Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2002ko martxoaren 15ekoa, Osasun sailburuarena, jantoki kolektiboak eta azken kontsumitzailearentzako janari prestatuak egiten dituzten establezimendu ez industrialak sailkatzeko eta horiek Euskal Autonomia Erkidegoan bete behar dituzten neurri sanitarioak finkatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 78
  • Hurrenkera-zk.: 2459
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2002/03/15
  • Argitaratze-data: 2002/04/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Argitaratu berri den 3484/2000 Errege Dekretuak, abenduaren 29ak, prestatutako janariak egiteko, banatzeko eta merkaturatzeko higiene neurriak ezartzen dituenak, orain arteko lege-markoa aldatu du elikadura-establezimendu desberdinei eta, horien artean, jantoki kolektiboei dagokienez. Arau horrek elikagaiei buruzko higiene arauak ezartzen dituen 2207/1995 Errege Dekretuan jadanik jasotzen ziren hainbat higiene eta kontrol printzipio orokor berresten ditu eta, gainera, Europako Batasunak emandako hainbat xedapenetan emandako artezpideak eta Codex Alimentarius-ean ezarritako arauak ere biltzen ditu, betiere, prestatutako janariak egiteko eta saltzeko era berriei egokituz. Arauak, ordea, oinarrizko alderdiak baino ez ditu jasotzen eta, beraz, bertan ezartzen diren eskakizunak zehaztu egin behar dira, aplikazioa beti berdina izan dadin. Hortaz, agindu honek zehaztuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko jantoki kolektiboek eta janari prestatuak egiten dituzten establezimendu ez industrialek bete beharreko eskakizunak.

Bestalde, epidemiologia-datuek, sektore honen garrantzia erakusteaz gain, azaleratu egiten dituzte elikaduraren ondorioz sortzen diren toxiinfekzio-agerraldiak eragiten dituzten arrisku-faktore nagusiak. Hortaz, beharrezkoa da araudi sanitarioaren errealitatea dauden arrisku-mailei eta prestatutako janariak egiteko jarduera-motei egokitzea.

Kontuan hartu behar da, halaber, teknologiaren eta sektorearen berezko bilakaeraren ondorioz, prestatutako janariak maneiatzeko, erabiltzeko eta saltzeko era berriak sortu direla eta, ondorioz, beharrezkoa dela merkatuaren aldaketei egokitu ahal zaizkion arauak egitea.

Agindu honen bitartez, arrisku sanitarioaren arabera sailkatzen dira sukaldaritza kolektiboko jarduerak, eta talde bakoitzak baimena lortzeko bete behar dituen eskakizunak finkatzen dira. Arriskuaren araberako sailkapen honek, gainera, bide ematen du kategoria bateko gutxieneko eskakizunak bete ezin dituen establezimendu batek arrisku gutxiago eta, beraz, eskakizun gutxiago dituen beste kategoria batean sar dadin. Hortaz, ez luke bere jarduera utzi beharko, hainbat lege-xedapenek eskatzen duten bezala, nahikoa izango bailuke jarduera egokitzea.

Sailkapenak, merkataritzakoei ez ezik, erakundeen eta elkarteen establezimenduei ere eragiten die. Bertan instalazio-arau eta lan-ildo orokorrak ezartzen dira guztientzat eta, gainera, eskakizun bereziak jardueraren eta arrisku-mailaren arabera. Hortaz, establezimendu bakoitzari eskakizun-maila bat ezartzen zaio, dituen behar sanitario berezien arabera.

Ondorioz, Autonomia Estatutuaren 18.1 artikuluak barne-osasunaren alorreko oinarrizko legeak garatzeko eta gauzatzeko aitortzen dituen eskumenak erabiliz eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikulua, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 6ko 268/2001 Dekretuaren 3. artikulua eta Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaien jarduera, industria eta establezimenduei buruzko irailaren 17ko 223/1996 Dekretuaren azken xedapenetatik hirugarrena kontuan hartuz, hauxe

  1. – Agindu honen helburua da jantoki kolektiboek, erakundeen jantokiek eta prestatutako janariak egiten dituzten establezimendu ez industrialek bete behar dituzten eskakizun sanitarioak ezartzea eta horiek sailkatzea, irailaren 17ko 223/1996 Dekretuan jardunean jartzeko arautzen den baimena lortzeari begira.

