Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1996ko azaroaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Hezkuntza Bereziko Laguntzaileen Euskara Maila (HBLEM) izeneko ziurtagiria sortzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 235
- Hurrenkera-zk.: 5923
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1996/11/14
- Argitaratze-data: 1996/12/05
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
saneamendu-kanpainaren ondorioz esne-behiak sakrifikatu beharra.
Abeltzaintza jarduera nagusia izatea.
Ustiategiaren titular eta nekazari gazte diren abeltzainak.
Kudeaketa tekniko-ekonomikorako egitarauetan eta helburutzat hobekuntza genetikorako egitarauak hartzen dituzten elkarteetan parte hartzen duten abeltzainak.
Esnegintzako nekazari-elkarte batean integraturik egotea.
atala.¿ 1.¿ Abaltzainek dagokien Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan aurkeztuko dute eskabidea, ezarritako eredua erabiliz, agindu hau indarrean jarri eta egutegiko 20 eguneko epearen barruan.
¿ Eskabideak Nekazaritza zuzendariari zuzenduko zaizkio, ondoko agiri hauekin batera:
NANaren fotokopia.
Foru Aldundiak onetsitako egiturazko hobekuntzarako plana burutzen egonez gero, erakunde horren ziurtagiria, zeinek adieraziko baititu abeltzaintzako ustiategian egindako inbertsioak (mota, zenbatekoa, burutzapen urtea, emandako dirulaguntza eta gainerako informazio garrantzitsua). Aipatutako plan hori onespena jasotzeko aurkezturik badago, Foru Aldundiaren txostena, non adieraziko baitira inbertsio mota eta inbertsioaren zenbatekoa, baita eraisten diren behien kopuruan aurrikusten den gehikuntza ere.
1995 edo 1996ko abeltzain fitxaren fotokopia.
Kasua denean, Nekazaritzako Gizarte Segurantzarako kotizazioaren egiaztagiria, eskabidea aurkeztean.
Kudeaketa tekniko-ekonomikorako egitarauetan eta/edo helburutzat hobekuntza genetikorako egitarauak hartzen dituzten elkarteetan, horrelakoren baten partaide izanez gero, parte hartzen dela egiaztatzen duten agiriak.
Nekazaritza Ustiategien Erregistroko inskripzioaren egiaztagiria.
atala.¿ 1.¿ Aurkeztutako eskabideak aztertutakoan eta ezarri diren lehentasun-egoeren arabera, eskudun erakundeak erabakia hartuko du, Nekazaritza zuzendariaren proposamenez.
¿ Erosleei saltzeko erreferentzi kopuru erabilgarrien gainean ematen diren gehikuntzak osagarritzat hartuko dira eta, horrela izanik, ezin daitezke alokatu edo saldu, ezta esnegintzari uztearen ondoriozko kalteak ordaintzen dituzten egitarauetaz baliatu ere.
¿ Halaber, erreferentzi kopuru osagarria jasotzen dutenek ezin izango dute erreferentzi kopururik saldu bost urteko epean, kopuru osagarriari uko egin ezik.
GEHIGARRIZKO XEDAPENA
Nazio erreserbatik datozen eta salmentarako diren beste erreferentzi kopuru batzuk berresleitzeko erabili ahal izango dira agindu honetan ezarritakoaren arabera aurkezten diren eskabideak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 1996ko azaroren 21a.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.
Irakaslanerako hizkuntz eskakizunak ezartzen dituen 47/1993 Dekretuan bi maila ezarri ziren irakasleentzat. Bada, ordea, hezkuntzan lan egiten duen langile-multzo bat eskakizun horien definizioarekin gaizki lotzen dena: Hezkuntza Bereziko Laguntzaileak hain zuzen ere. Bestalde, Administrazio orokorreko hizkuntz eskakizunak ere ez dira ongi egokitzen langile hauen zereginetara.
Hezkuntza Bereziko lan-kontratudunen zenbait euskal plaza betetzeko zegoen beharrak bultzata, 1995-96 ikasturtean egin dira jadanik lanpostu hauen mailari dagozkion azterketa batzuk. Egoera hori, beraz, arautu beharra dago ahalik lasterren.
