Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1995eko apirilaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Irale programan liberatuta dauden irakasleen hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko azterketen kalifikazio­sistema arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 88
  • Hurrenkera-zk.: 1901
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1995/04/10
  • Argitaratze-data: 1995/05/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Irakasleen Hizkuntz Eskakizunak egiaztatzeko ebaluazioirizpideakHezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1994ko urtarrilaren 10eko Aginduaren 1. Eraskinean (1994-1-26ko EHAA) ezarritakoak dira, bai HE1erako bai HE2rako. Agindu horren 11. atalak bai HE1eko eta bai HE2ko azterketen zatiak eta ariketak zehazten ditu. Agindu beraren 6. atalak ikasketariek IRALEko txandaren amaieran jasotzen duten balio-neurketa aipatzen du eta balio-neurketa horrek azterketaren emaitzan nolako eragina izan behar duen ezartzen. Oraingo agindu honek IRALEko deialdi itxietako azterketen zati eta ariketek izango duten balioa ezartzen du eta azterketarien azken balioespena lortzeko aplikatuko den sistema arautzen. Era berean, txanda-amaierako balio-neurketa zein kasutan eta nola aplikatuko den zehazten du. Ondorioz, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- HE1eko azterketaren zati eta ariketa desberdinak era honetan puntuatuko dira: 1. Idatzizko zatia: - Ahozkoaren ulermena: 0tik 5 puntura - Irakurriaren ulermena: 0tik 5 puntura - Idazlan laburra: Oso Gutxi-ri puntu 1 dagokio Gutxi-ri 2 puntu dagozkio Nahikoa-ri 4 puntu dagozkio Ongi-ri 6 puntu dagozkio Oso Ongi-ri 8 puntu dagozkio Bikain-i 10 puntu dagozkio - Idazlan luzea: Oso Gutxi-ri 5 puntu dagozkio Gutxi-ri 10 puntu dagozkio Nahikoa-ri 15 puntu dagozkio Ongi-ri 20 puntu dagozkio Oso Ongi-ri 25 puntu dagozkio Bikain-i 30 puntu dagozkio Idatzizko zatiaren kalifikazio orokorra kalkulatzeko ariketen puntuazioak batuko dira eta ondoko taula hau aplikatuko da: 0tik 10era : Oso Gutxi. 11tik 23ra: Gutxi. 24tik 32ra: Nahikoa. 33tik 40ra: Ongi. 41etik 45era:Oso Ongi. 46tik 50era: Bikain. 2. Ahozko zatia: Oso Gutxi. Gutxi. Nahikoa. Ongi. Oso Ongi. Bikain. 2. atala.- HE2ko azterketaren zati eta ariketa desberdinak era honetan puntuatuko dira: 1. Idatzizko zatia: - Irakurriaren Ulermena: 0tik 10 puntura - Idazlan Laburra: Oso Gutxi-ri puntu 1 dagokio Gutxi-ri 2 puntu dagozkio Nahikoa-ri 4 puntu dagozkio Ongi-ri 6 puntu dagozkio Oso Ongi-ri 8 puntu dagozkio Bikain-i 10 puntu dagozkio - Idazlan Luzea: Oso Gutxi-ri 5 puntu dagozkio Gutxi-ri 10 puntu dagozkio Nahikoa-ri 15 puntu dagozkio Ongi-ri 20 puntu dagozkio Oso Ongi-ri 25 puntu dagozkio Bikain-i 30 puntu dagozkio Idatzizko zatiaren kalifikazio orokorra kalkulatzeko ariketen puntuazioak batuko dira eta ondoko taula hau aplikatuko da: 0tik 10era: Oso Gutxi. 11tik 23ra: Gutxi. 24tik 32ra: Nahikoa. 33tik 40ra: Ongi. 41etik 45era: Oso Ongi. 46tik 50era: Bikain. 2. Ahozko zatia: Oso Gutxi. Gutxi. Nahikoa. Ongi. Oso Ongi. Bikain. 3. atala.- Bai HE1 eta bai HE2ko azterketa gainditzeko bi zatiak gainditu beharko dira, Idatzizkoa eta Ahozkoa. Azterketaren nota orokorra ondoko mailen arabera ipiniko da: Oso Gutxi Gutxi. Nahikoa. Ongi. Oso Ongi. Bikain. Bai zati idatzian, bai ahozkoan oinarrituta ipini behar den nota orokor hori erabakitzerakoan zalantzarik balego, ahozko zatia gehiago balioetsiko da. 4. atala.- Azterketa-batzordeak IRALE programan liberatuta dauden ikasketarien txanda-amaierako balioespenak izango ditu eskueran. Balioespen horiek kasu hauetan aldatu ahal izango dute azterketaren nota orokorra: a) Idatzian 22 edo 23 puntu lortu dituzten azterketariak, beti ere bi Idazlanetariko bat bederen eta Ahozko zatia gaindituta badituzte. b) Ahozko azterketan «gutxi» kalifikazioa izanik ere, gaindituaren muga-mugan dagoen kasu bereziren bat, beti ere Idatzizko zatia gaindituta badu. Kasu hauetan txanda-amaierako balioespena hartuko da kontuan, hain zuzen ere, HE1eko azterketan 3. moduluko balioespena eta HE2ko azterketan 5. modulukoa. 5. atala.- Laugarren atalean zehazten diren azterketari horien kasuan honela jokatuko da: azterketariak suspenditu duen azterketa-zatiari dagokion balioespena begiratuko da. Azterketariak Idatzizko zatia suspenditu badu, idazmenari dagokion balioespenari begiratuko zaio. Ahozko zatia suspenditu badu, aldiz, mintzamenari dagokion balioespena hartuko da kontuan. Arlo horretako txanda-amaierako balioespena positiboa denean, azken hau nagusituko da azken balioespen globala ematerakoan. Berraztertze-lan hau azterketabatzordeak edo, batzordeburuak hala nahi izanez gero, haren barnean horretarako moldatzen duen batzorde txikiago batek, burutuko du. 6. atala.- Azterketarien azken ebaluazioa azterketabatzordeakemango du «gai» edo «ez gai» moduan eta agindu honetan esandakoaren arabera. 7. atala.- Hala nahi duen azterketariari ahozko zatia grabatuko zaio. Horrek, besteak beste, erreklamazio-kasuetan kalifikazioa zuzen jarri dela ziurtatu ahal izatea ahalbideratuko du. 8. atala.- Azterketaren maila arauz finkaturik dagoenera egokitzen dela ziurtatzeko, notak jakinarazi aurretik azterketen ehuneko bat bigarren aldiz kalifikatuko da. Ahalmena ematen zaio Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari atal honetan ezarritakoa garatzeko neurriak har ditzan. 9. atala.- Kalifikazio-sistema hau aplikatzeko behar diren balorazio-irizpideak lantzea Epaimahai Bateragileari dagokio. AZKEN XEDAPENA Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1995eko apirilak 10. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, INAXIO OLIVERI ALBISU.