Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1999ko maiatzaren 14koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Estatistika Erakundea erakunde autonomoaren kontratazio-espedienteetarako kontratazio-mahaia ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 106
  • Hurrenkera-zk.: 2433
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1999/05/14
  • Argitaratze-data: 1999/06/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 atalean xedatzen duenez, aldizkari horretan argitaratutako testuetan izandako tipografia edo imprimaketa-hutsak zuzentzea Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatu zuen maiatzaren 11ko 218/1999 Dekretuan (1999ko maiatzaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 96 zk.), lehen aipatutakoen moduko huts bat gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

  • Euskerako testuan, 8312. orrialdean, hau dioenean:

    "4. atala.– Plangintza eta Europako Gaietarako zuzendaria."

    hau esan behar du:

    "4. atala.– Plangintza eta Europako Batasuneko Politiken zuzendaria."

    Euskal Autonomia Erkidegoko kontratazio-arauei buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuak, 4. artikuluan, zehazten du sail bakoitzean, eta, beharrezko balitz, erakunde autonomo bakoitzean, kontratazio-mahai bakar bat eratuko dela, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta dagokion saileko sailburuak batera emandako agindu baten bidez.

    Horren arabera, Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordeak irizpena eman ondoren,

  1. – Zuzendaritzari atxikita, Euskal Estatistika Erakundeko kontratazio-mahaia eratzen da, erakunde horren espedienteei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko kontratazio-arauei buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuko 5. eta 7. artikuluetan jasotako egitekoak burutu ditzan, artikulu horietan jasotako jardute-eremuan.

  2. – Aipatutako mahai horrek honako kide hauek izango ditu:

    1. Mahaiburua: Errolda, Gidazerrenda eta Landa-Lan Arloko burua. Lanpostu hori hutsik badago -edo burua kanpoan edo gaixorik badago, edo legezko beste arrazoiren bat badago-, Ekonomi Estatistiken Arloko arduradunak ordezkatuko du.

    2. Mahaikidea: espedienteari hasiera ematea eskatu duen arloko arduraduna.

    3. Hiru mahaikide: bata, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari gisa; beste bat, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren ordezkari gisa, eta bestea, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzaren ordezkari gisa. Azken hori informatikazko ondasun eta zerbitzuei buruzko espedienteetan baino ez. Hirurak kasuan kasuko titularrek izendatuko dituzte, 136/1996 Dekretuko 6. artikuluko 5. paragrafoan jasotako kasuetan eta paragrafo horretan jasotako arauei jarraiki.

    4. Mahaikide-idazkaria: Lege-Administrazio Arloko arduraduna; lege-aholkulari eta mahaiko idazkari lanak egingo ditu, eta hitz eta botoa izango ditu.

Indargabetuta geratuko da Ogasun eta Herri Administrazio, eta Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuen 1996ko uztailaren 12ko Aginduraren 2. artikulua. Agindu horren bidez, Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza saileko eta Euskal Estatistika Erakundeko kontratazio-mahaiak eratu ziren.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko maiatzaren 14a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.