Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1994ko apirilaren 14koa, Herrizaingo sailburuarena, 1988ko otsailaren 19ko Aginduz onartu eta 1989ko abenduaren 22ko Aginduz aldatutako bingo jokoaren araudiko zenbait alderdi osatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 77
  • Hurrenkera-zk.: 1445
  • Xedapen-zk.: 95
  • Xedapen-data: 1994/04/14
  • Argitaratze-data: 1994/04/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Indarrean dagoen Autonomi Estatutoaren 10,35 atalean xedatutakoaren arabera Euskal Autonomi Elkarteak joko eta apostu arloan dituen aginpide osoosoez baliatuz eman zen Bingo Jokoaren Araudia. 1988ko otsailaren 19ko Aginduz. Agindu hori gerora 1989ko abenduaren 22koak aldatu zuen zati batean. Jokoa arautzeko 1991 ko azaroaren 8ko Legeak jokoa egitura ekonomikoaren zati legez hartzen du, hots, baimendutako jokoen praktika egokia eta, merkatal ikuspegi zehatzetik, baliabideen eta etekinen onena bermatzeko besteko oinarri tekniko eta profesionaleko enpresek eratutako arlo ekonomikoko zati bezala. Guzti hori aipatu legeak ezartzen duen plangintza ereduaren barruan. Hori dela eta, jokoa ezarri zenetik igarotako denbora ikusita, eta finkatutako joko eredua onartu eta oinarri tu dela adierazten duen gizarte mailako egungo egoera kontuan hartuz, beharrezkoa da bingo jokoa egokitzea; horrela, Agindu honen bidez elkarlotutako bingo metatua bingo joko mota berria sortzen da, atzerakada jasan duen arlo honetako enpresariei irteera bat eskaini nahian. Joko mota horretan bingo areto guztiak informatika bidez lotzen dira, ondorioz, areto guztietan metatutako saria eskuratzeko aukera eskainiz. Gainera, jokorako arauen argitasun eta gardentasunean dago oinarrituta, jokalarien eskubideak babesteko eta lortutako sariak eskuratuko direla bermatzeko arauak emanez. Horiek horrela, Euskal Joko Batzordeak txostena egin ondoren eta izendatu zaizkidan aginpideen arabera, hauxeXEDATU DUT: 1. atala. 1.- Agindu honen bidez elkarlotutako bingo metatua ezartzen da, bingo mota berri legez. 2.- Elkarlotutako bingo metatua, Agindu honetan zehaztutako baldintzen arabera, bingo arrunteko jokalari irabazleak eskura dezakeen sari gehigarria da, eta ateratako bola kopuruak baimendutako gehienezko kopurua gainditzen ez duenean lortuko da. 2. atala. 1.- Elkarlotutako bingo metatuko saria jokatutako kartoien diru-zenbatekoa Agindu honek ezartzen duen eran metatzetik ateratzen dena izango da, eta xedapen honetan zehaztutako baldintzak bete ditzaten bingo aretoetako titular guztiek ezarri ahal izango dute bingo metatua. 2.- Elkarlotutako bingo metatuko sariaren zenbatekoa sistema honetara atxikitako bingo aretoetan jokatutako kartoien jokobalioaren ehuneko 1,50 metatzetik ateratzen dena izango da, eta jokaldi bakoitzean bingo arrunterako portzentaitik aterako da, gehienez 30 milioi pezeta bildu arte metatzen delarik. 3.- Horrez gain, jokatutako kartoien jokobalioaren ehuneko 0,50 elkarlotutako bingo metatuaren erreserbarako erabiliko da, aurreko idazatian ezarritako mugara arte, eta mugako kopuru hori ehuneko 5ean baino ezingo da gainditu. Elkarlotutako bingo metatua emanez gero, hasierako kopurua elkarlotutako bingo erreserban dagoena izango da, baina kopuru horri aurretik ehuneko 25 kendu ondoren, ehuneko hori hasierako erreserba berria izango baita. 4.- Elkarlotutako bingo metaturako aurrikusitako gehienezko kopurua lortzen bada, ez da inolako kopururik gordeko azken horretarako, eta kartoien jokobalioaren ehuneko 2 elkarlotutako bingo metatuaren erreserban gordeko da, atal honetako 2. idazatian aipatzen den kopurua bildu arte; une horretatik aurrera ez da inolako portzentairik gordeko, eta zenbateko hori oso-osoan erabiliko da bingo arrunterako. 5.- Elkarlotutako bingo metatua lortzeko aukera ematen duen bola ateratzen den hogeita hamaseigarrena izango da, gehienez. 3. atala. 1.- Elkarlotutako bingo metatua ezartzeko baimendutako bingo aretoetako titularrek monitore edo panelak jarriko dituzte joko aretoetan, edozein tokitatik ikusteko moduan, eta bertan elkarlotutako bingo metatuaren zenbatekoa, erreserba eta bingoa atera ahal izateko baimendutako gehienezko bola kopurua adierazi beharko dira. 2.- Saio bakoitzeko jokaldi guztien hasieran, MahaiBuruak, aretoko megafoniatik, aurreko zenbakiko informazioa iragarriko die jokalariei 3.- Jokalariren barek elkarlotutako bingo metatua kantatzen duenean, 1988ko otsailaren 19ko Aginduan bingo arrunterako aurrikusitako era berean egiaztatuko da. Arestian adierazitakoaz gain, AretoBuruak unean bertan eta aretoko jokalarien aurrean egiaztatuko du ateratako bolak eta bolak ateratzeko makinako hodibihurrian daudenak bat datozela. Egiaztapena egin eta gero, AretoBuruak eta MahaiBuruak sinatutako akta luzatuko da zehaztasun guzti horiek emanez. 4. atala. Elkarlotutako bingo metaturako honako azpiegitura tekniko hau beharko da: 1.- Bingo areto bakoitzean: a) kartoien serie osoa jaso dezan tresna informatikoa. b) aretoko edozein tokitatik ikusteko moduko panel edo monitore bidezko sistema ikusgarria, gutxienez honako informazio hau jasoz: - saldutako kartoien kopurua. - saria jaso duten kartoiak, horien eredua, egiaztatzen ari diren birartean. 2.- Informatikako Unitate Nagusia; bingo aretoak bertara lotuta egongo dira eta sistema horretara atxikitako aretoetan saio guztian zehar saldutako kartoien jokobalioa eta, ematen direnean, emandako sariak, Unitate horretara bidaliko dira saio bakoitza bukatu ondoren eta hurrengoa hasi aurretik. Datu horiek jaso eta prozesatu ondoren bingo areto bakoitzera itzuliko dira, horrela, elkarlotutako bingo metatuaren zenbatekoa eta hurrengo saiorako hasierako erreserba finkatuta geldituko direlarik. Informazio hori eskuragarri izango du une oro Administrazioak. Aipatu informazioa areto bakoitzetik Unitate Nagusira bidaliko dela bermatuko da, eta hori ezinbesteko baldintza izango da Agindu honetan araututako jokatzeko eran parte hartzeko. Informazioa bidaltzea ezinezkoa bada, hurrengo saioari hasiera eman aurretik horren berri emango zaio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari. Era berean, eragindako aretoan jokatzeko era horri ekin zaiola ere jakinarazi beharko da. . 3.- Informatikako Unitate Nagusia elkarlotutako edozein bingo aretotan egon daiteke kokatuta, eta berdin bat egon beharko da edozein arrazoirengatik Unitatea zerbitzutik kanpo geratuz gero, bere ordezko lana egin dezan. 4.- Informatikako Unitate Nagusia eta bingo aretoetan dagoen informatikazko gainontzeko materiala Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak baliokidetu eta behar bezala prezintatu beharko du, inork ez manipulatzeko. 5. atala. 1.- Elkarlotutako bingo metatuaren eta horren erreserbaren zenbatekoa ez da aldatuko saio bakoitzean zehar sistemara atxikitako bingo areto guztietan, eta aurreko ataleko 2 zenbakian ezarritako eran metatuko da. . 2.- Saio berean kantatzen diren elkarlotutako bingo guztiak horien irabazleen artean banatuko dira. Saria lortu eta hurrengo berrogeita zortzi orduen barruan entregatuko zaie, irabazleak nortzu izan diren egiaztatu ondoren. 3.- Saria Agindu honen 3. ataleko 3. zenbakian ezarritakoarekin bat etorriz egiaztatu eta gero, saioaren data, jokaldiaren zenbakia eta, elkarlotutako bingo metatuaren arabera, saioko irabazleei dagokien saria adierazten duen egiazcagiria emango zaio irabazleari. Datu horiek derrigorrez jasoko dira Akten Liburuan, baita sariaren irabazlearen edo irabazleen nortasunaren zehaztasun guztiak ere, nortasun agiri nazionalaren eta pasaportearen zenbakia, eta izenpea barne. 4.- Elkarlotutako bingo metatuaren saria taloi edo bankuko txeke bidez ordainduko da; aretoaren titu1arra den Bingo Enpresak ordainduko du, izenduna izango da eta saria lortzen duen norbanakoaren edo nerbanakoen aldekoa. 