Egoitza nagusi bat du, eta lurralde-egoitza bat lurralde historiko bakoitzean. Polizia judiziala den aldetik, bere eginkizunetan epai organoen barrutiei egokitu behar zaie, eta kasuan kasu egokiak diren giza baliabideak esleitzen zaizkio.

    3. – Informazio eta Azterketa Unitatea. Prebentziorako, ordena publikoa eta herritarren segurtasuna zaintzeko, delitugintza eragozteko eta izaera bortitz eta terroristako konjurazio eta erakundeak ikertzeko behar diren datuen bilketa, lanketa eta ustiapena antolatu eta kudeatu egiten ditu. Egoitza nagusi bat du, eta lurralde bakoitzean lurralde-egoitza bat, Ikerketa eta Polizia Judizialeko Unitatearekin batera.

    4. – Polizia Zientifikoaren Unitatea. Polizia zientifikoari dagozkion zerbitzuak egiten ditu, hots, kriminalistika, identifikazio, analitika eta ikerketa teknikoaren arloetako zerbitzuak. Gainera, epai-organoek eskatzen dizkioten peritu-txostenak eta agiri-txostenak egiten ditu.

    5. – Joko eta Ikuskizun Unitatea. Zorizko jokoetan, jendaurreko ikuskizunetan eta jolas-jardueretan indarreko legeria betetzen ote den begiratzen du, eta administrazio-poliziaren eginkizunak betetzen ditu, Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren menpe diharduela. Hori gorabehera, Unitateko kideen funtzionario-estatutuarekin zerikusia duten gaiak Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Ataleko arduradunen eskumenekoak dira.

  6. – Ikuskapen Orokorreko Atala: Ertzaintzaren zerbitzuen hobekuntza sustatzea du helburu, ebaluazio- eta berrikuspen-jardueren bidez, eta Segurtasun sailburuordeari jarduera horiek jakinarazteaz gain laguntzen dio jarduerok garatzen eta, kalitate-estandarren arabera, antolakuntza- eta objektibazio-prozedurak aplikatzen. Era berean, Ertzaintzako funtzionarioen jokabideen ikerketak zuzendu, koordinatu eta garatzen ditu, aintzat hartu behar direnak bultzatzeko eta etikaren aurkakoak prebenitzeko. Ertzaintzako arduradunek eta gainerako kideek lagundu behar badute ere, ondoko unitate eta zerbitzuei dagokie eginkizun horiek betetzea:

    1. – Zerbitzu Zentralak: Ataleko Burutzari lagundu behar diote atalaren irizpideak eta jarduerak koordinatzen eta eginiko lanaren jarraipena eta azterketa egiten. Era berean, baimen profesionala eman eta kontrolatzen dute, eta ekitaldi ofizialak zein Ertzaintzako kideak omendu eta aintzatesteko ekitaldiak antolatzen laguntzen dute.

    2. – Ikuskapen eta Ikerketa Unitatea. Ertzaintzaren zerbitzuen ikuskapena bultzatu, koordinatu eta garatzen du, eta Ertzaintzako funtzionarioen jokabideen ikerketak antolatu eta kudeatzen ditu, aintzat hartu behar direnak bultzatzeko eta etikaren aurkakoak prebenitzeko. Era berean, armak eta dokumentazio profesionala eman eta kentzeko izapideak egiten ditu, eta jardunean edo agintaritzaren agenteak izatearen ondorioz kalte pertsonal zein materialak jasan dituzten ertzainei laguntza ematen die. Eginkizun horiek betetzeko, egoitza nagusia eta lurralde-egoitzak, zein bere lurralde historikoan, ditu.

    3. – Izapidegintza Unitatea. Ertzaintzan diziplina-politika zehaztu, koordinatu, bultzatu eta garatzen du, prebentzio-neurriak ezarriz eta diziplina-prozedurak izapidetu eta ebazteko irizpideak aplikatuz. Era berean, Ertzaintzako funtzionarioak inplikaturik dauden zigor izaerako dilijentzia judizialen gaineko kontrola eta jarraipena egiten du.