Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2002ko urriaren 9koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 199
  • Hurrenkera-zk.: 5883
  • Xedapen-zk.: 5
  • Xedapen-data: 2002/10/09
  • Argitaratze-data: 2002/10/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Abenduaren 26ko 306/2000 Dekretuak, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoak, eskuratzaileak babes ofizialeko etxebizitzak edo bizileku iraunkor eta ohiko moduan erabiltzeko bestelako etxebizitzak eskuratzea etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko ekintza babestutzat hartzen du bere 16. artikuluan. Horrez gain, adierazitako Dekretuaren 17. artikuluak eta hurrengoek ekintza babesgarriak egiteko finantza-neurri motak adierazten dituzte, finantzaketa kualifikatua eta zuzeneko laguntza ekonomikoak hain zuzen ere. 16. artikuluak berak ezartzen duenez, ekintza hori Sail honetako sailburuaren Agindu bidez arautuko da.

Agindu honen asmoa etxebizitza libre erabiliaren eskaintza orokorrean behin betiko barne hartzea da. Horretarako, etxebizitza libreak eskuratzeko laguntzen programa berri bat ezarriko da eta programa horrek etxebizitza libre erabiliaren merkatuan aurretik jasotako gehieneko prezioak (merkatuko baliotik oso behera daudenak) eguneratuko ditu prezio baxuetara edo baxu/ertainetara iritsi arte. Halaber, berariazko kolektiboei (familia ugariei eta 35 urtetik beherako gazteei), errenta-mailarik txikieneko biztanleei zuzendutako eta etxebizitza erabiliak eskuratzera bideratutako lehentasunezko ekintzak egingo dira Birgaitze Integratuko Areetan.

Horren indarrez eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 40/2002 Dekretuaren 4. artikuluan eta babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 306/2000 Dekretuaren lehen azken xedapenean xedatutakoari jarraiki,

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 306/2000 Dekretuaren 16. artikuluko 1.b idatz-zatia garatzea da agindu honen xedea. Honek, ekintza babesgarrien artean, eskuratzaileak babes ofizialeko etxebizitzak eta bizileku iraunkor eta ohiko moduan erabiltzeko etxebizitza libre erabiliak eskuratzea ezartzen du.

Agindu honetan araututako finantza-neurrien xede diren ekintza babestuak ondoko hauek dira:

  1. – Babes ofizialeko etxebizitzen erosketa.

  2. – Etxebizitza libre erabiliaren erosketa.

  1. – Babes ofizialeko etxebizitzen erosketak, lehen eskualdaketan, bigarrenean zein ondorengoetan, finantzaketa kualifikatua izan dezake (hipoteka-maileguarekin).

  2. – Finantzaketa kualifikatua lortzeko baldintzak:

    1. Babes ofizialeko etxebizitzaren onuradun izateko ezarritako baldintza guztiak exijitu ahal izango dira, bizilekuari dagokiona izan ezik. Bigarren eskualdaketen eta ondorengoen kasuan, sarrerak egiaztatzeko zenbatu beharreko ezarpen-aldia finantza-neurrien eskaera egiten deneko dataren aurrekoa izango da (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko epea amaiturik).

    2. Pertsona fisikoek bizileku iraunkor eta ohiko gisa erabiltzeko etxebizitza bakarra eta ordain truke eskuratzen dutenean soilik lortu ahal izango dute finantzaketa kualifikatua.

  1. – Etxebizitza libre erabiliaren erosketak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak jaso ahal izango ditu.

  2. – Etxebizitza libre erabilitzat eskualdatzaile gisa sustatzaileaz bestelako pertsona bat duena hartzen da edo, eskualdatzailea sustatzailea bera izanik ere, eraikuntza amaitu ondoren eta jabeak, gozamen-eskubide errealen titularrek edo erosteko aukerarik gabeko errentariek bi urteko epean etengabe erabili ondoren eskuratzen dena, betiere eskuratzailea adierazitako epean etxebizitza erabili duenaz bestelako pertsona bat bada.

  3. – Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza lortzeko baldintzak:

    1. Babes ofizialeko etxebizitzaren onuradun izateko ezarritako baldintza guztiak exijitu ahal izango dira, bizilekuari dagokiona izan ezik. Erreferentzia-data eskaerarena izango da eta ondoko berezitasunak egongo dira:

      • Familia ugarien etxebizitza-gabezia egiaztatuta geratuko da etxebizitza bakarra bada eta familia ugariko kide bakoitzeko gutxienez 12 m2-ko azalera erabilgarria ez badu.

      • Gutxieneko sarreren egiaztapena ez da exijituko.

