Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2002ko abenduaren 5ekoa, Lanbide Heziketako heziketa zikloak eskaintza partzial eran ematea arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 7378
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2002/12/05
  • Argitaratze-data: 2002/12/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Langile baten lanbide-bizitzan zehar gerta daitezkeen aldaketei egokitzeko gaitasuna emango dion heziketa balioanitza eskainiz, lanbide heziketak lanbide ezberdinetan prestakuntzaz aritzeko gaitu egin behar duela adierazten du urriaren 3ko Hezkuntza-Sistemaren Antolamendu Orokorrerako 1/1990 Lege Organikoak.

Horretarako, heziketa zikloak lanbide-modulutan edo ezagutza multzotan artikulatzen dira barneko aldean, batasun eta koherentziaz, eskuduntza-unitate bati edo batzuei elkartuz, balioa eta mamia enpleguan dituztela, horrela, enplegu horretan ezagutu ahal izango dira eta ezagutuko dira.

Prestakuntza zikloen antolamendu honek lanbide-moduluen eskaintza ahalbidetzen du. Modulu horiek hasierako prestakuntza amaitu eta lanbide baterako prestakuntza zehatz baten beharra dutenentzako prestakuntza malgu eta egokituagoa osatzen dute, gehienak gaitasun unitate bati loturik baitaude, hau da, dagokion lanbidean jarduera zenbait garatzeko beharrezkoak diren gaitasun profesionalen multzoari.

Printzipio hauek betez, aipatutako 1/1990 Lege Organikoaren 53.2 artikuluak ezartzen du pertsona helduek lanbide heziketa espezifikoa egin ahal izango dutela eta ikasketa oietarako bere ezaugarriei aproposa den eskaintza eta antolakuntza berezi bat izango dutela.

Bere aldetik. 447/1994 Dekretuak, azaroaren 22koa, Lanbide Heziketako irakaskuntzen antolamendu orokorra eta bere tituluei buruzko norabidean ezartzekoa denak, bere 7.2 artikuluan, ezartzen du behar bezala baimendutako ikastetxeek zatika eskaini ahal izango dituztela heziketa-zikloak, eskaintza hau pertsona helduentzat gordeta geldituz. Zatikako eskaintza honek heziketa zikloko lanbide-modulu guztiak hartu ahal izango ditu bere baitan, ikasleak moduluz modulu matrikulatzea posible izanik.

Baita ere, aipatutako 447/1994 Dekretuaren 24. artikuluak ezartzen du lanbide-modulu bati dagokion berariazko lanbide-heziketako irakaskuntzak gainditzeak, trebakuntza-ziklo bateko irakaskuntzen zatikako eskaintza baten barruen egin denean, dagokion egiaztapena ekarriko duela.

Beste alde batetik, 2000ko martxoan Lisboan antolatutako Kontseilu Europarretik ona, bai Kontseiluak bai Europako Batzordeak etengabeko ikaskuntzako europar esparru bat gauzatzeko ideia bultzatzen ari dira, ikaskuntzan oinarrituriko ekonomi eta gizarte baterantz trantsizioa dinamizatu behar duen motore bezala. Bai etengabeko ikaskuntzari buruzko Memorandumean (2000ko urria), bai "Etengabeko ikaskuntzako esparru europar bat gauzatzea" Batzordearen Komunikatuan (2001ko azaroa) azpimarratzen diren jarduteko lehentasunen artean, agindu honen xedearekin zerikusia dutelako ondoko hauek nabarmentzen dira:

  • Ikaskuntzara sarbide orokor eta etengabekoa bermatu, ikaskuntzaren gizartean modu iraunkor baten parte hartzeko behar diren prestakuntzak lortu eta berritzeko xedearekin.

  • Ikaskuntza aukerak pertsonengana hurbiltzea, nahikoa, malgua eta irekia den heziketa eskaintza bat emanez.