Horregatik, honako hau
atala.¿ Agindu honen xedea Hezkuntza Bereziko Laguntzaileen Euskara Maila (HBLEM) ziurtatuko duen agiria sortzea da.
atala.¿ Ziurtagiri hau Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxeetan Hezkuntza Bereziko laguntzaile direnei zuzendua dago. Era berean, Hezkuntza Bereziko irakasle ez diren zenbait langile-kategoriak ere egiaztatu ahal izango du ziurtagiri hau. Lan-kategoria horiek aldian-aldian zehaztuko dira deialdi bakoitzean. Nolanahi ere, HBLEM ziurtagiria ez dagokie Hezkuntza Bereziko gizarte-laguntzaileei eta fisioterapeutei, lan-kategoria hauei irakasleen HE2 eskatuko baitzaie euskal lanpostuetan. Are gutxiago eskola-munduko irakasleei: euskara edo euskaraz irakasteko behar den trebetasun-mailarik, idatzizko atalean bereziki, ez du HBLEMek ziurtatzen.
atala.¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak HBLEM egiaztatzeko azterketen deia egingo du aldian-aldian. Azterketa horiek Irakasleen Hizkuntz Eskakizunen deialdiekin batera deitu ahal izango dira.
atala.¿ Irakasleen Hizkuntz Eskakizunen Azterketa Batzordea bera izango da, oinarriz, ziurtagiri honen epaimahaia. Era berean, Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzak osagarrizko aztertzaileak izendatu ahal izango ditu zeregin honetarako.
atala.¿ HBLEM egiaztatzen duten langileek gai izan behar dute beren lana euskaraz oztoporik gabe egiteko. Bestela esanda, jatorrizko hiztunaren gaitasuna edo hurbilekoa izango dute mintzamenean, eta idatziz hiztun alfabetatu arrunt bati eska dakizkiokeen oinarri-oinarrizko trebetasunak menperatuko dituzte.
atala.¿ HBLEM azterketaren probek eta puntuazioek Irakasleen Hizkuntz Eskakizunen eskema berari jarraituko diote, baina hizkuntza-maila egokituta. Horrela, deialdi itxiei dagokienez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1995eko apirilaren 10eko Aginduak (maiatzaren 11ko EHAA) ezarritakoari jarraituko zaio. Bestelako deialdietan Irakasleen Hizkuntz Eskakizunen deialdi irekia izango da eredu, momentuz, Hezkuntza sailburuordearen 1996ko apirilaren 24ko Erabakia (maiatzaren 10eko EHAA) aplikatuko delarik edo, aurrerantzean, azken deialdi irekiak ezartzen duena. Idatzizko zatian ahozkoaren ulermena ere neurtuko da beste trebetasunen artean.
atala.¿ Probaren bat gainditu bai baina denak gainditzen ez badira, egindakoa ez da kontuan hartuko aurrerago egin daitezkeen hizkuntz eskakizunen egiaztapen-prozesuetan.
atala.¿ Lortutako emaitzarekin konforme ez badago, azterketari orok dagokion idatzizko erreklamazioa aurkezteko eskubidea dauka, aldian aldiko deialdiak zehazten duen baldintzetan.
atala.¿ Azterketa-material guztiak, alegia idatzizko erantzunak, grabazioak eta partezko zein guztizko emaitzak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak gordeko ditu, emaitzak argitara eman eta handik urtebeteko epean gutxienez.
ALDI BATERAKO XEDAPENAK
Lehena.¿ Jadanik 1996 urtean HBLEM azterketa egin eta gainditu dutenei eskakizun-maila hau aitortuko zaie. Horretarako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak pertsona horien zerrenda argitaratuko du berandu baino lehen.
EGA edo baliokidea dutenei, edo etorkizunean lortuko dutenei;
Langile finkoak izanik, orain arte euskal plazetan lanean jardun dutenei. Aldi baterako lehen xedapenean aipatzen den zerrendarekin batera argitaratuko dira hauen izen-abizenak ere.
Hezkuntza Sailordetzari ahalmena ematen zaio agindu honetan ezarritakoa garatzeko neurriak har ditzan.
Vitoria-Gasteiz, 1996ko azaroaren 14a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: AGINDUA, 1995eko apirilaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Irale programan liberatuta dauden irakasleen hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko azterketen kalifikaziosistema arautzen duena.
- Indargabetutakoa: 66/2005 DEKRETUA, apirilaren 5ekoa, Hezkuntza Bereziko lan-legepeko hezkuntza-langile ez-irakasleen hizkuntz eskakizunak sortu eta arautzen dituena.
- Ikus: 47/1993 DEKRETUA, martxoaren 9koa, irakaspostuetarako hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituena.