Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2005eko irailaren 28koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística (Eustat) Erakunde autonomiadunaren kontratazio-mahaiaren osaera aldatzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 212
- Hurrenkera-zk.: 5528
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2005/09/28
- Argitaratze-data: 2005/11/08
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Sailak
Testu legala
1999ko maiatzaren 14ko Aginduak Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística erakunde autonomiadunaren kontratazio-espedienteetarako kontratazio-mahaia ezarri zuen, autonomiadun erakundearen kontratazio-mahaia sortu zuen 1996ko uztailaren 12ko Aginduaren 2. artikulua indargabetuz.
Kontratazio-mahaiaren funtzionamendu-aldi honetan metatutako esperientzia eta urriaren 5eko 184/2004 Dekretuaren bidez Lanpostuen Zerrendan egindako aldaketak kontuan hartuta, komeni da mahaiaren osaera aldatzea.
Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-erregimenari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, honakoa
"a) Presidentzia: Kudeaketa Juridiko-administratibo arloko arduraduna. Lanpostu huts, absentzia, gaixotasun edo bestelako legezko kausetan, estatistika-azpiegitura arloko arduradunak ordeztuko du.
Idazkaritza: Kudeaketa Juridiko-administratibo arlora atxikitako zuzenbidean lizentziadun teknikari bat, aholkulari juridiko eta hitz eta botodun idazkari lanak egingo dituena."
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 28a.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatzen du: AGINDUA, 1999ko maiatzaren 14koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Estatistika Erakundea erakunde autonomoaren kontratazio-espedienteetarako kontratazio-mahaia ezartzeko dena.
- Ikus: 136/1996 DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzkoa.