Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1998ko otsailaren 4koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Kontratisten Erregistro Ofizialaren jarduerari buruzko arauak finkatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 32
- Hurrenkera-zk.: 767
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1998/02/04
- Argitaratze-data: 1998/02/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun
Testu legala
atala.¿ Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordean bi sekzio egongo dira: Batzorde Iraunkorra eta Sailkapen Batzordea.
atala.¿ Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuko 22. atalean adierazitako osakideak dituen osoko bilkurak, Batzordeak arauz informatu behar dituen gaien berri izango du. Gai horietatik salbuetsi egingo dira, ordea, batzordeei beren-beregi gaineratu zaizkienak, baita ere duten garrantziaren arabera lehendakariaren iritziz osoko bilkurak aztertu beharrekotzat jotzen direnak.
atala.¿ Osoko bilkurako honako kide hauek osatzen dute Batzorde Iraunkorra: lehendakaria, lehendakariordea, bokal-kontuhartzailea, sei hilabetero hurrenkeran lehendakariak designatutako bokal bat eta idazkaria. Batzordeari jakinaraziko zaizkio, alde batetik, sailkapen-beharkizunaz gabetzeko eskabideak eta, bestetik, Osoko Bilkurarentzat eta Sailkapen Batzordearentzat erreserbatuta ez dauden gaiak. Lehendakariak, hala ere, bere ustez gaiaren edukiak hala eskatzen duenean, Osoko Bilkuraren irizpean jarri behar diren gaiak aldez aurretik Batzorde Iraunkorrak aztertzea erabaki dezake. Batzordeak onartutako txostenen berri Osoko Bilkurako kideei emango zaie.
Batzordearen batzarren eguna eta gai-zerrenda jakinaraziko dizkie idazkariak Osoko Bilkurako kideei. Hauek, gai honen edo bestearen interesaren arabera bidezkotzat jotzen badute, Batzordeko bileran parte har dezaten hitz egiteko eskubideaz, baina botorik gabe.
Lehendakariak, aztergaiaren arabera, beste pertsona batzuek bertaratzea eska dezake, hitz egiteko eskubidea izango dutela, baina botorik ez.
atala.¿ Sailkapen Batzordeari dagokio sailkapen- eta luzapen-eskabideak ebaztea, emandakoak berraztertzea eta sailkapena indargabetzeko proposamenak egitea.
Lehendakariak eta Batzordeko idazkariak edo horien ordezkoek ¿hauek ere Batzordekoak izango dira- osatuko dute Sailkapen Batzordea, eta honako bokal hauek:
Osoko Bilkurako bokaletariko bat, sei hilabetero lehendakariak designatuta.
Halako prozedura bat izapidatzearen ardura bereganaturik duen teknikari bat, Ondare eta Kontratazio zuzendariak designatuta.
Kontratisten Erregistro Ofizialak kontratatzeko duen gaitasunaren kreditazio prozedurak izapidetzean aholkularitza juridikoko zereginak bete ditzan teknikaria.
Bere lanpostua hutsik egon, lanpostuen ez egon edo gaixorik egotea gertatuz gero, aurreko c) idazatian aurrikusitako bokala jarriko da idazariaren ordez.
Ondare eta Kontratazio zuzendariak designatutako eta administrazioko kontratazioak eragindako sektoreak ordezkatzen dituzten erakunde enpresarialek proposatutako bi bokal joan daitezke Batzordeko bileretara. Hitz egiteko eskubidea izango dute, baina ez botorik. Horretarako, lehendakariak, jarduerako alorrak era egokian ordezkatzeko bidezkotzat jotzen dituen bokalak designa ditzake; eta konbokatu, kasu bakoitzean azter daitezen espedienteen arabera konboka daitezke.
Lehendakariak, aztergaiaren arabera, beste pertsona batzuek joateko eska dezake. Hitz egiteko eskubidea eukiko dute, baina botorik ez.
atala.¿ Osoko Bilkura, Batzorde Iraunkorra eta Sailkapen Batzordea Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legeko II. Izenpuruko II. Atalburuan ezarritakotik erregituko dira.
