Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1997ko otsailaren 4koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, ikerketaren, dokumentazioaren eta informazioaren alorretan Droga Gaietarako Idazkaritzari esleitutako funtzioak zehaztu eta Droga-menpekotasunen Euskal Behatokia sortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 33
  • Hurrenkera-zk.: 809
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1997/02/04
  • Argitaratze-data: 1997/02/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. ¿ Horrez gain, 6/1997 Dekretuaren aplikazioak ukituriko beste kirol batzuen federazioen ordezkari bat ere joan ahal izango da Aholku Teknikoetarako Batzordearen bileretarako, aztertu beharreko gaiengatik gomendatzekoa bada horrela egitea.

  2. atala.¿ Eginkizunak.

    Aholku Teknikoetarako Batzordearen eginkizunak hauek izango dira:

    1. Animaliei droga kontrola egiteko moduari buruzko kontsulta eta aholkularitza.

    2. 6/1997 Dekretuaren aplikazioan sortzen diren gorabehera teknikoen interpretazio eta jarraipena.

    3. Lagin biologikoen analisietako emaitzen balorazio orokorra eta kontraste-analisien jarraipena.

    4. Animalien droga kontrolaren arloan jarduteko proposamen berriak egitea eta aztertzea.

  3. atala.¿ Jardunbide-araubidea.

  1. ¿ Aholku Teknikoetarako Batzordeak ezarriko ditu bere jardun-arauak.

  2. ¿ Edonola ere, Aholku Teknikoetarako Batzordearen jardunbideak bat etorri behar du Herri-administrazioen araubide juridikoari eta guztientzako jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. idazpuruaren II. atalburuan xedaturikoarekin.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko otsailaren 10a.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

Drogamenpekoen alorreko Aurre-Hartze, Laguntza eta Birgizarteratzeari buruz azaroaren 11n emandako 15/1988 Legearen 40.1 atalean, Ikerketa eta Agiriak epigrafean, Eusko Jaurlaritzak alor bi horietan sustatuko dituen jarduerak zehazten dira. Hauek dira zehatz-mehatz: droga-menpekotasunen eragina, sustraitze-maila eta arazoak ezagutzeko, aldiro-aldiro inkestak eta azterketa epidemiologiko, ekonomiko zein sozialak egitea; droga-menpekotasunak dakartzan arazo sozial, sanitario eta ekonomikoei buruzko azterketa, ikerketa eta prestakuntza lerroak finkatzea; prebentzio eta laguntza programen ebaluazioa egitea eta arlo horretako baliabide dokumentalak hobetzea, erakunde publiko zein pribatuek eta agiri horiek aztertu eta ikertu nahi dituzten guztiek eskura izan ditzaten.

Bestalde, aipatutako 15/1988 Legearen 40.2 atalak dioenez, zehaztutako helburuak lortzen laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak egoki ikusten dituen lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango ditu, eta lehentasuna emango dio Euskal Herriko Unibertsitateari.

Otsailaren 11n emandako 35/1986 Dekretuaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak Lehendakariaren Bulegoa sortu zuen, droga-menpekotasunen aurka jarduteko. Bulego horren barruan Droga-menpekotasunen Sailen arteko Batzordea dago, lehendakariaren aholkulariaren menpe zuzen-zuzenean.

Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzeko urtarrilaren 3an eman zen 1/1995 Dekretuaren 8.1.o) atalean xedatutakoaren ondorioz, gaur egun Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari dagokio droga-menpekotasunen aurkako egintzen arloa. Bestalde, sail horren egitura organikoa eta egitekoena finkatzeko otsailaren 7an emandako 141/1995 Dekretuaren 22. atalaren arabera, Lan eta Gizarte Segurantza Sailordetzaren menpeko Droga Gaietarako Idazkaritzari dagokio, besteak beste, droga-menpekotasunen arloko ikerketa-, azterketa- eta dokumentazio-politikari buruzko jarraibideak proposatzea eta gai horretaz ematen diren arauen aurreproiektuei edo proiektuei buruzko derrigorrezko irizpena ematea. Bere lana eraginkorra izan dadin, Droga Gaietarako Idazkaritzak droga-menpekotasunari eta, bereziki, arlo horretan egiten diren jarduerei buruzko informazioa eskatuko die Jaurlaritzako sailei eta bestelako erakunde publikoei, eta egoki ikusten dituen komunikazio-bideak sortuko ditu.

