Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1994ko uztailaren 21ekoa, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Euskadiko Kooperatiben Erroldaren antolaketa eta ihardunbidea erroldaren egitura bateratura egokitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 2800
  • Xedapen-zk.: 284
  • Xedapen-data: 1994/07/21
  • Argitaratze-data: 1994/08/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Uztailaren 26ko 161/1982 Dekretuak, Euskadiko Kooperatiben Errolda arautzen zuenak, administrazio antolaketa banatua ezartzea erabaki zuen zerbitzu hori eskaintzeko, Kooperatibei buruzko otsailaren 11ko 1/1982 Legeko laugarren xedapen gehigarria garatzearren, eta horretarako, hiru lurraldeetarako sail bana eta sail nagusi bat eratu zituen, bakoitza bere aginpideekin. Aitzitik, Euskadiko Kooperatiben Erroldaren antolaketa eta ihardunbideari buruzko maiatzaren 24ko 189/1994 Legeko 1. atalean erabaki da Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Ekonomia Zuzendaritzari atxikitako sail bateratua dela errolda, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeko 15.1 atalarekin bat etorriz. Egitura berria ezartzeaz gain, aurreko idazatian aipatzen diren arauek eginkizun eta aginpide berriak ematen dizkiote Euskadiko Kooperatiben Erroldari. Hori horrela, antolaketa administratibo batetik beste batera aldatzeak lehengo erroldaliburuen ordez pixkanaka liburu berriak taxuz sailkatzea eskatzen du, ezberdinak direlako, erroldako eragiketak aldatzen direlako eta zenbait eginkizunen gaineko aginpidea ere banatua dagoelako. Bestalde, komenigarritzat jo da sistema banatuari eustea Errolda arduradunaren eskuhartze zuzena eskatzen ez duten eginkizunak betetzeko (Gizarte Ekonomia zuzendaria da Errolda arduraduna, 189/1994 Dekretuko laugarren xedapen gehigarriaren arabera), kooperatibak erroldan errazago sartzeko bide izan dezaten, hala publizitate formala betetzeko nola erroldako zenbait betebehar errazteko. Ondorioz, 189/1994 Dekretuko aldi baterako bigarren xedapenean eta azken xedapenean erabakitakoa beteaz, eta Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenari eta interesaturik dauden erakunde aholkuemaileei entzun ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- 1.- 4/1993 Legera egokitu gabeko kooperatiben erroldaliburuak, 161/1982 Dekretuan araututakoak, pixkanaka ordezkatuko dira, Agindu hau indarrean jarri eta gero erroldatu nahi diren oharpenen arabera, eta 189/1994 Dekretuak arautzen duen liburu berrian egokitzen zaien orrira aldatuko zaizkie lehengo erroldaxehetasunak. Aurreko idazatian aipatzen den ordezkatzea erabat gauzatu arte, 161/1982 Dekretuak araututako liburuek ondorio guztiak sortuko dituzte. Nolanahi ere, erroldan gordeko dira liburu horiek. 2.- 4/1993 Legearen arabera eratutako nahiz lege horretara egokitutako kooperatiben lehengo erroldaxehetasunak liburu berrietara aldatuko dira Agindu hau indarrean jartzen denean. 2. atala.- 1.- 189/1994 Dekretuko 81. atalean aipatzen den gaitze- eta legeztatze- eskaerak kooperatibaren egoitza dagoeneko lurraldeko lanordezkaritzan aurkeztu behar dira dagozkion liburuekin batera, nahi izanez gero Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legean ohartemandako bideetakoren batez baliatuz. 2.- Liburuak gaitu edo legeztatu ondoren, administraziosailetikaterako dira. 3.- 189/1994 Dekretuko 90. atalean aipatzen diren urteko kontuak gordetzeko aurkeztu beharreko agiriak atal honetako 1. zenbakian erabakitakoaren arabera aurkeztuko dira. 4.- 189/1994 Dekretuko 7.5 atalean arautzen den publizitate formala Lan Sailaren lurralde ordezkaritzen bitartez egin daiteke. 3. atala.- Prozedura informatikoak aplika daitezke liburuan eragiketak burutzeko, baita oharpenak egiteko eta gainerako erroldalanetarako ere. ALDI BATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Orain arte indarrean zeuden erabakiek emandako aginpidea duenak tramitatu eta erabakiko ditu Agindu hau indarrean jarri aurretik hasitako espedienteak. Bigarrena.- Erroldako eragiketei prozedura informatikoak aplikatzen ez zaien bitartean aurreko araudiaren arabera erroldatuta dauden erakundeak balia daitezke agindu honetako 2.4 atalean ezartzen den aukeraz. AZKEN XEDAPENA Euskadiko Kooperatiben Erroldaren antolaketa eta ihardunbidea arautzen duen maiatzaren 24ko 189/1994 Dekretua indarrean jartzen den egun berean jarriko da indarrean, halaber, agindu hau. Vitoria-Gasteiz, 1994ko, uztailak 21. Lan eta Gizarte Segurantza sailburua, PAULINO LUESMA CORREAS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.