Osoko Bilkurako eta Sailkapen Batzordeko bilkuretarako deia, gutxienez astebete lehenago egingo da. Urgentziak salbuetsi egingo dira, ostera, 48 ordukoa izanik horietarako epea. Deialdiarekin batera gai-zerrenda aurkeztuko da. Batzorde Iraunkorraren deialdia gutxienez 48 ordu lehenago egingo da.
Lehenengo deialdian ez bada nahiko kide biltzen organoa balio osoz eratu ahal izateko, bigarren deialdian eratu ahal izango da. Honetan, organoa balio osoz eratzeko nahiko izango da lehendakaria, idazkaria edo, hala balitz, horien ordezkariak eta kideetatik gutxienez herena azaltzea.
atala.¿ EAEko Administrazio Orokorreko Zerbitzu zuzendariek edo erakunde autonomoetako organo baliokideak eta Ondare eta Kontratazio zuzendariak hala eskatuta emango du txostena Juntak. EAEko foru- eta toki-entitateek, Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legeko 25. ataleko 3. lerroaldea aplikatuz, Junta honen txostena eska dezatenean, delako entitateko lehendakariak egingo du eskabidea.
Txosten eskabideak idazkariari igorriko zaizkio. Aztergaiari buruz egon dauden agiriak eta aurrekariak erantsiko zaizkie.
Lehendakariak kalifikatuko ditu gaiak, Batzorde Iraunkorraren edo Osoko Bilkuraren irizpean jartzeko.
Juntako lehendakariaren bidez eskatu dituzten organoei bidaliko zaizkie txostenak. Zudu orokorrekoak direla uste badu lehendakariak, kontratazio organoei ere emango die horren berri.
atala.¿ 1.¿ Aztertu behar diren gaiei, gomendio-, azterlan-eta inkesta¿egitasmoak gertatzeari eta Juntaren eskumenekoak diren analisiei buruzko aurrekariak eta txostenak prestatzeko beharrezkoa den sorospen teknikoa emango dio Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak Juntari.
Juntak, hala ere, gai jakin batzuk prestatu eta azterteko, Juntako bertako kide batek edo gehiagok osatutako ponentziak era ditzake. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritako teknikariek parte hartuko dute ponentzietan, hitz egiteko eskubideaz, baina boto barik; beste norbanako batzuk ere parte hartu ahal izango dute, betiere, horien partaidetza bidezkotzat jotzen bada eta horretarako lehendakariak designatzen baditu.
¿ Sailkapenak sailkatu, indargabetu eta berraztertzeko erabakiak hartzeko proposamena, sailkapen prozedura izapidatzea dagokion unitate teknikoak aurkeztuko du. Horrekin batera, Sailkapen Batzordeak eska ditzan agiriak eta txosten teknikoak ere aurkeztuko dira.
Kontratisten Erregistro Ofizialari eta horien sailkapena ezartzeari buruzko 12/1998 Dekretuan, zera xedatzen da, alegia, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eman behar dituela erregistro horren jarduera eta antolaera eratuko dituzten arauak.
Hori horrela, hauxe
atala.¿ Eskabideak.
Sailkapen eta kontratuak burutzeko gaitasuna kreditatzeko eskabideak Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari aurkeztu behar zaizkio, interesatuei emango zaizkien inprimaki normalizatuak erabili beharko direla horretarako. 5. eta 7. ataletan aipatzen diren aldeak jaso beharko dira gutxienez beroietan.
atala.¿ Prozeduren kudeaketa.
Kontratatzeko gaitasuna kreditatzeko eta sailkapena eskatzeko prozedurak, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako unitate tekniko eta juridikoek izapidatuko dituzte. Horretarako, egiteko hori berenganatuta izan behar dute unitate horiek.
