Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1997ko ekainaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxeetan Batxilergoaren ezarpen orokorra arautzen duena. (Hutsen zuzenketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 164
  • Hurrenkera-zk.: 4388
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1997/06/27
  • Argitaratze-data: 1997/08/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrekoaren, 4. atalak Hezkuntza arloan eskumenak dituzten Hezkuntza administrazioei zera agintzen die: maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate desberdinetarako curriculuma ezartzeko; curriculum horretan, beti ere, gutxieneko irakaskuntzak egongo dira, gaztelania ez beste hizkuntza ofiziala duten Autonomi Elkarteen kasuan, ez dute ordutegien %55 baino gehiago beharko.

Urriaren 2ko 1178/1992 Errege Dekretuaren bidez, Estatuko Gobernuak aipatu batxilergoko gutxieneko irakaskuntzak ezarri zituen, modalitate bakoitzeko guztientzako jakintzagaiak eta bereziak ezarriz eta horien oinarrizko edukiak zehaztuz. Hala ere, Errege Dekretuak berak Hezkuntza-administrazioen esku uzten du hautazko jakintzagaiak ezartzea.

Bestalde, Euskal Eskola Publikoaren Legeak eskola horren helburuak zehaztu zituen, besteak beste, curriculum-proiektuak egitearena eta garatzearena eta xede horrekin Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Jaurlaritzari irizpideak eta baldintzak arautzeko agindu zion; horiek oinarri hartuta, herri-ikastetxeek euren curriculum-proiektuak garatuko dituzte.

Apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuak, Euskal Herriko Autonomi Elkartean, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkien tituluei buruzko jarraipideak arautzen dituenak, batxilergoak ikasleen heziketa hobea ahalbidetzen duen markoa, ikasleen euren ezaugarrietara eta interesetara egokitzea eta goi-mailako ikasketetan aurrera egiteko prestakuntza espezializatua ezarri du.

Era horretan, ikasleen interesei eta beharrizanei aurre egitea, baita ikasleak batxilergoko hezkuntza-etapan sartzea ere ahalbidetzen duten curriculum aukera batzuen alde egiten da apustua. Halaber, curriculumek eskaintzen duten malgutasunak, eta ikastetxeei horiek zehazteko eskaintzen zaizkien aukerak, euretako bakoitza zentro bakoitzeko ezaugarrietara egoki dadin mesedetzen du.

Dekretu honen xede diren jakintzagai bakoitzaren curriculuma sarreran egituratua geratu da; sarrera horrek izaera orientatzailea du eta curriculumaren ikuspegi didaktikoa erakusten du baita ondoren datozenei dagozkien hiru zati ere: 1.a, helburu orokorrak, ezagupenak norbereganatzea eta jakintzagaiarekin zerikusia duten gaitasunak garatzea, besteak beste; 2.a, edukiak, gaikako blokeetan antolatuta, eta kontzeptualak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak bereizten dira; eta azkenik, 3.a, ebaluazio irizpideak, jakintzagai bakoitzerako proposatutako edukien ikasketa-gradua baloratzea ahalbidetuko dutenak.

Gainera, curriculum berriari euskal dimentsioa gehitu zaio, era horretan, batetik, geure historiaren eta kulturaren ezagupenaren bidez, ikasleei, Euskal Herriko herritar gisa, euren kultura-identitatea aurki dezaten mesedetuz, eta bestetik, otsailaren 19ko 1/1993 Legeko, Euskal Eskola Publikoareneko, 3.2.h) atalean ezartzen denaren arabera, ikasleak euren inguru geografiko, sozioekonomiko eta kulturalean sustraitu daitezen sustatuz; behin LOGSE ak ezarritako hezkuntza sisteman derrigorrezkotzat ezarritako gutxieneko edukiek berorien ezagupena bermatu eta gero. Europar dimentsioarekin lotutako helburuak eta edukiak ere sartzen dira kultura aniztasunen ezagupenean eta errespetuan ikasleen prestakuntza osatzeko, herrien arteko lankidetzari eta solidaritateari begira.

97/1997 Dekretuko, aurretiaz aipatutako, 9. eta 10. ataletan zera zehaztu du: curriculumak hala guztientzako jakintzagaietarako eta modalitateetakoetarako nola hautazko jakintzagaietarako ezartzeko betebeharra.

