Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1994ko apirilaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Oinarrizko Irakaskuntzako ESKOLAKETA-LIBURUA eskatu eta erregistratzeko bidea arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 1747
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1994/04/29
  • Argitaratze-data: 1994/05/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

1992ko urriaren 30eko Aginduak (azaroaren 11ko EAO) honako gai hauek arautu zituen: batetik, HezkuntzaSistemarenAntolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak araututako irakaskuntza orokorren ebaluaziotxostenen oinarrizko osagaiak eta, bestetik, 1993ko apirilaren 2ko Aginduak (azaroaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) aldatutako ikaslemugikortasuna bermatzeko beharrezko diren eta ebaluaziobidetik datozen baldintza formalak. Urriaren 30eko agindu horrek, bada, finkatu egiten ditu Estatu osorako diren ebaluazioagiriak; agiri horiek ikasleek egindako ikasketak biltzen dituzte eta aukera ematen dute Hezkuntza-sistemako maila edo etapa batetik bestera mugitzeko, bai eta ikastetxe batetik bestera joateko ere. Aipatutako Aginduak agiri ofizialaren maila eman zion Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburuari (bai Lehen Hezkuntzakoari, bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoari). Bertan esaten denez, honako inguruabar hauek jaso beharko dira: ikastetxealdaketak, eskolaratzeurteak, igarotzeei buruzko erabakiak, kalifikazioak eta, hala badagokio, Bigarren Hezkuntzako graduatutitulua emateko proposamena. Aginduaren hamalaugarren puntuko lehenengo idazatian zehazten denez, hezkuntzaarloko betebeteko aginpideak dituzten hezkuntzaadministrazioek argitaratu beharko dute liburu hori, eta administrazio horiek izango dira agiri ofizial hori eskatu eta erregistratzeko bidea ezarriko dutenak. Aginduaren azken xedapenetarik hirugarrenak baimena ematen die autonomiaelkarteetako erakunde aginpidedunei agindu hori egokiro ezartzeko behar diren jarraibideak eman ditzaten. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Oinarrizko Irakaskuntzako ESKOLAKETA-LIBURUA argitaratu duenez, eta Eusko Jaurlaritzak abuztuaren 11n emandako 237/1992 Dekretuak arautu zituen Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak 1992-93 ikasturtean hasi zirenez, bidezkoa da Oinarrizko Irakaskuntzako ESKOLAKETA-LIBURUA eskatu, bete eta erregistratzeko bidea arautzea. Ondorioz, legediak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari ematen dizkion aginpideak erabiliz,XEDATU DUT: 1. atala.- Ezarpeneremua Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko lurraldeeremuko ikastetxe publiko nahiz pribatu guztietan ezarri beharko da agindu hau, baldin eta Hezkuntza-Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarritako Oinarrizko Irakaskuntzari (Lehen Hezkuntzari eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari) dagozkion irakaskuntzak ematen badituzte. 2. atala.- Eskolaketa-liburuaren ezaugarriak 1.- Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburua (Lehen Hezkuntzakoa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoa) oinarrizko agiri ofizial mota bat da, hain zuzen ere, ikasleak ikasketetan izandako kalifikazioak eta bere ikasketetako bilakaerari buruzko erabakiak biltzen dituena eta egindako ikasketak egiaztatzeko balio duena. Bestalde, ikasleak maila edo etapa bereko ikastetxe batetik bestera joateko edo Lehen Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara igarotzeko aukera ematen du liburuak. 2.- Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburu honek Zehatz-mehatz jasoko ditu ikaslearen ikasbideari buruzko argibideak: ikaslearen ebaluazioagirietan azaldutakoak eta ikastetxean gordetzen den ikasketaespedientean bildutakoak. 3.- Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburua ikasten ari den ikastetxean egongo da jasota eta Derrigorrezko Irakaskuntza amaitu arte ez zaio ikasleari emango. 4.