Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1999ko uztailaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan Urrutiko Batxilergoa arautzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 149
  • Hurrenkera-zk.: 3459
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 1999/07/16
  • Argitaratze-data: 1999/08/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Autonomi Estatutuaren 16. artikuluak xedatzen duenaren arabera, irakaskuntza bere zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena da, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149-1-30. artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke.

Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza-sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzkoak, jasotzen dituen irakaskuntzak pixkanaka ezartzearen ondorioz eta Hezkuntza-sistemaren antolamendu berriaren eraginez, Batxilergo Bateratu Balioanitza eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea iraungi egingo dira eta Euskal Autonomia Erkidegoan Urrutiko Batxilergoa berregituratu eta berrantolatu egin beharko da.

Beharrezkoa da Urrutiko Batxilergoa ikasten duten ikasleen matrikulazio-baldintzak eta ikasturtez igarotzeko baldintzak ezartzea eta, halaber, irakaskuntza horiek emateko modua, irakasleen lan-baldintzak nahiz ikastetxe horien aginte-organoak finkatzea.

Institutu horien Ordezkaritza Organo Gorena osatzerakoan, Administrazioak ezaugarri bereziak dituzten ikastetxeetan OOGaren osaera ezaugarri horietara moldatzeko duen ahalmena kontuan hartu da. Ahalmen hori otsailaren 19ko 1/1993 Legeak, euskal eskola publikoari buruzkoak, 32.3 artikuluan ematen dio Administrazioari.

Azkenik, xedapen iragankorrean urrutiko Batxilergo Bateratu Balioanitza eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea behin betiko iraungitzen diren arte jarraituko dutela bermatzen da. Ikasketa horien iraungitzea otsailaren 16ko 173/1998 Errege Dekretuan xedatuta dago.

Azaldutako guztiaren indarrez eta apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuaren lehenengo azken xedapenean ematen den baimena erabiliz, honako hau

  1. 18 urte izatea edo ikasturte horretan zehar betetzea. Horretarako, ikasturtea ekainaren 30ean bukatuko dela hartuko da kontuan.

  2. Espetxean egotea.

  3. Bertaratze-irakaskuntzako ikastetxeetara ezin joatea, hori eragozten duen gaitz edo ezintasun bat dela medio.

  4. Bertaratze-irakaskuntzako ikastetxeetara ezin joatea, hori eragozten duen lan-jarduera egiten delako.

  5. Aldi berean beste ikasketa ofizial batzuk egitea eta, horren ondorioz, bertaratze-irakaskuntzako ikastetxe batera erregulartasunez ezin joan izatea.

  6. Kirol-jarduera bat egitea eta entrenamenduen ordutegiaren ondorioz, bertaratze-irakaskuntzako ikastetxe batera erregulartasunez ezin joan izatea. Kirol-jarduera hori dagokion federazioak egiaztatu beharko du.

Horrelakoetan, interesatuak dagokion Urrutiko Batxilergoko Institutuan matrikula-eskaera aurkeztu beharko du, adierazi duen egoera berezia egiaztatzen duten agiriekin batera. UBIak aurkeztutako agiriak eta ikastetxeko zuzendaritzak egindako txostena dagokion lurralde ordezkariari bidaliko dizkio. Lurralde ordezkariak eskatutako matrikulazioa baimendu edo ukatu egingo du.

  1. ¿ Dena dela, Urrutiko Batxilergoko Institutu batean jakintzagai bat edo batzuk gainditu ondoren, ikasle bat bertaratze-irakaskuntzako ikastetxe batean sartuko balitz, ikastetxe-mota horri dagokion araudia aplikatuko litzaioke.

  1. ¿ Lanaldi horretatik, astean 30 ordu zuzenean ikastetxeari dedikatuko zaizkio. Asteko gainerako orduak ez zaizkio zuzenean ikastetxeari dedikatuko, baizik eta irakas-jarduerak prestatzera, azterketak prestatu eta zuzentzera, irakaslearen hobekuntza pertsonalera eta irakaskuntzarekin lotutako beste eginkizun batzuetara zuzenduko dira.

