Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1996ko uztailaren 12koa, Ogasun eta Herri Administrazio Sailarena; zerbitzu, erosketa, horniketa eta obren egiaztatze fisiko eta selektiboan kontrol ekonomiko-fiskalaren erabilerari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 174
  • Hurrenkera-zk.: 4217
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1996/07/12
  • Argitaratze-data: 1996/09/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Zerbitzu, erosketa, horniketa era obren egiaztatze fisikoan eta selektiboan funtzio kontu-hartzailearen erabileran usatzeko prozedurak arautu beharra, eta bai kontratuen helburua korrektuki gauzatu delakoaren adostasun edo onarpenaren ekintza formala eta positiboa arautu beharra ere, ondoko honek zehazten du: aipagai dugun gaian aldaketa funtsezkoak eragin dituen zenbait arau indarrean jarri izanak.

Kontrol ekonomiko-fiskalaren parte gisa, zerbitzu, erosketa, horniketa eta obren egiaztatze fisikoa eta selektiboa arautu da lehenengo aldiz legeria autonomikoan. Kontrol ekonomiko-fiskal honen nondik norakoak Euskal Autonomi Elkarteko Ekonomia-kontrol eta kontabilitate buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legearen 22. atalean zehazten dira. Eta hala Euskal Autonomi Elkartearen Administrazio Publikoaren esparruan kontabilitate eta barruko kontrol ekonomikoaren erabilerarena urriaren 31ko 464/1995 Dekretuaren 29. atalaren bitartez garatzen da, eta bertan inbertsio fisikoak egiaztatzeko era zehazten da; bestalde testu bereko 30. eta 31. atalek zehaztu egiten dute manuz egiaztatze fisikoari lotutako espedienteak eta bai fiskalizatze txostena apailatzeko prozedura ere.

Bestalde maiatzaren 18ko Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 13/1995 Legeak zehaztu egiten du ondoko hau: kontratuen helburuaren burutzea edo entregatzea gauzatu delakoaren adostasunak edo errezepzioak dituen birtualiatea eta ondorioak, hain zuzen kontratuak konplitzeko administrazioei eskatu ahal zaizkienak.

Aurreko guztiaren arabera, eta Euskal Autonomi Elkartearen esparruan barruko ekonomia-kontrola eta kontabilitatearen erabilera zehazten duen urriaren 31ko 464/1995 Dekretuaren azken xedapenetarik lehengokoak ematen didan ahalmena erabiliz, ondoko hau,

  1. atala.- Egiaztatze fisikoa.

  1. Obren, horniketen, laguntzen, ezohiko lan espezifiko eta konkretuen eta zerbitzuen egiaztatze fisikoan kontrol ekonomiko-fiskalaren erabilera ondoren zehazten den bezala gauzatuko da: fondo publikoak izendatuta zeukaten helbururako erabili direlakoa justifikatzen duen agiriak aztertuz eta materialki egiaztatuz goian aipaturikoak.

  2. Egiaztatze fisikoa honela burutuko da: horniketaren, laguntzaren, ezohiko lan espezifiko eta konkretuaren edo dena delako zerbitzuaren onarpen ekintzan kontu-hartzailearen partaidetzarekin.

  1. atala.- Egiaztatze fisikoari atxikitako espedienteak.

  1. Ondoko hauen kasuan manuzkoa izango da Kontrol Ekonomikorako Bulegoaren egiaztapen fisikoa:

    1. Guztirako zenbatekoa 300.000.000 pezetatik gorakoa duten obrak, zenbatekoa zehazterakoan kontutan izan beharko direlarik kontratuaren prezioa gehitu duten aldakuntzak. Obren onarpenari aplikagarri zaizkion arauetan zehaztu legez burutuko da egiaztapena.

    2. Horniketen kasuan: guztirako zenbatekoa edo, halakorik balitz, lotekako zenbateko partziala 100.000.000 pezetatik gorakoa bada, eta homologatuak ez badira izan, beti ere euren entrega ekintza bakarrean gauzatuz gero. Horniketako ondasunak entregatzeko unean egingo da egiaztapena.

    3. Laguntzak, ezohiko lan espezifiko eta konkretuak edo zerbitzuak, euren zenbatekoa 50.000.000 pezetatik gorakoa bada; eta beti ere helburutzat estudio konkretuak, proiektuak edo txostenak entregatzea badute. Zenbatekoak zehazterakoan kontutan izango dira kontratuen prezioak gehitu dituzten aldakuntzak. Kontratuaren helburua den estudio, proiektu edo txostena entregatzen denean burutuko da egiaztapena.

  2. Atal honetako lehenengo idazatian sartzen ez diren zerbitzuak, ezohiko lan espezifiko eta konkretuak, laguntzak, horniketak edo obrak egiaztatu egingo dira fisikoki Kontrol Ekonomikorako Bulegoko zuzendariak hala agintzen duenean; egiaztapena egingo delakoaren berri erakunde kudeatzaileari eman baharko zaiolarik —aurretiaz eta sasoiz—, hala erakunde honek kontu-hartzailea izendatzeko eskaria egin dezan.

  3. atala.- Kontu-hartzailea izendatzeko eskaria.

  1. Aurreko 2. atalean zerrendatutako espedienteen egiaztapen fisiko diren ekintzetarako kontu-hartzailea izendatzeko eskariaren izapideak organo kudeatzaileak Kontrol Ekonomikorako Bulegoan egin beharko ditu, onarpen ekintzarako eguna eta ordua jakinaraziz, beti ere eskaria agindu honi atxikita agertzen den I. eranskin gisa agertzen den ereduari zeharo egokitua izango delarik.

  2. Atal honetan aipagai dugun eskaria Kontrol Ekonomikorako Bulegoak aldez aurretik jaso beharko du —gutxienez 15 egun lehenago—, obren onarpenari badagokio; eta 5 egun lehenago zerbitzuen, ezohiko lan espezifiko eta konkretuen, laguntzen edo horniketen onarpenari badagokio.

  1. atala.- Kontu-hartzailea izendatzea.

  1. Obraren, horniketaren, laguntza, lan espezifiko eta ezohiko konkretuaren edo zerbitzuran onarpen ekintzan parte har dezan Kontrol Ekonomikorako Bulegoko zuzendariak kontu-hartzailea izendatuko du, agindu honetan II. eranskin gisa agertzen den eredua erabiliz organo kudeatzaileari jakinaraziz.

  2. Kontu-hartzailearen izendapenarekin batera, beharrezko balitz, kontu-hartzaileari egiaztapen fisikoan lagunduko dion aholkulari teknikoarena ere jakinaraziko da, agindu honetan III. eranskin gisa agertzen den eredua erabiliz.

  1. atala.- Aholkulari teknikoaren izendapena.

  1. Egiztapen fisikoa egiteko ezagutza teknikoak izatea beharrezkoa denean, Kontrol Ekonomikorako Bulegoko zuzendariak ondoren zehazten den funtzionario bat izendatzeko eskatu dezake kontu-hartzailearen aholkulari gisa jardun dezan: zerbitzu, ezohiko lan espezifiko eta konkretu, laguntza, horniketa edo obrari dagokion espezialitaterako beharrezko diren ezagutzak dituena.

  2. Komertzioan ohiko baldintzekin, kalitatearekin edo kopuruarekin zehaztu daitezkeen objektuei dagokienean, edo objektuak marka komertzialarekin edo izenarekin kreditatuta badute euren jatorria, ez da izango beharrezkoa ezagutza teknikoak izatea prestazioa materialki egiaztatzeko.

    Aitzitik, ondoren zehazten den kasuan beharrezko izango da ezagutza teknikoak izatea obren onarpenen egiaztapena burutzeko: arkitektu edo injineru diren funtzionario teknikoek egin badituzte proiektuak, eta halaber proiektuak sinatzeko titulu akademiko edo profesionalak eduki behar dituztenek egindakoak badira.

  3. Aholkulari teknikoaren izendapena Kontrol Ekonomikorako Bulegoko zuzendariak egingo du, ahal delarik Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak hartarako proposaturikoen artean, salbu eta sail honi dagozkion inbertsioak badira, kasu honetan beste sail bati atxikitako fakultatibo bat izendatuko da.

  4. Atal honetako 1. idazatian zehazturiko ondorioetarako Kontrol Ekonomikorako Bulegoak sailei eskatu egingo die delako lana egin dezaketen tekniko aholkularien zerrenda eta euron artean egingo ditu izendapenak, Kontrol Ekonomikorako Bulegoaren ordezkaritza tekniko aholkulari batek izan lezakeelarik.

  1. atala.- Egiaztapen fisikoaren emaitza.

  1. Egiztapen fisikoa ekintzara bertaratu diren guztiek sinaturiko akta baten bitartez kreditatu beharko da eta akta horretan ondorengo hauek erasoko dira: halakorik balitz, hautemandako hutsak, hauek zuzentzeko hartu beharreko neurriak eta zuzenketok burutzeko epea, eta bai onarpeneko zirkunstantzia eta gertaerak ere. Emandako epea amaitutakoan, beste onarpen ekintza bat burutuko da, egiaztatu ahal izateko ea hutsak zuzendu diren ala ez.