  2. – Agindu hau Euskal Autonomia Erkidegoko establezimendu guztiei aplikatuko zaie, baldin eta horien jarduera prestatutako janariak egitea edo zerbitzatzea baldin bada, dela establezimenduan bertan hartzeko, dela etxe partikularrei, azken kontsumitzaileei, saltzeko edo eramateko. Berdin da establezimendua publikoa edo pribatua den, soziala edo komertziala, iraunkorra de denboraldi baterakoa.

  3. – Kanpo geratuko dira indarrean dagoen legeriaren arabera Elikagaien Erregistro Sanitario Orokorrean egon behar duten establezimenduak eta elikagaiak prestatzeko eta kontsumitzeko eremu pribatuak (txokoak eta antzekoak).

Agindu honetan araututakoari dagokionez, definizio hauek ematen dira:

  1. – Prestatutako janariak: abereetatik edo barazkietatik datozen elikagaiak dira, gordinik, kozinaturik edo aurrekozinaturik prestatuta, berdin delarik baimendutako substantzia gehigarriak dituzten edo apailatuta dauden. Ontziratuta edo gabe aurkez daitezke, eta azken kontsumitzaileak kontsumitzeko prest, bai zuzenean, bai berotu edo sukaldaritzako tratamendu gehigarri bat eman ondoren.

  2. – Establezimendua: janari prestatuak egin, maneiatu, ontziratu, gorde, zerbitzatu edo saltzen diren lokala edo instalazioa, iraunkorra zein aldi baterakoa. Berdin da bertan zerbitzua dagoen ala ez.

  3. – Jantoki kolektiboa: bertan hartzen diren janari edo edariak ematen dituen establezimendua. Berdin da sukaldea duen ala ez eta independentea edo enpresa, zentro edo erakunde batena den, bere jarduera horienaren osagarri delarik.

  4. – Erakunde baten jantokia: enpresa, zentro edo erakunde batena den jantoki kolektiboa, bere jarduera horienaren osagarri delarik.

  5. – Prestatutako janariak egiten dituen establezimendu ez industriala: egiten diren lekutik kanpo kontsumitzen diren janari prestatuak banatzen dituen establezimendua. Janaria azken kontsumitzaileari eman ahal zaio, lokaletik kanpoan jan dezan, edo etxera eraman ahal zaio.

  6. – Sukaldetxoa: kanpoan egindako janari prestatuak ematen dituzten jantoki kolektiboetan, janariak hotz ala bero gordetzeko, beren onera ekartzeko (hala badagokio), plateretan jartzeko eta zerbitzatzeko lanak egiten diren lokala.

Establezimenduak taldeka sailkatuko dira jardueraren eta arriskuaren arabera. Hona hemen sailkapena:

  1. 0 taldea: janariak prestatzen ez dituzten establezimenduak, edariak eta/edo janariak zerbitzatzen dituztenak. Baimena duten industriek egindako produktuak erakusten eta zerbitzatzen dituzten establezimenduak sartzen dira talde honetan.

  2. I taldea: berehala kontsumitzeko janariak egiten dituzten jantoki kolektiboak, baina berariazko lokal edo eremuetan jatordu osoak zerbitzatzen ez dituztenak.

    Talde honetan sartuko dira pintxoak edo plater konbinatuak egiten dituzten tabernak, pizzeriak, ogitarteko eta hamburgesategiak, kafetegiak eta antzekoak.

    Arrisku gutxiko menu errazak kantitate txikitan eta berehala kontsumitzeko egiten dituzten jantoki kolektiboak ere talde honetan sartuko dira. Nahitaezko baldintza izango da lehengai galkorren hornidura eguneko kontsumoari doitzea eta baldintza hori astean zehar eta edozein urte-sasoitan betetzea.

    Antzeko janari prestatuak egin eta azken kontsumitzaileari saltzen dizkioten establezimendu ez industrialak. Janariok lokalean bertan sal daitezke, edo bezeroaren etxera eraman.

