Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1995eko abenduaren 19koa, Osasun sailburuarena, Barrutiko Zuzendaritzek Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzari eman beharreko laguntza, teknikakoa nahiz tresneriakoa, gauzatu eta zehazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 5545
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1995/12/19
  • Argitaratze-data: 1995/12/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

1995eko Aurrekontuen Legeak, batetik, eta, bestetik, Osasun Saileko eta Osakidetzako administrazio-egiturak ezartzen dituen 369/1995 Dekretuak antolamenduegoeraberria ekarri dute. Horren arabera, zenbait aginpide Osasun Saileko Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzaren esku geratzen dira. Hona hemen aginpideok: farmaziako prestazioak emateko hitzarmenak garatzea, gastuak itzultzeko espedienteak ebaztea, osasun-zerbitzuen prestazioak emateko hitzarmenak izenpetzea eta osasun txartel indibidualari (OTI) dagozkion aseguramendueginkizunak. Euskal Autonomi Elkarteko Osasun Antolamenduari buruzko Legea onartu bitartean egitura honi eman zaion behin-behinekotasuna dela-eta, arian-arian ezarriko dira aipatutako zuzendaritzan egin beharreko aldaketak.Hori egin ahal izateko, hasiera batean, ezinbestekoa da Osakidetzako Barrutiko Zuzendaritzen laguntza, bai teknikaren aldetik zein tresneriarenetik. 369/1995 Dekretuaren 9.2 eta 20.c azpiataletan jasotzen den laguntza horrek zehaztu eta gauzatu beharra du eta horretarako ematen da orain agindu hau. Osasun Sailordetzak eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak lortu duten akordioan ezartzen da agindu honen edukia, hau da, nori dagokion materialekin zerikusia duten jardueren kudeaketa. Agindu honen abiapuntua Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Komunaren 30/92 Legearen 15.3 azpiatala da; zehaztasunak, berriz, Osakidetzari buruzko 10/83 Legearen 2 f) azpiatalean eta Osasun Saileko eta Osakidetzako administrazio-egiturak ezartzen dituen 369/95 Dekretuan jasotzen dira. Ondorioz, eta aipatutako 369/1995 Dekretuaren Azken Xedapenetatik Lehenengoak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,XEDATU DUT: Lehenengo atala.- Osakidetza Erakunde Autonomiaduneko Barrutiko Zuzendaritzek material, teknika edo zerbitzuen arloan gaur arte egin dituzten jarduerak agindu honen araupean jartzen dira, izan ere, uztailaren 11ko 369/1995 Dekretuaren aginpide-banaketa berriaren ondorioz eskuz aldatu baitira. Hona hemen jarduerok: a) Osasungintzako hitzarmenetan jasotzen diren ekonomiazko nahiz osasun-laguntzazko baldintzak gauzatu, aldatu eta berraztertzea. b) Itunpeko zentroentzako ordainketaaginduak ematea. c) Gastuak itzultzeko espedienteak ebaztea. d) Osasun-zerbitzuak erabiltzeko baimena ematea. e) Joan-etorriengatiko eta egonaldidietengatiko gastuak ordaintzeko eskabideak aztertu, ebatzi eta ordainketak agintzea. f) Osasun txartel indibiduala ematea eta unibertsalizaziorako eskubidea aitortzea. g) Espedienteak ebaztea eta ortoprotesiprestazioari dagozkion ordainketa-aginduak ematea. h) Farmaziako prestazioengatiko ordainketaaginduak ematea. i) Atzerriko sendagaiak. Bigarren atala.- Espedienteen iraupena ahalbideratzeko eta Barrutiko Zuzendaritzek espedienteok izapidatzeko duten esperientziaz baliatzeko, jarduteko oinarri hauek ezartzen dira: Lehenengoa: Osasungintzako hitzarmenak. Barrutiko Zuzendaritzei dagokie hitzarmen berriak proposatzea, baita Osasun Sailak osasunzentroekin dituen hitzarmenen bidez zerbitzuak aldatu, kendu eta zabaltzea ere. Barrutiko Zuzendaritzek itunpeko zentroetatik bidalitako fakturazioa jasoko dute eta, ondoren, egiaztatu bidezkoa ote den hitzarmenaren arabera. Fakturen zerrenda eta ordainketa-aginduen proposamena bidaliko dizkiote Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariari, beronek onartu eta izenpe ditzan. Barrutiko Zuzendaritzek, bestalde, ondoko ingurumari hauek jakinarazi