Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2001eko abenduaren 18koa, Herrizaingo sailburuarena, zenbait alderditan osatzen dituena: 26ko 277/1996 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoen Katalogoa onetsi zuena, eta joko makina, makina lagungarri eta beste joko sistema eta instalazio batzuei buruzko Araudia, abenduaren 24ko 308/1996 Dekretuaren bidez onetsi zena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 251
  • Hurrenkera-zk.: 7299
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2001/12/18
  • Argitaratze-data: 2001/12/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euroa moneta bakartzat ezarri da, Elkartearen 1.103/97 eta 974/98 araudiak eta horiek garatu dituen abenduaren 17ko 46/1998 Legea, euroaren sarrerari buruzkoa, direla bide. Euroaren ezarpenaren ondorioz arauzko neurriak jarri behar dira moneta-unitateak egokitzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoen Katalogoa onetsi zuen azaroaren 26ko 277/1996 Dekretuan, hain zuzen ere kasinoei buruzko atalean; bestalde, C makinen inguruko alderdi batzuk egokitu egin behar dira Euskal Autonomia Erkidegoko joko makina, makina lagungarri eta beste joko sistema eta instalazio batzuei buruzko Araudian; berau abenduaren 24ko 308/1996 Dekretuaren bidez onetsi zen.

Horrenbestez, eta indarreko antolamendu juridikoak eman dizkidan ahalmenak erabiliz, ondokoa

Lehen artikulua. 1.– Jokoen Katalogoak, azaroaren 26ko 277/1996 Dekretuaren bidez onetsitakoak, arautzen dituen kasino-jokoetan, apustuetako fluktuazio tarteak 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera eurotan adieraziko dira, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak ebazpen bidez xedatuko duen moduan.

  1. – Hala ere, 2002ko otsailaren 28ra arte kasinoetako jokoetan apustuak pezetatan egin ahal izango dira gaur egun indarrean dauden fluktuazio tarteetan, baldin eta mahaietako erabiltzaileei jakinarazten bazaie, jendaurrean jakinarazi ere.

  2. – Dena dela, 2002ko otsailaren 28ra arte, aurretik adierazi behar da zein moneta erabiliko den jokaldi bakoitzean, eta zirkulu edo kontrapartidako joko bakoitzeko.

Agindu hau 2002ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 18a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.