  2. Egiaztapen fisikoaren emaitzak biltzen dituen aktan edo txosten osagarrian bertaratutakoek banan banan edo taldeka egoki irizten dioten ohar oro formulatu ahal izango dute.

  3. Egingo diren manuzko egiaztapen fisikoen akta guztien kopia igorri beharko da Kontrol Ekonomikorako Bulegora.

  1. atala.- Agiriak.

  1. Egiaztapen fisikoa kontutan izanik, izendatutako

    kontu-hartzaileak zein aholkulari teknikoak eskura izan beharko dituzte beharrezko agiriak —aldez aurretik eta sasoiz— egiaztatu ahal izateko, ea prestazioa egokitzen den kontratuaren baldintzetara; horretarako Kontrol Ekonomikorako Bulegoak egoki irizten diona igortzeko eskatu ahal izango dio organo kudeatzaileari.

  2. Egiaztapen fisikoari buruzko espedienteen segimendu eta kontrol egokia erraztearren, Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eurotariko bakoitzari erreferentzia bat esleituko dio, zeintzu agindu honetako 4. eta 5. ataletan aipatzen diren izendapenetan konstarazi beharko baitira.

    Egiztapen fisiko bereko espedienteari buruzko agiri guztietan konstaraziko da aipatu erreferentzia.

  1. atala.- Egiztapen fisikoaren ondorioak.

    Obligazio-aitortze edo likidazioari buruzko espediente baten izapideak ere ez ditu egingo Kontrol Ekonomikorako Bulegoak, baldin eta espediente horretan ez bada agertzen behar bezala beteta onarpen aktaren kopia bat; edozelan ere egiaztatu egin beharko direlarik berorretan erasotako hutsak zuzendu diren ala ez edo hutsok kausa direnentz etenarazlea den kontrako fiskalizatze txostenerako. Guzti hau Euskal Autonomi Elkartearen

    Ekonomia-kontrol eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legeko 24.1.d) atalean zehaztutakoaren arabera.

    LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

    Obra batzuk ez badute helburu pratikorik ez da manuzkoa euron egiaztapen fisikoa, euron zenbatekoak direnak direla ere. Kasu horretan leudeke aldeko emaitzik izan ez duten zundaketak eta prospekzioak edo karrakaketa edo antzeko lanak burutzea direnak.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren funtzioak eta egitura ezartzen dituen otsailaren 28ko 173/1995 Dekretuaren 21.2 atalean ezarritakoaren eta honekin bat datozen arauen arabera, agindu honetan Kontrol Ekonomikorako Bulegoari edo Kontrol Ekonomikorako Bulegoko zuzendariari egindago erreferentziak, hurrenez hurren Osakidetzan Kontu-hartzailetzari eta Osakidetzako

    kontu-hartzaileari egindakotzat jo behar dira, erakunde autonomo honen esparruan, salbu eta 5.4 atalean zehazten dena.

    ALDIBATERAKO XEDAPEN BAKARRA

    Estatuaren Kontratuei buruzko aurreko legeriaren idarraldian esleitutako obren kontratuei dagozkien inbertsioak materialki egiaztatzeko, agindu honetako eranskinetan ezarritako ereduak erabiliko dira, organo kudeatzaileak konstarazi egin beharko duelarik zirkunstantzia hau eurotan.

    INDARGABETZE XEDAPENA

    Inbertsioen egiaztatze materialean kontu-hartze funtzioaren erabilerari buruzko 1985eko urriaren 8ko Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren Agindua idargabetua geratzen da.

Jn. h.:

-------- erreferentzia esleitu zaion eta ------------------------------ gisa deskribatzen den prestazioaren onarpen ekintzan parte hartzeko kontu-hartzaile izendatzeko zuk ----------an/ean egindako eskaria jaso du Kontrol Ekonomikorako Bulegoak; eta Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legean ezarritakoarekin bat eginez, eta otsailaren 28ko 173/1995 Dekretuak bulego honi damaizkion eskurantzen arabera, Euskal Autonomi Elkartearen Ekonomi-kontrol eta Kontabilitateari buruzko 14/1994 Legearen 22.1.b) atalean zehazturiko kontrol ekonomiko-fiskalaz baliatuz prestazioaren egiaztapena burutzearren; Euskal Autonomi Elkartearen esparruan kontabilitate eta kontrol ekonomikoari buruzkoa garatzen duen urriaren 31ko 464/1995 Dekretuaren 29. atala eta hurrengoak kontutan hartuta, bulego honek ------------------------------Jn/And. kontu-hartzaile izendatzea ebatzi du, ------------------------Jn/And. aholkulari tekniko izango duelarik.

