Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2004ko ekainaren 30ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, kooperatibek edo ondasun-komunitateek egindako babes ofizialeko etxebizitzen sustapen pribatuak edo norberaren erabilerarako sustapenak esleitzeko prozedurari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 139
  • Hurrenkera-zk.: 4018
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2004/06/30
  • Argitaratze-data: 2004/07/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 12. artikuluak ondokoa ezartzen du: babes ofizialeko sustapen pribatuko etxebizitzen esleipena publizitate, konkurrentzia publiko eta gardentasunaren printzipioak errespetatuz egingo da, printzipio horiek beteko direla bermatuko duen prozedura baten bitartez. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez ezarriko da prozedura horren araudia.

2003ko abuztuaren 18ko Aginduaren bidez esleipen-prozedura bat ezarri zen eta berariaz prozedura horretatik kanpo geratu ziren kooperatibek edo ondasun-komunitateek egindako babes ofizialeko etxebizitzen sustapen pribatuak edo norberaren erabilerarako sustapenak. Arautu gabe geratu ziren, beraz, horrelako sustapenak. Horiek arautzea da, hain zuzen ere, agindu honen helburua.

Horiek horrela, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuaren 4. artikuluan eta Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 12. artikuluan azken xedapenetatik lehenengoan ezarritakoarekin bat etorriz, eta gai horren inguruan Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluarekin adostasun handia lortu ondoren:

Hona agindu honen xedea: Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 12. artikulua garatzea. Kooperatibek edo ondasun-komunitateek egindako babes ofizialeko etxebizitzen sustapen pribatuak edo norberaren erabilerarako sustapenak esleitzeko prozedura normalizatuaz ari da artikulu hori.

  1. ¿ Prozedura honen bitartez esleitzen diren babes ofizialeko etxebizitzen erosleek babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko bete beharreko baldintza berberak, Euskal Herrian erroldatua egon beharraren betekizuna izan ezik, bete beharko dituzte, hala ezarrita baitago Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 15. artikuluan.

  2. ¿ 315/2002 Dekretuan ezarritakoaren ildotik, kooperatibistak eta komunitateko kideak egindako ordainketen multzoak, sustapena eta berorren indibidualizazio fisikoa eta juridikoa egin ahal izateko ezinbestekoak direlako etxebizitzaren kostuei egotz dakiekeenak (hala badagokio, kudeaketako ordainsariak barne), ezin izango du izan etxebizitzen eta eranskinen gehieneko salmenta- edo esleipen-prezioa baino handiagoa. Horri dagokionez, ezinbestekotzat joko dira lurzoruaren eskriturak egiteko eta erregistratzeko gastuak, obra berriaren deklarazioaren eta banaketa horizontalaren gastuak, hipoteka-maileguaren gastuak, konturako kantitateak jasotzeko eta kreditua amortizatzeko aseguruak eta antzeko beste batzuk. Ez dira horrelakotzat hartuko sozietatearen kapitalerako ekarpenak, sozietatearen kuotak eta kooperatibak edo jabekideen komunitateak izan ditzakeen bestelako jardueretarako partaidetza-kuotak.

  3. ¿ Aurreko muga hori ez betetzea nahikoa arrazoi izango da kalifikazioa ez lortzeko, kooperatibaren eta komunitatearen organoei eta, hala badagokio, kudeaketa-entitateari egotz dakiekeen erantzukizuna kaltetu gabe.

