Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2005eko otsailaren 11koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikorako gehienezko baimen-kopurua ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 44
  • Hurrenkera-zk.: 1035
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2005/02/11
  • Argitaratze-data: 2005/03/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bidaiariak Herri Barruan eta Herriz Kanpo Kotxez Garraiatzeko Zerbitzu Publikoa arautzen duen ekainaren 29ko 2/2000 Legeak, eskumenen araubidea dela-eta, 3. artikuluan ezartzen duenez, Eusko Jaurlaritzari dagokio plangintza orokorra egitea, hau da, besteak beste, behar izanez gero kontingenteak zehaztea eta herriz kanpoko garraiorako gehienezko baimen-kopurua finkatzea. Ildo beretik, 7. artikuluak esaten du, baimen eta lizentzien kopurua mugatu egin ahal izango dela jendeari eskaini beharreko zerbitzuaren beharren arabera, eta kopuru hori finkatzeko, zerbitzua jaso behar duen biztanleria edo-eta eskualdeko egoera sozioekonomikoa hartuko dela kontuan.

2/2000 Legearen Erregelamendua onartzen duen urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren 11. artikuluak legean egindako aurreikuspen hori garatu, eta irizpideak zehazten ditu herriz kanpoko garraiorako gehienezko baimen-kopurua ezartzeko beharra noiz dagoen eta hala egitea noiz komeni den jakiteko; hain zuzen ere, honako hauek aztertzeko agintzen du: lizentzia eta baimen berriak eman aurreko zerbitzuaren egoera (bai kalitateari dagokionean, bai hedapenari dagokionean); herriguneak zein motatakoak diren (biziguneak, gune turistikoak, industrialak edo bestelakoak) eta zenbateko eremua eta hazkundea duten; zerbitzu hobea eta zabalagoa izateko benetan zenbateko beharra dagoen; eta baimen berriek garraioan eta zirkulazioan, oro har, eta sektorean bertan, zer-nolako eragina izango duten. Gainera, Dekretuak ezartzen du, horretarako izapidetuko den espedientean, foru aldundietako Garraio sailei eta taxi-batzordeari txostena eskatuko zaiela, eta udalei (Euskadin ordezkaritza handiena duten udal-elkarteen bitartez), arloan ordezkaritza handiena duten elkarte profesionalei eta erabiltzaileei (Euskadiko Kontsumoko Kontsulta Batzordearen bitartez) entzunaldia eskainiko zaiela; eta Agindu hau egiteko urrats horiek guztiak eman ditugu.

Agindu honek, bada, Legean eta Erregelamenduan ezarritako irizpideei jarraikiz, herriz kanpoko garraiorako gehienezko baimen-kopurua erabakitzeko formulak ematen ditu, populazioari, eta automobiletan egiten den bidaiarien garraio publikoaren sektorean eragin handia duten gizarte eta ekonomia arloko hainbat faktore kontuan izanda; besteak beste, ohikoa den bezala, zerbitzu-sektoreko enpleguak eta motorizazio-adierazleak izan dira kontuan, baina beste batzuei ere erreparatu zaie, hala nola, bigarren etxebizitzei, hegazkinetako bidaiariei, hoteletako plazei, eta abar.

Ahalik eta zehaztasunik handiena lortzeko, udalerriak biztanle-kopuruaren araberako hiru ataletan sailkatu dira, eta bakoitzerako formulak ezarri dira, faktore sozio-ekonomikoek eragin desberdina dutela uste baitugu; eta hortik banaketa hori.

Agindu honek gainera, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua garatzen duen 1998ko uztailaren 30eko Aginduan xedatutakoa kontuan izanik, ibilgailu eta gidarien errentamendu-zerbitzua emateko estatu mailako baimenen kopurua mugatzeari ekin dio. Agindu horren 14. artikuluak aukera ematen du ibilgailu eta gidarien errentamendu-zerbitzuak eskaintzeko baimenak mugatuko dituen edo jarduera horren eta lurralde banaketaren inguruan irizpideak ezarriko dituen garraio-plan edo programa bat onartzeko, baldin eta zerbitzu mota horren eskaintzaren eta eskariaren artean desorekarik gertatuz gero. Ildo horretatik, Agindu honek baimen mota hori mugatzeko plan edo programa bat dakar bere baitan.

Ondorioz, hauxe

000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan:

L=0,000516*N + 0,000228*D + 0,00039*OS + 0,000121*T + 0, 00349*H +0,000026*A + 0,000279*VS

kontuan izanik:

L= herriz kanpoko garraio-baimenen kopurua.

N= landa-nukleotan bizi diren biztanleak.

D= sakabanatutako etxeetan bizi diren biztanleak.

OS= zerbitzu-sektoreko enpleguen eskaintza.

T= automobilak.

H= hoteletako plaza-kopurua.

A= aireportua dagoen udalerriko hegazkinetako urteko bidaiari-kopurua.

VS= bigarren etxebizitzak.

000 eta 150.000 biztanle arteko udalerrietan:

L= 0,00107*P + 0,00133*OS - 0,00165*T + 0,02435*H – 0, 00401*VS

kontuan izanik:

L= herriz kanpoko garraio-baimenen kopurua.

P= Biztanleak

OS= zerbitzu-sektoreko enpleguen eskaintza.

T= automobilak.

H= hoteletako plaza-kopurua.

VS= bigarren etxebizitzak.

000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan:

L= 0,001972939*P + 0,010339531*OS - 0,007336957*T - 0, 006314847*VS

kontuan izanik:

L= herriz kanpoko garraio-baimenen kopurua.

P= Biztanleak

OS= zerbitzu-sektoreko enpleguen eskaintza.

T= automobilak.

