Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2001eko abenduaren 18koa, Herrizaingo sailburuarena, bingo metatu eta interkonektatua arautzen duen 1996ko abuztuaren 2ko Agindua zati batez aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 251
- Hurrenkera-zk.: 7300
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2001/12/18
- Argitaratze-data: 2001/12/31
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euroa moneta bakartzat ezarri da, Elkartearen 1.103/97 eta 974/98 araudiak eta horiek garatu dituen abenduaren 17ko 46/1998 Legea, euroaren sarrerari buruzkoa, direla bide. Euroaren ezarpenaren ondorioz, arauzko neurriak jarri behar dira bingo metatu eta interkonektatua arautzen duen 1996ko abuztuaren 2ko Araudian azaltzen diren moneta-unitateak egokitzeko.
Horrenbestez, eta indarreko antolamendu juridikoak eman dizkidan ahalmenak erabiliz, ondokoa,
Lehen artikulua.– Herrizaingo sailburuaren 1996ko abuztuaren 2ko Aginduak bingo metatu eta interkonektatua arautzen du. Agindu horren 2. artikuluko 2. idatz-zatiko bigarren paragrafoa aldatu egingo da eta honela idatzita geratuko da:
“Aurreko paragrafoan aipatu diren kopuruak, partida bakoitzean, bingo arruntari dagokion portzentajetik kenduko dira, eta metatu egingo dira gehienez 200.000 euro eta 30.000 euro izan arte, hurrenez hurren, BAI bingoan eta TXIKIA bingoan.”
“Agindu honek arautzen duen joko modalitatean inskribaturik dauden bingo aretoen titularrek berrehun eta hogeita hamar mila euroko fidantza harpidetu behar dute solidario gisa. Fidantza hori bingo metatu eta interkonektatuaren sarien ordainketari loturik egongo da, eta aretoren batek saria ordaintzen ez badu fidantzari heldu ahal izango zaio saridunei ordaintzeko”.
Lehena.– BAI bingoaren eta TXIKIA bingoaren sarien zenbatekoak eurotan emateko, zenbaki osoak emango dira, hamartarrik gabekoak. Zenbakia biribildu beharra dagoenean hamartarrak kentzeko, goragoko zenbaki osora joko da baldin eta hamarrena bost edo hortik gorako zenbakia bada, eta beheragoko zenbaki osora, bestela.
Agindu honen bigarren artikuluan aipatu den fidantza Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Orokorrean jarri behar da, agindu hau indarrean jarri eta bi hilabeteko epean.
Agindu hau 2002ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 18a.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.