Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1996ko abuztuaren 2koa, Herrizaingo sailburuarena, elkarloturiko bingo metatua arautzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 177
- Hurrenkera-zk.: 4298
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1996/08/02
- Argitaratze-data: 1996/09/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Deskribapenak
Testu legala
Indarrean dagoen Autonomi Estatutoaren 10.35 atalean ohartemandakoaren arabera Euskal Autonomi Elkarteak joko eta apostu arloan dituen ekumen oso-osoez baliatuz eman zen Bingo Jokoaren Araudia, 1988ko otsailaren 19ko Aginduaz. Agindu hori gerora 1989ko abenduaren 22koak aldatu zuen zati batean.
Jokoa arautzeko 1991ko azaroaren 8ko Legeak jokoa egitura ekonomikoaren sektore gisa eratu zuen, hots, oinarri tekniko zein profesional adina duten enpresez osaturiko sektorea eratu zuen, baimendutako jokoen praktika egokia eta baliabide eskuragarriak ahalik eta hobeto ustiatzeari begira.
Herrizaingo sailburuaren 1994ko apirilaren 14ko Aginduaren bidez "elkarloturiko bingo metatua" izenekoa arautu zen, bingo-jokoa atzeraka zebilela ematen baitzuen, eta erabiltzaileen nahietara hurbildu beharra zegoen.
Joko-mota berri hori ezartzea oso eragin onekoa izan bada ere, komeniko litzateke diru-kopuru gutxiagoko sari-eskala bat gehitzea, bonbotik ateratzeko hurrenkeran bola altuagoa daukana, sariak sarriago banatzen uzteko modukoa, eta mota horri TXIKIA bingo metatua esango diogu.
Joko-mota horretan bingo-areto guztiak lotzen dira informatika-sistema baten bidez; ondorioz, bingo arrunterako izango dena kendu ondoren, areto guztietan jokaturiko kartoien bidez metaturiko saria eskuratzeko aukera egongo da. Gainera, jokorako arauen argitasun eta gardentasunean dago oinarrituta, jokalarien eskubideak babesteko eta lortutako sariak eskuratuko direla bermatzeko arauak emanez.
Hori horrela, Jokorako Euskal Kontseiluak bere txostena egin ondoren, eta dauzkadan eskumenez baliatuz, hauxe
atala.-
Agindu honen helburua elkarloturiko bingo metatua arautzea da, Herrizaingo sailburuaren 1988ko otsailaren 19ko Aginduaren bidez arautu zen bingo-jokoaren mota berritzat hartuz.
Elkarloturiko bingo metatua, Agindu honetan zehazturiko baldintzen arabera, bingo arrunteko jokalari irabazleak eskura dezakeen sari gehigarria da, baldin eta ateratako bola-kopuruak baimendutako gehienezko bola-kopurua gainditzen ez badu.
Elkarloturiko bingo metatuak bi sari izango ditu: BAI bingoa eta TXIKIA bingoa.
Agindu honen bidez arautzen den joko mota garatu behar denean, bingo arrunterako eta elkarloturiko bingorako ezarritako arauei jarraiki garatuko da, Agindu honetan zehazturiko berezitasunen kaltetan joan gabe.
atala.-
Elkarloturiko bingo metatuko saria Agindu honek ezartzen duen eran jokatutako kartoien diru-zenbatekoa metatzetik ateratzen dena izango da, eta bingo-aretoetako titular guztiek bingo mota hori ezartzeko eska dezakete, baldin eta Agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
BAI bingoaren sariaren zenbatekoa mota horretako bingo-aretoetan jokaturiko kartoien guztizko zenbatekoaren %2 metatzetik ateratzen dena izango da, baina diru kopuru horretatik bostehun mila pezeta kenduko da saio bakoitzean TXIKIA bingoaren saria osatzeko. Esandako diru-zenbatekoa osatzen ez denetan, BAI bingoari dagokion portzentaia kendu eta geratzen den diru-kopuruari %0¿75 kenduko zaio.