Vitoria-Gasteiz, ko/eko ren a.

Zerbitzu, erosketa, horniketa eta obren egiaztapen fisiko eta selektiboan kontrol ekonomiko-fiskalaren erabilerari buruzko Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren 1996ko uztailaren .....ko/eko Aginduaren 5. atalean xedatutakoa konplituaz, honako hau,

------------ erreferentzia esleitu zaion eta------------------------ gisa deskribatzen den prestazioaren onarpen ekintzarako kontu-hartzailearen aholkulari tekniko ---------------------Jn/And. izendatzea; horregatik bada jakinarazi egiten zaizu aipatu ekintza ------ko/eko ------ren --------an/ean, ------etan/an burutuko dela.

Guzti hau jakinarazten zaizu aipatu ekintzan ager zaitezen; eta horretarako beharrezko agiriak igorriko zaizkizu, hala egiaztatu ahal izan dezazun ea prestazioa kontratuaren baldintzetara egoitzen den ala ez.

Vitoria-Gasteiz, ko/eko ren a.

HORNIKETA, LAGUNTZA, EZOHIKO LAN ESPEZIFIKO ETA KONKRETU ETA OBREN ONARPEN EKINTZETARAKO KONTU-HARTZAILEA IZENDATZEKO ESKARIAREN EREDUA.

MODELO PARA SOLICITUD DE DESIGNACIÓN DE INTERVENTOR EN ACTOS DE RECEPCIÓN DE OBRAS, SUMINISTROS, ASISTENCIAS, TRABAJOS ESPECÍFICOS Y CONCRETOS DE CARÁCTER NO HABITUAL O SERVICIOS.

TIPO DE CONTRATO

KONTRATU MOTA

GUZTIRA o

TOTAL

KONTU-HARTZEAREN ERREFERENTZIA (1)
REFERENCIA DE INTERVENCION

/

AURRIKUSITAKO HARTZE EGUNA

FECHA PREVISTA DE RECEPCION O CONFORMIDAD

/ /

ZATIA o

PARCIAL

HURRENKERA ZKIA.
Nº ORDEN __________________________

ZENTRU INBERTITZAILEA/CENTRO INVERSOR

SAILA EDO ERAKUNDEA

DEPARTAMENTO U ORGANISMO

ZERBITZUA

SERVICIO

INBERTSIOAREN AZALPENA / DESCRIPCION DE LA PRESTACIÓN OBJETO DEL CONTRATO

INBERTSIOEN KOKALEKUA / LOCALIZACION DE LA RECEPCIÓN

UDALA / MUNICIPIO

LURRALDEA / TERRITORIO

KONTRATISTARI BURUZKO XEHETASUNAK / DATOS DEL CONTRATISTA

ZIZ edo NAN

NIF o DNI

GIZABANAKO EDO ELKARTEAREN IZENA

NOMBRE O RAZÓN SOCIAL

LANAK ASTEKO EGUNA

FECHA DE INICIO DE LA PRESTACIÓN

/ /

LANAK BUKATZEKO EGUNA

FECHA DE TERMINACION DE LA PRESTACIÓN

/ /

BERME EPEA

PLAZO DE GARANTIA

PROEKTOAREN AURREKONTUA

PRESUPUESTO DE LICITACIÓN

AURREKONTUKO APLIKAZIOA

APLICACION PRESUPUESTARIA

ARTEKARITZAREN ERREFERENTZIA

REFERENCIA DE INTERVENCION (3)

IZENDATZEAREN AURREKONTUA

PRESUPUESTO DE ADJUDICACION

URTE ASKOTAKO BANAKETA, MILAKA PEZETATAN / DISTRIBUCION PLURIANUAL EN MILES DE PESETAS (4)

19

19

19

19

19

GUZTIRA

TOTAL

ko/eko____________ren ___________a.

IZENPEA ETA ZIGILUA/FIRMA Y SELLO

ILMO. SR. DIRECTOR DE LA OFICINA DE CONTROL ECONÓMICO.

KONTROL EKONOMIKORAKO BULEGOKO ZUZENDARI JAUNA.

(1) A cumplimentar por la Oficina de Control Económico. (2)A cumplimentar por el Departamento en el supuesto de proceder más de 1 acto de recepción (Art. 6.1 de la Orden de ...de julio de 1996, del Departamento de Hacienda y Administración Pública, sobre ejercicio del control económico-fiscal enla verificación física y selectiva de las obras, suministros, adquisiciones y servicios). (3) Se indicará la Referencia de Intervención del expediente de gasto. (4) Si la ejecución de la inversión se realiza durante más de un ejercicio presupuestario, debe hacerse constar el importe correspondiente a cada uno de ellos.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.