- Kasu bakoitzean fede eman behar duten pertsonen izenpeek azaldu beharko dute Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburuan. Izenpeon azpian izenpetzailearen izena eta abizenak jasoko dira. 5.- Gerta litezkeen datu okerren zuzenketak egiaztatzeko, idazkariak eginbidea gauzatu eta izenpetu beharko du. Zuzenketok, ahal bada, orrialde berean azaldu beharko dute edo, bestela, geratzen diren hutsuneetan edo oharrak egiteko tokietan. 3. atala.- Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburua eskatu eta erregistratzea 1.- Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako zuzendariek, urriaren bigarren hamabostaldiaren barruan, Oinarrizko Irakaskuntzako ESKOLAKETA-LIBURUA behar duten ikasleen zerrendako bi ale aurkeztu beharko dizkiote dagokien barrutiko Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoari. Horretarako, II. eraskineko eredua erabiliko da. 2.- Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburuak eskatzen diren urte horretan 6 urte betetzen dituzten umeen Izen-abizenak jasoko dira zerrendan, eta alfabetoaren arabera antolatuko. 3.- Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek, halaber, aurreko zenbakian azaldutako epe berean, Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburuak eskatu beharko dituzte Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edozein ziklo edo mailatara, hainbat arrazoi direla eta, sartu eta liburua ez duten ikasleentzat. Salbuespenen bat medio, bigarren eskolaketaliburu bat eskatzen bada, bigarren hori emateko arrazoiak zein izan diren azaldu beharko da liburuaren eraskin batean. 4.- Eskaera egiteko, II. eraskina erabiliko da. Lehen Hezkuntzako ikastetxeek, hirugarren atalean ezarri den eskabide berean, bigarren liburua eskatzen duten ikasleen zerrenda erantsiko dute. Zerrenda horrek, hurrenkerazenbakiarenarabera antolatuta, zerrenda arrunteko azken ikaslearen atzean joan beharko du, bien tartean marra horizontal bat dela. 5.- Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edozein ziklo edo mailatara, hainbat arrazoi direla eta, sartu baina liburua ez duten ikasleei dagozkien Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburuak eskuratu ondoren, ikastetxeetako idazkariek, zuzendarien laguntzaz, behar bezala bete beharko dituzte liburuok. Horrekin batera, eskolaketaliburu berria irekitzeko arrazoiak jaso beharko dira 4. orrialdeko Oharrak deritzon atalean. 6.- Bigarren eskolaketaliburuak irekitzen direnean, hala jaso beharko da 4. orrialdeko Oharrak deritzon atalean, horretarako, IV. eraskinean adierazten den eginbidea erabiliz. Bestalde, ikaslearen ikasketaespedientean azaltzen diren datuak ere idatzi beharko dira eskolaketaliburuan. 7.- Bigarren Eskolaketa-liburuaren eskaria Bigarren Hezkuntzako ikastetxeren batean gertatzen bada, bertako idazkariak egiaztagiri bat eskatu beharko dio ikasleak ikasi duen Lehen Hezkuntzako azken ikastetxeari. Egiaztagiri horretan honako datu hauek adieraziko dira: eskolaurteak, Lehen Hezkuntzako zikloetan lorturiko ebaluazioemaitzak eta igarotzeerabakiak. Egiaztagiri hori eskuratu ondoren, eskolaketaliburuan jaso beharko da Lehen Hezkuntzari dagozkion orrialdeetan. 8.- Hezkuntzako ikuskari nagusiak, ikastetxe guztietako eskariak bildutakoan, Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari emango dio dauden beharren berri, eta horretarako I. eraskina erabiliko da. 9.- Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzak, jarraian, eskatutako aleak igorriko dizkio Ikuskaritzako lurraldebarruti bakoitzari; I. eraskinaren arabera jasoko dira igorritako aleen saila eta zenbakiak. 10.- Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak erregistratuko ditu Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburuak. Ikasle bakoitzak bere Oinarrizko Irakaskuntzako ESKOLAKETA-LIBURUA izango du. Ikasle bakoitzari emango zaion Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburuaren erregistrozenbakiak lau zati izango ditu: - Lehena lurralde historikoari dagokio: 48 Bizkairako, 20 Gipuzkoarako eta 01 Arabarako. - Bigarrena, aldiz, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoko lurraldebarrutiari dagokio. Hona hemen lurralde bakoitzeko barrutien zenbakiak: Bizkaiari dagokionez, 1 Durangorako, 2 Santurtzirako, 3 Bilborako, 4 Basaurirako, 5 Barakaldorako eta 6 Getxorako; Gipuzkoari dagokionez, 1 Irunerako, 2 Donostiarako, 3 Eibarrerako, 4 Tolosarako eta 5 Lasarterako; Arabari dagokionez, 1 Gasteizerako eta 2 Gasteizerako. - Hirugarrenak ikaslearen Hurrenkera-zenbakia adierazten du; Ikuskaritza Teknikoak ikastetxeari ematen dizkion zenbakien artean egon beharko du hurrenkerarenak. - Azken zatian, ordea, ikasturtea adieraziko da, urte bakoitzaren azken zenbaki biak erabiliz. 11.- Ikuskaritza Teknikoak, hirugarren atalak ezartzen duen zerrendarekin bat, Oinarrizko Irakaskuntzako Eskolaketa-liburuaren erregistrozenbakiak esleituko dizkie ikastetxeei. Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburubat izango da ikasle bakoitzeko; lurraldemailako erregistrozenbaki bana ere egokituko zaie honela zehaztuta: lehenak 1 zenbakia izango du, bigarrenak 2 eta horrela ikasturte horretan erregistratu den azken eskolaketaliburura heldu arte. Hurrengo ikasturtean berriz ere 1 zenbakiarekin hasiko da. 12.- Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak, erregistratu ondoren, Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburuak emango dizkie ikastetxeei. Liburuok ematearekin batera, hirugarren atalak aipatzen dituen zerrendetako bat, zerbitzu horiek behar bezala betea, ikastetxeetara igorriko da artxiboan gordetzeko. Beste zerrenda, ostera, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoko Zerbitzuan gordeko da, eta horrela ikastetxe guztietako zerrendek kasuan kasuko lurraldeburutzako EskolaketaLiburuenErregistroa osatuko dute. 13.- Urtero, abenduan, lurralde bakoitzeko Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak erregistratu diren eta banatu gabe geratu diren Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburuen kopuruaren zergatia jakinaraziko dio Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari, horretarakoIII. eraskina erabiliz. 4. atala.- ESKOLAKETA-LIBURUA betetzeko jarraibideak 1.- Ikaslea eskolaratzen den Lehen Hezkuntzako lehenengo ikastetxeak ireki beharko du Oinarrizko Irakaskuntzako ESKOLAKETA-LIBURUA eta eskatzen diren datu guztiak bete beharko ditu. 2.- Lehen Hezkuntza bukatutakoan, ikastetxea uztearen datuak beteko dira. Ondoren, ikasleak Bigarren Hezkuntza ikasteko izango duen ikastetxera igorriko da Oinarrizko Irakaskuntzako ESKOLAKETA-LIBURUA, beti ere, ikastetxe hartzaile horren eskariz. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak, aldiz, ikaslearen izenematearen atala beteko du Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburuan. 3.- Urtero, ikasturtea bukatzen denean, ikasleak izena eman duen ikastetxeko zuzendariak interesdunari dagokion eskolaratzealdia izenpetuko du. 4.- Ikaslea hurrengo ziklora edo, hala badagokio, hurrengo mailara igarotzeko erabakia hartu denean, horren berri eman beharko da Oinarrizko IrakaskuntzakoEskolaketaLiburuan, eta orduan, ikasleak lorturiko ebaluazioemaitzak idatziko dira bertan. Bigarren Hezkuntzako graduatutitulua lortzeko proposatu badute ikaslea edo, hala badagokio, etapa bukatu badu, soilik orduan jaso beharko dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ebaluazioemaitzak. 5.- Ikasleren batek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edozein ziklotako edo aurreko mailako arlo edo jakintzagaietan kalifikazio negatiboa eskuratzen badu, horiek gainditzen dituenean ikastetxeko idazkariak hala egiaztatu beharko du, hain zuzen ere, gainditu duen arloa edo jakintzagaia, lortutako kalifikazioa eta gainditzeeguna adieraziz. 6.- Lehen Hezkuntzan, ebaluazioemaitzak honela zehaztuko dira: A.E. (aurrerapen egokia), H.B. (hobetu beharra). Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, berriz, honako hauek erabiliko dira: bikain, oso ongi, ongi, nahikoa eta gutxiegi. 