    Agindu honekin, malguagoa den eta bere beharrei moldatua dagoen heziketa eskaintza baten bidez, nahi dena da 21 urtetik gorako pertsonek beraien prestakuntza maila hobetzea posible egitea da, bai oinarrizko prestakuntzetan, bai Lanbide Heziketako heziketa-Ziklo ezberdinak zehaztu diren arlo edo lanbide familietako prestakuntza berezietan ere.

    Azkenik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 16ko 222/2001 Dekretuaren 18.e) artikuluak Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren barne dagoen Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzaren zereginen artean ondorengo hau adierazten du: helduentzako heziketa-zikloei dagokien eskaintza partziala proposatuko du, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1990 Lege Organikoaren 53.2 artikuluan xedatukoarekin bat, eta dekretu hauetan xedatutakoaren arabera: apirilaren 29ko 97/1997 Dekretua; dekretu hori aldatzen duen Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkien tituluei buruzko jarraibideak arautzen dituen azaroaren 30eko 423/1999 Dekretua; eta Lanbide heziketako irakaskuntzen antolamendu orokorra eta bere tituluei buruzko norabideak ezartzeko den azaroaren 22ko 447/1994 Dekretua.

    Hau guztia dela eta, ondorioz,

Agindu honek, Lanbide Heziketako heziketa zikloak eskaintza partzial eran ematea arautzen, lanbide-moduluen bitartez eskaini eta egin ahal izateko.

Eskaintza partzial hau jasoko duten pertsonak pertsona helduak izango dira, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1990 Lege Organikoaren 53.2 artikuluan xedatukoarekin bat. Honez gain, 21 urtetik gorakoak izan beharko dira edota gutxienez bi urtetako lan esperientzia adierazi Gizarte-Segurantzaren Altxortegi Orokorreko edo lan kide diren lan mutualitateko, non enpresa eta kontratazio epea agertuko diren, ziurtagiri bitartez.

Eskaintza hau kreditatzeko, pertsona helduek beharrezkoa den titulazioa eduki beharko dute edota heziketa zikloetan sartzeko dagokion froga gainditu, egin nahi duten modulu edo moduluak erdi mailako edo goi mailakoa ziklo baten parte izatearen arabera.

  1. ¿ Lanbide Heziketako heziketa zikloak era partzialean eman ahal izango dituzte, heziketa ziklo oiek berak eskaintza osoko eran emateko baimenduta dauden EAEn kokaturiko ikastetxe publiko zein itundutako pribatuak.

    Dena den, eskaintza partzial eran heziketa zikloak eman nahi dituzten ikastetxeak, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntza Sailburutik, bere Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzaren bitartez, espreski baimenduak izan beharko dira. Beraz, eskatu izan beharko dute horretarako ezarriko diren prozedura eta eskaera eredua jarraituz.

  2. ¿ Ikastetxeek eskatu ahal izango dute ekitaldi bakoitzerako heziketa-zikloa osatzen duten heziketa-modulu guztiak ematea edo bakarrik batzuk, baina horretarako zehazten den epean ikaslegoak dagokion heziketa-zikloa osatzea ahalbidetu beharko dute.

  3. ¿ Ikastetxeek, dagokion epean eman nahi dituzten moduluen kopurua eta izena antolatu beharko dute, eta egoki justifikatu dute hauen ematearen beharrizana.

  1. ¿ Baimendutako zentroek matrikula epe ezberdin bat jarriko dute era partzialean heziketa zikloa egin behar duen ikaslegoarentzat. Matrikula hau irekita iraungo du erregelamenduz ezarriko den epeetan.

  2. ¿ Ikaslea banaka matrikulatuko da egin nahi dituen modulu edo moduluetan.

  1. ¿ Era partzialean heziketa zikloak emateko baimendutako ikastetxeek heziketa ziklo bateko modulu bat egin nahi duten ikasle talde bat edo zenbait talde berezi egin ahal izango dute, orokorki 10 pertsona taldeko bait dituzte beti ere.

