Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1994ko ekainaren 7koa, Osasun sailburuarena, Bihotz eta Odol-basoetako Gaisotasunei buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea eratzeko zen Agindua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 118
  • Hurrenkera-zk.: 2275
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1994/06/07
  • Argitaratze-data: 1994/06/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Atal bakarra.- Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea - Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S.A. akziokako merkataritza elkartea osatzeari buruzko otsailaren 1eko 60/1982 Dekretuko 7. atala aldatzea, honako era honetan: «7. atala: honako kide hauek osatuko dute Administrazio Kontseilua: a) Lehendakaria eta lehendakariordea Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburuak izendatuko ditu. b) Bokal bana, Lehendakaritzako Idazkaritzaren eta Jaurlaritzaren sail bakoitzeko ordezkari lez; Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailak, ordea, bi bokal izango ditu. c) Idazkaria: Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailordetzako legelari bat, sailburuordeak aukeratu eta izendatuko duena. INDARGABETZE XEDAPENA Irailaren 11ko 302/1984 Dekretua, uztailaren 23ko 248/1985 Dekretua eta maiatzaren 24ko 129/1988 Dekretua indargabetu egiten dira. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun beretik izango du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1994ko ekainak 21. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburua, JOSEBA M. DE ZUBIA Y ATXAERANDIO.Osasun Saileko batzorde aholkuemaileen erregimenari buruzko abuztuaren 3ko 240/1993 Dekretuaren 5. atalean ezartzen denez, Osasun Saileko batzorde aholkuemaileak lehendakari batek, idazkari batek eta, gehienez ere, 20 bokalek osatuko dituzte. Bestalde, Bihotz eta Odol-basoetako Gaisotasunei buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea eratzeko Osasun sailburuak 1993ko azaroaren 3an eman zuen Aginduaren 3. atalean ezarri zenez, Osasun sailburuak izendatutako lehendakari batek, idazkari batek eta 14 bokalek osatuko dute batzorde hori. Agindu hori eman eta gero, 18 bokal izateko beharra ikusi da, Euskadin bihotz eta Odol-basoetako gaisotasunei aurrehartzen eta horiek kontralatzen diharduten osasun erakunde eta entitate guztietan ordezkotza handiagoa izateko. Hori dela eta, hauXEDATU DUT: Lehenengo atala.- 1993ko azaroaren 3ko Aginduaren 3. atala honela idatzita geratuko da: «Bihotz eta Odol-basoetako Gaisotasunei buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea lehendakari batek, idazkari batek eta 18 bokalek osatuko dute. Osasun sailburuak izendatuko ditu.» Bigarren atala.- 1993ko azaroaren 3ko Aginduaren 4. atala honela idatzita geratuko da: «Bokalak Osasun sailburuak izendatuko ditu. Kontseilua osatuko dutenak hauek izango dira: - Sociedad Vasco-Navarra de Cardiología elkartea ordezkatuz, bost bokal, lau kardiologian espezialistak direnak eta bat, bihotz eta Odol-basoetako kirurgian. - Sociedad Neurológica del País Vasco elkartea ordezkatuz, bokal bat. - Bihotz eta Odol-basoetako kirurgian gaitasun aitortua duten eta titularitate pribatukoak diren ospital zentruak ordezkatuz, bokal bat. - Osakidetzako sorospen zentruak ordezkatuz, sei bokal. - Osasun saila ordezkatuko duten bost bokal: Osasun Publikorako Zuzendaritza ordezkatuz, bat. Osasun Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa Zuzendaritza ordezkatuz, bat. Osasun Informazio, Irakaskuntza eta Ikerketa Zuzendaritza ordezkatuz, bat. Osakidetzako Osasun-Sorospeneko Zuzendaritza ordezkatuz, bi. AZKEN XEDAPENA Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteiz, 1994ko ekainak 7. Osasun sailburua, JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.