Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2004ko abenduaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Bigarren hezkuntzako ikasketak erdi-mailako musika- eta dantza-irakaskuntza artistikoekin batera egin ahal izateko neurriak ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 2
  • Hurrenkera-zk.: 17
  • Xedapen-zk.: 10
  • Xedapen-data: 2004/12/03
  • Argitaratze-data: 2005/01/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Erregimen orokorreko irakaskuntzen curriculumean sartzen diren eta ikasle guztientzat funtsezkotzat jotzen diren derrigorrezko ikasgaiekin batera, hezkuntza-sistemak dibertsifikatze bat aurreikusi du Bigarren Hezkuntzan, ikasle bakoitzak bere interesen arabera hainbat gairen artean aukeratu ahal izateko. Hala dago ezarrita DBHren curriculuma ezartzen duen 213/1994 Dekretuaren 7. artikuluan eta Batxilergoaren araudia ezartzen duen 97/1997 Dekretuaren 10. artikuluan. Hurrenez hurren, artikulu horien 4. eta 3. paragrafoetan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari ematen zaio aukerako ikasgaiak ezarri eta arautzeko ardura.

Badira pertsona batzuk bigarren hezkuntza eta erregimen bereziko irakaskuntzetako erdi-mailako ikasketak, zehatzago musika eta dantza, aldi batera egiten dituztenak, eta, ondorioz, pertsona horien interesak garatzeko ikasketa horietan gainjartze edo bikoizte bat gertatzen da. Musika- eta Dantza-ikasketa horien oinarrizko alderdiak, hurrenez hurren, 756/1992 eta 1254/1997 errege dekretuetan daude jasota; gure eskumen-eremuan Musikari dagokiona, berriz, 288/1992 Dekretuan.

Gainjartze hori, era berean, derrigorrezko beste ikasgai batzuetan gertatzen da, Musikan edo Heziketa Fisikoan esaterako, eta hala jasotzen da 2001eko urtarrilaren 2ko Aginduan, zeinaren bidez Musika eta Dantza erregimen bereziko irakaskuntzen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren arlo jakin batzuen arteko baliozkotzeak ezartzen diren.

Eskola-ordu gehiegi ez izatearren eta ikasleek Musika- eta Dantza-ikasketak eta erregimen orokorrekoak aldi berean egin ahal izateko, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak (LOGSE) eskumena ematen die hezkuntza¿administrazioei ¿antolamenduari eta ordenazioari dagokienez¿ ikasketa horien arteko koordinaziorako neurriak, baliozkotzeak barne, hartzeko.

Ondorioz, lehen lerrokadan aipatutako Dekretuetan ezarritakoaren arabera, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren eta Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoaren txostenak ikusita, honako hau

  1. ¿ Agindu honen helburua ondokoa da: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak eta erdi-mailako Musika- eta Dantza-ikasketak aldi berean egin ahal izateko neurriak ezartzea.

  2. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako ikasleei aplikatuko zaie agindu hau, baldin eta aldi berean erregimen bereziko Musika- eta Dantza-ikasketak egiten ari badira, eta aplikatzeko eskatzen badute.

  1. ¿ Ziklo bakoitzerako eta, hala denean, maila bakoitzerako I. eranskinean ezartzen diren erregimen bereziko erdi-mailako Musika-ikasketetako gaiek baliozkotuko dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Musika arloa.

  2. ¿ Ziklo bakoitzerako eta, hala denean, maila bakoitzerako II. eranskinean ezartzen diren erregimen bereziko erdi-mailako Dantza-ikasketetako gaiek baliozkotuko dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Musika arloa.

  3. ¿ Ziklo bakoitzerako eta, hala denean, maila bakoitzerako III. eranskinean ezartzen diren erregimen bereziko erdi-mailako Dantza-ikasketetako gaiek baliozkotuko dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Heziketa Fisikoa arloa.

  1. ¿ Erdi-mailako Musika- eta Dantza-irakaskuntza arautuetako ikasgaiak, hurrenez hurren, 288/1992 (abenduaren 16ko EHAA) eta 1254/1997 (irailaren 4ko BOE) dekretuetan jasota daudenak, aukerako ikasgaitzat hartuko dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak eta Batxilergoak aukerako ikasgaietarako utzitako tartearen barruan, hala ezartzen baita, hurrenez hurren, OHOren curriculuma onesten duen 213/1994 Dekretuaren 7.4 artikuluan eta Batxilergoaren curriculuma onesten duen 180/1997 Dekretuaren 3.2 artikuluan.