Dena dela, sailkapen eta sailkapenak birraztertzeko eta geldiarazteko espedienteen alde juridikoak, kontratazioetarako gaitasuna kreditatzeko prozedurak burutzeko izendatua izan den letratuak informatuko ditu.
atala.¿ Erregistroan inskribatzea eta bertan oharrak jasotzea.
¿ Ondare eta Kontratazio zuzendariak emango dio onarpena enpresaren inskripzioari, kontratatzeko duen gaitasuna kreditatze-ondorioetarako.
Enpresaren inkripzioa, sailkapenaren ondorioetarako, ofizioz egingo da, Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordeak enpresari sailkapena eman ondoren.
¿ Kontratazioetarako gaitasuna edo, hala behar bada, eskuratutako sailkapenak kreditatzeko beharrezkoak izan daitezen agiriei buruzko zehaztasun guztiak jaso beharko dira inskripzioan, zehaztasun horiek kontratuen gain eragina izan dezatenean.
¿ Enpresen gaitasuna eta kaudimena kreditatuko duten eta prozeduren ebazpenek ekar ditzaten datu eta informazioak jaso beharko dira erregistroan.
¿ Erregistroko arduradunak egingo ditu inskripzioak, ohartarazpenak eta ziurtagiriak.
atala.¿ Erregistroaren publikotasuna.
¿ Erregistro-liburua eskuragarri jarriko du Erregistroak, baina honako pertsona hauentzako eta horientzako interesgarriak diren zatiak bakarrik, alegia, sailkapenei eta kontratatzeko gaitasunei buruzko datuak ezagutzea nahi dutenentzako hain zuzen. Datu horiek inskribatu diren enpresek kreditatutakoak izan behar dute.
Erregistro-liburua ikusi nahi izan eta, Ondare eta Kontratazio zuzendariaren erabakiz, horretarako baimenik berenganatu ez dezaten interesatuek, aurkeztu ahal izango dituzte bidezkoak diren errekurtso administratiboak.
¿ Aurreko lerroaldean aipatzen den liburu-erakusketa hori, liburua erakutsiz edo informazio-ohar baten bidez egin ahal izango da. Erakusketa modua, Erregistroaren arduradunak erabakiko du kasuz-kasu.
Erregistroa jendaurrean jartzeko aldian egingo da erakusketa, liburua ez da aterako bulegotik eta kontserbazioa bermatzeko beharrezkotzat jotako neurriak hartuko dira. Liburua aurkeztuz edo kontsultatzea nahi deneko orrien fotokopia-bidez egin ahal izango da liburuaren erakusketa eta, kontsulta burutu ondoren, arduradunak gorde egingo du erregistroa.
¿ Liburua erakutsi ahal izateko, beharrezkoa izango da, interesatuak, nahiz hitzez, nahiz idatziz bere eskabidea egitea. Erregistroa erakusteko eskabidea egin dezatenen nortasuna, beroien datu pertsonalak, kontsulta egin nahi duen enpresaren datuak, kontsultaren helburua edo kontsulta justifikatzen duen interesa eman beharko dira aditzera eskabidean. Ezin egin ahal izango du eskabiderik enpresa multzo batek batera, askatasunez aztertzeko ez bada behintzat. Eskabidea idatziz egin dadila eskatu ahal izango du Erregistroaren arduradunak.
Administrazio publikoetako kontratazio organuek eta mahaiek ez dute beren interesa justifikatu beharrik izango. Kontratazio organuek eta mahaiek, informatika-baliabidez kontsultak egin ditzaten bultzatu eta erraztuko du Erregistroak.
¿ Inskripzioak eta indargabetzeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira, erregistroko zenbakia, enpresaren izena eta inskripzioa egiteko erabiliko den prozedura jaso beharko dira argitalpenean.
atala.¿ Datuak frogatzea.
Datuak ziurtatzerakoan, unitate juridiko eta teknikoetako langileak joan ahal izango dira, prozedurak bete daitezela eskatu duten enpresen bulegoetara eta instalazioetara.
atala.¿ Eskabideak.