Horretaz guztiaz gain, 1995eko abenduaren 19an hartutako Akordioaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak garrantzizko egitasmo, programa eta jardueren egutegia onartu zuen. Egutegi horren barruan sartzen da «Droga-menpekotasunen Hiru urteko III. Egitasmoa 1996-1998» deritzona, 15/1988 Legearen 32. atalean aipatua, non aldi horretan administrazio publiko desberdinek gauzatu behar dituzten prebentzio- eta laguntza-jarduerak era global eta koordinatu batean jasotzen diren.

Eusko Jaurlaritzak 1996ko martxoaren 26an hartutako Akordioaren bitartez onartu zen, beraz, «Droga-menpekotasunen Hiru urteko III. Egitasmoa 1996-1998» deritzona eta egitasmo horretan Droga Gaietarako Idazkaritzak sustatutako egitasmo bat aurreikusten da, Droga-menpekotasunen Euskal Behatokia, alegia, zein Jaurlaritzaren Programan jasotako konpromisoetako bat ere baden.

Jarduketa-programa horretan adierazten denez, Droga Gaietako Idazkaritzaren menpe dagoen egitasmo horrek ikerketa, informazio eta dokumentazioaren alorrak hartuko ditu. Helburuei dagokienez, droga-menpekotasunen ikuspegi orokor bat ematea izango du xede eta horretarako Behatokian sortutako edo tratatutako informazioa erabiliko du. Destinatariak, berriz, droga-menpekotasunaren inguruan borondatez edo profesional gisa diharduten pertsona edo erakunde guztiak izango dira. Hauek dira helburu espezifikoak: datuak biltzea eta aztertzea, informazioa erkatzeko metodoa hobetzea, informazioa zabaltzea eta estatuko eta nazioarteko erakunde eta organizazioekin batera lan egitea (Espainiako Behatokia, Europako Behatokia, etab.).

Behatoki honen zeregina, hortaz, iturri desberdinetatik datorren informazio sakabanatua osatzea eta arlo horretan diharduten profesionalei eskaintzea izango da. Horretaz gain, tresna baliagarria izango da droga-menpekotasunen fenomenoaren egoera eta bilakaera ezagutzeko eta, ondorioz, administrazio publikoek burututako jardueren inpaktua eta eragina ebaluatzeko.

Egitasmoaren zereginak ¿ikerketa, informazioa eta dokumentazioa¿ Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzeko otsailaren 7an emandako 141/1995 Dekretuaren 22. atalaren lehenengo lerroaldean (d eta e idazatiak) eta bigarrenean daude zehaztuta eta horiek gauzatzea Droga Gaietarako Idazkaritzari dagokio. Beraz, hori horrela den bitartean, zeregin horiek betetzeko eta Droga-menpekotasunen Hiru urteko III. Egitasmoan zehazten diren eginkizunak gauzatzen laguntzeko, Droga-menpekotasunen Euskal Behatokia sortuko da.

Bestalde, komenigarria da zehaztea Droga-menpekotasunen Euskal Behatokiaren zereginak Droga Gaietarako Idazkaritzari atxikitako langileek ¿teknikariek eskuarki¿ burutuko dituztela. Horretarako, tresna lagungarri gisa, 15/1988 Legearen 40.2 atalean aipatzen diren lankidetza-hitzarmenak erabili ahal izango dituzte. Antolaketa-sistema hau jasota zegoen, jadanik, otsailaren 11ko 35/1986 Dekretuan; izan ere, bertan Ikerketa, Azterketa eta Dokumentazio Zerbitzu bat aurreikusten zen, Lehendakariaren Bulegoari atxikia, eta horren zereginak ¿funtsean Droga-menpekotasunen Euskal Behatokiaren berberak¿ hauek ziren: drogen aurkako borrokaren inguruko ikerketa eta azterketak koordinatzea, agiriak eta txostenak biltzea eta artxibatzea eta ente publiko zein pribatu guztiek erabili ahal izateko neurriak jartzea.

