Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1994ko martxoaren 29koa, Osasun sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko Premiabidezko SorospenZerbitzuak birregituratzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 1295
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1994/03/29
  • Argitaratze-data: 1994/04/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Osakidetzako Zerbitzu Nagusiak eta Osasun Barrutiak organikoki antolatzen dituen uztailaren 23ko 439/1991 Dekretuko IV idazpuruan, hau da, «Osasun Alorren Antolakuntza eta Administrazio Periferikoa» delakoan, zera xedatzen da: Osasun Barruti bakoitzean egituratuko direla Premiabidezko SorospenZerbitzuak lurraldeka eta Premiabidezko Sorospen Zerbitzuetako arduradunek eramango dutela horien kudeaketa. Premiabidezko SorospenZerbitzu horiek gaurregun duten egoera eta funtzionamendua aztertzeak, birregituraketa egitea eskatzen du, era honetan, funtsezkoak diren helburuak lortu ahal izateko, adibidez, alde batetik, egon dauden baliabideak sorospeneskabideak betetzeari egokitzea eta, bestetik, sorospen zerbitzuen kalitatea hobetzea, bai atentzio iraunkorrei dagokienetan eta bai bizitza arriskuan jartzen deneko larrialdiei dagokienetan ere. Premiabidezko SorospenZerbitzuetan parte hartzen duten sorospenerrekurtso guztiak arrazionalki erabili behar direla kontutan hartuz, birregituraketa hori egokitzat jotzen da larrialdimoeta guztiei ebazpena eman ahal izateko. Eta ospitalez kanpoko larrialdien garapenean bi sorospensistema bereiztu behar dira: Lehen Mailako Sorospenak: Sorospen iraunkorrak eskainiko dira hogeita lau ordutan zehar, bai larrialditarakoak eta bai larrialdirik gabekoak ere. Sorospen modu honek dituen bi egitekoak beteko dira, kontsulta eta etxeetatiko abisu mailakoak hain zuzen. Premiabidezko Unitatea: Zentrotik kanpo, hau da, Osasun Barruti bakoitzean garatuko dira egitekoak. Honako zerbitzu hauek izango dituzten Premiabidezko Unitateak sortuko dira barrutietan: Zentro Koordinatzaileak Premiabidezko Ekipoak Osasun Garraioa Aipatutakoek honako hauek dakartzate: Premiabidezko SorospenZerbitzuak aldatu beharra; birrantolaketa horrek dakarren eraketa organiko eta funtzionalari sorospen eta administrazio mailako gaurregungo egiturak egokitu beharra; eta zerbitzu eta baliabide pertsonalak beste eraketaegitura batzuri adskribatu beharra. Horietaz aparte, Premiabidezko SorospenZerbitzuetako gaurregungo zuzendaritzalanpostuak ere aldatu beharko dira. Ondorioz, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Ondoren aipatzen diren sorospenegituretan antolatuko dira Premiabidezko Sorospenak: a) Lehenengo mailako Sorospenetarako Eskualdeak. Etengabeko, ospitalez kanpoko, presako, presarik gabeko, kontsulta mailako eta etxeetatiko abisu mailako sorospenak beteko dituzte hogeita lau ordutan zehar. b) Premiabidezko Unitatea Zentrotik kanpo, hau da, Osasun Barruti bakoitzean garatuko ditu bere egitekoak. Honako zerbitzu hauek izango dituzten Premiabidezko Unitateak sortuko dira barrutietan: - Zentro Koordinatzaileak - Premiabidezko Ekipoak - Osasun Garraioa, presako eta programatutako garraioak egin behar ditu, nahiz errekurtso propioez baliatuz, nahiz itunepekoez. 2. atala.- Premiabidezko SorospenZerbitzuei gaurregun adskribatuta dauden baliabide material eta pertsonalak, aurreko atalean aipatu diren egiturei atxikiko zaizkie, agindu honetako I. eta II. eraskinetan jasotzen diren zerrenden arabera. 3. atala.