Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1996ko urriaren 3koa, Herrizaingo sailburuarena, elkarloturiko bingo metatua arautzeko den 1996ko abuztuaren 2ko aginduko hutsak zuzentzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 205
  • Hurrenkera-zk.: 4965
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1996/10/03
  • Argitaratze-data: 1996/10/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

"A: Koefiziente ponderatzailea, egiaztatutako zerga oinarriaren edo oinarrien 100eko 20a gutxienez etxeratzen duten elkarbizitza-unitateko kideen kopuruaren arabera."

Elkarloturiko bingo metatua arautzeko, Herrizaingo sailburuak 1996ko abuztuaren 2an emandako aginduan (irailaren 13ko EHAA, 177 zk.) hutsegite batzuk egin direla ikusi denez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko ekainaren 1eko 115/1993 Dekretuko 24.2. atalean agindutakoaz bat etorriz, zuzenketa egin behar da.

Horiek horrela, hau

Atal bakarra.-

Herrizaingo sailburuak elkarloturiko bingo metatua arautzeko 1996ko abuztuaren 2an emandako Aginduan aldaketa hauek egitea:

  1. 14074. orrildean, hau dio:

    1. BAI bingoaren sariaren zenbatekoa mota horretako bingo­aretoetan jokaturiko kartoien guztizko zenbatekoaren %2 metatzetik ateratzen dena izango da, baina diru kopuru horretatik bostehun mila pezeta kenduko da saio bakoitzean TXIKIA bingoaren saria osatzeko. Esandako diru-zenbatekoa osatzen ez denetan, BAI bingoari dagokion portzentaia kendu eta geratzen den diru­kopuruari %0¿75 kenduko zaio.

      Aurreko pasartean aipaturiko zenbatekoak bingo arrunterako jokaldi bakoitzean bereizten den sari-portzentaiatik kenduko dira, eta 30 milioiraino edo 5 milioiraino metatuko dira, hurrenez hurren, BAI bingoa ala TXIKIA bingoa den arabera, baina inoiz ez, aipatutako gehienezko zenbateko horien gainetik ehuneko 5 edo 10 baino gehiago hurrenez hurren.

    2. Adierazitako sarietako edozeinetan metaturiko gehienezkoak iritsiko balira, ez lirateke esandako portzentaiak kenduko, eta kopuru horiek bingo arrunterako sarian gehituko lirateke.

    Bingo arrunterako jokaldi bakoitzean bereizten den sari­portzentaiatik kenduko dira aurreko pasartean aipaturiko zenbatekoak; gehienez, 30 milioiraino edo 5 milioiraino metatuko dira, hurrenez hurren, BAI bingorako ala TXIKIA bingorako izatearen arabera.

    1. Adierazitako sarietako edozeinetarako aurrikusitako gehienezko zenbatekoak lortuko balira, aurreko idazatian azaldutako kenketarako portzentaiak BAI bingorako eta TXIKIA bingorako, hurrenez hurren, gordeko lirateke, ezarritako gehienezkoak osatu arte. Sariek eta gordekinek gehienezkoa joko balute, portzentaia metagarriak bingo arruntaren sarirako utziko lirateke.»

  2. 14078. orrialdean,

    Indargabetze xedapeneko 2. idazatia kendu egiten da, eta, ondorioz, 3. idazatia 2.a izango da.

    Vitoria-Gasteiz, 1996ko urriaren 3a.

    Herrizaingo sailburua,

    JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.