    2. Pertsona fisikoek bizileku iraunkor eta ohiko gisa erabiltzeko etxebizitza bakarra eta ordain truke eskuratzen dutenean soilik lortu ahal izango dituzte zuzeneko diru-laguntzak.

    3. Tasazio-balioa eta etxebizitzen eta hauei lotutako eranskinen salmenta-prezioa ondokoa izango da gehienez ere:

      • Lurralde Historikoetako hiriburuetan: 2.105 euro/m2 erabilgarri, gehieneko prezioa 174.300 eurokoa izanik.

      • Eranskinean adierazitako udalerrietan: 1.985 euro/m2 erabilgarri, gehieneko prezioa 162.275 eurokoa izanik.

      • Gainerako udalerrietan: 1.805 euro/m2 erabilgarri, gehieneko prezioa 150.255 eurokoa izanik.

      • Nolanahi ere, udalerria edozein izanik ere, Birgaitze Integratuko Areetan kokatutako etxebizitzetarako eta familia ugariak osatzen dituzten eskatzaileentzako gehieneko prezioa 210.355,00 eurokoa izango da.

        Tasazio-balio hori dagokion Lurralde Ordezkaritzako Zerbitzu Teknikoek finkatuko dute eta eskatzaileak Finantza Erakundeen tasazio-zerbitzuek edo horretarako sortutako Erakunde espezializatuek egindako txostena aurkeztu beharko du, hipoteka-merkatua arautzen duen martxoaren 25eko 2/1981 Legea garatzen duen martxoaren 17ko 685/1982 Errege Dekretuan adierazitakoari jarraiki.

    4. Etxebizitzari lotu gabeko eranskinen erosketak ez du itzuli beharrik gabeko diru-laguntzarik jasoko.

    5. Ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jarduera babestuei buruzko 308/2000 Dekretuaren Eranskinean adierazitako bizigarritasun-baldintzak betetzen ez dituzten etxebizitza libre erabiliak eskuratzeko diru-laguntzen emakida eskuratzaileak urtebeteko gehieneko epean (salerosketa-kontratuari oniritzia ematen zaionetik aurrera kontatzen hasita) birgaitze-proiektua aurkeztearen baldintzapean geratuko da. Proiektu horren gauzatzea ondare urbanizatu eta eraikiaren birgaitze-arloan ezarritako finantza-neurrien bitartez babestu ahal izango da.

      Birgaitze-proiektu hori adierazitako epean ez aurkezteak edota obren amaierako ziurtagiria kontratuari oniritzia eman eta bi urteko epean ez aurkezteak jasotako onura ekonomiko guztiak hauei dagozkien interesekin (indarrean dagoen legezko tasaren arabera) itzuli beharra ekarriko du.

    6. Etxebizitza libre erabilien edo hauei lotutako eranskinen azalera babes ofizialeko etxebizitzetarako oro har ezarritakoa izango da, familia ugariek eskuratzen dituzten edo Birgaitze Integratuko Areetan kokatuta dauden etxebizitzen kasuan izan ezik. Kasu hauetan etxebizitzaren azalera erabilgarria 120 m2-koa izan daiteke.

  4. – Hirigintza-mailan antolamenduz kanpoko gisa kalifikatuta dauden etxebizitzak lortzeko eskaerek ez dute diru-laguntzarik jasoko, lurzoruari eta hiri-antolamenduari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoari jarraiki.

  5. – Jasotako finantza-neurrien bidez eskuratzen diren etxebizitza libre erabiliak ezin izango dira eskualdatu 10 urteko epean (salerosketa-eskritura publikoa formalizatzen den egunetik aurrera kontatzen hasita), Administrazioari jasotako laguntza eta honi dagozkion legezko interesak itzultzen ez bazaizkio. Ondorio hauetarako, ezkontza-banantzeen edo dibortzioen ondorioz etxebizitza osoa titularkide bati esleitzea ez da eskualdaketatzat hartuko.

  1. – Maileguaren ezaugarriak

    1. Gehieneko kopurua etxebizitzaren salmenta-prezioaren %80koa izango da.

      Etxebizitza-beharrari buruzko Aginduan ezarritakoari jarraiki, eskatzailea beste etxebizitza baten titularra denean maileguaren gehieneko kopurua ondokoa izango da:

      1. – Finantza-neurriak eskatuta eskuratu nahi den etxebizitzaren eta, hala badagokio, eranskinen prezioaren eta hondamen-egoeran dagoen etxebizitzaren tasazio-balioaren arteko diferentziaren %80koa.

      2. – Finantza-neurriak eskatuta eskuratu nahi den etxebizitzaren eta, hala badagokio, eranskinen prezioaren eta desjabetze-espedientean erabakitako balio justuaren kopuruaren arteko diferentziaren %80koa.

      3. – Finantza-neurriak eskatuta eskuratu nahi den etxebizitzaren eta, hala badagokio, eranskinen prezioaren eta gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen ez dituen etxebizitzaren tasazio-balioaren arteko diferentziaren %80koa.

      4. – Eskuratzen den etxebizitza-zatiaren eta, hala badagokio, eranskinen salmenta-prezioaren %80koa, eskatzailea titularkidea izanik etxebizitzaren jabari osoa eskuratzeko finantza-neurriak eskatzen direnean.

      5. – Finantza-neurriak eskatuta eskuratu nahi den etxebizitzaren eta, hala badagokio, eranskinen prezioaren eta finantza-neurrien eskatzaileak jabetzan duen etxebizitzaren salmenta-prezioaren arteko diferentziaren %80koa, eskatzaileen artean bizikidetza-unitateko kidea den eta mugigarritasun mugatu iraunkorreko minusbaliotasuna duela egiaztatzen duen pertsona bat dagoenean.

    2. Amortizazio-epea 20 urtekoa izango da, 2 urteko hautazko gabealdia barne hartuta.

    3. Mailegua hipoteka bidez bermatuko da eta, hala badagokio, kreditu erakundeek mailegariari exijitzen zaizkion bermeen bidez.

    4. Garajeen eta trastelekuen azalera erabilgarria mailegu kualifikatuaren gehieneko kopurua finkatzeko kontuan hartuko da.

      Erregistroaren arabera babes ofizialeko etxebizitzari edo etxebizitza libre erabiliari lotutako eranskinen kasuan, maileguaren m2 erabilgarri bakoitzeko gehieneko kopurua eranskinaren salmenta-prezioaren %60koa izango da.

      Babes ofizialeko etxebizitzari lotu gabeko eranskinek beren salmenta-prezioaren %30eko mailegua izango dute.

      Garajeen eta/edo trastelekuen eskuratzaileek ez dute finantzaketa kualifikaturik jasoko garaje eta trasteleku horien eraikin, eraikuntza-unitate edo sustapen berean kokatutako babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzen ez dutenean.

    5. Martxoaren 25eko 2/1981 Legean aurreikusitako ondorioetarako, etxebizitzak eta eranskinak eskuratzeko maileguen kopurua etxebizitzaren eta eranskinen tasazio-balioaren %80koa izango da gehienez ere.

  2. – Subrogazioa edo zuzeneko mailegua

  1. – Eskuratzailearentzako mailegua zuzenean edo mailegu kualifikatuaren hipoteka-kargaren ordainketan sustatzailea subrogatuz eman ahal izango da.

  2. – Eskuratzaileari subrogazio bidez egindako maileguak, eraikuntza amaitu ondoren eskurapena salerosketa edo esleipen eskritura publikoaren bitartez formalizatzen denean, gabealdia eta aldi horri dagozkion interesen ordainketa eteten du.

    Eskuratzaileak, eskrituraren bidez, hipotekaren ondoriozko erantzukizunekin eskuratuko du etxebizitzaren jabetza eta eskrituraren datatik aurrera hasi beharko du hipoteka-kreditua amortizatzen. Horretarako, eskritura Kreditu Erakundeari jakinaraziko zaio sustatzaileak ordaindu beharreko lehen kopiaren bidez.

    Hipoteka Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraiki eskuratzailea hipoteka-erantzukizun horretan ez ezik horrekin bermatutako betebehar pertsonalean ere subrogatuko dela ituntzen bada, betebehar horretan ere subrogatuko da Kreditu Erakundeak espresuki edo tazituki adostasuna adierazten badu.

  3. – Mailegu kualifikatuen zuzeneko emakidak berariazko ondoko baldintzak betetzea eskatuko du:

    1. Etxebizitzaren sustatzaile/saltzailearen eta eskuratzailearen artean salerosketa-kontratua edo esleipen-dokumentua ikus-onetsia behar bezala jaso ondoren eta eskritura publikoan formalizatu izana.

    2. Sustatzaile/saltzaileak etxebizitza bererako kreditu kualifikatua jasotzen duenean kreditu hori eskuratzailearentzako mailegua eman aurretik baliogabetzea.

    3. Salerosketa edo esleipen kontratuaren ikus-onetsiaren eta babes ofizialeko etxebizitzen behin betiko kalifikazioa lortzen direnetik Kreditu Erakundean mailegu kualifikatuaren eskaera bideratu arte 6 hilabete ez igarotzea. Mailegu hau urtebeteko epean formalizatu beharko da gehienez ere.