beharko dituzte: fakturazioan dauden gorabeherak, bestelako jakinarazpenak, osasunbezeroak beste zentro batera eramateari buruzko gaiak eta itunpeko zerbitzuen erabilera. Bigarrena: Osasun-laguntza hartzeagatiko gastuak itzultzeko espedientea. Urtarrilaren 20ko 63/1995 Errege Dekretuak aipatzen dituen gastuak itzultzeari dagokionez, Barrutiko Zuzendaritzek egiaztatuko dute nahikoak ote diren eskabide-egileek aurkeztutako agiriak eta behar diren informazio osagarri guztiak (mediku-txostenak, zitazioak ...) eskatuko dituzte espedientea osatu ahal izateko. Osakidetzako Barrutiko zuzendariak, halaber, eskatutako itzulketaren bidezkotasunari buruzko txosten arrazoitua egingo du eta, bertan, aldeko edo aurkako erabakia proposatuko du. Azken Xedapenetatik Lehenengoak ezartzen dituen agirien zerrenda bidali beharko zaio Osasun Saileko Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariari, eta beronek erabakiko du. Gastua itzultzeko eskabideari dagokion zenbatekoa edozein dela ere, horrela egin beharko da. Aurretiazko erreklamaziorik bada, Barrutiko Zuzendaritzek erreklamazioa eta alegazio berriak igorriko dituzte Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzara; halaber, erreklamazioarekin batera ikuskaketa-txostenen bat aurkeztu bada, horixe ere igorriko da. Hirugarrena: Osasun-zerbitzuak erabiltzeko baimena. Osakidetzako Barrutiko Zuzendaritzek, beren lurraldeeremuandaudekeen beharren arabera, osasunzerbitzuak erabiltzeko baimenak izenpetzeko eskatu ahal izango diote Osasun sailburuordeari Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzaren bidez. Nolanahi ere, erabilera horiek abenduaren 30eko 724/1991 Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarrian jasota egon behar dute. Horretarako, Barrutiko Zuzendaritzek behar diren agiriak eskatuko dituzte eta, ondoren, Osasun Saileko Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzara igorriko dituzte espedientea bera eta erabilera baimentzeko proposamena. Fakturak egiaztatu, obligazioak hartu eta osasun-zentroei gaiak jakinarazteari dagokionez, agindu honen bigarren ataleko lehenengo oinarrian adierazitako bidea izango da arau. Laugarrena: Osasun-zentroetara joanetortzeagatiko dietak. Osasun-zentroetara tratamenduak egitera joanetortzeagatiko gastuen eta gaiso nahiz baimendutako laguntzaileen egonaldi-gastuen espedienteak Barrutiko Zuzendaritzek egingo dituzte. Zuzendaritza horietan, eskabideak jaso, aurkeztutako agiriak egiaztatu, gastua egin dela baieztu eta eskatutako zenbatekoak egokituko dituzte. Gai honen inguruan hasitako espedienteen zerrenda Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzara bidaliko da horri buruzko erabakia har dezaten. Bosgarrena: Osasun txartel indibiduala eman eta unibertsalizaziorako eskubidea aitortzea. Barrutiko Zuzendaritzek, hilero, altaeskabideen zerrenda eta osasun txartel indibidualaren (OTI) bajen zerrenda arrazoitua igorri beharko dizkiote Osasun Saileko Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariari. Zuzendari horrek erabakiko du interesduna sartuko den Euskal Autonomi Elkarteko osasun aseguramenduan. Otsailaren 16ko 26/1988 Dekretuak aipatzen duen prestaziorako eskubidea aitortzen denetan, Barrutiko Zuzendaritzek, baldintzak betetzen direla egiaztatutakoan, 1988ko otsailaren 17ko Aginduan jasotako agiriak igorriko dizkiote Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariari erabaki dezan. Seigarrena: Ortoprotesi-prestazioaren espedienteak. Ortoprotesi-prestazioa jasotzearren erabiltzaileek aurretiaz ordaindutako gastuak itzultzeari dagokionez, eskabideak eta, hala denean, aurretiazko erreklamazioak Barrutiko Zuzendaritzetan aurkeztu beharko dira. Horretaz gain, egiaztatuko dute nahikoak ote diren eskabide-egileek aurkeztutako agiriak eta behar diren informazio osagarri guztiak eskatuko dituzte espedientea osatu ahal izateko. Barrutiko Zuzendaritza bakoitzean dagokion Medikuntza Ikuskatzailetzak edo Farmazia