Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1996ko irailaren 27koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, kooperatiben kitapenaren inskripzio-prozeduran Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Nagusiak egin beharreko aginduzko txostena egiteko epea ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 200
  • Hurrenkera-zk.: 4832
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1996/09/27
  • Argitaratze-data: 1996/10/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Euskadiko Kooperatiben Erroldaren antolaketa eta ihardunari buruzko maiatzaren 24ko 189/1994 Dekretuko 72.3 atalak kooperatiba baten erroldako oharpenak ezeztatzeko aukera eragozten du, harik eta, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeko 94. ataleko a) eta d) letretan agintzen dena betetzeko, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Nagusiak esku hartu eta egin behar duen txostena egiteko epe jakin bat ezarri arte.

Bestalde, 189/1994 Dekretuko Azken Xedapenetatik lehenengoan, 1. zenbakian, Administrazioaren ihardunbideari buruzko arauetara jotzeko bidea ezartzen da dekretu horretan prozedurazko aspektuei eta, batez ere, epeei buruz arautu gabeko alderdietan.

Bada, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 83.2 atalak txostenak 10 eguneko epean egin behar direla agintzen du, xedapen baten bitartez beste epe bat baimentzen edo eskatzen ez bada behintzat.

Baina esperientziak erakusten digunez, epe luzeagoa behar da Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Nagusiari agindutako betebeharrak zuzen beteko badira.

Hortaz, maiatzaren 24ko 189/1994 Dekretuko Azken Xedapenetatik Hirugarrenaren ondorioz, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Nagusiak txostena eman duelarik eta Euskadiko Kooperatibei Legeko 145.2.b) atalean ezarritakoa betetzeko, honako hau

Atal bakarra: Euskadiko Kooperatiben Erroldaren antolaketa eta ihardunari buruzko maiatzaren 24ko 189/1994 Dekretuko 72. ataleko 3. paragrafoan aipatzen den txostena 30 asteguneko epean eman behar da, Kooperatiben Erroldak jakinarazpena egiten duen egunetik kontatzen hasita.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko irailaren 27a.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.