Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2000ko azaroaren 13koa, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko sailburuarena, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluko antolamendua eta funtzionamenduari buruzko Araubidea ageri duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 170
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2000/11/13
  • Argitaratze-data: 2001/01/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 7.3 artikuluarekin bat etorriz, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluari dagokio bere antolamendu eta funtzionamendurako arauak egitea.

Egia bada ere Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua bere arauez jantzi zela, 6/1989 Legea aldatzeak, azaroaren 7ko 16/1997 Legearen bidez egindakoak, nahitaez eskatzen du Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko Araubidea egokitzea.

Hori dela eta, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak, 2000ko urriaren 25ean izandako batzarrean, bere Araubide berria onetsi zuen, dagokion testua Agindu honen bidez ageri delarik.

Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko Araubidea:

  1. Lehendakaritza.

  2. Lehendakariordetza.

  3. Osoko bilkura.

  4. Kontseiluaren Idazkaritza.

    1. – Gainera, Osoko bilkurarekin bat etorriz eta aukerako izaeraz, Laneko Ponentziak sor daitezke. Dagozkien aztergaiez jantzitako adituek parte har dezakete ponentzia hauetan.

  1. Osoko Bilkurarako deia egitea, saio horietan buru eta zuzendari delarik, bere eskumenak lehendakariordearengan eskuordetutako kasuak salbuetsiz.

  2. Osoko bilkuraren eguneko gai-zerrenda.

  3. Kontseiluaren Ordezkotza bere gain hartzea ondorio guztietarako, eta organoa zuzentzea.

  4. Kontseiluaren jarduera bideratzeko neurriak hartzea.

  5. Bai bere kabuz bai Kontseiluko beste edozein organoren eskariz, herri administrazioei eskatzea dokumentazioa edo aurrekariak, Kontseiluaren arazoei aurre egiteko irizpideari bide emateko.

  6. Osoko bilkurak emandako irizpideekin bat etorriz, Laneko Ponentzien nolakotasuna onestea eta horietan aldi baterako parte har dezaketen adituak izendatzea.

  7. Osoko Bilkurak proposaturik, dagokion alorreko profesional eta adituei ikerlanak, txostenak, irizpenak edo proiektuak egin ditzaten eskatzea.

  8. Araubide hau eta bera osatzen duten arauak betetzen direlako ardura.

  9. Kontseiluaren osoko bilkuraren jarduerari bultza egitea, osoko bilkurak, dituen eskumenei jarraituz, aurreikusitako epe barruan, bere txostenak eman ditzan.

  10. Indarrean dagoen Ordenamendu juridikoak bere gain ezarri dituen gainontzeko guztiak.

  • Kontseiluko Lehendakaria izango den Funtzio Publikoko alorrean eskumena duen Sailburua.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bost ordezkari. Ordezkari hauek Funtzio Publikoaren alorrean eskumena duen Sailburuak izendatuko ditu, langile gehien dituzten Sailetako langileriaren kudeaketaz arduratzen diren goi karguetatik.

  • Foru Aldundiek izendatutako ordezkari bana.

  • Toki erakundeetako hiru ordezkari, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritzarik handiena duen Elkarteak hautatuak.

  • Langileriaren sei ordezkari, erakunde sindikalek, euskal herri administrazioetan duten ordezkaritzaren arabera, hautatukoak.

    Funtzio Publikoko alorrean eskumena duen Sailburuak berariaz izendaturik, Idazkari gisa jardungo du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko ordezkari batek.

    Era berean, kide bakoitzaren ordezkariak hautatzea ere egongo da.

  1. Funtzio Publikoko gaiei buruzko lege-egitasmoen berri ematea, gehienez jota bi hileko epean.

  2. Berri ematea, gehienez jota hilabeteko epean, Lege hau garatzeko Jaurlaritzako Kontseiluak onetsi behar dituen xedapen orokorretako egitasmoei buruz.

