Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1994ko martxoaren 8koa, Osasun sailburuarena, Diabeteari buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea eratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 1050
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1994/03/08
  • Argitaratze-data: 1994/03/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Nazioartean eta Eukal Autonomi Elkartean egin diren epidemiologi ikerketetan ikus daitekeenez, diabetea, gaur egun, arazo benetan larria da, dauden hilkortasun eta gaisotze tasa handiak, eta ondorioz, horrek dakarren giza eta osasun mailako kostuak kontutan hartuz gero. Horregatik, Osasunerako Munduko Erakundeak 1989ko maiatzean egin zuen Osasunari buruzko Munduko 42. Biltzarrean eta 1991ko irailean egin zuen Europarako Eskualde Batzordean onartu zen gaisotasun horri aurre egiteari lehentasuna ematea. Dena dela, hartu behar diren erabakiak konplexuak direnez gero, irtenbideak aurkitzen lagunduko duten aholku-organoak eratzea komenigarria da. Abuztuaren 3ko 240/1993 Dekretuaren bidez, Osasun Saileko Kontseilu Aholkuemaileen araubidea onartu zen. Hori dela eta, hauXEDATU DUT: 1. atala.- Diabeteari buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea sortzea. Osasun Sailari atxikitako aholkuorganoaizango da eta diabeteari buruz laguntza teknikoa emango du. 2. atala.- 1.- Diabetesari buruz ekintzarako plan baterako proposamena egitea izango du eginbeharrik nagusiena, gero, Osasun Saileko organo kudeatzaileak onartu beharko duena. 2.- Planerako proposamenak, gutxienez, hauek jaso beharko ditu: a) Helburu nagusien eta ihardutzejarraibideen zerrenda, lehentasunak jarrita. b) Programa bereziak, xede operatiboak finkatuta. c) Beharrezkoak diren baliabideak. d) Organo eratzunkizundunak, plana aurrera eramateazedo, kasuan kasu, organoen arteko koordinazio lanez arduratuko direnak. 3.- Zeregin hauek ere izango ditu: a) Diabeteari buruzko oinarrizko aurrehartzea eta osasun mailako hezkuntza gaietan lehentasuna duten planen norabide eta ekintzei buruz informazioa eman eta laguntzea. b) Maila guztietan (oinarrizko sorospena, hospitalizazioa, ea.) gaisorik dauden pertsonekiko osasun mailako sorospenarekin eta diagnostiko goiztiarrarekin zerikusia duten alderdi guztiei buruz informazioa eman eta laguntzea. c) Osasun arloko profesionalak behar bezala prestatzen laguntzea eta, behar izanez gero, lankidetzan aritzea. d) Diabeteari aurrea hartzeko eta gaisoak zaintzeko osasun mailako programak eta zerbitzuak ganorazkoak eta eragileak diren ikertzeko eta ebaluatzeko proiektuetan proposamenak egin, laguntza eman eta, behar izanez gero, lankidetzan aritzea. e) Urteko memoria, kontseiluaren iharduketak eta Euskadin diabetea zein egoeratan dagoen jasoko dituena. 3. atala.- Diabaeteari buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea lehendakari batek, lehendakariorde batek, idazkari batek eta 10 bokalek osatuko dute eta Osasun sailburuak izendatuko ditu. 4. atala.- Bokalak Osasun sailburuak izendatuko ditu. Kontseilua osatuko dutenak hauek izango dira: - bokal bat, Asociación de Diabéticos elkartea ordezkatuz. - bi bokal, Sociedad de Endocrinología y Nutrición de Euskadi elkartea ordezkatuz. - bokal bat, Asociación de Educadores en Diabetes de Euskadi elkartea ordezkatuz. - bokal bat, Sociedad Vasco-Navarra de Pediatría elkartea ordezkatuz. - bi bokal, Osakidetzako sorospen zerbitzuak ordezkatuz, bat medikuntzaren alorrekoa eta bestea erizaintzaren alorrekoa. - hiru bokal Osasun Saila ordezkatuz:  bat, Osasun Publikorako Zuzendaritzakoa.  bat, Osasun Informazio, Irakaskuntza eta Ikerketa Zuzendaritzakoa.  bat, Osakidetzako Osasun-Sorospeneko Zuzendaritzakoa. 5. atala.- Kontseiluaren barneko funtzionamendua berak daukan araudiaren bidez ezarriko da eta, hori ezean, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen bidez. 6. atala.- 1.- Egitekoak betetzea errazagoa izateko, Kontseiluak idazkaritza tekniko bat sortuko du planak, programak eta gainerako proposamenak egin eta idatz ditzan. Gero, Kontseilu Aholkuemailearen Osoko Bilkurak onartu beharko ditu. 2.- Idazkariak eta, Kontseilu Aholkuemaileak proposatuta, Osasun sailburuordeak izendatutako bi kidek, gehienez ere, osatuko dute idazkaritza teknikoa. 7. atala.- 1.- Egitekoak betetzeko, idazkaritza teknikoak egokitzat jotzen dituen adina lantalde sortu ahal izango ditu, ekintzak lehentasunezko eremutatik zeinetan egingo diren, agindu honetan zehaztutakoak, kontutan hartuz. 2.- Kontseilu Aholkuemailearen kideez gain, kasuan kasuko gaiean gaitasun ezaguna duten pertsonek ere laguntzerik izango dute lantaldeetan, beren laguntza eta lanak interesgarritzat jotzen badira. 8. atala.- 1.- Iharduketak egiteko lehentasuna duten eremuak hauek dira: oinarrizko aurrehartzea, diagonosi goiztiarra eta diabetesaren sorospena, dituzten alderdi guztietan. 2.- Aurrekoei laguntzeko ezinbestekoak dira arlo hauek: epidemiologi informazioa, prestakuntza etengabea eta ikerketa. 9. atala.- Kontseilu Aholkuemaile, idazkaritza tekniko eta lantaldeetako kideek dietak eta kalteordainak jaso ahal izango dituzte, abuztuaren 3ko 240/1993 Dekretuaren 7. atalean ezarritakoaren arabera, hala egokitzen bazaie. 10. atala.- Dekretu honetan agintzen ez den guztirako, abuztuaren 3ko 240/1993 Dekretuan eta Herri Administrazioen Lege-Jaurbidea eta Guztientzako Administrazioaren Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa izango da aplikagarri. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Diabeteari buruzko ekintzarako plan bat aurkeztu beharko dio Kontseilu Aholkuemaileak Osasun Saileko zuzendaritza organoei, kontseilua sortzen denetik hasi eta 6 hilabeteko epean. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra agindu honek. Vitoria-Gasteiz, 1994ko martxoak 8. Osasun sailburua, JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.