Ondorioz, Euskadiko Eskola-Kontseiluaren erabakia ezagututa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko uztailaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.– Esparrua eta xedea.

    Dekretu honek Euskal Herriko Autonomi Elkartearen eskumenekoa den lurralde-esparruan batxilergoko jakintzagaiak emateko curriculumak onartzea du xede.

  2. atala.– Guztientzako jakintzagaiak eta modalitatekoak.

  1. – Batxilergoko guztientzako jakintzagaien eta modalitateetakoen curriculumak Dekretu honetako I. eta II. Eranskinean jasotakoak dira.

  2. – Zentroak eta irakasleak, curriculum horiek zehazteko prozesuan baita bertako ikasleen baldintza berezietara egokitzean ere, eurei lotuko zaizkie, beti ere, helburuak eta ebaluazio irizpideak errespetatuz eta eduki-bloke guztiak garatuz era orekatuan.

  3. atala.– Hautazko jakintzagaiak.

  1. – Aurretiaz aipatutako apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuak ezarritako hautazko jakintzagaien curriculumak, Dekretu honen III. Eranskinean jasotakoak dira.

  2. – Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hautazko jakintzagai berriak ezarri ahal izango ditu eta dagozkien curriculumak argitaratu.

  3. – Zentroak eta irakasleak, curriculum horiek zehazteko prozesuan baita bertako ikasleen baldintza berezietara egokitzean ere eta, beti ere, curriculum horietako helburuak errespetatuz, euren edukiak eta ebaluazio irizpideak partez egokitu ahal izango dituzte ikasketa curriculumaren alderdi zehatzetara biltzeko.

  4. – Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, salbuespenez, zentroek hala eskatuta, beste hautazko jakintzagaiak emateko baimena eman dezake.

  1. atala.– Curriculumen egokitzapenak.

    Curriculumak hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei egokitzeko, zentroek, etapako helburuak errespetatuz, aipatu ikasleei dagokienean indarrean dagoen araudiaren arabera jokatuko dute.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko uztailaren 22an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Ale Gehigarri bereizian argitaratzen dira

aipaturiko eranskinak

Batxilergoaren irakasgai amankomunetako gutxieneko irakaskuntzak

Irakasgai amankomunak:

  • Gaztelania eta Literatura

  • Euskal Hizkuntza eta Literatura

  • Atzerriko 1. Hizkuntza

  • Filosofia

  • Gorputz Hezkuntza

  • Historia

Batxilergoaren irakasgaietako gutxieneko

irakaskuntzak, modalitateka

Modalitateak:

  1. Natur Zizentziak eta Osasuna modalitatea

    • Matematika I

    • Fisika y Kimikca

    • Biologia y Geologia

    • Marrazketa Teknikoa

    • Lur eta Ingurugiro-Zientziak

    • Kimika

    • Biologia

    • Fisika

    • Matematika II

  2. Humanitateak eta Gizarte-Zientziak modalitatea

    • Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika I

    • Mundu Garaikidearen Historia

    • Latina I y II

    • Artearen Historia

    • Ekonomia

    • Geografia

    • Grekoa

    • Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika II

    • Ekonomia eta Enpresa-Antolamendua

    • Filosofiaren Historia

  3. Teknologia modalitatea

    • Industri Teknologia I

    • Matematika I

    • Fisika eta Kimika

    • Marrazketa Teknikoa

    • Industri Teknologia II

    • Matematika II

    • Fisika

    • Elektroteknia

    • Mekanika

  4. Arteak modalitatea

    • Marrazketa Artistikoa I-II

    • Marrazketa Teknikoa

    • Bolumena

    • Artearen Historia

    • Adiertazpen-Teknika Grafikoak eta Plastikoak

    • Irudia

    • Diseinuaren Oinarriak

Batxilergoko aukerako irakasgaien gutxieneko

irakaskuntzak

Aukerako irakasgaiak:

  1. Modalitate guztietarako amankomunak

    • Atzerriko 2. Hizkuntza

    • Informatika

      XX. mendeko Musika

    • Jarduera Fisikoa, Asia eta Osasuna

    • Literatura Garaikidea

  2. Humanitateak eta Gizarte-Zientziak modalitatea

    • Zuzenbidea

    • Administrazio eta Kudeaketa-Prozesuak

    • Psikologia y Sociologia

    • Gizarte-Antropologia

    • Zientzia, Teknologia eta Gizartea

  3. Natur-Zientziak eta Osasuna modalitatea

    • Giza-Fisiologia eta Anatomia

    • Laborategiko Teknikak

    • Geologia

    • Industri Teknologia I

    • Ordenadorez lagundutako Marrazketa eta Diseinua

    • Zientzia, Teknologia eta Gizartea

    • Mekanika

  4. Teknologia modalitatea

    • Ordenadorez lagundutako Marrazketa eta Diseinua

    • Elektronika

    • Sistema Automatikoak

    • Fabrikazio Mekanikako Teknikak

    • Errepresentazio-Sistemak

    • Zientzia, Teknologia eta Gizartea

  5. Arteak modalitatea

    • Estetika

    • Natura eta Materialak

    • Informatika Artearen arloan

    • Pinturaren Arte-Lantegia

    • Eskulturaren Arte-Lantegia

    • Zeramikaren Arte-Lantegia

    • Liburuaren Arte-Lantegia

    • Argazkilaritza-Lantegia

    • Kontserbazio- eta Zaharberritze-Lantegia

    • Errepresentazio-Sistemak

      Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuaren 24.2. atalean jartzen duenez, iragarpen, egintza edo xedapenen zentzua aldatzen ez duten eta testuingurutik ondorioztatzen diren omisio edo hutsegiteak, nahasmenik egon ez dadin horik zuzentzea bidezkoa ikusten denean, argitaratzea agindu zuten organoek zuzenduko dituzte, behar diren zuzenketak eginda eta testua edo dagokion zatia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxeetan Batxilergoaren ezarpen orokorra arautzeko den Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1997ko ekainaren 27ko aginduan (1997ko uztailaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 135 zk.) horrelako akatsak egin direnez, zuzenketa egin baharra dago.

      1. eranskinean: Irakaskuntza Publikoko karrerako funtzionarioei egindako batxilergoko jakintzagai amankomunen eta modalitateko jakintzagaien esleipena (12337 orr.); hau dioenean:

        «BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN BATXILEROGOKO JAKINTZAGAIAK

        KIDEGOKO ESPEZIALITATEAK

        ENERGIA-SISTEMETAKO PROIEKTUEN INDUSTRIA-TEKNOLOGIA I eta II

        ANTOLAMENDUA MEKANIKA ELEKTROTEKNIA

        (...) (...)

        SISTEMA ELEKTROMEKANIKOAK ETA AUTOMATIKOAK INDUSTRIA-TEKNOLOGIA I eta II

        ELEKTROTEKNIA

        (...) (...)»

        Hau esan behar du:

        BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN BATXILEROGOKO JAKINTZAGAIAK

        KIDEGOKO ESPEZIALITATEAK

        ENERGIA-SISTEMETAKO PROIEKTUEN INDUSTRIA-TEKNOLOGIA I eta II

        ANTOLAMENDUA MEKANIKA

        ELEKTROTEKNIA

        (...) (...)

        SISTEMA ELEKTROMEKANIKOAK ETA AUTOMATIKOAK INDUSTRIA-TEKNOLOGIA I eta II

        ELEKTROTEKNIA

        (...) (...)

      2. eranskinean, izenburuan (12338. orr.), hau esaten duenean:

        «IRAKASKUNTZA PUBLIKOKO BITARTEKO

        IRAKASLEEI EGINDAKO BATXILERGOKO

        JAKINTZAGAI AMANKOMUNEN ETA

        MODALITATEKO JAKINTZAGAIEN ESLEIPENA»

        Hau esan behar du:

        «IRAKASKUNTZA PUBLIKOKO KARRERAKO

        FUNTZIONARIOEI EGINDAKO BATXILERGOKO JAKINTZAGAI AMANKOMUNEN ETA

        MODALITATEKO JAKINTZAGAIEN ESLEIPENA»

      3. eranskinean: Aukerako jakintzagaien esleipena (12344. orr.); hau esaten duenan:

        «Oharrak:

      1. ....jakintzagaiak ...irakasle numerarioek erakutsiko dituzte ...»

        Hau esan behar du:

        «Oharrak:

      1. ....jakintzagaiak ... karrerako funtzionario diren irakasleek erakutsiko dituzte ...»