Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1994ko ekainaren 13koa, Osasun sailburuarena, Errepidezko Osasungarraioari buruzko Araudia onartzeko den Dekretuaren I. eraskina aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 122
  • Hurrenkera-zk.: 2330
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1994/06/13
  • Argitaratze-data: 1994/06/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

1994ko martxoaren 21eko 55. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Urkiolako Parke Naturaleko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onesteko otsailaren 22ko 102/1994 Dekretuan huts egin dela ohartuta, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuaren 24.2.a) atalean finkatutakoaren indarrez, bidezko den zuzenketa egiten da jarraian: Honako hau dioen lekuan: «ALDIBATERAKO XEDAPENA Honako dekretu hau indarean jarri eta urtebeteko epean, Abadiño, Amorebieta-Echano, Atxondo, Dima, Izurza, Mañaria eta Aramaioko udal mugarteak ukitzen dituzten eta lurralde eta inguru fisikoa antolatzeko diren tresnak, onetsitako planean ezarritako zehaztapenei egokituko zaizkie. Egokitzapen hori gertatu bitartean, planeko zehaztapenak lurralde edo inguru fisikoaren antolamendurako tresna horiei nagusituko zaizkie eta horrela aplikatuko dira.» Beste hau esan behar du: «ALDIBATERAKO XEDAPENA Honako dekretu hau indarean jarri eta urtebeteko epean, Abadiño, Amorebieta-Echano, Atxondo, Dima, Durango, Izurza, Mañaria eta Aramaioko udal mugarteak ukitzen dituzten eta lurralde eta inguru fisikoa antolatzeko diren tresnak, onetsitako planean ezarritako zehaztapenei egokituko zaizkie. Egokitzapen hori gertatu bitartean, planeko zehaztapenak lurralde edo inguru fisikoaren antolamendurako tresna horiei nagusituko zaizkie eta horrela aplikatuko dira.»Errepidezko Osasungarraioari buruzko Araudia onartzeko den azaroaren 25eko 279/1986 Dekretuaren 10. atalean ezartzen denez, dekretu horretako eraskinak Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailaren aginduz aldatu beharko dira. Gaurregun, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailen egitekoak eta ihardutzealorrakezartzeko den urriaren 2ko 525/1991 Dekretuaren 12. atalaren arabera, Osasun Sailari dagokio eskuduntza hori gauzatzea. 279/1986 Dekretuak indarra hartu zuenetik hona izandako esperientzia kontutan izanda eta larrialdietako eta medikalizatutako osasungarraiorako ibilgailuek izan dituzten teknikazko aurrerapenak kontutan izanda, egokitzat jotzen da ibilgailu horien hainbat ezaugarri, teknika eta osasun mailakoak alegia, aldatzea. Gaurregungo osasun premiei eta merkatuan dauden baldintza tekniko aurreratu eta modernoenei egokitzea da aldaketaren helburua, eta bereziki, U motako edo larrialditarako anbulantziei eta M motako edo medikalizatutako anbulantziei dagokienez. Horiek horrela, Europako Ekonomi Elkartearen Komisioari arau eta arauteria teknikoen arloko informazioa bidaltzea arautzeko den maiatzaren 12ko 568/1989 Erregeren Dekretuan jasotako izapideak bete direnez, eta Elkarteko kide diren estatuek eta Komisioak egindako oharrak kontutan hartuta, hauXEDATU DUT:Atal bakarra.- 1.- Azaroaren 25eko 279/1986 Dekretuaren I. eraskina, larrialdietako anbulantziek (U mota) dituzten teknika eta osasun mailako ezaugarriei eta ibilgailuaren ezaugarriei, bertan egoteko baldintzei eta horniketari dagokienez, honela idatzita geratuko da: «U motako anbulantziak edo larrialditako anbulantziak, gaixoarentzat nahitaezko diren oinarrizko neurriak emateko osagaiz hornitutako ibilgailuak dira eta gaitzaren edo garraiatzearen beraren ondoriozko heriotzarriskua edo horren ondorioak ahalik eta gutxien murrizten duten baldintzak dituztenak. Ibilgailuaren ezaugarriak: - Furgoi motako ibilgailua, 10 LZ potentzia fiskalekoa edo handiagokoa. - Indarrean dauden legeek eskatzen dituzten baldintza teknikoak dituen balaztasistema. - Suspentsioa, ibilgailuak lan egin behar dueneko zamaketa egoeretan, garraiaketa erosoa eta egokia bermatuko duena. - Karrozeria zuria, pintura isladatzaile gorriz egindako perimetromarra bi dituela luzeetara. - Anbulantzia hitza aurreko aldean idatzita, isladaketaz irakur daitekeena. - Atzeko aldeko ateak xafla bikoitzekoak izango dira; 180 gradutik 270rako irekidura eta kanpoko aldetik eta barruko aldetik ireki daitekeen itxidurasistema izango dute. Goiko aldean segurtasunkristal zehargiak dituzten bi leihoz hornitua egongo da. - Alboko atea izan beharko du, ibilgailuaren eskumaldean kokatua, osasunzelulara sartzeko. Segurtasunkristal zehargia izan beharko du. - Seinaleak: anbar koloreko aldizkotasunadierazgailuak (lehentasunekoa), eraginkorrak, indarrean dagoen zirkulaziokodean ezarritakoa kontutan hartuz. - Megafoniadun sirena. - Argi halogenoak eta