¿ Kontratatzeko gaitasuna kreditatzeko eskabideetan, gutxienez honako hauek jaso beharko dituzte interesatuek:
Identifikazio pertsonalerako datuak edo, hala behar bada, enpresaren datu sozialak.
Administrazio eta kudeaketa mailako arazoen ardura izan dezatenen identifikazio pertsonalari buruzko datuak.
¿ Honako agiri hauek jaso beharko dira eskeidazkian:
Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legeko 20. atalean aipatzen diren debekuetan sartuta ez dagoenaren deklarazioa. Administrazio batekin kontratuak izenpetzeari buruzkoak dira debekuak. Administrazioko agintari, notario publiko edo erakunde profesional kualifikatu baten aurrean egin beharko da deklarazio hori. Honako hau ere jaso beharko da deklarazioan: zerga mailako obligazioak beteta dituenaren ziurtagiria aurkezten dueneko Administrazioaz besteko Administrazioren batekin ez duela zerga mailako obligaziorik.
Erregistro ofizialetan inskribatuta dagoen baltzua sortze- eta, hala behar izan dadinean, aldatze-eskritura, estatutuak edo sortze-egintza. Jarduna arautzen duten arauak jaso beharko dira beronetan.
Enpresari indibidualaren NANa.
Enpresako apoderatuaren apoderamendu-eskritura eta NANa.
Jardun ekonomikoen zergaren alta eta, hala behar bada, azken erreziboa.
Horretan agintea duten organu administratiboek egindako eta, martxoaren 1eko 390/1996 Errege Dekretuan xedatzen denari jarraituz, Gizarte Segurantzarekiko eta zerga-obligazioak beteta dituenaren ziurtagiriak. Maiatzaren 18ko 13/1995 Legea partzialki garatzen da dekretu horren bidez.
Ekonomi eta Hazienda Ministerioaren Kontratazio Administratiboetarako Batzorde Aholkulariak emandako sailkapen-ziurtagiriak.
Kreditazioa egin nahi deneko toki administrazioekiko zerga-obligazioak beteta izatearen ziurtagiri positiboak.
Horretan agintea duten erakundeek emandako baimen administratibo bereziak, hau da, jarduna burutzeko ahalmenak ematen dizkieten baimenak noski.
atala.¿ Erregistroaren ziurtagiria.
Gaitasun eta kaudimen mailako zirkunstantzia zehatzak jasoko dira ziurtagirian eta inskribatuak ez du izan behar zirkunstantzia horiei buruzko beste kreditazio-agiririk aurkezteko obligaziorik. Aurreko ataleko 2. lerroaldeko f) idazatian aipatzen diren ziurtagirien indarraldia hainbateko indarraldia izango du ziurtagiriak.
atala.¿ Mantenimendua eta gaurkotzea.
¿ Erregistroan jasota dauden datuak mantendu egiten direla edo aldatu egin direla kreditatuko duten agiriak aurkeztu beharko ditu inskribatutakoak, inspripzioa egin eta berehalaxe. Horretaz aparte, honako hauek kreditatu beharko ditu berariaz: inskribatuaren nortasuna amaitu egin dela eta Administrazioarekin kontratuak egiteko debekua ezartzen duten zirkunstantzietakoren bat ematen dela.
¿ 4. ataleko 2. lerroaldeko f) idazatian aipatzen diren ziurtagiriak, eman ziren egunetik hasi eta hogeita hamar eguneko epearen barruan aurkeztu beharko dira. Inskribatuak ez du agiri hauek aurkezteko obligaziorik izango, baldin eta, ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuko 27.1 atalean xedatzen denaren arabera, agiri horiek Erregistroak eskatu eta ofizioz bereganatu baditu.
¿ Erregistroak ahaleginak egin beharko ditu, datuak gaurkotzeko eta mantentzeko prozedurei eskabideak aurkeztu ondorengo hiru egunen barruan ebazpena ematen.
atala.¿ Eskabideak.
