Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2002ko urtarrilaren 24koa, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta Osasun Saileko sailburuena, Osasun Saileko kontratazio mahaia sortzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 40
  • Hurrenkera-zk.: 1263
  • Xedapen-zk.: 44
  • Xedapen-data: 2002/01/24
  • Argitaratze-data: 2002/02/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazioa araubideratu zuen. Dekretu horretako 4. artikuluak xedatzen du, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta dagokion saileko sailburuen agindu bidez, sail bakoitzak bere kontratazio mahaia sortuko duela.

Halaber, aipatutako dekretu horrek xedatzen du, sailaren konplexutasuna dela eta, sortze aginduak era bateko ala besteko kontratazio mahaia era dezakeela kontratuen lurralde edo funtzio eremua gorabehera.

Dekretu horren ildotik Osasun Saileko kontratazio mahaia sortzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta Osasun Saileko sailburuen 1999ko maiatzaren 6ko Agindua eman zen. Geroago, Osasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala xedatu zuen azaroaren 6ko 268/2001 eman zen. Azken dekretu honek, kontratazioak direla eta, saileko organoen eskurantzetan eragina izan du, eta ondorioz baita kontratazio mahaiko eratzean ere.

Hori horrela, eta Administrazio Kontrataziorako Aholku Batzordeak txostena egin ondoren, ondokoa

  1. ¿ Osasun Saileko Kontratazio Mahaia sortzen da, Administrazio eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritzara atxikia, ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 7. eta 5. artikuluetan xedatutako zereginetarako eta bertan adierazitako ekintza esparrua duela.

  2. ¿ Aipatutako mahaiak ondoko kideak izango ditu, kontratuen lurralde esparruaren edo esparru funtzionalaren arabera:

    1. Kontratazio orokorra.

      • Lehendakaria: Aurrekontu eta Kontabilitateko zerbitzuburua. Zerbitzuburu lanpostua hutsik, titularra kanpoan edo gaixorik edo legezko beste edozein gorabehera gertatuz gero, horren ordez Kabinete Teknikoko burua arituko da.

      • Bokal bat: Araubide Juridikoko Zuzendaritzaren ordezkaria, zuzenbidean lizentziaduna eta aholkulari juridikoaren lanak egingo dituena.

      • Bokal bat: kontratazio organoaren ordezkaria, organo horrek izendatuko duena.

      • Hiru bokal: bata, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkaria; bestea, Ondare eta Kontratazioko Zuzendaritzaren ordezkaria; eta hirugarrena, Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendaritzaren ordezkaria. Aipatutako azken hori ondasun eta zerbitzu informatiko eta telematikoen espedienteetan bakarrik. Bakoitza bere titularrak izendatuko du, 136/1996 Dekretuaren 6.5 artikuluan xedatutako kasuen eta araubidearen arabera.

      • Idazkaria: Aurrekontu eta Kontabilitate Zerbitzuko ordezkaria; hitz egiteko eskubidea du, baina ez du botorik.

    2. Osasun Barruti batera baino gehiagora zuzenduriko osasun prestazioak kontratatzea.

      • Lehendakaria: Osasun Finantziazio eta Kontratazioko zuzendariak izendatutako Osasun Lurralde Zuzendaritzako Aseguramendu eta Kontratazioko zuzendariordea.

      • Bi bokal: Osasun Finantziazio eta Kontratazioko zuzendariak izendatuak.

      • Bi bokal: bata, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkaria; bestea, Ondare eta Kontratazioko Zuzendaritzaren ordezkaria. Bakoitza bere titularrak izendatuko du, 136/1996 Dekretuaren 6.5 artikuluan xedatutako kasuen eta araubidearen arabera.

      • Idazkaria: Osasun Lurralde Zuzendaritzako funtzionarioen artetik Osasun Finantziazio eta Kontratazioko zuzendariak izendatuko teknikaria, zuzenbidean lizentziatua eta aholkulari juridikoaren lana beteko duena; hitz egiteko eskubidea du, baina ez du botorik.

    3. Osasun Barruti bakar baterako zuzenduriko prestazio sanitarioak kontratatzea.

      • Lehendakaria: dagokion Osasun Lurralde Zuzendaritzako Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariordea.

      • Bokal bat: Osasun Lurralde zuzendariak izendatua, mahaiko lehendakari lanpostua hutsik edo lehendakaria kanpoan edo gaixorik edo legezko beste edozein gorabehera dela-eta ordezkatu behar izanez gero, hura ordezkatuko duena.

      • Bi bokal: bata, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkaria; bestea, Ondare eta Kontratazioko Zuzendaritzaren ordezkaria. Bakoitza bere titularrak izendatuko du, 136/1996 Dekretuaren 6.5 artikuluan xedatutako kasuen eta araubidearen arabera.

      • Idazkaria: Osasun Lurralde Zuzendaritzako teknikaria, zuzenbidean lizentziatua eta aholkulari juridikoaren lana beteko duena.

Agindu hau indarrean sartzean izapideetan dauden espedienteen ebazpena eskuduntza-organoek emango dute, aplika daitekeen aurreko arautegiaren arabera.

Agindu hau indarrean sartzen denean, indargabetuta geratuko dira ondokoak: Osasun Saileko kontratazio mahaia sortzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta Osasun Saileko sailburuen 1999ko maiatzaren 6ko Agindua eta agindu horretan ezarritakoaren aurkakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko urtarrilaren 24a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLAN IRIBAR.