    Dena dela, eskumena duen osasun-agintaritzak horrelako establezimendu batek, bere ezaugarriengatik, arrisku sanitario handiagoa duela uste badu, II. taldean sartzea erabaki dezake.

  3. II taldea: askotariko menu edo otordu osoak prestatzen dituzten jantoki kolektiboak, janariak jatorri eta izaera askotako osagaiz eginak badaude, era askotan prestatzen badira eta jantoki edo berariaz egokitutako leku batean zerbitzatzen badira.

    Talde honetan sartuko dira menu edo karta duten ostalaritza-establezimenduak eta parekagarriak.

    Antzeko janari prestatuak egin eta azken kontsumitzaileari saltzen dizkioten establezimendu ez industrialak. Janariok lokalean bertan sal daitezke, edo bezeroaren etxera eraman.

    III. taldea: Prestaketari, osagaiei, hedadurari eta arrisku sanitarioei dagokienez, askotariko produktuak prestatzen dituzten jantokiak, aurreko taldean bezala, baina kantitate handitan, hein handi batean aldez aurretik prestatuak eta bazkaltiar askorentzat batera (150 bazkaltiarrentzat baino gehiagorentzat).

  1. Erakundeetako jantokiak: jarduteko baimen sanitarioa eskuratzeari dagokionez, honela sailkatzen dira: eskoletako jantokiak, egoitzetako jantokiak, ospitale eta kliniketako sukaldeak, enpresetako jantokiak eta bestelako erakundeen jantokiak.

Agindu honetan arautzen diren establezimendu-motek bete beharreko eskakizunak honela sailkatuko dira:

  1. – Eskakizun orokorrak, establezimendu guztiek bete beharrekoak:

  1. – Instalazioei buruzkoak.

  2. – Lan-jardunari buruzkoak.

  1. – Establezimenduek jardueraren arabera bete behar dituzten berariazko eskakizunak:

  1. – Ostalaritza alorreko jantoki kolektiboek jarduera-taldearen arabera bete beharreko eskakizunak (0 taldetik III.era).

  2. – Prestatutako janariak egiten dituzten establezimendu ez industrialek jarduera-taldearen arabera bete beharreko eskakizunak (I eta II taldeak).

  3. – Erakundeetako jantoki kolektiboek bete beharreko eskakizunak.

    Establezimendu guztiek bete beharko dituzte eskakizun orokorrak (instalazioei eta lan jarduerari buruzkoak) eta jardueraren arabera dagozkien berariazko eskakizunak.

    Jarduera-talde bakoitzean baimendutako establezimenduek (ostalaritzako 0 taldetik III.era eta prestatutako janari ez industrialen I. eta II. taldeak) beren taldeko jarduerak ez ezik, beheragoko taldekoak ere egin ahal izango dituzte. Ezin izango da inolako jarduerarik egin berariazko baimenik eduki ezik.

Agindu honen eraginpean dauden establezimendu guztiek I. eranskinean ezarritakoaren arabera bete beharko dituzte higiene eta sanitate eskakizun orokorrak, hau da, instalazioei eta lan-jardunari buruzkoak.

Ostalaritza-alorreko jantoki kolektiboek II. eranskinean ezarritako higiene eta sanitate eskakizun bereziak beteko dituzte, jarduera-taldearen arabera.

Prestatutako janariak egiten dituzten establezimendu ez industrialek III. eranskinean ezarritako higiene eta sanitate eskakizun bereziak beteko dituzte, jarduera-taldearen arabera.

Erakundeetako jantoki kolektiboek IV. eranskinean zehaztutako higiene eta sanitate eskakizun bereziak bete behar dituzte.

Jardunean hasteko baimen sanitarioei dagokienez, Agindu hau indarrean jarri baino lehen aurkeztutakoak araudi honetan xedatutakoaren arabera izapidetu eta ebatziko dira.

Lehena.– Osasun Publikoko zuzendariari eskumena ematen zaio Agindu hau gauzatzeko eman beharreko ebazpenak eman eta hartu beharreko neurriak har ditzan.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 15a.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLAN IRIBAR.

Establezimendu guztiek bete beharreko higiene eta sanitate eskakizun orokorrak:

  1. – Instalazioei buruzko eskakizunak:

  1. – Janariak maneiatzeko erabiltzen diren lokalen antolamendu orokorra, diseinua, eraikuntza eta neurriak egokiak izango dira maneiatze-jardueretarako. Horrela, zailagoa izango da janarien arteko kontaminazio gurutzatuak gertatzea.

  2. – Janariak maneiatzeko erabiltzen diren lokaletako hormak, zoruak eta sabaiak leunak, iragazgaitzak eta garbitzeko eta desinfektatzeko errazak izango dira. Biltegietan, nahikoa izango da garbitzeko errazak izatea eta hautsa eta zikinkeria ez pilatzeko modukoak izatea.

  3. – Janariak maneiatzeko lokaletako zoruak ez labaingarriak izango dira.

  4. – Lokal guztietan sistema egokiak egongo dira aireztapenerako.

  5. – Janariak maneiatzeko lokaletan sukaldaritzarako bero-iturriak badaude (sukaldea, plantxak, frijigailuak etab.), gainean gasak eta keak behar bezala erauzteko kanpai filtrodunak jarriko dira. Gainera, gaiari buruzko beste arauak ere bete beharko dira.

  6. – Intsektuen kontrako sistemak egongo dira, kimikoez bestelakoak.

  7. – Janariak prestatzeko eta garbiketa egiteko, behar beste edateko ur korronte hotz eta beroa izango dute.

  8. – Ontzi-garbigailua edo/eta edalontzi-garbigailua izango dute, jardueraren arabera. Garbigailu horiek tresnak eta ontziak behar bezala garbitzeko behar den tenperatura lortuko dute.

  9. – Tresnak, makinak eta janariak maneiatzeko gainazalak garbitzeko eta desinfektatzeko errazak izango dira, baita iragazgaitzak, korrosioak jotzen ez dituenetakoak, herdoilgaitzak eta ez-toxikoak.

  10. – Beharrezko denean, tamaina nahikoa duten hozkailu-ekipoak izango dituzte. Hozkailu horiek kanpotik kontrolatu ahal izango dira: produktu hoztuen kasuan, 0 eta 8.ºC bitarteko tenperatura bermatzeko moduan eta produktu izoztuen kasuan, berriz, -18.ºC-tik beherako tenperatura.

  11. – Biltegi edo jakitokitarako lokala izango dute.

  12. – Establezimenduen barruan behar bezala eraikitako eta kokatutako bitarteko eta instalazioak egongo dira, produktuak behar bezala kontserbatzen direla bermatzeko, bai tenperatura, higiene eta garbiketari dagokionez, bai kontaminazioa saihesteari dagokionez, kontuan hartuta kontaminazioa era askotako gaien ondoan edo horiekin kontaktuan egoteagatik sor daitekeela: edozein eratako hondakinekin edo ur hondakinekin; ke, zikinkeria eta gai edo gorputz toxikoekin eta intsektu, karraskari eta bestelako animaliekin.

    Bitarteko eta instalazio horiek ingurumen-baldintza egokiak bermatuko dituzte, produktuek asaldurarik, narriadurarik edo berezko ezaugarrien ohiz kanpoko aldaketarik jasan ez dezaten.

  1. – Lan-jarduerari buruzko eskakizunak.

  1. – Tenperaturak: tenperatura kontrolatupean egon behar duten janariak tenperatura hauetan egongo dira (kontserbatu, gorde, jendaurrean jarri...):

    • Hoztuta eduki behar diren janariak, hogeita lau ordu baino gehiago iraun behar badute, 0 eta 4.ºC bitartean.

    • Hoztuta eduki behar diren janariak, hogeita lau ordu baino gutxiago iraun behar badute, 0 eta 8.ºC bitartean.

    • Janari izoztuak –18.ºC-tan edo hotzago.

    • Bero eduki behar diren janariak 65.ºC-tan edo beroago.

      Tratamendu termikoa izan behar duten janariak, hotz gorde edo erakutsi behar badira, tratamendu termikoa amaitu eta bi ordu igaro aurretik, 8.ºC-tik behera hoztuko dira.

      Janariak izozteko, azkar izozten duen ekipoa beharko da: 0.ºC-tik –10.ºC-ra bi ordutan baino lehenago.

      Dena dela, arrazoi teknologikoak direla eta, establezimenduetako arduradunek muga horiek gainditu ahal izango dituzte, betiere, prestatutako janarien segurtasuna eta osasungarritasuna bermatuta dagoela ziurtatzen duten zientzia-ebidentziak badaude eta eskumena duen organoak baimena ematen badu.

  2. – Bateraezinak diren lehengaiak eta tenperatura kontrolatuan gorde behar diren bitarteko eta azken produktuak behar bezala bereizita gordeko dira ganbaretan, horien arteko kontaminazio gurutzatua saihesteko.

  3. – Toxikoak izan daitezkeen gaiak (detergenteak, desinfektatzaileak...) eta garbiketarako tresnak toki bereiz batean gordeko dira, janariak kontaminatzeko arriskurik ez dagoen leku batean, eta behar bezala identifikatuko dira.

  4. – Baxera eta lan-tresnak berariazko leku batean gordeko dira, kontaminaziotik babestuta.

  5. – Zaborra biltzeko ontzi egokiak erabiliko dira, garbitzeko eta desinfektatzeko errazak eta estalkia irekitzeko eskuzkoa ez den eragingailua dutenak. Zaborra aldiro-aldiro aterako da, behar denean.

  6. – Instalazioak (paramentuak, altzariak, lanerako gainazalak, hozkailuak, komunak eta aldagelak, biltegia etab.), makinak eta tresneria behar bezala mantendu, garbitu eta desinfektatuko dira.

  7. – Jantokia ezin izango da erabili beste jarduera batzuetarako baldin eta horiek instalazioak edo janariak kontaminatzeko arriskua badakarte.

  8. – Lehengaiak baimen sanitarioa duten establezimenduetan eskuratuko dira. Hori egiaztatzeko, lehengaiek dagokien merkataritza-agiria izango dute.

  9. – Establezimenduetako arduradunek janarien higienea bermatzeko garrantzitsua den edozein alderdi identifikatuko dute beren jardueran, eta autokontrol-sistema egokiak finkatu, abian jarri, bete eta egunera daitezen arduratuko dira, arriskuak eta kontrol kritikoko puntuak aztertzeko sistemaren printzipioen arabera.

  10. – Janari-maneiatzaileek janariak maneiatzeari buruz dauden lege-xedapenak beteko dituzte. Establezimenduetako arduradunek maneatzaileek janarien higieneari buruz behar duten prestakuntza bermatuko dute. Ezin izango da janaririk prestatu edo maneiatu horri buruzko prestakuntza sanitarioa egiaztatzen duen agiririk eduki ezik.

  11. – Berariazko debekuak:

    Lurrean zerrautsa erabiltzea.

    Etxe partikularretan egindako janariez hornitzea.

    Janariak maneiatzeko edo gordetzeko lekuetan etxe-abereak egotea.

Ostalaritza-alorreko jantoki kolektiboek taldearen arabera bete behar dituzten higiene eta sanitate eskakizunak:

Ostalaritza-alorreko jantoki kolektiboek higiene eta sanitate eskakizun hauek bete behar dituzte taldearen arabera:

Taldea 0 Taldea I Taldea II Taldea III

  1. Sukaldea X X X

  2. Maneatzaileentzako berariazko komun eta aldagelak X X

  3. Harraska eta konketa ez eskuzkoak, baterakoak X X

  4. Harraska eta konketa ez eskuzkoak, bereiziak X X

  5. Garbia / zikina bereizketa (prestaketa / kozinatzea) X X X

  6. Prestaketa-guneen bereizketa produktuen arabera X X

  7. Tresnak garbitzeko lokala edo gunea X

  8. Pertsonentzako eta merkantzientzako sarbide desberdinak X

  9. Jendearentzako komunak, komun aurreko eta guzti X X X X

    10 Maneatzaileentzako armairuak X X

  1. – Sukaldea:

    I, II eta III taldeko establezimenduek sukaldea izango dute, beste zereginetarako guneetatik behar bezala bereizita.