Aurreko pasartean aipaturiko zenbatekoak bingo arrunterako jokaldi bakoitzean bereizten den sari-portzentaiatik kenduko dira, eta 30 milioiraino edo 5 milioiraino metatuko dira, hurrenez hurren, BAI bingoa ala TXIKIA bingoa den arabera, baina inoiz ez, aipatutako gehienezko zenbateko horien gainetik ehuneko 5 edo 10 baino gehiago hurrenez hurren.
Adierazitako sarietako edozeinetan metaturiko gehienezkoak iritsiko balira, ez lirateke esandako portzentaiak kenduko, eta kopuru horiek bingo arrunterako sarian gehituko lirateke.
Bolak hartzeko hurrenkeraren arabera, BAI bingoa lortzeko aukera ematen duen altueneko bola hogeita hamaseigarrena izango da; TXIKIA bingoan, ordea, berrogeigarrena. Saridun bolak hartzeko hurrenkera Joko eta Ikuskizun zuzendariaren erabaki bidez aldatu ahal izango da, hala eskatzen badu bingo-aretoetako enpresari gehien ordezkatzen duen elkarteak. Aldaketa hori indarrean sartzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da baimen-erabakia.
atala.-
Agindu honetan arautzen den bingo mota ezartzeko baimena daukaten aretoetan, edozein tokitatik ikusteko moduko monitoreak edo panelak egongo dira, horietan jokoan dauden sarien diru-kopuruak banaka adieraziko dira, baita horiek lortzeko aukera ematen duen altueneko bolaren hurrenkera-zenbakia ere.
Saio bakoitzaren lehenengo jokaldia hasterakoan, mahaiburuak jakinaren gainean jarriko ditu jokalariak; hartara, metaturiko zenbatekoa zein den eta bi bingoak, BAI eta TXIKIA, lortzeko aukera ematen duen altueneko bola zein izango den iragarriko du aretoko megafoniaren bidez. Halaber, aurreko egunean suertaturiko sariei dagokienez, sarituriko joko mota, sariaren zenbatekoa eta saria zein bingo-aretotan banatu den iragarriko da.
Sariak egiaztatzeko modua Herrizaingo sailburuaren 1988ko otsailaren 19ko Aginduan bingo arrunterako ezarri zen modu berean egingo da. Edonola ere, areto-buruak, sari bat atera eta gero, jokalarien aurrean egiaztatuko du ateratako bolak eta bolak ateratzeko makinako hodibihurrean daudenak bat datozen. Mahaiburuak akta egin eta izenpetuko du, areto-buruaren oniritziaz, eta bertan puntu honetan ezarritakoaren arabera ihardun dela adieraziko da.
atala.-
Elkarloturiko bingo metatua jokatzen den aretoetan, honelako osagaiak eta azpiegitura teknikoa egon behar da:
Kartoien sail osoa metatzeko moduko euskarri informatikoa.
Aretoko edozein tokitatik ikusteko moduko panel edo monitoreen sistema, gutxienez honako xehetasun hauek jasoko dituena:
Saldutako kartoien kopurua.
Saridun kartoien matrizeak, egiaztatzen diren bitartean.
Bingo-aretoak datu-prozesuko unitate zentral batekin loturik egongo dira, eta sistema horri atxekitako aretoetan saio osoan zehar saldutako kartoien guztizko zenbatekoa eta, eman direnean, emandako sariak unitate horretara bidaliko dira, saio bakoitza amaitu ondoren eta hurrengoa hasi aurretik.
Datu horiek jaso eta prozesatu ondoren, bingo-areto bakoitzera itzuliko dira; horrela, elkarloturiko bingo metatuaren zenbatekoa finkaturik geratuko da hurrengo saiorako. Informazio hori Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren eskueran egongo da, ikuskaritza eta kontrolaren ondorioetarako. Edonola ere, aipaturiko informazioa areto bakoitzetik datuak prozesatzeko unitate zentralera bidaliko dela ziurtatuko da, eta hori ezinbesteko baldintza izango da Agindu honetan arauturiko joko motan parte hartzeko.