- Lehenengo mailako Sorospenetarako Eskualdeei bakoitzak hartzen duen lurraldeeremuaren arabera atxiki dakizkien baliabide pertsonalak, eskualde horiei adskribatuta geldituko dira I. eraskinean eskaintzen den banaketaren arabera. Lehenengo mailako Sorospenetarako Eskualdeko zuzendariaren pean geldituko dira bai organikoki eta bai funtzionalki ere. Etengabeko, ospitalez kanpoko, presako eta presarik gabeko sorospenen ardura bereganatuko du Zuzendaritza horrek, hogeita lau ordutan zehar. Adskribapen honek ez du ekarriko aldaketarik, ez lan baldintzei dagokienetan eta ez erregimen juridikoari dagokionetan ere. Honek eragina dueneko langilegoak gaurregun dituen baldintzak izango ditu aurrerantzean. 4. atala.- Premiabidezko Unitateko zuzendaria izango da Premiabidezko Unitatearen arduraduna. G1 Eskualdeko zuzendariak duen maila izango du. Unitate honek dituen egitekoak bete ahal izateko, Premiabidezko Lurralde Unitateen laguntza izango du unitateak Osasun Barruti bakoitzean. Arduradun bat izango da unitateko buru, Zerbitzuburuaren kategoria izango duela. Arabako Osasun Barrutia ez da horretan sartzen eta honen zuzendaritza eta kudeaketa Premiabidezko Unitateko zuzendariak bereganatuko ditu artez. Honako sorospen zerbitzu hauek egongo dira Premiabidezko Lurralde Unitateen pean: - Zentro Koordinatzailea - Premiabidezko Ekipoa - Osasun Garraioa 5. atala.- Sistemara telefonoz egiten diren osasuneskabide guztien kudeaketa dagokio Zentru Koordinatzaileari eta honako egiteko hauek beteko ditu: a) Erabili behar duen sorospenerrekurtsoaren berri eman bezeroari (Ospitalea, Osasun Zentroa, etab.). b) Sorospen eskabideari irtenbidea eman sendagilearen aholkubidez. c) Bidezkoak diren sorospenerrekurtsoak higitu eta koordinatu, hara nola: - Premietarako ekipoak - Premiabidezko OsasunGarraiorako Sarea (POGS) - Etxetatiko Abisuak, bai sendagile mailakoak, bai enfermeritza mailakoak. d) Itunepeko eta presarik gabeko osasun garraioaren kudeaketa. e) Premietarako planak. Horiek lantzea eta koordinatzea. f) Etengabeko sorospena behar duten etxeetatiko abisuen koordinazioa egitea, Eskualdeetako Zentroen pean dauden Zentroekiko bateraketa funtzionala eratuz. g) Izenda dakiokeen beste edozein egiteko, izan dezan izakeraren arabera. 6. atala.- Premiabidezko Ekipoen egitekoak, honako hauek dira: Bapateko eta espezializatutako osasunsorospena «in situ» eskaintzea bizitza arriskuan dagoeneko larrialdiegoeretan, behar den bezalako langilez eta medioez hornitutako garraioa egitea eta bai Zentro Koordinatzaileak izenda dakizkiokeen beste egiteko zehatz batzuk ere. 7. atala.- Bi eratakoa izango da osasun garraioa: Presazkoa eta Programatua. Premiabidezko OsasunGarraiorako Sareak (POGS) egingo du osasun garraioa eta Premietarako Ekipoek osagarrilana burutuko dute. Zentro Koordinatzaileak garraioaren koordinaketa eta kontrol lanak beteko ditu. Itunebidez arautuko da programatutako osasungarraioa eta Zentro Koordinatzaileak eramango du horren kontrola. ALDIBATERAKO XEDAPENA Premiabidezko SorospenZerbitzuetako gaurregungo arduradunek eta administrariek, agindu honetan aipatzen diren Premiabidezko Lurralde Unitateetan lan egiten jarraitu dezaten bitartean, gaurregun eskuratzen dituzten soldatei eutsiko diete, lanpostu horien aldaketa, indarrean dauden legeetan xedatzen diren prozeduren arabera, egin dadin arte. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Osakidetzako zuzendari nagusiari esku ematen zaio, agindu hau garatzeko eta betetzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan. Bigarrena.- Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1994ko martxoak 29. Osasun sailburua, JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.