  2. ¿ Astean zuzenean ikastetxeari dedikatuko zaizkion 30 ordu horietatik, 25 banakako eta talde-tutoretzak ematera zuzenduko dira. Geratzen diren beste 5 orduak hilabetero zenbatuko dira eta ekintza hauek egitera zuzenduko dira: didaktika-departamentuetako jarduerak, ikastetxeko zuzendaritza-kargu bakoitzari dagozkion zereginak, taldeko organoen bilerak, ebaluazio-batzordeak, ikastetxearen plangintza eta antolamenduko tresnen eraketa, beste irakasleekin koordinazio-bilerak eta bestelako jarduera osagarriak.

  3. ¿ Banakako eta talde-tutoretzara astean zuzentzen diren 25 orduetatik, gehienez ere 12 ordu erabiliko dira talde-tutoretzak emateko. 25 ordu horiek hizkuntza-eredu berean irakasten duten klaustrokide guztiek aldi berean emango dituzte. Talde-tutoretzak ematen ez dituzten irakasleak beraien bulegoetan egongo dira ikasleei banakako tutoretza eskaintzeko.

  1. Taldekoak:

    • Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorena (OOG).

    • Zuzendaritza-taldea.

    • Irakasleen Klaustroa.

  2. Kide bakarrekoak:

    • Zuzendaria.

    • Ikasketa-burua

    • Idazkaria.

  • Zuzendaria (lehendakaria izango da).

  • Ikasketa-burua.

  • Bi irakasle.

  • Ikasleen lau ordezkari.

  • Irakasle ez diren langileen ordezkari bat.

  • Ikastetxeko idazkaria, OOGko idazkari-lanak egingo dituena; hitza izango du, baina botorik ez.

    1. ¿ OOGko kideen agintearen iraupena, kideak hautatzeko prozesua, hautatu ondoren OOG eratzea eta sortzen diren bakanteak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko guztientzat ezarritakoaren araberakoak izango dira.

Urrutiko Batxilergoko Institutuek bere gain hartuko dute beren Lurralde Historikoko espetxeetan dauden ikasleei arreta ematea. Ikasle horiei arreta emateko, araubideak ezartzen duen moduari jarraituko zaio.

Lehena.¿ Ikastetxeetako zuzendariari eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari baimena ematen zaie agindu hau interpretatu, aplikatu eta garatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko uztailaren 16a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

BBBko 3. MAILAKO JAKINTZAGAIAK BATXILERGOKO JAKINTZAGAIAK

Atzerriko hizkuntza Atzerriko hizkuntza (1. maila)

Euskal hizkuntza eta literatura Euskal hizkuntza eta literatura (1. maila)

Geografia eta historia Historia (2. maila)

Erlijio-heziketa edo etika Erlijioa edo ordezkoa

Filosofia Filosofia (1. maila)

Gorputz eta kirol-hezkuntza Gorputz-hezkuntza

Latina Latina I

Greziera Greziera

Literatura Gaztelania eta literatura (1. maila)

Matematika Matematika I edo Gizarte-zientziei aplikatutako matematika I (matrikulatzen den modalitatearen arabera)

Fisika eta kimika Fisika eta kimika

Natur zientziak Biologia eta geologia

UBIko JAKINTZAGAIAK BATXILERGOKO JAKINTZAGAIAK

Gaztelania Gaztelania eta literatura (2. maila)

Atzerriko hizkuntza Atzerriko hizkuntza (2. maila)

Filosofia Filosofiaren historia

Euskal hizkuntza eta literatura Euskara eta literatura (2. maila)

Matematika I Matematika II

Fisika Fisika

Kimika Kimika

Biologia Biologia

Geologia Geologia

Marrazketa teknikoa Marrazketa teknikoa

Matematika II Gizarte-zientziei aplikatutako matematika II

Historia garaikidea Historia garaikidea

Literatura Literatura garaikidea

Latina Latina II

Greziera Greziera

Artearen historia Artearen historia