Datuak prozesatzeko unitate zentrala elkarloturiko edozein bingo-aretotan egon daiteke eta, unitatea zerbitzutik kanpo geratzen denerako, ordezko beste bat ere egongo da.
Joko mota hori egiteko elementu tekniko eta informatikoak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak homologatu eta zigilatu egingo ditu, beste inork eskua sar ez dezan.
atala.-
Elkarloturiko bingo metatuaren bi moten zenbatekoak ez dira aldatuko saioan zehar sistemari atxekitako bingo-areto baten ere, eta Agindu honen 2. atalaren 2. puntuan ezarritako eran metatuko dira.
Saio berean kantatzen diren bingo guztiak irabazleen artean banatuko dira. Saria lortu eta hurrengo berrogeita zortzi orduen barruan emango zaizkie irabazleei, nortzuk izan diren egiaztatu ondoren.
Saria Agindu honen 3. atalaren 3. puntuan ezarritakoari jarraiki egiaztatu eta gero, saioaren eguna, jokaldiaren zenbakia eta saioko saria adierazten dituen egiaztagiria emango zaio irabazleari. Datu horiek derrigorrez jasoko dira akta-liburuan eta horiekin batera beste hauek ere: sariaren irabazlearen edo irabazleen xehetasunak, nortasun-agiri nazionalaren edo pasaportearen zenbakia eta izenpea.
Sariak banku-txeke bidez ordainduko zaio irabazleari, baina bat baino gehiago suertatuz gero, proportzioan banatuko da.
atala.-
Agindu honen bidez arautzen den joko-motan inskribaturiko bingo-aretoetako titular guztiek hogeita hamar milioi pezetako fidantza izenpetu behar dute solidarioki, elkarloturiko bingo metatuko saria ordainduko delako berme gisa. Aretoetariko edozeinek ordainduko ez balio irabazleari, fidantzatik hartuko litzateke sariaren ordaina, eta fidantza atal honetan ezartzen diren baldintzetan osatzen ez den bitartean, ezin izango da bingo mota hori jokatu. Fidantza eperik gabe kontsignatuko da banketxe eta aurrezki-kutxetan edo, orokorrean, kreditu-erakundeetan edo indarrean dauden arauen araberako merkatal erakundeetan, eta ezin izango da erretiratu kontsignatzeko egon ziren arrazoiak desagertu arte, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimena lortu aurretik.
Agindu honetan arauturiko bingo mota ezarri ahal izateko, beharrezkoa izango da Euskal Autonomi Elkartean dauden bingo-aretoen %70ak, gutxienez, baimena eskuratzea, edo, bestela, portzentaia horrek daukan aforo adina betetzen duten aretoek baimena lortzea.
Agindu hau indarrean sartzen den garaian 1994ko apirilaren 14ko Aginduan arauturiko elkarloturiko bingo metatuan izena emanda duten bingo-aretoek mota berria onartu ala ukatzeko eskatu behar dute. Joko-mota berria nahi duten bingo-aretoek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari eskatu behar diote hilabeteko epean, Agindu honek indarra hartzen duenetik hasita. Eskariarekin batera, txosten tekniko zurigarria aurkeztu behar dute, joko-mota hori burutzeari begira ekipo informatikoetan sartu behar diren aldaketak sartu direla frogatzeko.
Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzara bidali beharreko eskariak bete behar dituen baldintzak Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearen Legearen 70. atalean daude jasota.
Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, eskaria aztertu ondoren, arrazoitutako erabakia hartuko du baimenari buruz.
Bingo mota hori jokatzeko baimena duten aretoak urtebetez aritu ahal izango dira gutxienez sistema abian jartzen denetik, aretoa behin-betiko ixten den salbu.
Sistemari atxekitako bingo-areto baten titulartasuna aldatuz gero, titular berriak bereganatuko ditu lehenagokoaren eskubide eta betebehar guztiak.