  2. ¿ Hori dela-eta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko edozein mailatako aukerako ikasgai bat edo gehiago baliozkotuko zaizkio ikasleari erdi-mailako Musika- edo Dantza-ikasketen ikasgaien bidez, baldin eta egiaztatzen badu ikasgai-kopuru bat gainditu duela. Ikasgai horien irakaskuntza-karga, behin agindu honen 2. artikuluan adierazitako ikasgaiei dagokiena kenduta, matrikulatuta dagoen Bigarren Hezkuntzako mailan baliozkotu nahi dituen aukerako ikasgaiena bestekoa edo handiagoa izango da.

  1. ¿ Erregimen bereziko Musika- edo Dantza-ikasketak aldi berean egin eta goiko artikuluetako baliozkotzea ez duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen kasuan, egokitu ahal izango da Musikako eta Heziketa Fisikoko ikasgaien curriculuma.

  2. ¿ Egokitze hori honela egingo da: hezkuntza-helburuak egokituz, eduki eta hezkuntza-helburu jakin batzuk kenduz edo sartuz, eta, ondorioz, ebaluatzeko irizpideak aldatuz. Erregimen bereziko ikasketetako errendimendua hobetzera eta Musika- edo Dantza-ikasketei lotutako alderdi anatomikoaren garapena zaindu edo konpentsatzera bideratuta dago egokitze hori.

  3. ¿ Ikaslea eskolatuta dagoen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxean arloaren ardura duen sailak egingo ditu egokitzapenak.Ikaslea ikasten ari den erregimen bereziko ikasketa-zentroaren aurretiko txostena beste ezer ez da derrigorrezkoa izango egokitzapenak egin ahal izateko. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak egoki irizten dionean, egokitzapen horien curriculumak argitaratu ahal izango ditu, eta balio orokorra eman.

  1. ¿ Lehen artikuluan adierazitako kasuan dagoen ikasleak edo legezko ordezkariek, baldin eta ikaslea adingabea bada, DBH ikasten ari den ikastetxeko zuzendaritzan eskatuko dute curriculumaren baliozkotzea edo egokitzapena, dagokion ikasturteko irailaren 30a baino lehen. Horretarako, Musika- edo Dantza-ikasketak gainditu dituela edo ikasketak egiteko matrikula egin duela adierazteko ziurtagiria aurkeztu beharko du, bere egoera zein den. Ziurtagiria erdi-mailako Musika- edo Dantza-ikasketak egiteko Musika- edo Dantza-Kontserbatorioak edo baimendutako musika-zentroak egin beharko du.

    Ikastetxe pribatuetako ikasleen kasuan, zentroko zuzendaritzak eskabidea bidaliko dio atxikita dagoen herri ikastetxeko zuzendaritzari edo, atxikita ez dauden ikastetxeen kasuan, Pedagogia Berrikuntzako Burutzari, urriaren 10a baino lehen.

  2. ¿ Herri ikastetxeetako ikasle zein atxikitako ikastetxe pribatuetako ikasleen kasuan, herri ikastetxeko zuzendariak emango du curriculumaren baliozkotzea edo egokitzapena, azaroaren 1a baino lehen; atxiki gabeko ikastetxe pribatuen kasuan, berriz, Pedagogia Berrikuntzako lurraldeburuak emango du. Kasu bietan, agindu honetan adierazitako irizpideak erabiliko dira ebazpena emateko. Ezarritako epean ebazpena ematen ez bada, baliozkotzea edo egokitzapena ukatutzat joko da, ebazpen adierazia eman behar bada ere. Eskatutako baliozkotze eta egokitzapenei buruzko informazioa azaroaren 15a baino lehen bidali beharko zaio Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari, Zuzendaritza horrek berariaz ezarritako jarraibideen arabera.

  3. ¿ Dagozkion ikasgaietan matrikula egin dela egiaztatzen duen agiria aurkeztuta baino ez da emango behin-behineko baliozkotzea. Behin-behineko baliozkotze hori berez behin betiko bihurtuko da eskabidearen zioa zen Musika- edo Dantza-ikasgaia gainditzen denean.