Beraz, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzeko otsailaren 7an emandako 141/1995 Dekretuaren azken xedapenetatik lehenengoa kontutan hartuta, hauxe

  1. atala.¿ Xedea.

    Agindu honen bitartez, Droga-menpekotasunen Euskal Behatokia sortzen da, Eusko Jaurlaritzako Droga Gaietarako Idazkaritzaren ikerketa, informazio eta dokumentazio zerbitzu gisa. Behatokiaren helburua fenomenoaren ikuspegi global eta iraunkor bat lortzea da, droga-menpekotasunak Euskal Autonomi Elkartean izan ditzakeen joerak aurreikusteko eta estatuko eta Europako azterketetan integratzeko.

  2. atala.¿ Zereginak.

  1. ¿ Droga-menpekotasunen Euskal Behatokiari dagokio:

    1. Euskal Autonomi Elkartean eskaintzen eta kontsumitzen diren drogei buruz modu zuzenean edo zeharka iristen den informazioa eta fenomeno bi horiei lotutako faktoreei buruzkoa jasotzea; beti ere, Datu Pertsonalen Trataera Informatizatua arautzeko urriaren 29an emandako 5/1992 Lege Organikoan isilpekotasuna babesteko ezarritako xedapenak errespetatuz.

    2. Jasotako informazioa aztertzea, joera berriak antzematea eta drogaren kontsumoan eta horri lotutako faktoreetan gertatzen diren aldaketak analizatzea.

    3. Prestatze eta bideragarritasun azterketak eta ikerketak egitea; adituen bilerak antolatzea eta, beharrezko ikusiz gero, lan-taldeak sortzea.

    4. Agiri-fondo zientifiko bat sortzea eta informazio-jarduerak bultzatzea.

    5. Datuen bilketarako irizpideak bateratzen saiatzea. Horretarako, Drogen eta droga-menpekotasunen Europako Behatokiak eta antzerako izaera eta zereginak dituzten gainontzeko erakundeek erabiltzen dituztenekin harmoniza daitezkeen adierazleak definituko dira.

    6. Droga-menpekotasunen Euskal Behatokiarekin batera lan egiten duten edo egin dezaketen zentro informazio-emaile desberdinei, instituzioei, sailei eta erakundeei aholkuak ematea.

    7. Erabakiak hartzeko ardura duten agintariek, ikertzaileek, profesionalek eta Euskal Autonomi Elkartean drogen aurkako borrokan parte hartzen duten pertsona zein entitate garrantzitsuenek elkarri informazioa eman diezaioten erraztasunak ematea.

    8. Sekretupekoak ez diren informazioak ahalik eta gehien zabalduko direla bermatzea. Horretarako, drogen kontsumoaren eta horri lotutako faktoreen alorrean «arazoa zertan den» jakinarazteko aldizkari bat egingo da.

    9. Arauz ezartzen den beste edozein funtzio.

  2. ¿ Aurreko lerroaldeko a), b) eta e) idazatietan aipatutako zereginak Sailaren estatistika-organoari esleitutakoen kalterik gabe beteko dira (organo hori otsailaren 13ko 32/1996 Dekretuaren bitartez sortu zen).

    1. eta g) idazatietan aipatutako zereginak Droga-menpekotasunen Aholkularitza Batzordeari esleitutakoen kalterik gabe beteko dira.

  3. atala.¿ Zereginak betetzea.

    Aurreko atalean zehaztutako zereginak Droga Gaietarako Idazkaritzari atxikitako langileek burutuko dituzte. Horretarako, tresna lagungarri gisa, Drogamenpekoen alorreko Aurre-Hartze, Laguntza eta Birgizarteratzeari buruz azaroaren 11n emandako 15/1988 Legearen 40.2 atalean aipatzen diren lankidetza-hitzarmenak erabili ahal izango dituzte.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko otsailaren 4a.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.