  3. Estatuko Administrazioak funtzio publikoko alorrari buruz sortutako Lege aurreproiektuek eta xedapen orokorrek euskal herri administrazioetan duten eragina aztertzea eta koordinatzeko egokiak diren neurriak proposatzea.

  4. Eztabaidatzea eta Eusko Jaurlaritzari proposatzea nola ezarri behar diren euskal herri administrazioetako enplegu publikorako eskaintzak era bateratuan onetsi eta argitaratzeko irizpide eta jarraibide orokorrak.

  5. Legearen 30.2 artikuluaren arabera, eta HAEEren txostena kontuan hartu eta gero, Eusko Jaurlaritzari proposatzea nola zehaztu behar diren karrerako funtzionarioak eta lan-itunpeko langile finkoak izateko programa eta gutxienezko eduki homogeneizatzaileak.

  6. Eusko Jaurlaritzak edo gainontzeko euskal herri administrazioetako gobernatzeko organoek onetsi aurretik, bai berariazko ikastaroen bidez bai bestelako baldintza objektiboei esker lortu behar den norbere graduarekin zerikusirik duten jarraibideei forma ematea.

  7. Higikortasuna erraztu nahirik, Eusko Jaurlaritzari proposatzea, eginkizunaren eta sartzeko titulazio eskakizunaren aldetik antzekoak direnean, euskal herri administrazioetako kidego eta eskalen arteko baliokidetasuna zehazteko irizpideak.

  8. Euskal herri administrazio ezberdinetako berariazko eta emankortasun osagarrien irizpide orokorrak lehenago informatzea.

  9. Eztabaidatzea eta behar diren neurriak proposatzea euskal herri administrazio ezberdinetan langileei eta funtzio publikoari buruzko politika koordinatzeko, batez ere ondoko gai hauetan: langileen errolda, lanpostuen zerrendak, funtzionarioen prestaketa, eta administrazio-sustapena eta -karrera, funtzional eta lansari homologazioa eta enplegu publikorako eskaintza.

  10. Euskal herri administrazioetan diharduten langileak euskalduntzeko neurriak proposatzea.

  11. Euskal herri administrazioetako langileriaren eraketa eta jarduera eraginkortasun irizpideen arabera hobetzeko neurriak proposatzea.

  12. Langile alorreko edozein gairi buruz berri ematea, euskal herri administrazioek nahiz Kontseiluko kideek planteatutakoak baldin badira; eta, halaber, Lehendakariari proposatzea dagokion alorreko profesional edota adituei eskatzeko ikerlanak, lanak, txostenak eta abar egin ditzatela.

  1. Informazioa ematea, era berean, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren entzunaldia legezko xedapenezedo araubidez nahitaezkoa duten gai guztiei buruz.

  2. Laneko Ponentziak eratzeko akordioa hartu, horien helburua ezarri eta bideratzeko egutegia zehaztea; eta, halaber, eraketari eta adituek izendatzeari buruzko irizpideak erabakitzea.

  1. – Esleitutako lan motaren arabera osatuko dira Laneko Ponentziak. Osoko Bilkuraren irizpideei jarraituz Lehendakariak izendatutako kideez osatu daitezke.

  2. – Lehengo puntuan adierazitakoaren arabera lehendakariak izendatzen dituen adituek parte har dezakete Laneko Ponentzietan.

  3. – Laneko Ponentzi guztietan Zuzendari-Koordinatzaile bat egongo da. Honek aldiro Kontseiluaren Idazkaritzari honako gora-behera guzti hauen berri emango dio: lanaren nondik norakoak, emandako aldiak eta burutzeko epeak betetzen ari diren, jazoerak eta bar.

  4. – Kontseiluaren Lehendakariak propio eskatu ondoren, euskal herri administrazioek euren funtzionarioak adskriba ditzakete, aldi baterako eta lanaldi osoko dedikazioz bada ere, Laneko Ponentzi horietara. Honen helburua da zenbait gai aztertu edo dagozkien txostenak egitea.

  5. – Ponentziek, bere kideek hala eskatuko balute, Idazkaritzaren bidez jasoko lituzkete helburuak erdiesteko beharrezko diren aurrekari eta txosten guztiak.

  1. Lehendakariak onetsi ondoren, Kontseiluaren eguneko gai-zerrenda prestatu eta nahitaezko deialdiak egitea.

  2. Osoko Bilkuraren aktak idaztea.

  3. Akten eta akordioen ziurtagiriak ematea.

  4. Parte hartu duten kideen agertzea ziurtatzea, berauek eskatzen dutenean.

  5. Kontseiluaren kanpoko zein barruko dokumentuak izapidetzea.

  6. Kontseiluaren Idazkaritzako Bulegoaren jarduera zuzentzea.

  7. Kontseiluaren dokumentazio guztia zaintzea.

  8. Organo guztiei, bere jarduerak bideragarriak izan daitezen, beharrezko diren dokumentazioa, aurrekariak eta txostenak ematea.

  9. Dagokien administrazioei, Kontseiluak hartutako edozein akordio, txosten, proposamen eta abarren berri ematea.

  10. Kontseiluak emandako nahiz Kontseiluari bidalitako espedienteen eta dokumentuen sarrera-irteerak erregistratzeaz arduratzea.

  11. Urtero Osoko Bilkurak onetsi beharko duen memoria bat idaztea. Memoria honetan Kontseiluaren jarduerak jasoko dira.

  12. Kontseiluaren kideei behar duten informazio eta laguntza teknikoa eskaintzea.

  1. Ardurapean hartuko ditu, gainera, organoaren Idazkaritzarekin zerikusirik duten funtzio guztiak, jadanik aurreko puntuetan atxiki direnak hain zuzen.

  1. Osoko bilkuretako eta Laneko Ponentzietako saioetan, euren iritzia ageriz, parte hartzea, organo horietako kide direnean.

  2. Boto eskubideaz baliatzea edo, dagokionean, gehiengoaren aurkako boto partikular argudiatuta ematea, dagokion aktan jaso behar dena, eta, halaber, baldin badaude, txostenetan eta diktamenetan sartuko dena.

    Bozketetan abstentzioaz ezingo dira baliatu, agintea eduki edo herri administrazioetan jardunez, organo kolegiatuen kideak direnak.

  3. Bilera guztietan galde-eskeak planteatzea.

  4. Ohiko bideen bitartez, aztertu behar dituzten gaiei buruzko aurrekari, informazio edo dokumentazio argigarriak eskatzea.

  5. Proposamenak eta mozioak idatziz egitea, eguneko gai zerrendan sar daitezen.

  6. Idazkaritzaren esku dauden agiritegi eta dokumentazioari heltzeko bidea irekita izatea.

  7. Agintzen zaizkien ponentziak egin eta idaztea. Ponenteek lehentasuna izango dute, euren bileretan, diktamen edo txostenak defendatzeko.

    1. – Kontseiluaren bokal izateak ez du eskubiderik ematen inolako lansaririk jasotzeko. Bakar-bakarrik eskubidea izango dute, sasoi bakoitzean indarrean dagoen araudiari jarraituz, dietak eta bidai sariak jasotzeko.

    2. – Gorde beharreko isiltasun eta erretserba bete beharko dituzte bokalek, aztertzen diren gaien izaerak hori eskatzen dutenean; eta, batik bat, Konstituzioak bere 18.1 artikuluan jasotako eskubideei eragiten badie.

    3. – Araubidez deituak izan badira, kideek Kontseiluan parte hartu beharra dute.

  1. – Osoko Bilkurak, lehendakariak dei egiten badu, badu ezohiko bileran batzartzerik, bai honen kabuz bai bokaletatik heren batek eskatu duelako eta, betiere, eskaera hau egoki motibatuta dagoelarik.

