Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1999ko maiatzaren 6koa, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta Osasun Saileko sailburuena, Osasun Saileko kontratazio mahaia sortzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 96
  • Hurrenkera-zk.: 2219
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1999/05/06
  • Argitaratze-data: 1999/05/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazioa araubideratu zuen; eta Dekretu horren arabera eman zen 1996ko uztailaren 12ko Agindua, Ogasun, Herri Administrazioko eta Osasuneko Sailburuena, Osasuneko mahaiak eta Osakidetza-Servicio vasco de salud delakoarenak sortzeko helburuaz.

Geroago, ondoko Dekretuak eman ziren: azaroaren 11ko 254/1997 Dekretua, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala aldatu zuena; azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Servicio vasco de salud izeneko Ente Publikoaren Estatutuak ezarri zituena; eta azkenik, otsailaren 2ko 65/1999 Dekretua, Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzional berria ezarri duena.

Arau aldaketa guzti horiek direla eta, aipatutako kontratazio mahaietan eragin ezberdinak gertatu dira; horregatik, Osasun Saileko kontratazio mahaia erregulatu beharra dago, bere ekintza esparru guztietan eta beste modu batera osatzen dela, eta bere egitekoak kontuan harturik, zeren eta Osakidetza-Servicio vasco de saludeko mahaiak sortzea lotuta baitago aipatutako 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluaren edukiarekin.

Hori horrela, eta Administrazio mailako Kontrataziorako Aholku Batzordeak txostena egin ondoren,

  1. ¿ Osasun Saileko Kontratazio Mahaia sortzen da eta Administrazio eta Araubide Ekonomikoko Sailburuordetzara atxikita dago, ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 7 eta 5 artikuluetan aurreikusitako egitekoak burutzeko eta bertan adierazitako ekintza esparrua duela.

  2. ¿ Aipatutako mahaiak ondoko kideak izango ditu, kontratuen lurralde esparruaren edo esparru funtzionalaren arabera:

    1. Organo zentralak.

      • Lehendakaria: Aurrekontu eta Kontabilitateko Zerbitzuburua.

      • Bokal bat: Araubide Juridikoko Zuzendaritzaren ordezkaria, zuzenbidean lizentziaduna eta aholkulari juridikoaren lanak egingo dituena.

      • Bokal bat: kontratazio organoaren ordezkaria, organo horrek izendatuko duena.

      • Hiru Bokal: bata, Kontrol Ekomikoko Bulegoaren ordezkaria; bestea, Ondare eta Kontratazioko Zuzendaritzaren ordezkaria; eta hirugarrena, Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendaritzaren ordezkaria. Aipatutako azken hori ondasun eta zerbitzu informatiko eta telematikoen espedienteetan bakarrik. Bakoitza bere titularrak izendatuko du, 136/1996 Dekretuaren 6.5 artikuluan aurreikusitako kasuen eta araubidearen arabera.

      • Idazkaria: Aurrekontu eta Kontabilitate Zerbitzuko ordezkaria; hitz egiteko eskubidea du, baina ez du botorik.

    2. Lurralde Zuzendaritzak, Osasun Barruti bakar baterako zuzenduriko prestazio sanitarioak kontratatzen dituztenean.

      • Lehendakaria: kasuari dagokion Lurralde Zuzendaritzako Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendariordea.

      • Bi Bokal: bakoitza bere Lurralde Zuzendariak izendatua.

      • Bi Bokal: bata, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkaria; bestea, Ondare eta Kontratazioko Zuzendaritzaren ordezkaria. Bakoitza bere titularrak izendatuko du, 136/1996 Dekretuaren 6.5 artikuluan aurreikusitako kasuen eta araubidearen arabera.

      • Idazkaria: dagokion Lurralde Zuzendaritzako teknikari bat, zuzenbidean lizentziatuta dauden teknikarien artekoa, aholkulari juridikoaren lana beteko duena.

    3. Lurralde Zuzendaritzak, Osasun Barruti batera baino gehiagora zuzenduriko osasun prestazioak kontratatzen dituztenean.

      • Lehendakaria: Aseguramendu eta Kontratazioko Zuzendariorde bat, Lurralde Zuzendaritza jarduleetako zuzendariordeetarikoa, Osasun Finantziazio eta Kontratazioko Zuzendariak izendatua.

      • Bokal bat, kasuari dagozkion Lurralde Zuzendaritza bakoitzeko, bakoitza bere Zuzendariak izendatua.

      • Bi Bokal: bata, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkaria; bestea, Ondare eta Kontratazioko Zuzendaritzaren ordezkaria. Bakoitza bere titularrak izendatuko du, 136/1996 Dekretuaren 6.5 artikuluan aurreikusitako kasuen eta araubidearen arabera.

      • Idazkaria: Lurralde Zuzendaritza jarduleetariko teknikari bat, zuzenbidean lizentziatuta dauden teknikarien artekoa, aholkulari juridikoaren lana beteko duena, eta Osasun Finantziazio eta Kontratazioko Zuzendariak izendatuko duena.

Agindu hau indarrean sartzean izapideetan dauden espedienteen ebazpena eskuduntza-organoek emango dute, aplika daitekeen aurreko arautegiaren arabera.

Agindu hau indarrean sartzen denean, indargabetuta geratuko dira: 1996ko uztailaren 12ko Agindua eta Agindu horretan ezarritakoaren aurkakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko maiatzaren 6a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLAN IRIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.