Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1998ko otsailaren 4koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Kontratazio Administrazioko Aholku Batzordearen jardute arauak onartzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 32
- Hurrenkera-zk.: 766
- Xedapen-zk.: 12
- Xedapen-data: 1998/02/04
- Argitaratze-data: 1998/02/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuko 23. atalean xedatutakoaren arabera, honako hau
Indargabetu egiten dira Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako sailburuak 1990eko maiatzaren 16an hartutako aginduz argitaratutako Kontratazio Administrazioko Aholku Batzordearen jardute-arauak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabetegarrenean hartuko du indarra agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 4a.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
atala.¿ Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordean bi sekzio egongo dira: Batzorde Iraunkorra eta Sailkapen Batzordea.
atala.¿ Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuko 22. atalean adierazitako osakideak dituen osoko bilkurak, Batzordeak arauz informatu behar dituen gaien berri izango du. Gai horietatik salbuetsi egingo dira, ordea, batzordeei beren-beregi gaineratu zaizkienak, baita ere duten garrantziaren arabera lehendakariaren iritziz osoko bilkurak aztertu beharrekotzat jotzen direnak.
atala.¿ Osoko bilkurako honako kide hauek osatzen dute Batzorde Iraunkorra: lehendakaria, lehendakariordea, bokal-kontuhartzailea, sei hilabetero hurrenkeran lehendakariak designatutako bokal bat eta idazkaria. Batzordeari jakinaraziko zaizkio, alde batetik, sailkapen-beharkizunaz gabetzeko eskabideak eta, bestetik, Osoko Bilkurarentzat eta Sailkapen Batzordearentzat erreserbatuta ez dauden gaiak. Lehendakariak, hala ere, bere ustez gaiaren edukiak hala eskatzen duenean, Osoko Bilkuraren irizpean jarri behar diren gaiak aldez aurretik Batzorde Iraunkorrak aztertzea erabaki dezake. Batzordeak onartutako txostenen berri Osoko Bilkurako kideei emango zaie.
Batzordearen batzarren eguna eta gai-zerrenda jakinaraziko dizkie idazkariak Osoko Bilkurako kideei. Hauek, gai honen edo bestearen interesaren arabera bidezkotzat jotzen badute, Batzordeko bileran parte har dezaten hitz egiteko eskubideaz, baina botorik gabe.
Lehendakariak, aztergaiaren arabera, beste pertsona batzuek bertaratzea eska dezake, hitz egiteko eskubidea izango dutela, baina botorik ez.
atala.¿ Sailkapen Batzordeari dagokio sailkapen- eta luzapen-eskabideak ebaztea, emandakoak berraztertzea eta sailkapena indargabetzeko proposamenak egitea.
Lehendakariak eta Batzordeko idazkariak edo horien ordezkoek ¿hauek ere Batzordekoak izango dira- osatuko dute Sailkapen Batzordea, eta honako bokal hauek:
Osoko Bilkurako bokaletariko bat, sei hilabetero lehendakariak designatuta.
Halako prozedura bat izapidatzearen ardura bereganaturik duen teknikari bat, Ondare eta Kontratazio zuzendariak designatuta.
Kontratisten Erregistro Ofizialak kontratatzeko duen gaitasunaren kreditazio prozedurak izapidetzean aholkularitza juridikoko zereginak bete ditzan teknikaria.
Bere lanpostua hutsik egon, lanpostuen ez egon edo gaixorik egotea gertatuz gero, aurreko c) idazatian aurrikusitako bokala jarriko da idazariaren ordez.
Ondare eta Kontratazio zuzendariak designatutako eta administrazioko kontratazioak eragindako sektoreak ordezkatzen dituzten erakunde enpresarialek proposatutako bi bokal joan daitezke Batzordeko bileretara. Hitz egiteko eskubidea izango dute, baina ez botorik. Horretarako, lehendakariak, jarduerako alorrak era egokian ordezkatzeko bidezkotzat jotzen dituen bokalak designa ditzake; eta konbokatu, kasu bakoitzean azter daitezen espedienteen arabera konboka daitezke.
Lehendakariak, aztergaiaren arabera, beste pertsona batzuek joateko eska dezake. Hitz egiteko eskubidea eukiko dute, baina botorik ez.
atala.¿ Osoko Bilkura, Batzorde Iraunkorra eta Sailkapen Batzordea Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legeko II. Izenpuruko II. Atalburuan ezarritakotik erregituko dira.
Osoko Bilkurako eta Sailkapen Batzordeko bilkuretarako deia, gutxienez astebete lehenago egingo da. Urgentziak salbuetsi egingo dira, ostera, 48 ordukoa izanik horietarako epea. Deialdiarekin batera gai-zerrenda aurkeztuko da. Batzorde Iraunkorraren deialdia gutxienez 48 ordu lehenago egingo da.
Lehenengo deialdian ez bada nahiko kide biltzen organoa balio osoz eratu ahal izateko, bigarren deialdian eratu ahal izango da. Honetan, organoa balio osoz eratzeko nahiko izango da lehendakaria, idazkaria edo, hala balitz, horien ordezkariak eta kideetatik gutxienez herena azaltzea.
atala.¿ EAEko Administrazio Orokorreko Zerbitzu zuzendariek edo erakunde autonomoetako organo baliokideak eta Ondare eta Kontratazio zuzendariak hala eskatuta emango du txostena Juntak. EAEko foru- eta toki-entitateek, Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legeko 25. ataleko 3. lerroaldea aplikatuz, Junta honen txostena eska dezatenean, delako entitateko lehendakariak egingo du eskabidea.
Txosten eskabideak idazkariari igorriko zaizkio. Aztergaiari buruz egon dauden agiriak eta aurrekariak erantsiko zaizkie.
Lehendakariak kalifikatuko ditu gaiak, Batzorde Iraunkorraren edo Osoko Bilkuraren irizpean jartzeko.
Juntako lehendakariaren bidez eskatu dituzten organoei bidaliko zaizkie txostenak. Zudu orokorrekoak direla uste badu lehendakariak, kontratazio organoei ere emango die horren berri.
atala.¿ 1.¿ Aztertu behar diren gaiei, gomendio-, azterlan-eta inkesta¿egitasmoak gertatzeari eta Juntaren eskumenekoak diren analisiei buruzko aurrekariak eta txostenak prestatzeko beharrezkoa den sorospen teknikoa emango dio Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak Juntari.
Juntak, hala ere, gai jakin batzuk prestatu eta azterteko, Juntako bertako kide batek edo gehiagok osatutako ponentziak era ditzake. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritako teknikariek parte hartuko dute ponentzietan, hitz egiteko eskubideaz, baina boto barik; beste norbanako batzuk ere parte hartu ahal izango dute, betiere, horien partaidetza bidezkotzat jotzen bada eta horretarako lehendakariak designatzen baditu.
¿ Sailkapenak sailkatu, indargabetu eta berraztertzeko erabakiak hartzeko proposamena, sailkapen prozedura izapidatzea dagokion unitate teknikoak aurkeztuko du. Horrekin batera, Sailkapen Batzordeak eska ditzan agiriak eta txosten teknikoak ere aurkeztuko dira.