  2. ¿ Baita ere, prestakuntza modulu edo moduluak ziklo osoa egiten duten ikaslegoz jada osaturiko taldeetan egin ahal izatea gauzatzen ahaleginduko dira, beti ere horretarako aukera baldin eta badago.

    Artículo 8.¿ Irakaslegoa.

    Lehen aipaturiko 447/1994 Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoa salbu, orokorki modulu bakoitza irakasle bakar batek emana izango da, 1998ko otsailaren 23ko (otsailaren 27ko EAO), ikastetxe pribatu eta titulartasun publikoko ikastetxe zehatz batzutan lanbide heziketa espezifikoa emateko irakasleek izan behar dituzten gutxienezko titulazio eta baldintzak arautzen dituen Aginduak, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoaren berezitasunak ezarri, beraiei aipatutako kidego horri dagozkion irakasleak atxiki eta zein irakaslek zein gune eta ikaskizun eman beharko dituen ezartzen duen azaroaren 29ko (abenduaren 2ko EAO) 1701/1991 Errege Dekretuan, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleak eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak lanbide heziketa espezifikoari dagozkion espezialitateei atxikitzen dituen urriaren 6ko 1635/95 Errege Dekretuan, eta azkenik, hezkuntza sistemaren eremuan lanbide heziketaren antolakuntzaren zenbait aspektu garatzen dituen apirilaren 30ko (maiatzaren 8ko EAO) 777/1998 Errege Dekretuan irakaslegoarentzat ezarritako betebeharren arabera.

    Tutoretza lanak ere beteko ditu irakasle honek, 447/1994 Dekretuaren 13.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Curriculumari buruzko guztian zenbait aldiz aipaturiko 447/1994 Dekretuak, Batxilergoko eta Lanbide heziketako irakaskuntza arautzen eta dagozkien tituluei buruzko jarraibideak ezartzen dituen apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuaren 15. Artikuluak, titulu ezberdinak eta dagozkien nahitaezko irakaskuntzak ezartzen dituzten Errege Dekretuak, eta Autonomi Erkidego honetan aurrekoak garatzen dituzten dekretuetan ezarritakoa izango da kontutan.

  1. ¿ Modulu bakoitzaren ordu iraupena dagokion Heziketa Zikloko curriculum´a ezartzen duen Dekretuan ezarritakoa izango da, edo ezean, dagokion Errege Dekretuan.

  2. ¿ Eskaintza partzialari dagozkion prestakuntza moduluak emango diren ordutegia ikaslegoaren beharretara moldatuko da.

Edukiak emateko ezartzen diren tratamendu metodologikoa eta irakaskuntza-ikaskuntza prozedurak pertsona helduen ezaugarrientzako egokiak izan beharko dira eta gaitasuna lortzea ziurtatzeko beharrezkoak diren simulaketa eta ekintzekin diseinatuko dira.

  1. ¿ Heziketa-zikloa zatikako eran egiten duen ikaslegoaren ikasketa prozeduraren ebaluazioak oinarrizko helburu bezala honako hauek izango ditu: egiten den aprobetxamenduaren balorapen zuzena; izan litezkeen eragozpenak sortu bezain laster antzemateko analisia; eragozpenon zergatiak bilatzea eta, ondorioz, programatutako irakasle eta ikasle-jarduerak eta hartutako estrategia metodologikoak egokitzea eta/edo indartzea.

    Ikasleen ikasketak etengabe ebaluatuko dira. Jardun hori sistematikoa eta iraunkorra izango da, irakaste eta ikaste prozedurari itsatsitakoa eta dagokion lanbide-modulua ematen duen irakasleak gauzatuko du.

    Ikaslegoaren etengabeko ebaluazio prozeduraren ezartzeak ikaslego honek dagokion lanbide-moduluarentzat antolatutako eskola eta ekitaldietara erregulartasunez joateren beharra dakar.

  2. ¿ Balorazio zuzena egiteko hartzen duen ebaluazio-egitura eta prozesua finkatu beharko ditu zatiko eran lanbide modulu bat emateko ardura duen irakasleak. Balorazio hori, ikasleek ezarritako gaitasunak bereganatzeari eta garatzeari buruzkoa eta ikasleok lortutako eskumen-lorpenari buruzkoa izango da. Guzti hori zentroko egitasmo kurrikulararen barruan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak era honetarako ezar ditzaken preskripzioen arabera.

  3. ¿ Eskolako errendimendua objektibotasun osoko irizpideen arabera ebaluatzeko ikasleek duten eskubidea bermatu ahal izateko, dagokion modulua emateko den irakasle arduradunak hartutako ebaluazio prozesuari jarraiki modulua hasten den eguna eman beharko du aditzera. Halaber, beharrezkotzat jotzen denean, honako hauek adierazi beharko dira:

    • Egingo diren ebaluazio bilkurak eta datak.

    • Dagokion moduluan kalifikazio positiboa lortzeko eskatuko diren gutxienezko gaitasunak eta ikasketak.

    • Ezartzen diren ebaluazio-jarduerak, tresnak eta uneak.

  1. ¿ Ebaluazio prozedura honetan, gutxienez, ohizko ebaluazio-bilkura bat eta ezohizko ebaluazio-bilkura bat ezarriko dira.

  2. ¿ Ohizko bilkura dagokion moduluaren ordu-iraupena bukatu bezain laster egingo da eta izango ditu helburu bezala Hezkuntza Sistemaren Eraketa Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Berariazko Lanbide-Heziketa egin dezaten ikasleen ebaluazio prozesua arautzen duen 1997ko uztailaren 15eko Aginduko 3. artikuluan, 3.1. a), b) eta c) ataltxoetan ezarritakoak.

  3. ¿ Ezohizko ebaluazio-bilkura, ohizko azken ebaluazioa egin eta bi hilabete baino gehiago ez den epearen barruan egin beharko da.

  4. ¿ Ebaluazio-bilkura bi hauen berri, ezar daitezen agirietan kontsignatzeaz gain, idatziz eman behar zaie ikasleei.

    Baita ere, ohizko ebaluazioaren ondoren, egutegiari, gainditze froga eta/edo jarduera motei eta ezohizko azken bilkuraren aurretik ezar daitezen gainerako xehetasunei buruzko argibideak emango dira. Beraz, ikasleek elementuak izango dituzte euren prestakuntzarako eta kalifikazio positiboa lortu ahal izango dute.

  5. ¿ Ezohizko ebaluazio-bilkuraren ondoren berriz kalifikazio negatiboa lortzen duen ikasleak, berriro ere matrikulatu ahal izango da dagokion moduluan bertakotasun eskola eran, beti ere Hezkuntza Sistemaren Eraketa Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Berariazko Lanbide-Heziketa egin dezaten ikasleen ebaluazio prozesua arautzen duen jada aipaturiko 1997ko uztailaren 15eko Aginduko 10.6 artikuluan ezarritakoa errespetatzen bada.

  1. ¿ Heziketa-ziklo bat osorik egiten duen ikaslegoarentzat bezala, eta 1994ko uztailaren 21eko Agindu Ministerialean (1994-7-26 EAO) ezarritakoaren arabera, espediente akademikoa, ebaluazio aktak, kalifikazioen liburua eta banakako ebaluazio txostenak hartuko dira Lanbide-heziketako ebaluazio prozesuko agiri lez. Agiri hauetatik, ikasleen mugikortasun akademikoa eta lurraldekoa bermatzen dutelako, oinarrikotzat joko dira kalifikazioen liburua eta banakako ebaluazio txostenak.

  2. ¿ Ikaslea matrikulatzen den zentroak bete eta zainduko du heziketa-ziklo bat zatikako eran egiten duen ikaslearen espedientea. I. Eranskinean azaltzen den ereduari egokituko zaio.