Edozein arrazoirengatik sistemari uko egiten dioten edo bereizten diren bingo-aretoek, edo aurreko Xedapenean ohartemandako epearen barruan sistemara sartzeko eskatzen ez dutenek ezin izango dute berriro eskatu elkarloturiko bingo metatuari atxekitzeko, gutxienez bi urtez, Agindu hau indarrean sartzen denetik hasita.
Elkarloturiko bingo metatuaren sistemari atxekitako bingo-areto bat edozein arrazoirengatik ixteak ez dakar berarekin jabego-eskubiderik une horretan metaturiko diru-kopuruaren gainean, ezta gaineratikoaren itzultzerik ere.
Joko mota hori ezartzeko eskatu eta baimena eskuratzen duten bingo-aretoek ezin izango dute jarraitu lehengo bingo metatuaren sisteman, hots, Herrizaingo sailburuaren 1988ko otsailaren 19ko Aginduaren Bigarren Azkenengo Xedapenean eta 1989ko abenduaren 22ko Aginduan xedaturiko bingo metatuaren sisteman.
ALDI BATERAKO XEDAPENAK.
Agindu honek indarra hartzen duen garaian, Herrizaingo sailburuaren 1988ko otsailaren 19ko Aginduaren Bigarren Azkenengo Xedapenean eta 1989ko abenduaren 22ko Aginduan arauturiko bingo metatuaren sisteman dauden bingo-aretoek, Agindu honetan arauturiko joko-mota hautatzen badute, bingo metatuan dauzkaten diru-kopuruak elkarloturiko bingo metatura igorri behar dituzte, sarien hasierako zenbatekoa kalkulatzeko. Diru-igorpen hori noiz gauzatu behar den jakiteko, Joko eta Ikuskizun zuzendariak joko-mota horretan enpresa sartzea baimentzen duen erabakian zehaztuko da.
Agindu honek indarra hartzen duenetik aurrera ez da inolako erreserbarik egingo elkarloturiko bingo metaturako, eta horretarako bereizten ziren kopuruak bingo arruntaren sariak beregain hartuko ditu. Elkarloturiko bingo metatuaren erreserbak diru-zuzkidurarik gabe behin geratuz gero, metatu egingo da Agindu honen 2. atalean adierazitako eran.
Agindu honen aurka ez doan heinean, indarrean darrai, joko-mota berri honi dagokionez, bingo metatuari buruzko xedapenetan ohartemandakoak.
Agindu honek indarra hartzen duenean, indargabe geratuko da Herrizaingo sailburuaren 1994ko apirilaren 14ko Agindua. Agindu horren bidez Bingo-Jokoaren Araudiaren zenbait alderdi osatzen zen. Bingo-Jokoaren Araudia, bere aldetik, 1988ko otsailaren 19ko Aginduaz onartu eta 1989ko abenduaren 22ko Aginduaz aldatu egin zen.
Era berean, Agindu honetan ezarritakoaren aurka doazen maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak indargabe geratuko dira.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra.
Vitoria-Gasteiz, 1996ko abuztuaren 2a.
Herrizaingo sailburua,
JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2001eko abenduaren 18koa, Herrizaingo sailburuarena, bingo metatu eta interkonektatua arautzen duen 1996ko abuztuaren 2ko Agindua zati batez aldatzen duena.
- Indargabetutakoa: 31/2004 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko bingo-jokoaren araudia onesten duena.
- Zuzendutakoa: AGINDUA, 1996ko urriaren 3koa, Herrizaingo sailburuarena, elkarloturiko bingo metatua arautzeko den 1996ko abuztuaren 2ko aginduko hutsak zuzentzeko dena.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1994ko apirilaren 14koa, Herrizaingo sailburuarena, 1988ko otsailaren 19ko Aginduz onartu eta 1989ko abenduaren 22ko Aginduz aldatutako bingo jokoaren araudiko zenbait alderdi osatzeko dena.
- Ikus: 4/1991 LEGEA, azaroaren 8koa, Euskal Herriko Autonomi Elkartean jokoa arautzekoa.
- Ikus: AGINDUA, Herrizaingo Sailburuaren 1988.eko Otsailaren 19koa; Bingo Jokua arautuz.