Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1994ko azaroaren 23koa, Herrizaingo sailburuarena, "B" motako joko-makinen instalazio buletinaren baimena arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 4342
  • Xedapen-zk.: 424
  • Xedapen-data: 1994/11/23
  • Argitaratze-data: 1994/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herrizaingoa

Testu legala

Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 7. atalean xedatzen denaren arabera, baimendutako jokoen berarizko araudiak Herrizaingo Sailak onartuko ditu, horien artean, kudeatu eta ustiatzeko arauak eta ikerketa eta kontrol administratiboaren xederako eskatu beharreko agirisorta. joko-makinen azpiarloan arauak ezartzen izandako esperientziak komenigarri egiten du zenbait neurri hartzea, horrekin hiru helburu lortuz: bat, administrazioaren aldeko kontrol neurriak sendotzea; bi, makinak instalatzeko ordurako lege aldeko baldintza guztiak arautzea; eta hiru, enpresa ikuspegitik enpresa operatzaileen eta baimendutako establezimenduen artean izandako harremanei iraunkortasuna ematea. Horiez gain, arau hauek behin-behinekoak izango dira, jokoaren azpiarloa era oso eta antolatuan arautu dezan joko-makinen Araudia onartzen ez den artekoak, alegia. Guzti horregatik, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko baimendutako establezimenduetan jartzen diren «B» motako jokomakinak jartzeko instalazio buletinen baimena arautzeko xedea du Agindu honek, Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legean ezarritakoa betez. 2. atala.- 1.- Instalazio buletina administrazio mailako agiria da, Agindu honen eraskinean jasota datorren inprimaki normalizatuan hiru aletan luzatua, eta horren bidez enpresa operatzailea eta establezimenduaren jabea hitzartuta gelditzen dira «B» motako makina jakin bat baimendutako establezimenduan jartzeko. 2.- Instalazio buletina derrigorrezkoa da «B» motako jokomakina ustiatzeko baina ez da nahikoa, ustiatzeko baimena ere behar baitu. 3. atala.- 1.- Instalazio buletina enpresa operatzaileak eta establezimenduaren jabeak izenpetuko dute, eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimena ere beharko du. Honako datu hauek jasoko dira gutxienez bertan: a) Makina mota, erregistro zenbakia eta saila. b) Ustiatzeko baimenaren zenbakia. c) Nortasun Agiri Nazionala edo, behar bada, enpresa operatzailearen Identifikazio Fiskaleko Kodea eta izena, eta Jokoaren Errolda Nagusian duen izenematezenbakia. d) Nortasun Agiri Nazionala edo, behar bada, establezimenduko jabearen Identifikazio Fiskaleko Kodea eta helbidea, eta baita establezimenduaren izen komertziala eta helbidea ere. 2.- Instalazio buletinaren baimenak hiru urterako balioa izango du Administrazioak ematen duenetik kontatzen hasita, eta epe hori beste hiru urtez luzatu ahal izango da, baimenak indarra galdu baino bi hilabete lehenago alde batek edo besteak haren balioa salatzen ez badu. 4. atala.- 1.- Instalazio buletinaren baimena honako arrazoiren batengatik amaituko da: a) Buletinaren gehienezko indarraldia igarotzeagatik. b) Aldeek idatziz horrela erabakitzen dutelako Administrazioaren aurrean. c) Instalazio buletinaren baimena amaituta dagoela adierazten duen epai irmoagatik. d) Aurkeztutako zenbait datu edo baimena lortzeko erantsitako agirietan azaldutako beste zenbaiten artean ezberdintasun garrantzizkoak antzematen direlako; hori gertatuz gero, beharrezkoa izango da Joko eta Ikuskizun zuzendariaren erabaki arrazoitua. e) Edozein arrazoirengatik, instalazio buletinaren oinarri zen ustiatzeko baimena amaituta gelditzen delako, edo enpresa operatzailearen jabegoa ezezten delako. f) Zigor-espediente baten ondorioz jarritako zigorragatik, zigor horrekin batera instalazio buletinaren oinarri den baimena amaitu edo geldiaraztekoa badakarte. g) Bi aldeen artean ustiatzen ari diren makinaren inguruan hitzartutako baldintza ekonomikoak horietako alde batek aldatzeagatik, baldintzak idatziz jasota izanez gero. h) Instalazio buletinean oinarritutako «B» motako makina ustiatzean, bi aldeetako batek errentagarritasun ekonomikorik ateratzen ez duelako. Kasu horretan, espedientea erabaki ahal izateko, Administrazioak makinaren ustiaketaren kontuikuskaritza eska diezaioke errentagarritasun eza alegatzen dionari. 2.- Establezimendua edo enpresa operatzailea jabe berri baten eskura joanez gero, horrek ez du amaituko instalazio buletinaren baimenaren indarraldia, izan ere, jabe berria lehengoaren eskubide eta betebeharretan subrogatuko da, jabe berriak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren aurrean buletinaren baimenaren balioa salatzen duenean izan ezik; kasu horretan, salaketa egiten den urteko abenduaren 31ra arte geldituko da soilik subrogatuta. 3.- Atal honetako 1 zenbakian ezarritakoa alde batera utziz, aldeetako batek indarrean dagoen instalazio buletina duen jokomakina bat ustiatzeari uko egitea gertatuz gero, ondorioak hauek lirateke: erantzule establezimenduaren jabea bada, buletinetan zigilua jartzeko inhabilitazio zigorra jarriko zaio aurreko buletinak zuen epea igaro arterako, eta erantzule enpresa operatzailea izanez gero, ezingo du ustiatzeko baimenik izan epe hori igaro arte. Erabaki hori Joko eta Ikuskizun zuzendariak hartuko du. 4.- Aurreko ataleko g) eta h) zatietan jasotako arrazoiengatik gertatzen denean amaitzea, erabaki hori Joko eta Ikuskizun zuzendariak hartuko du, dagokion espedientea ireki ondoren. Espedientean erabaki ahalik eta egokiena hartzeko, Administrazioak eragindako arloetako elkarte garrantzitsuenei denen artean txostena egin dezaten eska diezaieke. ALDIBATERAKO XEDAPENA Agindu honek indarra hartu aurretik gauzatutako instalazio buletinek balioa izango dute hitzartu zireneko epea igaro arte edo beste batzuk ordezkatzen dituzten arte, une horretatik aurrera arau honen menpe geldituko direlarik. INDARGABETZE XEDAPENA Indargabe gelditzen da Agindu honetan xedatutakoaren aurka doazen maila bereko edo apalagoko xedapen oro. AZKEN XEDAPENA Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteiz, 1994ko azaroak 23. Herrizaingo sailburua, JUAN M. ATUTXA MENDIOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.