VS= bigarren etxebizitzak.

  1. – Formula horiek aplikatuta ateratzen den zenbakia, goitik edo behetik, hurbileneko zenbaki osora biribilduko da.

  2. – 1. idatz-zatiko kalkuluak egiteko informazio-iturri hauetara jo beharko da:

    L= herriz kanpoko garraio-baimenen kopurua: foru aldundiak

    P= biztanleak: Eustat

    N= landa-nukleotan bizi diren biztanleak: Eustat

    D= sakabanatutako etxeetan bizi diren biztanleak: Eustat

    OS= zerbitzu-sektoreko enpleguen eskaintza: Eustat

    T= automobilak: Trafiko Zuzendaritza Nagusia

    H= hoteletako plaza-kopurua: Eustat

    A= hegazkinetako urteko bidaiariak: Aena

    VS= bigarren etxebizitzak: Eustat

  3. – Agindu hau indarrean jartzen denean bidaiariak herriz kanpo automobiletan garraiatzeko zerbitzu publikorako dauden baimenek indarrean jarraituko dute, nahiz eta aurreko ataletan ezarritako mugak gainditu. Nolanahi ere, indarrean dagoen araudian aurreikusitako arrazoiren batengatik baimen horiek iraungitakoan, ezin izango da berririk eman ezarritako muga horien gainetik.

Aurreko idatz-zatian adierazitakoa gorabehera, lurralde historikoaren barruan beste banaketaren bat duten lurraldeetan (eskualde, mankomunitate, araubide bereziko eremu, zerbitzu-eremu bateratu edo bestelakoak), %5 hori, 1. artikuluko formulak aplikatuz, eremu jakin horietako bakoitzean bidaiariak herriz kanpo automobiletan garraiatzeko zerbitzu publikorako eman daitekeen gehienezko baimen-kopuruari aplikatuko zaio.

  1. – Ehuneko hori aplikatuta ateratzen den kopurua goitik hurbileneko zenbaki osora biribilduko da.

  2. – Ibilgailu eta gidarien errentamendu-zerbitzu berezia eta automobiletan egiten den herriz kanpoko garraio zerbitzu arrunta bateraezinak izango dira.

    Ibilgailu eta gidarien errentamendu-zerbitzu berezia emateko baimena indarrean den bitartean, automobiletan egiten den herriz kanpoko garraio-zerbitzu arrunterako baimena etenda geratuko da.

    Ibilgailu eta gidarien errentamendu-zerbitzu berezia emateko baimena iraungi bezain laster, automobiletan egiten den herriz kanpoko garraio-zerbitzu arrunta emateko baimenaren etenaldia amaitu egingo da. Baina, jakina, lehenengoa iraungitzeko arrazoia bigarrena iraungitzeko arrazoi nahikoa bada, iraungitze horren inguruko arauetan ezarritakoari jarraitu beharko zaio.

    Ibilgailu eta gidarien errentamendu-zerbitzu bereziak emateko baimenen titularrek gutxienez urtebete eman beharko dute zerbitzu hori.

  3. – Aukera dago errentamendu-zerbitzu berezirako lokala edo bulegoa titular bakar batek edo titular talde batek erabiltzeko, baina nolanahi ere, lokal edo bulegoak titularrei baimena eman dien udalaren mugapean egon behar du.

  4. – Errentamendu-zerbitzu berezian diharduten ibilgailu guztiek baimena eman duen udalaren mugapean izan beharko dute lanerako egoitza, eta udalerri horretan topatzeko moduan egon beharko dute, Bidaiariak Herri Barruan eta Herriz Kanpo Kotxez Garraiatzeko Zerbitzu Publikoa arautzen duen ekainaren 29ko 2/2000 Legearen 52.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz aurretiaz kontratatutako zerbitzu bat ematen ari direla frogatu ezik.

  1. – Ehuneko hori aplikatuta ateratzen den kopurua goitik hurbileneko zenbaki osora biribilduko da.

  2. – Lehenengo idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, ibilgailu eta gidariaren errentamendu-zerbitzu berezia estatu osoan emateko baimenen kopurua mugatua izango da lurralde historiko bakoitzean:

    Arabako Lurralde Historikoa: 6

    Bizkaiko Lurralde Historikoa: 27

    Gipuzkoako Lurralde Historikoa: 15

  3. – Agindu hau indarrean jartzen denean ibilgailu eta gidariaren errentamendu-zerbitzu berezirako dauden baimenek indarrean jarraituko dute, nahiz eta aurreko ataletan ezarritako mugak gainditu. Nolanahi ere, indarrean dagoen araudian aurreikusitako arrazoiren batengatik baimen horiek iraungitakoan, ezin izango da berririk eman ezarritako muga horien gainetik.

Lurralde historikoaren barruan bestelako lurralde-banaketarik duten lekuetan (eskualde, mankomunitate, araubide bereziko eremu, zerbitzu-eremu bateratu, etab.), %20ko portzentai hori mugatutako eremu bakoitzean dauden lizentziei aplikatuko zaie.

Baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio zuzendariari Agindu hau eta ezarri beharreko gainontzeko arauak interpretatzerakoan sor daitezen auzien gaineko erabakiak hartzeko.

Udalerri batek, Agindu honetan herriz kanpoko garraiorako ezarritako gehienezko baimen-kopurua baino gehiago badu, eta baimen horiek indarrean dauden arauen araberako arrazoiren batengatik iraungi egiten badira, ezin izango ditu berriro eskaini.

Indarge geratzen da 1985eko uztailaren 22ko Agindua eta Agindu honetan xedatutakoaren aurka doan maila bereko edo apalagoko xedapen oro.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 11.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

ÁLVARO AMANN RABANERA.