  2. – Maneatzaileentzako komunak eta aldagelak:

    1. eta III. taldeko establezimenduek komunak eta aldagelak izango dituzte janari-maneatzaileek bakarrik erabiltzeko. Aldagelek komunaurrekoaren funtzioa ere beteko dute eta, horretarako, honako hauek izango dituzte: armairuak; ur berodun konketa, oinarekin eragitekoa; xaboi likidoaren dosifikatzailea eta paperezko toailentzako euskarria.

  3. – Baterako harraska eta konketa:

    0 eta I. taldeko establezimenduek gailu bakarra eduki ahal dute zeregin bietarako. Honako hauek izango ditu: oinarekin eragiteko pedala, xaboi-dosifikatzailea, paperezko toailentzako euskarria eta ur beroa.

  4. – Harraska eta konketa ez eskuzkoak, bereiziak:

    II eta III. taldeko establezimenduek gailu biak bereizita izango dituzte. Bietan egongo da ur beroa. Konketak honako hauek izango ditu: oinarekin eragiteko pedala, xaboi likidoaren dosifikatzailea eta paperezko toailentzako euskarria. Toki egokian egongo da.

  5. – Garbia / zikina bereizketa (prestaketa / kozinatzea):

    I, II eta III. taldeetako establezimenduek lanerako gainazal edo gune bereiztuak izango dituzte lehengaiak eta produktu higienizatuak maneiatzeko. Gainazal horiek neurri egokiak izango dituzte eta behar bezala bereizirik egongo dira, kontaminazio gurutzaturik gerta ez dadin.

  6. – Prestaketa-guneen bereizketa produktuen arabera:

    II eta III. taldeetako establezimenduek lanerako gainazal edo gune bereiztuak izango dituzte lehengai desberdinak maneiatzeko. Gainazal horiek neurri egokiak izango dituzte eta behar bezala bereizirik egongo dira, kontaminazio gurutzaturik gerta ez dadin.

  7. – Tresnak garbitzeko lokala edo gunea:

    1. taldeko establezimenduek lokal edo gune berezi bat izango dute tresnak eta baxera garbitzeko. Maneiatze-guneetatik nahikoa bereiz egongo da, kontaminazioak eta zipriztinak saihesteko, eta behar bezala aireztatuta egongo da.

  8. – Pertsonentzako eta merkantzientzako sarbide desberdinak:

    1. taldeko establezimenduetan, merkantziak biltegira eramateko edo pertsonak aldageletara joateko, ezin izango da igaro lan-guneetatik.

  9. – Jendearentzako komunak: talde guztietako establezimenduek baldintza hauek bete behar dituzte:

    • Komunak izango dituzte, produktuak maneiatzeko, kontsumitzeko edo erakusteko lokalekin (sukaldearekin, jantokiarekin, jendearentzako lokalarekin) komunikaziorik ez dutenak.

    • Komunen eta establezimenduko gainerako guneen artean, komunaurrekoa izango dute.

    • Ahal dela, konketak komunaurrean egongo dira. Konketa bakoitzak xaboi likidoaren dosifikatzailea izango du, baita erabilera bakarreko sistema eskuak lehortzeko.

    • Aireztapen egokia izango dute.

  10. – Maneatzaileentzako armairuak:

    0 eta I taldeetako establezimenduek armairuak izango dituzte maneatzaileen laneko eta kaleko arropak gordetzeko. Sukaldetik kanpo egongo dira.

Janari prestatu ez industrialak egiten dituzten establezimenduek bete beharreko higiene eta sanitate eskakizun bereziak:

Janari prestatu ez industrialak egiten dituzten establezimenduek higiene eta sanitate eskakizun berezi hauek beteko dituzte taldearen arabera:

Taldea I Taldea II

  1. Sukaldea X X

  2. Maneatzaileentzako berariazko komun eta aldagelak X X

  3. Harraska eta konketa ez eskuzkoak, baterakoak X

  4. Harraska eta konketa ez eskuzkoak, bereiziak X

  5. Garbia / zikina bereizketa (prestaketa / kozinatzea) X X

  6. Prestaketa-guneen bereizketa produktuen arabera X

  7. Ontziratzeko eta garraiatzeko eskakizun bereziak X X

  1. – II. eranskineko hasierako sei eskakizunen ezaugarriak berdin-berdinak izango dira prestatutako janari ez industrialak egiten dituzten establezimenduentzat. Honela aplikatuko dira:

  1. – Aurreko artikuluko lehenengo puntuan (sukaldea), bigarrenean (Maneatzaileentzako berariazko komun eta aldagelak) eta bosgarrenean (Garbia / zikina bereizketa (prestaketa / kozinatzea)) ezarritako eskakizunak aplikagarri izango dira, baita ere, janari prestatu ez industrialak egiten dituzten establezimendu guztietan.