  1. – Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzaren kopurua Agindu honen 4. artikuluan adierazitako tasazio-balioaren gainean kalkulatuko da, salmenta-prezioa baxuagoa denean izan ezik, kasu horretan prezio horren arabera kalkulatuko baita. Portzentajeak ondokoak izango dira:

    Oro har: %9.

    • Birgaitze Integratuko Areetan kokatutako etxebizitzen edo 35 urtetik beherakoez osatutako bizikidetza-unitateen kasuan: %10.

    • Familia ugarien kasuan: %10 gehi 600,00 euro seme-alaba bakoitzeko (hirugarrenetik aurrera, hau barne).

      Nolanahi ere, kopuru horrek ezin izango ditu gainditu sarrera ponderatuen araberako gehieneko ondoko mugak:

      SARRERA PONDERATUAK MUGA OROKORRA BIA-ETAN KOKATUTAKO FAMILIA UGARIEN MUGA

      ETXEBIZITZEN EDO 35

      URTETIK BEHERAKOEN MUGA

      ≤ 33.055,67 euro 4.210,00 euro 5.410,00 euro 6.010,00 euro

      ≤ 27.045,54 euro 6.010,00 euro 7.215,00 euro 7.815,00 euro

      ≤ 21.035,42 euro 8.415,00 euro 10.220,00 euro 11.420,00 euro

      ≤ 15.025,30 euro 13.225,00 euro 15.025,00 euro 16.830,00 euro

      ≤ 9.015,18 euro 15.625,00 euro 17.430,00 euro 21.000,00 euro

  2. – Eskatzaileek aldi berean aurreko paragrafoan adierazitako hainbat portzentajeren onuradunak izateko beharrezkoak diren baldintzak betetzen badituzte, onuragarriena besterik ez zaie aplikatuko.

  1. – Finantza-neurriak emateko prozedura Ordezkaritzari eredu ofizialean egindako eskaeraren bidez hasiko da eta eskabideari ereduan agertzen den dokumentazioa erantsiko zaio. Eskabidea salerosketa-eskritura publikoa formalizatu aurretik aurkeztu beharko da, Agindu honen lehen xedapen iragankorrean xedatutakoaren kaltetan izan gabe.

    Nolanahi ere, organo eskudunaren iritziz egindako eskaera ebazteko beharrezkoa den beste edozein dokumentu eskatu ahal izango da.

  2. – Eskabidearekin batera salerosketa-kontratuak edo esleipen-dokumentuak aurkeztu beharko dira eta, bertan, etxebizitzaren eskuratzaileak eta bere bizikidetza-unitateko guztiek bizileku eta ohiko gisa erabiltzeko eta ematen zaienetik hiru hilabeteko epean bertan bizitzen hasteko konpromisoa hartzen dutela jasoaraziko da espresuki eta nahitaezko klausula gisa. Gainera, bertan bizi direla egiaztatu beharko dute dagokion udal-ziurtagiriaren bidez. Egiaztagiri hau adierazitako hiru hilabeteko epean aurkeztu beharko da dagokion Lurralde Ordezkaritzaren aurrean.

    Betebehar hau ez betetzeak jasotako laguntza galtzea eta, hala badagokio, kopurua itzuli beharra ekarriko du dagokion administrazio-espedientearen ondoren.

  3. – Interesatuek etxebizitza berbera eskuratzeko aurkeztutako finantza-neurrien bigarren eskaerak edo hurrengoak ez dira onartuko, Agindu honen lehen Xedapen Iragankorrean kontuan hartutako aurreikuspenen babesean egiten direnak izan ezik.

  4. – Finantza-neurriak, nolanahi ere, dagokion Lurralde Ordezkariaren administrazio-ebazpen bidez emango dira.

  5. – Administratiboki onartutako finantza-neurriak aldez aurretik eskritura publikoa formalizatu ondoren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin berariazko finantza-hitzarmena izenpetu duten Finantza Erakunderen baten bitartez jasoko dira. Horretarako, Lankidetza Hitzarmena izenpetu duten Kreditu Erakundeetako edozeinetara joan beharra dago 3 hilabeteko epean, hurrengo atalean ezarritako egunetik aurrera kontatzen hasita.

  6. – Finantza-neurrien onuraduna den eskuratzaileak dagokion eskritura publikoa aurkeztu beharko du Lurralde Ordezkaritzan, 3 hilabeteko epean ondokoetatik aurrera kontatzen hasita:

    • laguntza ematen edo onartzen duen ebazpena jakinarazten denetik aurrera, etxebizitza erabiliak eta babes ofizialeko etxebizitzen bigarren eskualdaketak edo ondorengoak direnean.