  1. ¿ Agindu honek aztergai dituen babes ofizialeko sustapen pribatuko etxebizitzak publizitate, konkurrentzia publiko eta gardentasunaren printzipioak errespetatuz esleituko dira, Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

  2. ¿ Printzipio horiek bermatzeko, babes ofizialeko etxebizitzak sustatzea eta etxebizitza horiek bazkideen artean esleitzea baltzu-helburutzat duten etxebizitza-kooperatibek Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren dagokion lurralde-ordezkaritzari idatziz jakinarazi beharko diote eratu egin direla eta bazkideak lortzeko epea ireki dela. Idatzian aipatu behar da, halaber, etxebizitza-kopurua, etxebizitzen ezaugarri orokorrak eta egin nahi duten sustapenari buruzko datu ekonomikoak. Adierazi behar da, orobat, zenbat eguneko epea ezarri den bazkide izateko eskabideak jasotzeko. Epe hori gutxienez 20 egun naturalekoa izango da, eta gehienez 150 eurokoa izango da etxebizitzak esleitzeko prozeduran parte hartzeko gutxieneko derrigorrezko ekarpen gisa ezarritako kopurua.

  3. ¿ Kooperatibak aditzera eman beharko du noiz hasten den bazkideak lortzeko epea, eta horretarako, dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta zabalkunde handieneko egunkariren batean iragarkiak argitaratuko ditu, aurreko paragrafoan araututako komunikazioaren eduki berberak plazaratuz.

  4. ¿ Bazkideak lortzeko epea bukaturik, izena emandakoen kopurua sustatu beharreko etxebizitzena baino handiagoa bada, etxebizitzen esleipena zozketa bidez egingo da, notarioa aurrean dela. Horrela, esleipendunen zerrenda bat eta dagokion itxaron-zerrenda sortuko da. Itxaron-zerrenda zozketa horretan onuradunak izan ez direnek osatuko dute, eta zozketa horren eta haren emaitzaren notario-akta bidali beharko da lurralde-ordezkaritzara, zozketa egin eta 10 egun naturaleko epean gehienez ere, bai eta kooperatibaren egoitzaren bulegoetan argitaratu ere.

  5. ¿ Irisgarritasuna sustatzen duen 20/1997 Legean aurreikusitakoa bete nahirik, egiten diren esleipenetan kontuan hartuko da mugikortasun murritz iraunkorra duten urrituentzat derrigorrez erreserbatu behar direla etxebizitzak.

  6. ¿ Artikulu honen 4. puntuan ezarritakotik salbuetsi ahal izango dira bazkide-sustatzaileak, halakorik bada, eta dena delako sustapeneko babes ofizialeko etxebizitzen %10 erreserbatu ahal izango da gehienez ere, haien artean esleitzeko.

  7. ¿ Aurreko puntuetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agiriekin batera behin-behineko kalifikazioa lortzeko eskabidea aurkeztu beharko da, eta baldintza horiek ez betetzea edo halakorik ez egiaztatzea nahikoa arrazoi izango da kalifikazio hori ez emateko.

Etxebizitza-kooperatiba irabazi-asmorik gabeko erakunde batek sustatzen badu, behar bezala erregistraturik badago, kooperatiba eratu zenetik 10 urte pasatu badira eta gutxienez 500 bazkide baditu, aurreko artikuluaren hirugarren puntuan aipatutako publizitatearen ordez egiaztapen bat aurkeztu ahal izango da, eta egiaztapen horrek ziurtatu behar du idatziz jakinarazi zaiela sustapena egingo den udalerriko funtzio-eremuan bizi diren bazkide guztiei ireki egin dela bazkideak lortzeko epea.

Agindu honen 3. artikuluan ezarritako publizitate-araubide berbera aplikatuko zaie ondasun-komunitateei edo norbere erabilerarako babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko eratzen diren bestelako elkarteei ere. Kanpoan geratuko dira gehienez ere 2 etxebizitza eraikitzea helburutzat duten sustapenak, autosustapentzat joko baitira, Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuak dioenez.

Lehena.¿ Agindu hau indarrean jarri ondoren behin-behineko kalifikazioa eskatu duten babes ofizialeko etxebizitzetan aplikagarri izango dira agindu honetako manuak.

  1. ¿ Salbuetsita geratuko dira, halaber, agindu hau indarrean hasi baino lehenago administrazio publikoren batek antolatutako hautaketa-prozesu batean bazkideak izendatu dituzten kooperatibak.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 30a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.