  2. – Aurreko artikuluko hirugarren puntuan (Harraska eta konketa ez eskuzkoak, baterakoak) ezarritako eskakizunak janari prestatu ez industrialak egiten dituzten I. taldeko establezimenduei aplikatuko zaizkie.

  3. – Aurreko artikuluko laugarren puntuan (Harraska eta konketa ez eskuzkoak, bereiziak) eta seigarrenean (Prestaketa-guneen bereizketa produktuen arabera) ezarritako eskakizunak janari prestatu ez industrialak egiten dituzten II. taldeko establezimenduei aplikatuko zaizkie.

  1. – Ontziratzeari (kasu guztietan) eta garraioari (egiten dutenen kasuan) dagokionez, establezimenduek eskakizun berezi hauek bete behar dituzte:

  1. – Ontziratze-gaiak gordetzeko lokala edo armairua izango dute, beharren arabera.

  2. – Establezimendutik kanpo kontsumitu edo bidaliko diren produktuak ontziratzeko, lan-gune edo –gainazal bereziak egongo dira.

  3. – Ontziratze eta garraio aldietan, 5.2.1 artikuluan produktuak tenperatura kontrolatuan gordetzeko eta mantentzeko ezartzen diren tenperaturak bermatuko dira.

  4. – Tenperatura kontrolatua behar duten produktuen ontziak isotermoak izango dira.

  5. – Ez bezeroak, ez produktuak bildu eta banatzeko ardura duten langileak, ezin izango dira janariak prestatzen diren lekura sartu.

  1. – Establezimendu berean jantoki kolektiboa eta janari prestatu ez industrialak egiteko lekua badaude, jarduera bietako langileak desberdinak izango dira, eta jendeari kasu egiteko lekuak ere bereizita egongo dira. Gainera jarduera bietako eskakizun bereziak beteko dira.

Erakundeen jantoki kolektiboek bete beharreko higiene eta sanitate eskakizunak:

Erakundeen jantoki kolektiboek jarraian aipatzen diren eskakizunak beteko dituzte, ezaugarrien arabera. Bi motatakoak izan daitezke: baimendun sukalde nagusi batean egindako janariak zerbitzatu besterik egiten ez dutenak (prestaketarik ez) eta bertan janariak prestatzen dituztena (prestaketa bai).

Prestaketarik ez Prestaketa bai

  1. Sukaldea X

  2. Maneatzaileentzako berariazko komun eta aldagelak X

  3. Harraska eta konketa ez eskuzkoak, baterakoak X

  4. Harraska eta konketa ez eskuzkoak, bereiziak X

  5. Garbia / zikina bereizketa (prestaketa / kozinatzea) X

  6. Prestaketa-guneen bereizketa produktuen arabera X

  7. Tresnak garbitzeko lokala edo gunea X X

  8. Pertsonentzako eta merkantzientzako sarbide desberdinak X

  9. Maneatzaileentzako armairuak X

  10. Sukaldetxoa X

  11. Janariak beren onera ekartzea X

  12. Mahai beroak X X

  13. Janariak banatzeko eta zerbitzatzeko guneak X X

  14. Berariazko debekuak X

  1. – Erakundeetako jantoki kolektiboei II. eranskineko eskakizunak ezarriko zaizkie, jarraian aipatzen diren berezitasunekin. Honela aplikatuko dira eskakizunok:

  1. – II. eranskineko 7. puntuan aipatzen den eskakizuna (Tresnak garbitzeko lokala edo gunea) erakundeen jantoki kolektibo guztiei aplikatuko zaie.

