Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1994ko urriaren 13koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Euskal Autonomi Elkartean animalia biziak garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuen erregistroa eratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 4011
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1994/10/13
  • Argitaratze-data: 1994/11/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

  1. ATALBURUA OSALANEKO LANGILEAK 40. atala.- Osalaneko langileak. 1.- Hauek dira Osalaneko langileak: a) Eusko Jaurlaritzak eta Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak aukeran izendatutako karguak dituztenak. b) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko plantiletako edo kidegoetako herri funtzionarioak izanik erakundean lan egiten dutenak. c) Estatutuko langileak. d) Lan-Hitzarmena duten langileak, finkoak edo aldi baterakoak. 2.- Aurreko b), c) eta d) idazatietan aipatutako langileak Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeari loturik egongo dira, bertan ezartzen den moduan. VI. ATALBURUA ONDAREA, BALIABIDEAK, AURREKONTUAK ETA KONTABILITATEA 41. atala.- Osalanen ondarea. 1.- Osalan sortzeari buruzko abenduaren 21eko 7/1993 Legearen gehigarrizko xedapenetatik lehenengoan agindutakoaren arabera, erakunde horri atxikiko zaizkio abenduaren 18ko 2557/1985 Erregeren Dekretuaren bidez Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatutako laneko segurtasun eta higienerako lurraldeko kabinete teknikoen ondasunak eta zerbitzuak, bai eta egun horretatik erakunde hau sortu bitartean eskuratutakoak ere. 2.- Erakundearen helburuak lortzeko beharrezkoak diren ondasunak ere atxikiko zaizkio. 3.- Atxikitzerakoan ondasuna, nahiz eskubidea herriondasuna bihurtuko da, Euskadiko ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 24. atalaren arabera. 42. atala.- Osalanen baliabideak. a) Euskal Autonomi Elkartearen aurrekontu orokorretan izendatutako kredituak. b) Osalanen izenean dauden edo berari atxikitako ondasunak eta eskubideak, eta horien etekinak. c) Ikerketa, teknika edo prestakuntzako iharduerak gauzatzerakoan, behar den moduan baimendutako zerbitzuetatik eratorritakoak, kasuan kasuko xedapenen arabera. d) Aitor dakiokeen beste edozein baliabide. 43. atala.- Aurrekontuak. 1.- Osalaneko kudeaketa urteko aurrekontuari lotuta egongo da. Aurrekontua onartzea Eusko Legebiltzarrari dagokio. 2.- Aurrekontuen egitura, beti ere diru-sarrerak eta gastuak sailkatu, zehaztasun gradua, horiek burutu eta likidatzeari begira, Euskadiko aurrekontuen jaurbidea osatzen duten araudiari eta erregelei egokitu beharko zaie. 44. atala.- Kontabilitatea eta kontuhartzea. Osalaneko Kontabilitaterako jaurbidea, kontuak aurkeztu eta kontuhartzeko, Euskal Autonomi Elkarteko kontabilitate eta ekonomi kontrolerako berariazko araudian ezarritakoa izango da. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Gizarte ordenako lege-hauste eta zigorrei buruzko legerian enpresariak aipatzen direnean, euskal kooperatibak eta laneko osasun unitateak termino horren barruan sartuko dira, Osalan sortzeari buruzko abenduaren 21eko 7/1993 Legearen azkeneko xedapenetatik hirugarrenean jasotako ondorioetarako. Langileak aipatzen direnean, bestalde, euskal Laneko Osasun Unitateetako langileak eta euskal kooperatibetako langileak eta Lan-bazkideak barne sartuko dira. Bigarrena.- Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorrean eta Osalanen iharduketaeremuan sartutako gaiei buruz indarrean dauden arauetan xedatutakoa ezartzeagatiko zigor-espedienteak hasiaraztea eta izapidetzea erakunde autonomiadunaren zerbitzuei dagozkie. Zerbitzuok erabaki proposamena aurkeztuko diote Osasun Saileko edo Eusko Jaurlaritzako agintedunei, zenbatekoaren arabera. Osasun Sailaren egitura organikoari buruzko uztailaren 28ko 217/1992 Dekretuan agindutakoaren arabera egingo da hori. Hirugarrena.- Iadanik ez dauden laneko seguritate eta higienerako lurralde kabineteetako higiene eta analisi klinikoetarako laborategietako langileak eta baliabide materialak dekretu honetako 22 eta 29.3. atalean aipatzen diren laborategien barruan sartuko dira. Laugarrena.- Osalan sortzeari buruzko abenduaren 21eko 7/1993 Legearen 11.2. atalean jasotako ondorioetarako, Laneko Osasun Unitatea eta laneko osasunaren gaietarako lurralde unitateak OsasunAgintaritza izango dira. ALDIBATERAKO XEDAPEN BAKARRA Dekretu honetan jasotako egitura indarrean sartzea lanpostuetako zerrenda berriekin eta lanpostuak sortzearekin batera burutuko da. Bien bitartean, egitura funtzionala iadanik ez dauden Laneko seguritate eta higienerako lurralde kabineteetan indarrean dagoena izango da.Epizootiei buruzko Legean eta bera garatzen duen Arautegiaren 52. atalean xedaturikoarekin bat etorriz, animaliak garraiatzeko ibilgailuak dituzten enpresa eta norbanakoek abeltzantzako organo eskudunean erregistratu beharko dituzte ibilgailuok. Uztailaren 24ko 2030/1981 Erregeren Dekretuaren ondorioz abereosasunaren alorrean Euskal Autonomi Elkarteari egindako, transferentziak, batetik, eta azaroaren 25eko 27/1983 Legearen bidez Erakunde Amankomunek emandako arauak garatzeko eta betearazteko Lurralde Historikoetako foru organoei esleituriko eskurnenek, bestetik, Euskal Autonomi Elkartearen lurralde eremuan animalia biziak garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuen erregistroa eratu eta arautu behar dela ezartzen dute eta erregistroaren kudeaketa foru organo eskudunei iratxekitzen diete. Erregistro hori, abereosasunaren alorreko helburua betetzeaz gain, Animaliak babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legearen ikuspegitik, ezinbesteko tresna da animaliak garraiatzen direnean behar bezala babesturik daudela bermatzeko, aipaturiko legearen 6. atalean xedatutakoa horrela beteaz. Ondorioz, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- 1.- Animalia biziak garraiatzeko Ibilgailuen Erregistroa eratzen da Euskal Autonomi Elkartean. 2.- Erregistro hori, abeltzantza eta abereosasunaren alorrean eskudunak diren foru organoek kudeatuko dute, zeinek bere lurralde eremuan. 2. atala.- 1.- Animaliak garraiatzeko ibilgailuak dituzten pertsona eta enpresak beharturik egongo dira inskripzio egokia lortzera. 2.- Erregistroan inskribatzeko eskabideak foru organo eskudunari zuzenduko zaion eskaeraorriaren bidez egingo dira, honako agiri hauek erantsita: a) Ibilgailuaren titularra den pertsona edo enpresaren NAN edo IFKren kopia. b) Ibilgailuaren zirkulaziobairaenaren kopia. c) IATko txartel eguneratuaren kopia, non agertuko baita ibilgailua kaiola motako ibilgailu legez sailkaturik dagoela, animalia biziak garraiatzeko bereziki egokiturik. d) Garraio hori itzalpetzen duen administraziobaimenaren kopia, garraioen alorrean eskuduna den administrazioorganoak luzatuta. 3.- Eskabidean ibilgailuaren ezaugarri nagusiak adierazi beharko dira, bereziki honako hauek: - Ibilgailuaren matrikula. - Ibilgailuaren marka eta modeloa. - Bastidorearen zenbakia. - Ibilgailuaren gaitasuna: animalien espezie, arraza, adin, pisu eta abarren arabera garraia dezakeen kopuruari dagokionez. - Ibilgailuaren titularraren nortasun eta datu pertsonalak. 3. atala.- Behin ibilgailua erregistro egokian inskribatuz gero, interesatuari emango zaion eta bi urteko iraunaldia izango duen ziurtagiria luzatuko du foru organo eskudunak; epe horren buruan, berriztatu egin beharko da. 4. atala.- Erregistraturiko ibilgailuaren erabilera edo ezaugarrien edozein aldaketa erregistroari jakinarazi beharko zaio, egoki diren ondorioetarako. AZKEN XEDAPENA Honako agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1994ko urriak 13. Nekazaritza eta Arrantza sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.