Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2000ko azaroaren 21ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Administrazioko Parke Higikorraren Erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 434
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2000/11/21
  • Argitaratze-data: 2001/01/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Administrazioko Parke Higikorra arautzen duen uztailaren 27ko 300/1999 Dekretuaren 21. artikuluak Parke Higikorraren Erregistroa sortzeko manua ematen du, eta horri buruzko araudia garapen-agindu baten bidez egingo dela esaten du.

Ondorioz, hauxe

Hauxe da agindu honen helburua: Administrazioko Parke Higikorraren Erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzea.

Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Baliabide Orokorren Zuzendaritza arduratuko da Administrazioko Parke Higikorraren Erregistroa kudeatzeaz.

Erregistroa euskarri informatikoan egingo da eta beti eguneratuta edukiko da teknologiaren aldetik. Gainera, aplikazioa edo bertsioa aldatuz gero, gordetako informazioa ez dela galduko eta eskuragarri egongo dela bermatuko da. Erregistroaren euskarri den aplikazio informatikoak, gordetako informazioaren ustiaketa zabala ahalbidetuko du.

Erregistroan, agindu honetan zehazten den informazioa sartuko da, hau da, Administrazioko Parke Higikorra arautzen duen uztailaren 27ko 300/1999 Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren ibilgailuei buruzkoa.

Administrazioko Parke Higikorraren Erregistroa ez da publikoa izango eta bertako informazioa erakunde hauek baino ez dute erabiliko: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren erakunde autonomiadunek eta horien fiskalizazio eta kontrola legearen arabera egiteko eskumena duten erakunde eta instituzioek.

Administrazioko Parke Higikorreko Zerbitzuaz arduratzen den funtzionario berbera arduratuko da erregistroaz ere. Berari dagozkio, beraz, zeregin hauek: erregistroko idazpenak sartzea, kentzea edo aldatzea; zuzenak direla egiaztatzea eta horiei buruzko egiaztagiriak egitea.

Ibilgailua erosten edo errentan hartzen den unean egiten den hartze edo emate akta sinatu ondoren, ibilgailuari alta emango zaio erregistroan.

Idazpenean datu hauek jasoko dira gutxienez: ibilgailua erosi edo errentan hartu den eguna (hartze aktaren data), kontratazio-espedientea, ibilgailuaren marka eta modeloa, xasis-zenbakia, matrikula, matrikulazio-eguna eta zein errejimenetan hartu den (jabetza, errentamendua...).

Erregistroko informazioa eguneratuta egongo da beti. Beraz, ibilgailuen errejimenean egiten diren aldaketa guztiak jasoko dira, bereziki, sailkapenari buruzkoak (uztailaren 27ko 300/1999 Dekretuaren 2. artikuluaren arabera) eta ibilgailua eman zaion pertsonari buruzkoak (Dekretu horretako 6. artikuluaren eta hurrengoen arabera).

Administrazioko Parke Higikorreko ibilgailu bat, dena delakoagatik, uztailaren 27ko 300/1999 Dekretuko 2. artikuluko eremutik kanpo geratzen bada, kendu egingo da erregistrotik, dagokion idazpena eginda.

Erregistrotik ateratzeko idazpenak datu hauek izango ditu gutxienez: baja-eguna, erregistrotik kentzeko arrazoia eta ibilgailuarekin zer egingo den.

Erregistrotik kentzeko idazpena egin ondoren, ibilgailu horri lotutako artxibategi informatikoak erabilgarri egongo dira sei urtez gutxienez.

Agindu hau indarrean jarri eta hilabeteko epean, Administrazioko Parke Higikorrean gaur egun dauden ibilgailuak erregistroan sartuko dira, 7. artikuluan aipatzen diren datuekin eta informazio eguneratuarekin batera. Salbuespen gisa, kontratazio-espedienteari buruzko datuak ezagunak direnean baino ez dira sartuko.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko azaroaren 21a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.