Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: Agindua, 2005eko maiatzaren 25ekoa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Garraio eta Herri Lan Sailak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 117
  • Hurrenkera-zk.: 3181
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2005/05/25
  • Argitaratze-data: 2006/06/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuaren 24.2.a) artikuluan xedatzen denez, testuingurutik erraz argitzen diren hutsak eta omisioak eta, ondorioz, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez dutenak, argitaratzeko agindua eman duen organoak konponduko ditu, nahasbiderik ez sortzeko komeni denean. Horretarako, testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

2005eko ekainaren 14ko 111. zenbakidun Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Garraio eta Herrilan sailburuaren 2005eko maiatzaren 25eko Agindua, Garraio eta Herri Lan Sailak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituena. Aurreko paragrafoan adierazitako moduko hutsak antzeman direnez bertan, zuzendu egiten dira orain.

  • Aginduaren eranskineko 2. puntuaren d) letran, 11395. orrialdean, honakoa jartzen duen lekuan:

    "Eskatzailearen identifikazio datuak; ezaugarri pertsonalak; gizarte-inguruabarrak; merkataritza, ekonomia eta finantzen arloko informazioa, eta administrazioko arau-hausteak egiteari buruzkoa."

    Hau jarri behar du:

    "Eskatzailearen identifikazio-datuak, ezaugarri pertsonalak, gizarte-inguruabarrak, merkataritza-informazioa, eta ekonomia eta finantzen datuak".

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.