behelainotarakoak. - Urrutirako argiteri halogenoa aurreko aldean, atera eta heda daitekeena. - «Warning» adierazgailuak. Anbulantzian egon ahal izateko baldintzak: - Indarrean dauden lege-arauek eskatzen dituzten baldintzak bete beharko ditu gidariaren gelak eta, egon beharreko langileentzako harmena eduki beharko du, gutxienez. - Gidatzekabinatik bereiztuta egongo da osasungela; luna zehargi irristakorra izango du, komunikatzeko zuloak izango dituena. - Gelako ormak hotzberotik eta zaratetatik babesteko osagaiz horniturik egongo dira, indarrean dauden legeek eskatzen dituzten materialez egindakoak. - Zoluak estaldura irristagaitza, jarraikorra, trinkoa, materiale iragazkaitza, erasoezina eta erregaitza izango du; ormetako estaldurak lauak izango dira. Guztiak garbitu ahal izango dira eta ohizko desinfektatzaileekiko erresistenteak. - Tamainua: sorospenlana eroso egiteko moduko neurriak izan beharko ditu anbulantziak. - Osasunzelularako gelak, berogailu, aireztapen eta argiteria elektrikoa izango ditu, behar beste, eta gidatzekabinetekoezbereiztuak. - Osasungelan armairuak edo apalak egongo dira tresnetarako; gomendagarria da zapala den zerbait edo taularen bat edukitzea, sendaketarako materiala eta medikagaiak prestatzeko. Isurbidea duen konketa ere egon beharko da, gutxienez, 10 l.-ko harmena izango duena. Horniketa: - Alboko mugimenduetarako eta Trendelemburg positibo eta negatiboko posizioetarako aukerak eskeintzen dituen portakamila; sistema mekanikoak, hautaketahidraulikoak,elektrikoak edo antzekoak erabili beharko dira horretarako. - Behintzat 40 cm.-ko gune askea izan beharko du kamilaburuan. - Gurpildun eta patindun kamilari eusteko, hori irristatzeko eta tinkatzeko sistema eraginkorra izango du. Tinkatzea adarren bidez egingo da, alboko burdinbidez edo gidarizko segurtasunsistemara egokituta. - Gaixoa daraman kamilla, erraz eta ziur kokatu eta atera beharko da kanpoalderaino. - Helduentzako moduko kamila bat, bularraldea eta gerria inguratzen duten loturauhalak izango dituena (eskuturrekoz, belaunekoz eta bururako arnesez), indarrean dauden legeen arabera. - «Artazi» edo «pala» erako kamila, desmunta daitekeena. - Bi manta. - Bi izara. - Kamilarako plastiko bat (estali egiten duena eta garbi daitekeena). - Buruki bat. - Haizekentze bidezko inmobilizaziorako koltxoia. - Aulki arin bat, toles daitekeena, eserita eraman ahal izateko, gurpilduna. - 1.500 l.-ko gutxienezko harmena duten oxigenodun bala bi, bateratutako sarea eta Venturi hezegailu eta xurgagailua duena. - Oxigenodun bala, mugi daitekeena. - Eskuz aireztatzeko aparailua, maskarilak dituena. - Intubazio endotrakealerako materialeak. - Zainbarruetako perfusiotarako soluzioa untzitan edo poltsatan zintzilikaturik izateko dispositibo bikoitza. - Arterien tentsioa erregistratzeko tresna. - Fonendoskopioa. - Ebakuntza txikietarako tresnakutxa. - Presakako medikagaietarako kutxa. - Sendaketerako materialea. - Plastikozko ziria eta botila apurtezina. - 6 kg. Halóneko suitzalgailua. - Ordezko gurpil bat. - Ibilgailuari errepidean laguntza mekanikoa emateko tresnak. - Etengabeko korrontezko elektraestekaguneak, 12V.-koak, 4 gutxienez. - Osasungelan, proiektatzaile argiduna, mugi eta atera daitekeena. - Gidariaren gelatik osasun zelularekin komunikatzeko interfonoa. - Linterna birrornigarria kabinan. - Hausturak inmobilizatzeko materialea. - Salbamendu egoeretan inmobilizatzeko tresneria. - Koordinaketategiarekin komunikatzeko irrati igorlehartzailea, indarrean dauden berarizko arauekin bat etorriz. - Oharra: berarizko etiologiadun gaixoak garraiatzen erabiliko diren errekurtsoek, kasu bakoitzerako zehaztuko diren hornigai osagarriak izango dituzte». 2.- Azaroaren 25eko 279/1986 Dekretuaren I. eraskina, medikalizatutako anbulantzien (M mota) osasun eta teknina mailako ezaugarriei buruz eta horiek kentzeari dagokionez, honela idatzirik geratuko da: «- suspentsioa, ibilgailuak lan egin behar dueneko zamaketa egoeretan, garraiaketa erosoa eta egokia bermatuko duena. 3.- Aurrez esandakoa gorabehera, Europako Elkarteko kide den edozein estatutan edota Europako Ekonomi Eremuari buruzko Akordioa izenpetu zuten estatuetan indarrean dauden zehaztapen teknikoen arabera datozen ibilgailuei dagokienez, ibilgailuak onartu egingo dira, eraskin honetan jasotzen diren segurtasunbaldintzen baliokideak dituztela bermatzen badute. BALIOGABETZE XEDAPENA 1993ko abenduaren 28ko eta martxoaren 31ko aginduak indargabeturik gelditzen dira, bai eta, maila berekoak edo beheragokoak izanda, agindu honetan xedatutakoaren aurka doazen gainerako xedapenenak ere. AZKEN XEDAPENA Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteiz, 1994ko ekainak 13. Osasun sailburua, JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.