  4. ¿ Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eskuragarri jarriko ditu ikasleentzako eskabideetarako eta ebazpen mota guztietarako orriak.

  5. ¿ Behar bezala justifikaturiko arrazoi bereziengatik epeak luzatu ahal izango ditu Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak.

  1. ¿ Baliozkotze hori ikaslearen ikasketa espedientean eta eskola liburuan jasoko da, idazkariak izenpetutako diligentzien bidez. Kalifikazio agirietan, aukerako gaiei dagokien tokian honako hau idatziko da: "Honako honen bidez baliozkotuta: ...... (erdi-mailako Musika- edo Dantza-ikasketetako zikloa edo maila adierazi)". Ikasgaiaren kalifikazioa Musika- edo Dantza-ikasketetan lortutakoa izango da. Baldin eta aukerako ikasgai batzuk Musikako edo Dantzako baten bidez baliozkotzen badira, azken honetan lortutako kalifikazioa jarriko da guztietan. Curriculumaren egokitzapenen kasuan, kalifikazioetan DBHren edo Batxilergoaren ikasgaiari dagokiona jasoko da, eta kalifikazioaren ostean ACI siglak adierazi beharko dira.

  2. ¿ Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Musikako eta Dantzako ikastetxeek beharrezkoak diren koordinazio eta jarraipen neurri guztiak hartuko dituzte, Agindu honetan araututako baliozkotzeak zein egokitzapenak bete daitezen. Aurreko ondorioetarako, koordinazioa errazteko neurriak ezarri ahal izango ditu Hezkuntza sailburuordeak.

  3. ¿ Agindu honetan ezarritakoaren arabera baliozkotutako DBHko ikasgaietako eskoletara joatetik salbuetsita geratuko da ikaslea. Aitzitik, curriculumaren egokitzapenen kasuan, ikasleak joan beharko du ikasgaietako eskola guztietara.

  4. ¿ Musika-ikasketetako gaiak gainditu ezean eta, beraz, egokitzapenak aplikatu ezin badira, ikasleak behartuta egongo dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko arlo edo ikasgaiak ikastera, eta ebaluazio positiboa izango dute.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1997ko urriaren 27ko Agindua indargabetuta geratzen da. Agindu horren bidez, musika-ikasketak eta araubide orokorrekoak batera egin ahal izateko modua eskainiko da Musikako erdi-mailako lehen bi zikloetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, urriaren 27ko 288/1992 Dekretuak ezarritakoari jarraituz.

Erregimen bereziko irakaskuntza artistikoetako Musika-ikasketen bidez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Musika ikasgaiaren baliozkotzeak.

Derrigorrezko Bigarren Erregimen bereziko irakaskuntza artistikoetak o erdi-mailako

Hezkuntzako ikasgaiak musika-ikasketetako gaia

1. eta 2. mailetako Musika Musika-tresna edo Kantuko 1.a

3. mailako Musika Musika-tresna edo Kantuko 2.a

4. mailako Musika Musika-tresna edo Kantuko 3.a

Erregimen bereziko irakaskuntza artistikoetako Dantza-ikasketen bidez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Musika ikasgaiaren baliozkotzeak.

Derrigorrezko Bigarren Erregimen bereziko irakaskuntza artistikoetako erdi-mailako

Hezkuntzako ikasgaiak Dantza-ikasketetako gaia

1. eta 2. mailetako Musika Musikako 1.a

3. mailako Musika Musikako 2.a

4. mailako Musika Musikako 3.a

Erregimen bereziko irakaskuntza artistikoetako Dantza-ikasketen bidez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Heziketa Fisikoa ikasgaiaren baliozkotzeak.

Derrigorrezko Bigarren Erregimen bereziko irakaskuntza artistikoetako erdi-mailako

Hezkuntzako ikasgaiak Dantza-ikasketetako gaia

1. eta 2. mailetako Hezkuntza Fisikoa Dantza Klasikoko 1.a

3. mailako Hezkuntza Fisikoa Dantza Klasikoko 2.a

4. mailako Hezkuntza Fisikoa Dantza Klasikoko 3.a