Ikuskatzailetzak aldeko edo aurkako proposamen arrazoitua egingo du bideratu den itzulketa-eskabide bakoitzeko edo aurkeztutako aurretiazko erreklamazio bakoitzeko. Hitzarmen honen Azken Xedapenetatik Lehenengoaren arabera zehaztuko diren agiriak, hilero bidali beharko zaizkio Osasun Saileko Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariari erabaki dezan. Zazpigarrena: Farmaziako prestazioaren fakturazioa. Barrutiko Zuzendaritzetako Farmazi Unitateek hilero honako agiri hauek jaso beharko dituzte: lurraldeko fakturen laburpen orokorra, farmazia bakoitzaren faktura eta zenbait errezeta, hain zuzen ere, «Farmaziako prestazioa botiken bidez egiteko baldintzak finkatzen dituen hitzarmena»k, indarrean dagoenak, aipatzen dituenak. Osakidetzako zuzendari nagusiak eta EAEko Botikarioen hiru elkargo ofizialetako buruek 1994ko ekainaren 23an izenpetu zuten hitzarmen hori; elkargo ofizialetako buruek botiketako titularren izenean eta ordez jardun zuten. Barrutiko Zuzendaritzetako Farmazi Unitateek aurkeztu den fakturazioaren egiaztapenak egingo dituzte. Hori egin ondoren, aipatutako hitzarmenaren arabera jardungo dute eta, azkenik, Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzari proposatuko dizkiote, hala denean, egingo diren konturako ordainketetan, hitzarmenean aipatutatakoetan, sartu beharreko aldaketak. Barrutiko Zuzendaritzetako Farmazi Unitateek, berehala, fakturen laburpenok bidaliko dituzte Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzara. Zuzendaritza horrek, halaber, fakturazioaren zinta magnetikoa jasoko du. Botikarioen elkargo ofizialek, hilero, Zerbitzu Zuzendaritzari bidaliko diote aipatu hitzarmenean aipatzen den fakturazioaren zenbatekoa adierazten duen telegrama. Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzak, hilaren 15etik 20ra bitartean, dagokion transferentzia aginduko du elkargo bakoitzak adierazitako kontu-zenbakira. Esan beharrekoa da agindu horrek konturako ordainketaren izaera duela (hitzarmenean aipatzen den moduan): Barrutiko Zuzendaritzek hitzarmen horren eraskinean -fakturazioarenean- ezarritako moduan egingo dituzten egiaztapen eta informaziotratamenduaren esanetara geratzen da ordainketa. Zortzigarrena: Atzerriko sendagaiak. Barrutiko Zuzendaritzetan aurkeztu beharko dira atzerriko sendagaiak baimentzeko eskabideak. Zuzendaritzek, ondoren, eskabideak izapidatu beharko dituzte Osasun eta Kontsumo Ministerioko Atzerriko Sendagaien Hornidura Zerbitzuan. Aipatutako unitateek, halaber, jasotako sendagaiak banatuko dituzte dagozkien hartzaileen artean. Enpresa inportatzaileek edo laborategiek bidalitako fakturak egiaztatu ondoren, Farmazi Unitateek, hilero, fakturak, horien zerrenda eta laburpena igorriko dituzte Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzara. Hori guztia eginda, zuzendaritza horrek obligazioak hartu ahal izango du. Hirugarren atala.- Barrutiko Zuzendaritzak aurrekontuei buruzko agiriak izapidetuko ditu, hartutako erabakia interesatuei jakinaraziko die eta aitortutako zenbatekoen ordainketari segimendua egingo die. Laugarren atala.- 369/1995 Dekretuaren 9.2 azpiatalean, teknikaren nahiz tresneriaren aldetik eman beharreko laguntza ezartzen zen. Horri buruz adierazi behar da, honenbestez, hemendik aurrera espedienteen ebazpena Osasun Sailari dagokiola. Hala ere, espedienteak izapidatzeko batzorde bitarikoak orain arte osatzen zituzten Barrutiko Zuzendaritzetako langileek, izendapenakaldatzen ez diren bitartean, aurrerantzean ere lan hori egingo dute, baina orain sailaren interesak buruan dituztela. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak ahalmenak ditu agindu honek ezarritako zirkuituei eta agiriei buruzko jarraibideak emateko. Bigarrena.- Agindu honen bidez gauzatzen den kudeaketa-agindua 1996ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1995eko abenduak 19. Osasun sailburua, IÑAKI AZKUNA URRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.