Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1995eko maiatzaren 8koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Nekazaritzarako Aholku-mahai Nazionala arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 96
  • Hurrenkera-zk.: 2072
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1995/05/08
  • Argitaratze-data: 1995/05/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Atal bakarra.- 275/1989 Dekretuaren 10. atala ondoko era honetara geratuko da idatzirik: «10. atala.- Batzorde iraunkorra. 1.- Patronatuaren baitan, eta haren menpean, batzorde iraunkorra eratuko da, zein izango baita Patronatuaren eskuordea. Batzordeburua Patronatuko lehendakaria izango da, eta gainerako batzordekideak honako hauek izango dira: a) Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkaria. b) Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko ordezkaria. c) Arabako Foru Aldundiko ordezkaria. d) Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaria. e) Udalerri guztietako ordezkari bakarra. f) Finken jabeen elkarte edo taldeetako ordezkarietariko bat. g) Patronatuan dauden gainerako erakunde edo taldeetako ordezkari bat. h) Parkeko zuzendariartatzailea. 2.- Patronatuko idazkariak ihardungo du batzorde iraunkorreko idazkari.» AZKEN XEDAPENA Honako dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1995eko apirilak 25. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, JAVIER RETEGUI AYASTUY.Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuaren aldibaterako xedapenetariko bigarrenak xedatzen duenez, «Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Arautegi Organikoa ezartzen duen martxoaren 12ko 179/1991 Dekretuaren 13, 14, 15 eta 16. ataletan xedatutakoa egongo da indarrean, harik eta, dekretu honen garapenean, han aipatutako organo kolegiatuak arautzeko eman daitezen arauak indarrean jarri artean.» Aldibaterako xedapenetariko bigarrenak aipaturiko organo horietariko bat Nekazaritzarako Aholkumahai Nazionala da; mahai hori aipaturiko 179/1991 Dekretuaren 15. atalean arautu zen eta urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuaren 2. atalaren C) idazatian aipatzen da. Nekazaritza sektoreko profesionalek Euskal Autonomi Elkarteko nekazaritza-politikaren elaborazio eta jarraipenean parte hartzeko modua antolatzeak duen interesa kontutan hartuta, behar-beharrezkoa da urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretua garatzeko xedapen arau-emaile bat artikulatzea, aipatutako organo kolegiatuaren berezitasuna eta iraunkortasuna bermatzen dituen marko juridikoa ezartzeko xedeaz. Ondorioz, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Honako agindu honen xedea Nekazaritzarako Aholku-mahai Nazionala arautzeko markoa ezartzea da, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren organo kolegiatua izan dadin, guzti hori aipaturiko sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen dituen urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretua garatzeko. 2. atala.- Nekazaritzarako Aholku-mahai Nazionala nekazaritza sektoreko erakundeei entzuteko organoa da, eta berari dagokio sektore honetako profesionalek Euskal Autonomi Elkarteko nekazaritza-politikaren elaborazio eta jarraipenean parte hartzeko modua antolatzea. Aholku-mahaiaren ondorioak ez dira ez manuzkoak ez lotaraztekoak Administrazioarentzat. 3. atala.- 1.- Nekazaritzarako Aholku-mahai Nazionaleko kideak honako hauek izango dira: a) Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, mahaiburu izango dena, edo berak eskuordetzen duen pertsona. b) Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko izendapen askeko bi kargu, zuzendari lerrunetik beherakoak izango ez direnak eta sailburuak izendatuko dituenak. c) Foru aldundietako ordezkari bana. d) Euskal Autonomi Elkartean ordezkaritza duten nekazari elkarteetako ordezkari bana. e) Euskal Autonomi Elkarteko Nekazaritza Ganbaren ordezkari bana. f) Euskal Autonomi Elkarteko Nekazari Kooperatiben Federazioko bi ordezkari. g) Lurralde historikoetako kudeaketazentruen ordezkari bana: Lorra (Bizkaia), Lurgintza (Gipuzkoa) eta Aga (Araba). h) Basogintza Elkartearen ordezkari bat. i) Mendi-nekazaritzako Federazioaren ordezkari bat. j) Idazkaria, sailburuak izendatua. c), d), e), f), g), h) eta i) idazatietan aipatutako ordezkariak kargudun hautatuak izango dira, ordezkatzen duten erakunde bakoitzean. Gainera, aztertuko diren gaiengatik beharrekotzat hartzen diren gainerako pertsona guztiak deitu ahal izango ditu mahaiburuak bileretara. 2.- Mahaiak berak ezarriko du zenbatean behin bilduko den; horrez gain, mahaiburuak aparteko bilerarako deialdia egin ahal izango du beharrezkotzat hartzen duen guztietan. Osoko bilkurez gain, mahaiak beharrezkotzat hartzen dituen batzordeak eratu ahal izango ditu. 4. atala.- 1.- Mahaiburuari honako zeregin hauek dagozkio: a) Organoaren ordezkaritza egikaritzea. b) Bilkura arrunt eta apartekoetarako deialdia egitea eta eguneko aztergaien zerrenda finkatzea; horretarako, gainerako kideek, behar adina denbora emanez, egiten dituzten eskariak hartuko ditu kontutan, horrelakorik badago. c) Bilkuretan mahaiburu aritzea eta eztabaidak moderatzea. d) Aktei eta organoaren erabakien ziurtagiriei ikusonespena ematea. e) Mahaiburutzari datxezkion gainerako eginkizun guztiak betetzea. 2.- Mahaiko idazkariaren eginkizunak honako hauek izango dira: a) Mahaiburuak aginduta, bilkuretarako deialdia eta mahikideentzako zitazioa egitea. b) Bileretarako aztergaien zerrenda prestatu eta banatzea. c) Bilkuretako akta egin eta sendestea. d) Onartutako kontsulta, irizpen eta erabakien ziurtagiriak luzatzea. e) Txosten teknikoak eta beharrezkoak diren agiriak prestatzea, aurrikusitako bileretarako aztergaien zerrendaren arabera. f) Mahaiaren lan-batzordeak bultzatu eta koordinatzea, eta haien jarraipen teknikoa egitea. g) Idazkari karguari datxezkion gainerako eginkizun guztiak. AZKEN XEDAPENA Honako agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1995eko maiatzak 8. Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, JAVIER RETEGUI AYASTUY.