  3. ¿ Zatikako eran heziketa zikloa egiten duen ikasleak ziklo osoa egiten duen ikasle talde batetan sartuta badago, ikasle hori aipatutako 1997ko uztailaren 15ko Aginduko 11. artikuluan ezarritakoaren arabera lanbide modulua kalifikatzen duen dagokion ebaluazio aktan sartuko da.

  4. ¿ Heziketa zikloa zatikako eran horretarako bereziki sortutako talde batean egiten bada, kalifikazioak dagokion Ebaluazio-aktan jasoko dira kalifikazioak, II. eranskinean atxikitzen den eredua jarraituz.

  5. ¿ Heziketa ziklo bat zatikako eskaintza eran egiten duten ikasleei jada aipatutako 1997ko uztailaren 15ko Aginduaren 11. Artikuluan, 4. eta 5. Ataltxoak, ezarritakoa izango zaie aplikagarri.

  6. ¿ 447/1994 Dekretuaren 24. artikuluarekin bat, lanbide-modulu bati dagozkion berariazko lanbide-heziketako irakaskuntzak gainditzeak, trebakuntza-ziklo bateko irakaskuntzen zatikako eskaintza baten barruan egin denean, dagokion egiaztapena ekarriko du.

Heziketa ziklo bat zatikako eskaintza eran egiten duten pertsonei, Hezkuntza Sistemaren Eraketa Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Berariazko Lanbide-Heziketa egin dezaten ikasleen ebaluazio prozesua arautzen duen jada aipaturiko 1997ko uztailaren 15eko Aginduko 10. Artikuluan Hezkuntza Sistemaren Eraketa Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Berariazko Lanbide-Heziketa egin dezaten ikasleen ebaluazio prozesua arautzen duen jada aipaturiko 1997ko uztailaren 15eko Aginduko (urriaren 3ko EHAA) 10. artikuluaren 1, 2, 3, 5 eta 6 ataltxoetan ezarritakoa izango zaie aplikagarri.

Ikasle baten espedientearen lekualdaketa egingo da ikastetxe batetan heziketa ziklo bati dagozkion moduluak egiteko espedientea hasia dagoenean, ikasle horrek modulu berberak, bai gainditu ez dituelako bai heziketa ziklo horretako beste modulu batzuk espedientea hasi denaren beste ikastetxe ezberdin batean egin nahi dituenean.

Dena den, gai honetan eskaintza osoko erarako aplikagarria den oinarrizko indarreko araudia jarraituko da.

  1. ¿ Froga prestatzeko prestakuntza ekitaldiak antolatu nahi dituzten ikastetxeek, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari eskatu beharko diote beraien ematea, ezarriko diren eskaera eredu eta epeetan, eta behar denean, horretarako baimenduak izango dira.

  2. ¿ Prestakuntza ekitaldi hau modulu eran antolatuko da baita ere, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak erregelamenduz ezartzen duenaren arabera.

Agindu honen harpidedun diren pertsonen ezaugarri bereziak kontutan hartuta, baimena ematen zaio Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeari, era esperimentalean, lan-esperientzia edo ikasketa bide ez-formalen bitartez eskuratutako gaitasunen onarpena posible egiteko jarraibide guztiak emateko.

(Maiatzaren 7ko 676/1993 ED; ED. ......... eta ..........)

