Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1994ko irailaren 5ekoa, Ekonomia eta Ogasun sailburuarena, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako zenbatekoak eguneratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 170
  • Hurrenkera-zk.: 3187
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1994/09/05
  • Argitaratze-data: 1994/09/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Ogasun

Testu legala

Eusko legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legeko Erabaki Gehigarrietatik laugarrenak zehazten duenez «Lege honetan ohartemandako zenbatekoak lehenagotik zehaztutako pezetakopurueiburuzkoak dira» eta Ekonomi eta Ogasun Sailari dagokio zenbateko horien eguneratzea egitea, hauteskundeetarako deia egin eta hurrengo bost egunetan. Bestalde, eta egoera berezi lez hartuta, aipatu legearen 151-2 atalak agintzen duenez, hauteskundeetako gastuei buruzko dirulaguntza publikoak hauteskundeetarako deia egin ondorengo zazpi egunetan eguneratuko dira. Abuztuaren 29ko 346/1994 Dekretuz Eusko Legebiltzarra ezabatu eta Hauteskundeetarako deia egin zenez (abuztuaren 30ko EHAAren 164 zenbakia), aurreko idazatietan jasotzen den legezko manua bete egin behar da. Ondorioz, honako hauXEDATU DUT: Lehenengoa.- Hauteskundeetako gastueei buruzko dirulaguntza publikoak izanik, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legeko 151-1 atalean jasotako zenbatekoak, horrela geratzen dira: 1.- a) letrari dagokiona: Milioi bat berrehun eta hogeita hamaika mila pezeta. (1.231.000) 2.- b) letrari dagokiona: Ehun eta larogeita bost pezeta (185) 3.- c) letrari dagokiona: Hogeita bederatzi milioi bostehun eta berrogeita lau mila pezeta. (29.544.000) Bigarrena.- Aurreko atalean jaso ez eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako beste zenbateko guztiek, ehuneko hogeita hiru kakotx bateko igoera izango dute (%23,1). Vitoria-Gasteiz, 1994ko irailak 5. Ekonomi eta Ogasun saiburua, JOSÉ LUIS LARREA JIMÉNEZ DE VICUÑA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.