  1. – Deialdiarekin batera eguneko gai-zerrenda joango da; bileraren tokia, eguna eta ordua, bide batez, argi adierazi behar direlarik. Halaber, deialdiarekin batera, aldez aurretik aztertuak izan daitezen, lehengo bileraren Akta-zirriborroa eta dokumentazio egokia bidaliko dira.

Lehendakariak, quoruma lehenengo deialdian lortuko ez balitz, bost egun balioduneko epean bigarren deialdian batzartzeko dei egingo luke. Oraingo honetan, ordea, quoruma osatzeko nahikoa izango da Osoko bilkuraren heren bat agertzea.

  1. – Bokalak hautatu eta izendatu ondoren, bokal bat ordezkatzeko proposamena bideragarria izango da, bakarrik, hiruhileko ohiko osoko bilkura baino hamabost egun lehenago egiten bada.

  2. – Osoko bilkurako bileretan salbuespen bezala onartuko da bokal batek beste batengan bere botoa eskuordetzea. Dena den eskuordetza hori ontzat eman dadin, egiaztagiri batean espreski jasota egon beharko du eta, betiere, zertarako den zehaztuz.

  1. – Osoko bilkuraren akordioak gehiengo soilez hartuko dira.

  2. – Bokalen batek hala eskatuko balu, bozketa isilpean egingo litzateke.

  3. – Eguneko gai zerrendan agertzen ez den gai bati buruz ezin da hartu akordiorik, ez bada organo kolegiatuaren kide guztiak daudela bertan eta, orduan, gehiengo soilez deklaratu gaiaren premiatasuna.

  4. – Aukera egongo da gai-zerrendako gairen bat kentzea eskatzeko, gehiengo soilez hala erabakitzen bada eta akordioa hartzeko ezinbesteko aurrekariak, dokumentuak edota txostenak gehitzea posiblea izan dadin.

  5. – Saio bakoitza aktan jasoko da. Honetan aipatuko dira parte hartu duten pertsonen kopurua, eta bilerari buruzko gainontzekoak, hala nola tokia eta ordua, aztertuak izan diren gai nagusiak, bozketaren forma eta emaitza eta hartutako akordioen mamia.

  6. – Aktak idazkariak idatzi eta izenpetuko ditu, Lehendakariaren oniritziz, eta hurrengo saioan edota horren ondorengoetan onetsiko dira.

  7. – Quorum falta dela-eta edo bestelako arrazoiren bategatik saioa egingo ez balitz, idazkariak Akta ordezkatuko luke bere sinadura jasoko duen eginbide baimendu batez, non agertuko baitira zioa, etorritako kideen izenak eta, halaber, euren ez-etortzea zuritu dutenenak.

  1. – Laneko ponentziei buruzko txostenak, proposamenak eta ikerlanak, osoko bilkuraren onartzepean ezarri ondoren, organo honi aitortutako ahalmenak bideratzeko erabiliko dira. Dena den, aipatutako lanen emaitzak alda daitezke edo, bestela, gaia Ponentziari itzuli lekioke ikerlan handiago bat egiteko.

  1. – Kontseiluaren osoko bilkurak, baliotasunez bildu eta gero, aurreikusitako epean derrigorrez igorri behar dituen txostenak ez balitu jarritako epean emango, izapide hori betetakotzat joko litzateke ondorio guztietarako.

    Kontseiluak Herri Administrazioaren bidalketa-idazketa jasotzen duen biharamunetik hasiko da kontatzen aipatutako epea.

  2. – Kontseiluaren Idazkaritzak dagokion administrazioak aurkeztutako egitasmoen eta dokumentazioaren kopia bidaliko die bokalei, jaso deneko egunaren biharamunetik kontatzen hasita lau eguneko epean.

Azaroaren 26koa den Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen 30/1992 Legearen II. Tituluko II. Kapituluan jasotzen diren arauak Araubide honetan emandakoen osagarriak izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko azaroaren 13a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.