7.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatutakoan, derrigorrezko eskolaratzealdiaren amaiera egiaztatuko da Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburuan eta, hala badagokio, Derrigorrezko Hezkuntzako graduatutitulua lortzeko diren etapako helburuak bete dituenentz ere. 8.- Ebaluazioaren egiaztapena deritzon atala ere bete beharko da. Horretarako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko arlo edo jakintzagai guztietan eta bigarren zikloko maila guztietan ikasleak lorturiko azken kalifikazioa jaso beharko da. Ikastetxeko idazkariak emango du egiaztapena, beti ere, zuzendariak oneritzita. 9.- Dibertsifikazioprogramak egin dituzten ikasleen egiaztapenak Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburuko29. orrialdetik 31.era bitartean agertu beharko du. Ikastetxeko idazkariak emango du egiaztapena, beti ere, zuzendariak oneritzita eta ezarriko den moduan. Arlo eta jakintzagaietan lorturiko kalifikazioak eta egindako ikasturteak azalduko dira bertan. 10.- Curriculumaren egokitzapen garrantzitsuak dituzten ikasleen kasuan, egokitzapenok Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburuan jasoko dira: Lehen Hezkuntza denean 12. orrialdetik 14.era bitartean eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza denean, berriz, 29. orrialdetik 31.era bitartean. Kasu batean zein bestean, CEG (curriculumaren egokitzapen garrantzitsua) siglak erabiliko dira. Ikastetxeko idazkariak emango du egiaztapena, beti ere, zuzendariak oneritzita. 11.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapa bukatutakoan, ikasleari emango zaio Oinarrizko Irakaskuntzako ESKOLAKETA-LIBURUA. Emate horren berri liburuan eta ikasketaespedientean jaso beharko da. Ikasleak, bestalde, liburua hartu izanaren agiria sinatu beharko du, ikastetxean hala jasota gera dadin. 5. atala.- Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburua ikastetxez aldatzea 1.- Ikaslea ikastetxez aldatzen bada, sorburuko ikastetxeak, xedekoaren eskariz, behar bezala betetako Oinarrizko Irakaskuntzako ESKOLAKETA-LIBURUA igorriko dio xedekoari. Xedeikastetxeak ikaslearen izenematea agertarazi beharko du Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburuan.Xedeikastetxeak, halaber, ikasketaespediente berria irekiko du, eta bertan jaso Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburuan azaldutako datuak. EskolaketaLiburuan ikastetxez aldatzeko eginbideen tokikopurua nahikoa ez bada, ikastetxeek 12. orrialdetik 14.era bitartean burutuko dituzte Lehen Hezkuntzako eginbide berriak eta 19. orrialdean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagozkionak. 2.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa bukatutakoan ikastetxez aldatzen bada, sorburuikastetxeak, ikastetxea uztearen berri emateaz gain, ikasleak hartutako aukerako jakintzagaiak eta lortutako kalifikazioak agertaraziko ditu Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburuko 16. orrialdean. 3.- Ikastetxez aldatzen denean, ikasleak V. eraskinaren raberako egiaztagiri bat eskatu beharko dio sorburuikastetxeari;ikasturte horretan egin dituen edo egiten ari den ikasketak jaso beharko dira bertan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ziklo bat edo hirugarren maila bukatutakoan aldatzen bada ikastetxez, igarotzeerabakia ere jaso beharko da. Horrela, izena emanda geratuko da harik eta ikastetxe hartzaileak bidezko dokumentazio osoa eskuratzen duen arte. 4.- Ikastetxez aldatzeko gainerako kasuetan, men egin beharko zaie 1992ko urriaren 30eko Aginduaren hamahirugarren eta hamazortzigarren puntuei (azaroaren 11ko BOE, Estatuko Aldizkari Ofiziala). 6. atala.- Hezkuntza-Sistemaren antolamendu berria ezarri bitartean jarraitu beharreko arauak. 1.- hezkuntza-sistema berriko Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edozein ziklo edo mailatan hasten diren ikasleentzat, derrigorrezkoa izango da 1992ko urriaren 30eko Aginduaren arabera zehaztutako Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburua erabiltzea. 