Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2004ko abenduaren 15ekoa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Nekazaritzako Aholku Mahai Nazionala arautu duen Agindua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 423
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2004/12/15
  • Argitaratze-data: 2005/01/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Nekazaritzako Aholku Mahai Nazionala arautzeko Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak 1997ko maiatzaren 7an emandako Agindua 91. zenbakiko EHAAn argitaratu zen, 1997ko maiatzaren 15ean. Agindu horren bidez, Nekazaritzako Aholku Mahai Nazionalaren esparru erregulatzailea ezarri nahi zen, mahai hori Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren kide anitzeko organoa baita, Sail horren egitura organikoa eta funtzionala finkatu zuen urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretua garatuz.

Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri duen urriaren 29ko 256/2002 Dekretuak Sailaren egitura orokorra arautu du 2. artikuluan, eta 1997ko maiatzaren 7ko Aginduak arautu duen Nekazaritzako Aholku Mahai Nazionala kide anitzeko organo gisa adskribitu du, bera sorrarazi duten arauetan ezarrita dagoen eran. Hala, bada, 18. artikuluaren arabera, Nekazaritzako Aholku Mahai Nazionala nekazaritzako lanbide-erakundeen entzunaldiko organoa da, berari dagokio lanbide-sektorearen partaidetza instituzionalizatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-arloko politika prestatzeari eta haren jarraipena egiteari dagokionez, eta haren ondorioek ez dute nahitaezkoak ez lotesleak izan behar Administrazioarentzat.

Sailburuaren lehendakaritzapean, Nekazaritzako Aholku Mahai Nazionalean, Nekazaritza eta Arrantza Saileko, foru-aldundietako, nekazaritzako lanbide-elkarteetako eta nekazaritza-sektoreari loturiko erakundeetako ordezkariak izango dira gutxienez, arau bidez zehazten den moduan izan ere.

Hala, bada, Nekazaritzako Aholku Mahai Nazionalak nekazaritza-arloarekiko elkarrizketa sustatu nahi du, sektorearen harremanetarako eta bera mugatzeko bide iraunkorra izanez, eta ekoizpeneko, eraldaketako eta merkataritzako sektoreak era egokian txertatuz; hargatik, hori aintzat hartuta, ondo egongo litzateke sektorearen ordezkari diren eta 1997ko maiatzaren 7ko Agindua argitaratu ondoren azaldu diren kudeatze-zentroak sartzea.

Hori dela-eta, ondokoa

"3. artikulua.– 1.– Nekazaritzako Aholku Mahai Nazionalean honako kide hauek egongo dira:

  1. Lurralde historikoetako kudeatze-zentro batzuetako ordezkari bana; hona hemen zentroak: Lorra (Bizkaia), Lurgintza eta Abelur, S.L. (Gipuzkoa), Aga eta Sergal (Araba)."

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko abenduaren 15a.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

GONZALO SAENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.