6. atala. Agindu honen bidez arautzen den jokatzeko erara atxikitako bingo aretoetako titular guztiek, solidarioki, hogeita hamar milioi pezetako fidantza izenpetu beharko dute, elkarlotutako bingo metatuko saria ordainduko dela bermatzeko, eta edozein aretok ordaintzen ez badu, ezin izango da bingo mota hau jokatu kopurua berriz oso-osorik jartzen ez den bitartean, atal honetan jasotako baldintzetan. Fidantza eperik gabe kontsignatuko da banketxe, Aurrezki-Kutxa, erakunde kredituemale orokor edo indarrean dauden arauetan onartutako merkataritzako beste Erakunde batzuetan, eta ezin izango da jaso Administrazio eskudunaren baimenik gabe. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Elkarlotutako bingo metatua izeneko bingo mota ezarri ahal izateko beharrezkoa izango da Euskal Autonomi Elkartean kokatutako bingo aretoen gutxienez ehuneko 70ak, edo aretoetako aforoa portzentai horretakoa hartzen duten areto kopuruak izatea hori ezartzeko baimena. Bigarrena.- 1.- Agindu honen bidez arautzen den bingo motara atxiki nahi diren bingo enpresek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari eskatu beharko diote Agindu hau indarrean sar dadin egunetik hasi eta bi hilabeteko epearen barruan. Eskeidazkia indarrean dagoen HerriAdministrazioen Lege Jaurbideari eta guztientzako ihardunbideari buruzko Legearen 70. atalean aurrikusitako baldintzetan aurkeztuko da, eta areto bakoitzean jarriko den informatikazko sistemari buruzko txostena eta Informatikako Unitate Nagusia eta horren kokapenari buruzko beste txosten bat ere aurkeztu beharko dira eskeidazkiarekin barera, arau honetako ataletan xedatutakoarekin batera. Horiez gain, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak baimenaren inguruko erabakia hartzeko beharrezko agiri osagarriak eska diezaizkie interesatuei. 2. - Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, aurkeztutako agiri-sorta aztertu ondoren erabakiko du, arrazoiak emanez, baimena ematen duen ala ez. 3.- Aurreko zenbakian jasotakoarekin bat erorriz baimendutako bingo enpresek Agindu honen 6. atalean aipatutako fidantza eratu beharko dute, erabaki egunetik hasi eta hilabeteko epean. Hirugarrena- 1.- Baimendutako bingo areto bakoitzak gutxienez urtebetez ihardungo du sistemaren barruan, sisteman hasten denetik kontatzen hasita, aretoa behin-betiko ixten denean salbu. 2.- Sistemara atxikitako bingo areto baten titularitatea aldatzeak, titular berriz eskubide eta betebehar guztietan subrogatzea dakar. 3.- Xedapen honen lehenengo idazatian ohartemandakoarekin bat etorriz, eta edozein arrazoirengatik, sistema utzi edo uko egiten dioten bingo aretoek, edo Agindu honen Azken Xedapenetatik Bigarrenean jasotako epean sistemara sartzea eskatzen ez dutenek ezingo dute eskatu elkarlotutako bingo metatu sistemara sartzea, ezinezko egiten zuen egoera gertatu eta gutxienez urtebete igaro arte. Laugarrena- Jokatzeko era honetan ekiteko orduan, elkarlotutako bingo metatuaren hasierako kopurua atxikitako bingo aretoetan une horretan dauden bingo metatuen batuketa egitetik ateratzen dena izango da. Elkarlotutako bingo metatutako jarritako muga gainditzen badu, gaineko kopuru hori haren erreserbarako utziko da. Atxikitako bingo aretoek batera jakinaraziko diote Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari elkarlotutako bingo metatua eta aurreko puntuan ezarritako arautik ateratzen den erreserba. Bosgarrena.- Elkarlotucako bingo metatuko sistemara atxikitako bingo areto bat edozein arrazoirengatik izteak ez du usan nahi inola ere une horretan metatutako zenbatekoaren edo erreserban dagoen kopuruaren gainean jabego eskubiderik edo berreskuratzeko eskubiderik dagoenik. Seigarrena.- Jokatzeko era hori aukera dezaten bingo enpresek ezingo dute jarraitu Herrizaingo sailburuaren 1989ko abenduaren 22ko Aginduz osatutako Herrizaingo sailburuaren 1988ko otsailaren 19ko Aginduaren azken xedapenetatik bigarrenean aipatutako bingo metatua ezartzen. Zazpigarrena.- Agindu honen aurka ez doan heinean, indarrean darrai jokatzeko era honi dagokionez bingo metatuari buruzko xedapenetan aurrikusitakoak. Zortzigarrena.- Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteiz, 1994ko apirilak 14. Herrizaingo sailburua, JUAN M. ATUTXA MENDIOLA.