    • behin betiko kalifikazioa eman dela jakinarazten denetik aurrera, babes ofizialeko etxebizitzen lehen eskualdaketetan.

      Eskritura publiko horretan eskabidean edo salerosketa-kontratu pribatuan adierazitako datuekin kontraesanean dauden funtsezko datuak jasotzeak onartutako laguntzak baliogabetzea ekar dezake.

  1. – Urtero, ekitaldi bakoitzaren lehen hiru hilabeteen barruan eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Agindu bidez, etxebizitza libre erabilia eskuratzera zuzendutako laguntzak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbatekoa argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

  2. – Aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren barruan eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ezin izango du gainditu dagokion esleipena edo hau eguneratzearen ondoriozkoa, indarrean dagoen legeria aplikagarriari jarraiki aurrekontu-aldaketak onartzen direnean. Hortaz, ez da laguntza berririk emango zenbateko hori agortu ondoren. Kreditua agortu izana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Agindu bidez.

  3. – Hala ere, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 26ko 306/2000 Dekretuan bildutako erregulazioari jarraiki baiezkoa jasotzeko baldintza guztiak betetzen dituzten eta baliabide ekonomikorik ez izateagatik soilik ezesten diren diru-laguntza lortzeko eskaerak hurrengo ekitaldian ebatzi ahal izango dira, betiere eskatzaileak Lurralde Ordezkaritzara idazki bat bidaltzen badu eta bertan eskaera baldintza berberetan mantentzeko asmoa adierazten badu.

Lehena.

  1. – Ezarritako baldintzak betez 2002. urtearen barruan eta Agindu hau indarrean sartu aurretik eskritura publikoan gauzatu diren etxebizitza-eskurapenek jaso ahal izango dituzte Agindu honetan etxebizitza libre erabilia erosteko bildutako diru-laguntzak.

  2. – Etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruzko 2000ko abenduaren 26ko Aginduak etxebizitza libre erabilia erosteko ezarritako laguntzak 2002. urtean jaso dituzten eskatzaileek Agindu honetan aurreikusitako laguntzak ere eskatu ahal izango dituzte baina, gehienez ere, bi araudiak aplikatuta geratzen den diferentziaren baliokidea izango den diru-laguntza gehigarria jaso ahal izango dute.

  3. – Agindu hau indarrean sartu aurretik aurkeztu diren eta oraindik Ebazpenik ez duten eskaerek Agindu honetan xedatutakoari lotzeko aukera izango dute.

  4. – Xedapen iragankor honetan xedatutakoari lotzen zaizkion eskaerak 2002ko abenduaren 31ra bitartean egin ahal izango dira.

    Bigarrena.

    Etxebizitza libre erabilia eskuratzera zuzendutako laguntzak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbatekoa bi milioi bederatziehun mila (2.900.000,00) eurora iristen da 2002ko ekitaldian.

Agindu hau indarrean sartzen denean indargabetuta geratuko da bertan ezarritakoaren aurka dagoen maila bereko edo txikiagoko beste edozein xedapen eta, espresuki, etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruzko 2000ko abenduaren 26ko Agindua (honen babesean sortutako egoerak salbuetsita).

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko urriaren 9a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Amurrio

Laudio

BIZKAIA

Abadiño

Abanto/Zierbena

Alonsotegi

Arrankudiaga

Arrigorriaga

Balmaseda

Barakaldo

Barrika

Basauri

Berango

Bermeo

Derio

Durango

Elorrio

Erandio

Ermua

Etxebarri, Doneztebeko Elizatea - Etxebarri, Anteiglesia de San Esteban

Galdakao

Gernika-Lumo

Getxo

Gorliz

Igorre

Larrabetzu

Leioa

Lekeitio

Lemoiz

Lezama

Loiu

Markina-Xemein

Mungia

Muskiz

Ondarroa

Plentzia

Portugalete

Santurtzi

Sestao

Sondika

Sopela

Ugao-Miraballes

Urduliz

Urduña

Urtuella

Trapagaran

Zalla

Zamudio

Zaratamo

Zeberio

Zierbena

Zornotza

GIPUZKOA

Arrasate/Mondragón

Astigarraga

Andoain

Azkoitia

Azpeitia

Beasain

Bergara

Eibar

Errenteria

Hernani

Hondarribia

Ibarra

Irun

Lasarte-Oria

Lezo

Oiartzun

Ordizia

Pasaia

Tolosa

Urnieta

Urretxu

Usurbil

Zarautz

Zumaia

Zumarraga