  2. – II. eranskineko 1. puntuan (sukaldea), 4.ean (harraska eta konketa ez eskuzkoak, bereiziak), 5.ean (Garbia / zikina bereizketa (prestaketa / kozinatzea)) eta 6.ean (Prestaketa-guneen bereizketa produktuen arabera) aipatzen diren eskakizunak janariak prestatzen dituzten erakunde-jantoki kolektiboei aplikatuko zaizkie.

  3. – II. eranskineko 3. puntuan (Harraska eta konketa ez eskuzkoak, bereiziak) adierazitako eskakizuna janaririk prestatzen ez duten erakunde-jantoki kolektiboei aplikatuko zaie.

  4. – Maneatzaileentzako komunak eta aldagelak:

    Janariak prestatzen dituzten erakunde-jantoki kolektiboek agindu honetako II. eranskineko 2. puntuan (maneatzaileentzako komun eta aldagelak) ezarritako eskakizuna bete beharko dute.

    Dena dela, egunero 300 otordu baino gutxiago prestatzen dituzten jantokietan, komun eta aldagela horiek behar bezala hornituta eta sukaldetik gertu badaude, beste langile batzuek ere erabili ahal izango dituzte; 300 otordu baino gehiago prestatzen dituzten jantokietan, berriz, maneatzaileentzat bakarrik izango dira.

  5. – Pertsonentzako eta merkantzientzako sarbide desberdinak:

    300 otordu baino gehiago prestatzen dituzten erakunde-jantoki kolektiboei, agindu honetako II. eranskineko 8. puntuan (pertsonentzako eta merkantzientzako sarbide desberdinak) ezarritako eskakizuna aplikatuko zaie.

  6. – Maneatzaileentzako armairuak:

    Otordurik prestatzen ez duten erakunde-jantoki kolektiboei, II. eranskineko 9. puntuan (maneatzaileentzako armairuak) ezarritako eskakizuna aplikatuko zaie.

    Dena den, egunero 300 otordu baino gehiago zerbitzatzen badira, maneatzaileek bakarrik erabiliko dituzten komun eta aldagelak egongo dira. Aldagela komunaurrea ere izango da eta, bertan, armairuak; oinarekin eragiteko pedaldun konketak, ur berodunak; xaboi-dosifikatzailea eta paperezko toailentzako euskarria egongo dira.

  1. – Gainerako eskakizun bereziak honela beteko dira:

  1. – Sukaldetxoa:

    Otordurik prestatzen ez duten erakunde-jantoki kolektiboek sukaldetxo bat izango dute, bestelako guneetatik behar bezala aldenduta. Onartu egingo da sukaldetxoa eta jantokia bereizteko zerbitzu-mahaia jartzea (mahai beroa, self-servicea etab.).

  2. – Janariak bere onera ekartzea:

    Otordurik prestatzen ez duten erakunde-jantoki kolektiboetan, ekipo egokia egongo da hoztutako edo izoztutako janariak bere onera ekartzeko; ordubetean, gutxienez 70.ºC-tan jartzeko eta agindu honetako 5.2.1 artikuluan finkatzen den tenperaturan edukitzeko kontsumitu arte.

  3. – Mahai beroak:

    Prestatutako janariak tenperatura egokian edukitzeko beharrezko denean, erakundeen jantoki kolektiboek sistema egokiak izango dituzte janariak bero edukitzeko kontsumitu arte. Sistema horiek tenperatura kanpotik ikusteko moduko termometroak izango dituzte.

  4. – Janariak banatzeko eta zerbitzatzeko guneak:

    Prestatutako janarien arteko kontaminazio gurutzatuak saihesteko beharrezko denean, erakundeen jantoki kolektiboek lan-gune egokiak izango dituzte prestatutako janariak banatzeko eta zerbitzatzeko.

  5. – Berariazko debekuak:

    Bero banatzen diren janarien kasuan, soberan geratutakoak gordetzea. Hotz banatzen direnen kasuan, berriz, lehendik berotutakoak gordetzea.

Weblogic Bridge Message

Failure of server APACHE bridge:


Cannot open TEMP post file '/tmp/_wl_proxy/_post_7714_748_1547283667_951' for POST of 10982 bytes

Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16


Change Number: 779586 Weblogic Bridge Message

Failure of server APACHE bridge:


Internal Server failure, APACHE plugin.  Cannot continue.


Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16


Change Number: 779586