2.- 1992/93 eta 1993/94 ikasturteetan hezkuntzasistema berriko Lehen Hezkuntzan hasi diren ikasleei dagokienez, honela jokatuko da: - Erabaki hau argitaratu eta hamabost eguneko epean, Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako zuzendariek Oinarrizko Irakaskuntzako ESKOLAKETA-LIBURUA eskatuko dute Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloetako edozein mailatan hasi diren ikasleentzat. Agindu honen hirugarren atalean zehazten den moduan eskatu beharko dira liburuok. - Agindu honen zazpigarren atalak ezartzen duenez, Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburuen beharra arrazoituko da, eta hain zuzen ere, 1994/95 ikasturtea hasi aurretik egin ere. Horretarako III. eraskineko inprimakia bete beharko da. 3.- Hurrengo ikasturteetan, hezkuntzasistemaren antolamendu berria ezartzeko egutegiko aurrikuspenak betetzen diren arte, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako zuzendariek, Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburuen eskabidearekin batera, Oinarrizko Hezkuntza Orokorretik datozen eta Lehen Hezkuntzako edozein ziklo edo mailatara sartzen diren ikasleen zerrenda igorriko dute; halaber, Lehen Hezkuntzan ibili izan gabe Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara sartzen direnena ere bidaliko dute. 4.- Ikastetxeetako idazkariek behar diren eginbideak gauzatuko dituzte, alegia, Lehen Hezkuntzaren kasuan 12. orrialdeko oharrak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza denean, berriz, 19.ekoak. Aipaturiko eginbideak agindu honen VI. eraskinean azaltzen dira. Idazkariek, bestalde, ikasleak egin ez dituen irakaskuntza berrietako ziklo edo mailen orrialdeak baliogabetuko ditu «baliogabea» hitza zeharka jarriz. 5.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, mota honetako lehen zikloa edo hirugarren maila egin ez duten ikasleen kasuan, Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburukoebaluazioa egiaztatzeko ziklo edo maila horri dagozkion kalifikazioen tokian ere «baliogabea» hitza jarriko da zeharka. 6.- Lehen Hezkuntzako bigarren edo hirugarren ziklora edo, bestela, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara sartzen diren Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko ikasleen eskolaketaliburuak, honenbestez, VII. eraskineko eginbideaz itxi beharko dira. Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko EskolaketaLiburu zaharra Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburu berriari erantsiko zaio, eta biak emango zaizkio ikasleari derrigorrezko eskolaketa bukatzen duenean. Bestalde, VIII. eraskinean azaltzen den eginbidea gauzatu beharko da Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburuan. 7.- 1992/93 ikasturtean Lehen Hezkuntzako lehen zikloko bigarren mailara sartu ziren ikasleen Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko EskolaketaLiburuak baliogabetuko dira eta ondoren lurraldebarrutira igorriko bertan desegin ditzaten. Nolanahi ere, eskolaketadatuek eta, hala behar izanez gero, ikastetxealdaketak ere agertu beharko dute Oinarrizko Irakaskuntzako EskolaketaLiburu berrian. 8.- Ikuskaritzako lurraldeburutzek behar diren neurriak hartuko dituzte agindu honetan xedatutakoa bete dadin. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapetako curriculumaren egokitzapenak arautu zituen 1993ko maiatzaren 5eko Aginduaren bidez (EHAAren 1993ko ekainaren 1eko 101 alea). Orain, agindu horren 3.3 atala honela geratzen da idatzirik: «Curriculumaren egokitzapenak oso garrantzitsuak ez badira ere, ikaslearen espedientean sartuko dira eta ebaluazioagirietan adieraziko II siglen bidez (ikasketen indargarria), beti ere egokitzapenei dagozkien tokietan» Bigarrena.- Hezkuntza sailburuordeak behar diren jarraibideak emango ditu agindu hau ulertu eta ezartzeko. Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1994ko apirilak 29. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO. ETA AUTONOMI GAREPENERAKO SAILA