Sailkapena lortzeko edo lortutakoa birraztertzeko eskabideetan, gutxienez honako hauek jaso beharko dira:
Enpresarioaren identifikazio pertsonalari edo, hala behar izan dadinean, sozialari buruzko datuak.
Horien aldeko aukera egin dezaneko sailkapenak.
Sailkapena eskatzen deneko jardunerako dituen baliabide pertsonal, material, ekonomiko eta teknikoak.
Sailkapena eskatzen deneko jardunaren antzekoetan azken bost urteetan zehar zuzenki burututako lanetan duen esperientzia. Azken bost urtetan exekutatutako lanen urteko zenbatekoa aipatu beharko da eta bai azken hamar urteetan zehar burututakoena ere.
Zerbitzuetako enpresaren sailkapena eskatzea gertatuz gero, jardun hori burutzeko eskatu daitezen baimen administratiboak.
¿ Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legeko 20. atalean aipatzen diren debekuetakoren batean sartuta ez dagoenaren deklarazioa. Administrazioko agintari, notario publiko edo erakunde profesional kualifikatu baten aurrean egin behar da deklarazioa.
Erregistro ofizialetan inskribatuta dagoen baltzua sortze- eta, hala behar izan dadinean, aldatze-eskritura, estatutuak edo sortze-egintza. Jarduna arautzen duten arauak jaso beharko dira beronetan.
Aurreko lerroaldeko c), d) eta e) idazatietan aipatzen diren zirkunstantziak kreditatuko dituzten agiriak. Horien artean honako hauek, alegia, balantzearen kopia, galera eta irabazien kontua, azkenengo ekitaldiko etekinen banaketa, sailkatua izan dadila nahi deneko jardunaren kontraturik nagusienen ziurtagiriak eta enpresako langileen zerrenda.
Alta eta, hala behar izanez gero, jardun ekonomikoen zergaren azken erreziboa.
Gizarte Segurantzarekiko obligazioak beteta izatearen ziurtagiria.
atala.¿ Berriematea eta ziurtagiria.
¿ Espedienteari izapideak egianarazteko ardura duen unitate teknikoak, sailkapenei eta sailkapenak birraztertzeari buruzko akordioen berri eman beharko du, akordioari onarpena eman zion organu kolegiatuko idazkariak ziurtagiria eman baino lehen.
¿ Akordioa sailkapenaren edo birrazterketaren aldekoa izatea gerta dadinean, Erregistroaren ziurtagiria gehitu beharko zaio.
¿ Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak onartutako sailkapen-suspentsioen berri eman beharko dio Erregistroak interesatuari; gainera idatzi egin beharko dira ofizioz, enpresari dagokion erregistro-zenbakian.
atala.¿ Sailkapenaren kreditazioa.
Lortutako sailkapena Erregistroko ziurtagiri-bidez kreditatuko da.
ALDIBATERAKO XEDAPENA
Lehenagoko inskripzioak.
Lehengo arauen arabera egindako inskripzioak gorde egin beharko dira.
INDARGABETZE XEDAPENA
Indargabetuta gelditzen diren xedapenak.
Kontratisten Erregistroak, kontratuak egiteko duen gaitasuna kreditatzeko Sekzioaren funtzionamenduari buruz Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak 1996ko utzailaren 4an emandako Agindua indargabetuta gelditzen da eta bai agindu honen kontrakoak izan eta maila berekoak edo beheragokoak diren xedapenak ere.
Indarrean jartzea.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan jarriko da indarrean agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 4a.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Indargabetutakoa: 116/2016 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzekoa.
- Garatzen du: 12/1998 DEKRETUA, otsailaren 3koa, Kontratisten Erregistro Ofizialari eta sailkapena ezartzen duena.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1996ko uztailaren 4koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Kontratatzeko Gaitasuna egiaztatzeko ardura duen Kontratisten Erregistroko Atalaren funtzionamenduari buruzkoa.