ZENTROA __________________________________________________________

Matrikula eguna _____________________ Espediente zk. ________________

Heziketa Zikloa ____________________________________ Maila _____________

KURTSOA LANBIDE MODULUA/K

Abizenak ________________________________________________ Izena ________________________________

Jaiotze data ____________________________________ Tokia ________________________________________

Lurraldea __________________________ Herria __________________________ Nazionalitatea _________________________

Egoitza _____________________________________________ Telefonoa _________________

Zentroa Herria Lurraldea Urte akademikoak Zikloak Kurtsoak

______________________________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________________________

Helbidea __________________________________________________ Telefonoa ____________________________________________

___________________ datan ______________________________ zentrora lekualdatzen da

Herria ________________________________________ Lurraldea ______________________

Orrialde zk. __________________

_____________________________________________ ikasleak _________________________________________________________ _______________________ Heziketa Zikloan _______________________________________________________________________ maila, ondorengo kalifikazioak lortu ditu

KALIFIKAZIOAK

LANBIDE-MODULUAK OHIZKO DEIALDIA EZOHIZKO EZOHIZKO EZOHIZKO EZOHIZKO EZOHIZKO

DEIALDIA DEIALDIA DEIALDIA DEIALDIA DEIALDIA

KURTSOA KURTSOA KURTSOA KURTSOA KURTSOA KURTSOA KURTSOA

HEZIKETA-ZIKLOKO Eguna¿¿. Eguna¿.. Eguna¿.. Eguna¿. Eguna¿. Eguna¿. Eguna¿.

AZKEN KALIFIKAZIOA Idazkaria Idazkaria Idazkaria Idazkaria Idazkaria Idazkaria Idazkaria

(Dezimal bateko zenbatekoa) (Zentroaren (Zentroaren (Zentroaren (Zentroaren (Zentroaren (Zentroaren (Zentroaren

zigilua) zigilua) zigilua) zigilua) zigilua) zigilua) zigilua)

Iz. Iz. Iz. Iz. Iz. Iz. Iz.

Liburu honen titularra den ikasleak, adierazitako egunez, _____________________________________ titulua eman dakiola eskatzen du

_______________________-n, _________-(e)ko ______________ren ________-(e)an

O.I. Zuzendaria: Zentruaren zigilua Idazkaria

Iz.:_____________________________ Iz.:___________________________

Ebaluazio akta___________________________________

(Maiatzaren 7ko 676/1994 ED, eta apirilaren 29ko 97/1997 Dekretua)

Heziketa zikloa ________________________________ Maila:____________________ Zikloaren hasiera eguna __________________

Zentroa ________________________________ Herria _____________________ Lurraldea _______________________________

HEZIKETA ZIKLOA OSATZEN DUTEN Kurtzoz igarotzen Titulu Ziklo azkeneko

MODULUAK (*) eta/edo proposamena nota

LPn sartzen

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15

ZK. ABIZENAK ETA IZENA KALIFIKAZIOA

(*) Lanbide-moduluen izena:

1.¿ ____________________________________ 8.¿ _____________________________________

2.¿ _____________________________________ 9.¿ _____________________________________

3.¿_____________________________________ 10.¿_____________________________________

4.¿_____________________________________ 11.¿_____________________________________

5.¿_____________________________________ 12.¿_____________________________________

6.¿_____________________________________ 13.¿_____________________________________

7.¿______________________________________ 14.¿_____________________________________

15.¿______________________________________

____________________________________ heziketa zikloko ________________________ ebaluazio akta. Maila _________________ 2. Zk.ko orria

Kurtzoz igarotzen Titulu Ziklo azkeneko

eta/edo proposamena nota

LPn sartzen

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15

ZK. ABIZENAK ETA IZENA KALIFIKAZIOA

(*) Lanbide-moduluen izena:

1.¿ _______________________________________________ 8.¿ ______________________________________________

2.¿ _______________________________________________ 9.¿ ______________________________________________

3.¿________________________________________________ 10.¿______________________________________________

4.¿________________________________________________ 11.¿______________________________________________

5.¿________________________________________________ 12.¿______________________________________________

6.¿________________________________________________ 13.¿______________________________________________

7.¿________________________________________________ 14.¿______________________________________________

15.¿______________________________________________

Oharra: Akta honek __________________ ikasle hartzen ditu. Finaliza con _______________________________ Data: _________________________

Zuzendaria Zentroaren zigilua Izenpeak: