Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1994ko urtarrilaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Irakaslegoaren EuskalduntzeAlfabetatzerako IRALE Programaren ebaluaziobidea arautu eta irakasleen hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko probak edukinez eta formaz zehazten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 17
  • Hurrenkera-zk.: 268
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1994/01/10
  • Argitaratze-data: 1994/01/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

1994ko urtarrilaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 10. zenbakian, argitaratutako aipatu dekretuan euskarazko testua sartzerakoan huts egin dela ohartuta, dagokion zuzenketa egiten da ondoren. 410. orrialdean, honako hau esan beharrean: «6. atala.- Eraketa honek dirauen bitartean, jartzeko baimenetarikoren bat, edozein arrazoi dela-eta, instalatzeko emandako baimenen bat indarrik gabe geldituko balitz, dagokion lehiaketa publikorako deia egin daiteke, joko kasino berri bat jartzeko.» honako hau esan behar du: «6. atala.- Eraketa honek dirauen bitartean, edozein arrazoi dela-eta, instalatzeko emandako baimenen bat indarrik gabe geldituko balitz, dagokion lehiaketa publikorako deia egingo litzateke, joko kasino berri bat jartzeko. Baimen berria ere indargabetutakoaren lurralde bererako emango da.»Azaroaren 24ko 10/1982 Oinarri Legeak, euskararen erabilera normaltzekoak, honela ezarri zuen bere hogeigarren atalean: euskaraz ikasi ahal izateko eskubidea hezurmamitu ahal izateko, irakasleen pausoz pausoko euskalduntzea bideratuko zuela Jaurlaritzak. Oinarri Lege horren garapenez, bai 138/1983 Dekretuak eta bai 1983ko abuztuaren 1eko Aginduak (EHAA, abuztuak 19) eskubide hori mamitu ahal izateko beharko araumarkoa ezarri zuten, eta Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxeetan lanean diharduten irakasleen hizkuntz prestakuntza bideratzeko urtez urteko programen oinarriak eratu zituzten. Urte horretan bertan, 1983ko abenduaren 26ko Aginduz, Hezkuntza Sailak irakaslegoaren hizkuntz prestakuntzarako IRALE Programa arautu zuen. Urterik urte, etenik gabe lanean aritu izan da programa hori orduaz geroztik. Hamar urte pasa diren honetan, bai Euskal Eskola Publikoaren Legeak eta bai Euskal Autonomi Elkarteko Unibertsitateaz besteko irakaslekidegoen Legeak, eta horien ondoriobidezko araudiak, aldaketa ohargarriak eragin dizkiote oraindaino indarrean egondako araumarko hari: euskal hezkuntza-administrazioaren menpeko irakasleen hizkuntz eskakizunen eramoldeari bereziki. Martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak, horrela, euskal irakassisteman aplikatzekoak diren hizkuntz eskakizunak (HE1 eta HE2) definitzen ditu eta eskakizun horiek egiaztatzeko irizpideak zehazten. Dekretu horrek, bere laugarren atalburuan, zera dio: hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko hezkuntzadministrazioak kasuan kasuko ezagueramaila neurtzeko azterketaproben edukina eta forma zehaztuko dituela. Era berean, IRALE programaren bidez Hezkuntza Sailak beharrezko baliabideak ezarriku dituela dio, irakasleek HE1 eta HE2 lortu ahal izateko. Agindu honen bidez IRALE Programa egoera berri honetara egokitu nahi da. Konkretuki, ikasketarien jarraipena eta hizkuntz eskakizunen egiaztapena egin ahal izateko ebaluazio bideak zehazten dira bertan, programaren baitan gertatu ohi diren ikasketaegoera desberdinak kontuan izanik. Hori guzti hori kontuan izanik, zeraXEDATU DUT:I. ATALBURUA.- ERABILGUNEA 1. atala.- 1.- Agindu honek IRALE Programaren baitako ebaluazioa arautzen du. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezarritako baldintzen arabera, programa horretan parte hartzen duten irakastegi eta ikasketari guztiei aplikatuko zaizkie ebaluazioirizpide horiek. 2.- Irakasleen hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko proben edukina eta oinarrizko forma arautzen ditu orohar. Proba horietara interesatuak aurkeztu ahal izango dira, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aldian-aldian jakinaraziko dituen deialdietan ezarritako baldintzen arabera. 3.- Ikasketarien ebaluazioneurketa egiteko, eta IRALE Programaren baitan sartzen diren ikasketaegoera desberdinen arabera, Agindu honek hiru aukerabideok jasotzen eta bereizten ditu: a) Irakaslanetik libre egonik amaierako ikastaroetan (bai HE1ekoan eta bai HE2koan) ari diren irakasle ikasketariak. b) Irakaslanetik libre egonik amaierakoak ez diren ikastaroetan ari diren irakasle ikasketariak. c) Irakaslanetik libratu gabe eta IRALE Programak kontuan izandako ikastaroren batean ari diren, edota hizkuntz eskakizunen sistemapean ez dauden, irakasleak. 4.- IRALE Programa, nagusiki, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak ezarritako hizkuntz eskakizunak lortze aldera daramaten prestakuntzabideetan egituratuko da. Preskuntzabide hauetariko bakoitza atalkatu egingo da. Atalok honako eskema honetara bilduko dira: - Lehen, bigarren eta hirugarren atalak lehen hizkuntz eskakizuna (HE1) lortzeko. - Laugarren eta bosgarren atalak bigarren hizkuntz eskakizuna (HE2) lortzeko. Bosgarren atalaren baitan, era jeneralean, ikastetxeetan egin beharreko praktikaaldia sartuko da. 5.- Oinarrizko egitura honen arabera, bi amaieramaila izango dira: batetik bosgarren atala, bigarren hizkuntz eskakizuna lortzeko; bestetik hirugarren atala, lehen hizkuntz eskakizuna lortzeko. Gainerako atal edo prestakuntzabideak amaieraz besteko mailak direla esango da.II. ATALBURUA.- IRAKASLANETIK LIBRE EGONIK AMAIERAMAILAKO IKASTAROETAN ARI DIREN IKASKETARIEN EBALUAZIOA 2. atala.- Irakaslanetik libre egonik amaieramailako ikastaroetan ari diren IRALEko ikasketarien ebaluazioa, bai IRALEren berariazko irakastegietan eta bai hitzarmen bidezko elkarteetan, eta Agindu honen seigarren atalak dioenaren kaltetan gabe, norbanakoa eta etengabekoa izango da. Prestakuntzabide osoan zehar egingo da beraz, eta norberaren prozeduran argiemaile eta autozuzentzaile izango da izaeraz: informazio sistematikoa eskainiko die, bai irakasletaldeari eta bai kasuan kasuko ikasketariei. 3. atala.- 1.- Maila bakoitzeko irakasletaldeari dagokio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere luze-zabalean ezarritako helburu eta curriculumedukinak ikasketarien ezaugarrietara konkretatu eta egokitzea. Helburu eta edukin hauek mailako programazioaren parte izango dira, eta ebaluaziobidearen gidari. 2.- Ikasketaprozedura ebaluatzeko, oinarrizko argibideak honako hauek izango dira: a) 47/1993 Dekretuaren laugarren eta bosgarren ataletan hizkuntz eskakizun bietarako ezarritako gaitasun orokorrak. b) Agindu honen lehen eraskinean jasorik dauden eskakizun bakoitzerako balorazioirizpideak. 3.- Irakastegi bakoitzeko Irakasle-taldeak maila bakoitzeko gaitasunak zer neurritan eskuratu eta garatu diren neurtu ahal izateko ebaluazio-irizpide eta jardupideak finkatu beharko ditu bere programazioan. Irizpideok jendaurrekoak izan behar dute eta, hala legokiokeenean, Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa Sailak emandako aginduetara bildu beharko dute. 4. atala.- Ikasletalde bakoitzaren tutoreari dagokio, beti ere luzezabaleko programazioaren ildotik, ikasketarien ikastemaila neurtzeko etengabeko ebaluazioa bideratzea. Ikasletalde batekin diharduten irakasle guztiek ebaluaziobileran adierazitako balioespenak kontuan hartu beharko ditu horretarako, ezinbestean. Irakasle horiek osatuko dute, hain zuzen, kasuan kasuko Ebaluazio-batzordea. aldiro-aldiro, beren ikastebidehorretan nola doazen azalduko die arduradun horrek bere ikasketariei. 5. atala.- Bere proiekturako egokienak liratekeen ebaluazioteknikak ezarriko ditu irakasletalde bakoitzak. Ikustatzelan zehatz eta sistematikoa egingo du horretarako, jasotako datuak aztertuz; ikasketarien jarduera, erantzunak eta produzitzen dituen ariketak xehexehe aztertuko dira, bai neurkizun diren helburu desberdinak eta bai ikasketarien arteko situazio diferenteak egoki ebaluatu ahal izateko neurgailu eta jardupideak erabiliz. 6. atala.- 1.- IRALE Programako 3. eta 5. atalen amaieran, hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko, ikasketarien amaierako balio-neurketa egingo da. Neurketalan horretarako, beti ere, hirugarren atalean adierazitako ebaluazioirizpideak, gaitasunak eta helburu orokorrak hartuko dira gidari. 2.- Agindu honetako atalburu honek aipagai dituen ikasketari guztiek kasuan kasuko eskakizunazterketara aurkeztu beharko dute. 3.- Azken txandako erabateko balioespen globala ikasletalde horrekin sistematikoki irakaslanean jardun duen talde osoaren bileran egingo da. Ikasketariak 47/1993 Dekretuan HE1i eta HE2ri buruz ezarritako hizkuntz gaitasunik baduen ala ez balioetsi beharko da bilera horretan. 4.- HE2 egiaztatzeko praktikaaldiari dagokion balioespena txertatu beharko da, hala dagokionean, azken txandako balioespen global hori egiterakoan. 5.- Ikasketarien azken balioespena Agindu honetako 12. atalean aipatzen diren Azterketabatzordeek egingo dute, eta «gai»/»ez gai» moduan emango da. Bai hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko probaemaitzak eta bai 3. eta 4. pasarteetako balioespen globalak kontuan hartuz emango da azken balioespen hori. 6.- Hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko probaren emaitzetatik ez balego garbi ikasketariak behar adinbateko hizkuntz gaitasuna duen, «gai» eta «ez gai» arteko muga inguruan egoteagatik, eta hortik jasotako emaitzen eta azken txandako balioespen globalen artean alde handirik ez balego, balioespen global hori baiezkoa balitz 3. pasarteko irakasletaldearen balioespen txostena hartuko da gidari. 7.- Azterketabatzordearen ustez alde nabarmena balego azken txandako balioespen globalen eta eskakizuna egiaztatzeko azterketaprobako emaitzen artean, azterketabatzordeak tutoreari galde egin ahal izango dio eta bidezkoa lerizkiokeen erabakia hartuko du; litekeena da, halakoetan, ikasketariari berriro dei egin ahal izatea. 7. atala.- Azken txandako balioespen globalak, eskakizuna egiaztatzeko azterketen emaitzak eta azken balioespena Agindu honetako 2., 3. eta 4. eraskinetan agiri diren ereduen araberako txosten eta aktaagirietan jaso beharko dira. 8. atala.- 1.- Etengabeko ebaluazioaren balioespen globalean jasotako emaitzarekin ados ez balego, ikasketariorok hartarako erabili diren irizpideen berri jakin eta erreklamazioa egin ahal izango du, emaitza jakinarazi eta handik bost egunetan, bere batzordeari idatziz. IRALEren irakastegietako ikasketaburuei dagokie bigarren instantziako ebazpenardura, desadostasunezko erreklamazioen kasuan: Irakasle-taldeak erabilitako ebaluazioirizpideak egokiak izan diren ala ez erabaki beharko da. Ikasketariak, ebazpen horrekin ere desados balego, kasuan kasuko azterketabatzordeari helarazi ahal izango dio, idatziz, bere desadostasun hori. 2.- Hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko edozein azterketaprobatan lortutako emaitzarekin ados ez balego, azterketari orok bertan erabilitako irizpideen berri izateko eskubidea du; kasuan kasuko azterketabatzordeari idatzizko erreklamazioa egin ahal izango dio; eta, deialdian bertan ezarritako epeen barruan, erreklamazio horren idatzizko erantzuna jasotzeko eskubidea du. Agindu honen 12. atalean ezartzen den epaimahai bateragileak bigarren instantzian jardungo du adostasunik gabeko erreklamazioen kasuan. 9. atala.- Atalburu honetan aipaturiko ikasketari zenbaitek IRALEren berariazko irakastegietatik kanpora egin balitu ikasketak, balioespen globala kasuan kasuko IRALE irakastegiko ikasketaburuaren eta ikastaroa egiten ari den ikasletaldeko irakasleen artean egingo da.III. ATALBURUA.- IRAKASLEEN HIZKUNTZ ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEKO AZTERKETEN EDUKINA ETA FORMA 10. atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko azterketarako dei egingo du aldiro-aldiro. Deialdian zehaztutako baldintzak betetzen dituzten pertsonak aurkeztu ahal izango dira bertara. Azterketaproba horiek, bai edukinez eta bai formaz, atalburu honetan esandakora bilduko dira oinarriz. 11. atala.- 1.- Hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko azterketen helburua honako hau da: ahal den erarik egokienean, 47/1993 Dekretuan finkatutako oinarrizko trebetasun edo gaitasunak behar adinbateko neurrian menderatzen direla frogatzea. Azterketa hauek bi zati izango dituzte: bata idatzizkoa eta bestea ahozkoa. Azterzatiok deialdi bakoitzean arauz ezarritako prozeduraren arabera egingo dira. a) HE1 egiaztatzeko azterketaprobak: 1. Idatzizko zatia: - Ahozkoaren ulermena, irakurmena eta idazmena kontuan hartu eta balioetsiko dituen ariketa bat izango du. 2. Ahozko zatia: - HE1erako ahozko proba. Gutxienez bi aztertzaile izango dituen aztertalde baten aurrean frogatu beharko dira ahozko trebetasunak. b) HE2 egiaztatzeko azterketaprobak: 1. Idatzizko zatia: -Irakurmena eta idazmena kontuan hartu eta balioetsiko dituen ariketa bat izango du. -Hizkuntza testu-inguru desberdinetan nola erabiltzen den argitzeko itemsorta bat ere sartu ahal izango da. 2. Ahozko zatia: -HE2rako ahozko proba. Gutxienez bi aztertzaile izango dituen aztertalde baten aurrean frogatu beharko dira ahozko trebetasunak. 2.- Azterketaproba hauek prestatu eta balioesteko orduan honako hauek hartuko dira gidari: hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko irizpideak zehazten dituen 47/1993 Dekretuaren 4. eta 5. ataletan ezarritakoa, Agindu honen lehen eraskinean jasotako ebaluazioirizpideak eta Epaimahai bateragileak, 12. atalean ezarritakoaren ildotik, finka ditzakeen orientabide eta irizpideak. 3.- Hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko azterketaprobetara azterketari asko aurkez daitezkeela kontuan izanik, atal honen lehen pasartean adierazitako ariketa edo proba horietarikoren bat baztertzailea gerta liteke halako deialdietan. 12. atala.- 1.- Aurreko atalean adierazitako azterketaprobakpasa eta balioestea IRALEren irakastegi bakoitzean edo lurralde bakoitzean ezarriko diren azterketabatzordeeidagokie. Azterketabatzordeok honela osatuko dira: - Hezkuntza Administrazioren ordezkari bat, batzordearen buru izango dena. - IVAPen ordezkari bat. - IRALEko zenbait irakasle; horietariko bat batzordearen idazkari izango da. - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko zenbait irakasle, horretarako trebe direnak, eta unibertsitate alorrean nahiz unibertsitatetik kanpora ospeitzal ezaguneko profesionalak. IRALEren irakastegietako irakasleak azterketabatzorde desberdinetan banatzerakoan honako irizpide hau errespetatu beharko da beti: irakasle jakin batek ezin parte hartuko du, aldi berean, ikasle edo ikasletalde jakin baten etengabeko ebaluazioan eta azterketen balioespenean. 2.- Ebaluaziobatzorde bateragilea eratuko da urtero. Hezkuntza Sailordetzari dagokio bere izendapena eta bere baitako ardurabanaketa. Honako kideok izango ditu: - Aurreko atalean ezarritako lurraldebatzordeetariko kide bana. - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko bi pertsona, Pedagogi Berrikuntzarako zuzendariaren proposamenez. - IVAPeko ordezkari bat. 3.- Batzorde honi dagokio azterketaprobak egoki egin daitezen garantizatzea, prozeduran zehar edo arauak aplikatzerakoan sor daitezkeen dudak argitzea eta azken emaitza globalak aztertzea. Berari dagokio, orobat, Agindu honetan ezarritakoaren arabera kasuan kasuko probak eta beraiei dagozkien irizpideak prestatzea eta, bigarren instantzia moduan, leudekeen erreklamazioei erantzutea. IV. ATALBURUA.- IRAKASLANETIK LIBRE EGONIK AMAIERAKOAK EZ DIREN IKASTAROETAN ARI DIREN IKASKETARIEN EBALUAZIOA 13. atala.- 1.- Amaieraz besteko ikastaromailetan ari diren ikasketarien ebaluazioa kasuan kasuko irakasletaldearidagokio osorik. Bere programagintzan egokien derizkion edukinsegida eta ebaluazio-irizpide eta sistemak finkatu ahal izango ditu horretarako. Begiz jotako helburuak lortu ahal izateko, beti ere, Agindu honen 2. atalean ezarritako ezaugarriak eta azken xedeak kontuan izan beharko ditu irakasletalde horrek. 2.- Ikastaromaila hauen azken ebaluazioa ikasketaritaldebakoitzaren tutoreak emango du idatziz. Hartarako dokumentueredua Agindu honen V. eraskinekoa da. Irakasletaldearen ebaluaziobilera egin ondoan prestatuko du dokumentu idatzi hori. 3.- Ebaluazioirizpideak jendaurrean azaltzekoak izango dira. IRALE programaren programazio nagusia, irakastegiarena eta, hala legokiokeenean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezar dezakeena kontuan hartuz prestatuak izango dira. Azken balioespen horretatik ikasketari bakoitzaren aprobetxamendua behar adinbatekoa izan den ala ez jakin ahal izango da, eta bere ikasketabidean modurik erosoenean aurrera egin ahal izateko orientaziogomendioa eskainiko du. 4.- Letozkeen erreklamazioak irakastegian bertan erabakiko dira: kasuan kasuko ebaluaziobatzordeari dagokio horren ardura edota, bigarren instantzian, IRALEren irakastegiko ikasketaburuari. 5.- Irakasle hauetariko zenbait IRALEz kanpoko euskaltegiren batean ikasten ari baldin bada, bere etengabeko ebaluazioa kasuan kasuko IRALEren irakastegiko ikasketaburuaren eta ikasten ari den taldeko irakasleen artean egingo da.V. ATALBURUA.- IRAKASLANETIK LIBRATU GABE, EDOTA HIZKUNTZ ESKAKIZUNEN SISTEMAPEAN EZ DAUDELARIK, EDOZEIN IKASTAROMAILA EGITEN ARI DIREN IKASKETARIEN EBALUAZIOA 14. atala.- 1.- Irakaslanetik libratu gabeko ikasketarien ebaluazioa, edozein mailatan ari direlarik ere, aldian-aldiko irakasletaldearen ardura izango da. Begiz jotako helburuak lortzeko egokienak derizkion ebaluaziobideeta irizpideak eta edukinak ezarri ahal izango ditu, urratsez urrats, bere programazioan. 2.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaz kanpoko euskaltegietan ari diren ikasketarien kasuan, euskaltegiok ikasketarien azken emaitzak bidali beharko dizkiote Hezkuntza Sailari kasuan kasuko deialdiak edo hitzarmenak finkatuko duen moduan. 3.- Atalburu honetan aipaturiko ikasketariek, hizkuntz eskakizunen bat egiaztatu nahi badute edo hizkuntz gaitasunezko aitormenagiriren bat eskuratu, kasuan kasuko deialdiak zehaztuko duen moduan aldiroaldiroeratuko diren probetara aurkeztu ahal izango dute. VI. ATALBURUA.- IRALE PROGRAMAKO IRAKASTEGIEN IRAKASPROZESUAREN EBALUAZIO GLOBALA 15. atala.- 1.- Ebaluazioaren xedea, ikasleen etekinneurketa egiteaz gainera, irakasprozesua ikasle horien ezaugarri eta beharretara ongi egokitzen den aztertzea da. Era horretan, irakaslanaren Hobekuntza-bideak ezarriko dira. Ikasleen etekinneurketa Agindu honen ataletan arautu da. Irakaslanean eragiten duten elementu desberdinen ebaluazioa da, ondorioz orain finkatu nahi dena. Atal honek berariazko garrantzia du IRALEren irakastegietan, bertako ikasketariak jarduera profesional diferenteetariko irakasle direnez eta, ondorioz, prozedura osoaren hobekuntzan eragin dezaketenez. 2.- Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoari dagokion irakastegien kanpoebaluazioaz gainera, bertako irakasle taldeari dagokio irakasprozesuaren ebaluazioa planifikatzea: era horretan, bai prozesuan zehar eta bai ikastaro bakoitzaren amaieran irakaspraktikaren azterketa egingo dela garantizatu beharko da. 3.- IRALEko irakastegi bakoitzak, bertako organo desberdinei dagozkien konpetentzien arabera, ebaluaziobeharhandiena duten ikasteirakaste prozesuaren atalak finkatuko ditu aldian-aldian, ikastegiaren funtzionamenduari eta bertako programazio orokorrari dagokienez. Adibidez, irakasleen eta ikasketarien arteko harremanak, irakastegietako baliabideen antolamendua eta erabilera, irakasjardunean eragiten duten organo eta arduradun desberdinen arteko koordinazioa, praktikaaldien eraketa. 4.- Irakasprozesuen eta norberen praktikaren ebaluazioa irakasle bakoitzari dagokio. Irakasprozesu horren azterketa egingo du horretarako, zer elementu aldatu behar diren, eta nola, zehaztuz. 5.- Irakasprozesuaren ebaluazioak irakastegiaren urteko txostenean bildurik gelditu beharko du nolanahi ere, eta luzezabaleko nahiz ikasgelako programazioen egokitzapenean bere eragina izan beharko du. VII. ATALBURUA.- IRALE PROGRAMAREN IRAKASTEGIKO PLANEN EBALUAZIOA 16. atala.- 1.- Irakastegiko plana irakasletaldeak ebaluatu beharko du, etekinik hoberena lortzearren eten gabe egokituz joan beharko duelarik. Lekuan lekuko plan horrek berak finkatu beharko du ebaluazio hori noiz egingo den, nola eta nork (pertsonak edo organoak). 2.- Zuzendaritza-taldeari dagokio planaren aldian aldiko ebaluazioak koordinatzea. Berariazko azterketaproposamena prestatuko du hartarako: irakastegiko beste taldeorganoen iritziak hartuko ditu horretarako, batetik, kontuan; bestetik, berriz, ikasleen etekinneurketaren ondorioz tutoreek adierazitakoak. 3.- Irakasjardunaren beharretara egokitzeko eta ikasketarien etekinneurketaren ondorioak kontuan hartuz egingo da planaren ebaluazioa. Horretarako, aldian aldiko beharretara ongien egokitzen diren edo hobekuntzabide egokiena eskain dezaketen proiektuatalak hartuko dira azterkizun. Adibidez: edukinen hautapen, hurrenkera eta tenporalizazio egokia; finkaturiko metodologi bideen egokitasuna; aukeratutako ikasmaterialen baliagarritasuna; ebaluaziobide eta irizpideen baliozkotasuna; curriculum-a egokitzeko hartutako neurrien egokitasuna; irakastegiko baliabideen aprobetxamendua; irakasmaila desberdinetako irakasleen antolamendua eta koordinazioa. 4.- Irakastegiko planaren ebaluaziotik jasotako emaitzen eraginez lan hori bete arazteko edo aldatzeko mekanismoak martxan jarri beharko dira. Irakastegiaren zuzendariak berari dagozkion neurriak hartuko ditu horretarako edota, neurriak hartzea taldeorganoei legokiekeen kasuan, hartaratu egingo ditu. Irakastegiaren urteko txostenean horren azalpen espresua egin beharko da. ALDI BATERAKO XEDAPENA Bakarra.- IRALE programako irakastegien egitura berria arautzen ez den artean, Agindu honetan ikasketaburuazesaten den guztia gaur eguneko didaktikaarduradunari buruzkotzat har bedi. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Agindu honetan esandakoa aplikatu eta garatu izateko beharrezko diren erabakiak hartzeko baimena ematen zaio Hezkuntza sailburuordeari. Bigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta handik hurreneko egunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1994ko urtarrilak 10. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.I. ERASKINA 1.- HE1 EGIAZTATZEKO EBALUAZIOIRIZPIDEAK Hizkuntz eskakizunak zedarritzeko irizpideak finkatzen dituen 47/1993 Dekretuak ezartzen dituen hizkuntz gaitasunen arabera HE1 egiaztatu ahal izateko honako ebaluazio-irizpide hauek erabiliko dira: A) Gaitasuna frogatu behar deneko hizkuntz egoerei dagokienez. Irakasleikasketariak HE1 egiaztatuko badu, eskolainguruan, hau da, eskolan ohizko diren egoeretan hizkuntz gaitasuna baduela erakutsi beharko du, konkretuki ikasleekiko elkarrizketan (banaka nahiz taldean), gurasoekin, gainerako irakasleekin eta Hezkuntza Administrazioko pertsonalarekin dituen harremanetan. B) Komunikaziogaiei dagokienez B.1.- Ikasleekiko elkarrizketan - Irakaslanarekin zerikusirik duten gaietan: ikasleen jokaera, motibazioa, eskolalorpena, beste ikasle eta irakasleekin izan ditzaketen bestelako arazoak eta etxean duten ikasgiroa, besteak beste. - Ikasleek, zein bere adinean, dituzten arazo eta interesekin loturik dauden gaietan: familiako, lagunekiko nahiz nortasunarazoetan; era berean heltzeprozesuan izan dezaketen beste edozein alderdi esanguratsu. B.2.- Beste irakasleekin, ikasleen gurasoekin eta Hezkuntza Administrazioko pertsonalarekin dituen harremanetan. - Eskolarekin loturik dauden gaietan: pedagogiazko helburu eta orientabideak, ikasturtearen programazioa, ikasturteari buruzko iritzia orohar eta ikasle bakoitzari buruzkoa, eskola barneko nahiz eskolaz kanpoko ekintzak, neurketairizpideak, lortutako emaitzak eta, orohar, pedagogialanarekin eta ikastegiaren funtzionamenduarekin loturik dauden gaietan. C) Hizkuntz trebetasunei dagokienez 1.- Kanal anitzetik igorritako ahozko testuetako informazio nagusia jasotzea. Irizpide honen bidez ahozko mezuetan dauden oinarrizko ideiak ulertu diren ala ez egiaztatu nahi da. Komeni da, horretarako, eskolainguruan ohizkoak diren hizkuntz egoeretan erabili diren testuak erabiltzea. 2.- Eskolainguruan ohizkoak izanik eta orohar irakaslanarekin loturik dauden gaiei buruzko testu idatzietako informazio nagusia beste inoren laguntzarik gabe antzematea. Irizpide honekin ikasketariak Zailtasun-maila eta luzera desberdinetako testu idatzietatik, informazioa jasotzeko duen gaitasuna neurtu nahi da, beti ere luzezabalean erabilgarri diren testuetan: aktak, zirkularrak, jakinarazpenak, eskutitzak, buletinak, ikasmaterialak... 3.- Testu idatzi nahiz ahozkoetan daudekeen hizkuntzelementu ezezagunen eta informazio inplizituen esanahia deduzitzea. Irizpide hau aurreko beste biekin loturik dago. Ikasketariak testu idatzi eta ahozkoak zenbateraino ulertzeko gai den neurtu nahi da. Arreta berezia hartuko da ikasketaria testuan ezagutzen ez dituen hizkuntz elementuen esanahia bereganatu eta egiaztatzeko gai den ala ez neurtzerakoan, horretarako testuingurua, bere kultur jakituria, prozedura analitiko eta etimologikoak edo bestelako baliabideak erabiliz, adibidez benetan ulertu den egiaztatzeko testuan atzera egitea edo kontsultamaterialaerabiltzea. Era berean testuinguruagatik elementu inplizituak ateratzeko edo testuaren hitzez hitzezko esanahiaz haratago ulertzeko duen gaitasuna (igorleak izan dezakeen zeharbidezko intentzioa, ironia...). 4.- Aldez aurretik zehaztu gabeko elkarrizketa informaletan parte hartu ahal izatea eta eskolainguruaz edo irakaslanari buruzko gaien inguruko aurrez prestaturiko eztabaidetan esku hartu ahal izatea. Irizpide honen bidez ikasketariak dituen ideiak argiro antolatu eta adierazteko eta hartzaileak ulertzen duen eta egoera eta helburuari egokia zaion diskurtsoa produzitzeko duen gaitasuna neurtu nahi da. Era berean, ikasketarien ahozko adierazpena zuzentasunaren aldetik neurtuko da, eta mintzajardunean etenik gerta ez dadin lagunduko zaio: galderak eginez, argudioak emanez, txandaka mintzatuz... 5.- Era askotako hartzaileei (lankide, guraso, ikasleak) egokitutako testu sinpleak idazteko gai izatea, komunikaziointentzio desberdinak dituztelarik, zalantzak argitzeko kontsultamaterialak erabiliz. Irizpide honekin bilatzen da ikasketariak bere irakaslanean dituen hizkuntza egoera arruntei egokitzen zaizkien testu sinpleak idazteko gauza den ala ez egiaztatzea. Erregistro egokia aukeratu beharko du, horretarako, zuzentasunez, ortografiaarauak errespetatuz eta testuari barne-lotura eta koherentzia emanez. Ikasketariek, halaber, laguntzarako materialak erabiltzen jakin beharko dute lexiko eta ortografiazko zalantzak argitu ahal izateko. 6.- Eskuratutako hizkuntz ezagupenak erabiltzeko gai izatea, ikasprozesuan autonomia indartzeko antozuzenketaprozedurazenbaitez baliatuz. Irizpide honen bitartez neurtu nahi dena zera da: ikasketariak berak edo bere lankideek egin ditzaketen akatsak, ahoz nahiz idatziz, indentifikatzeko, eta, zenbaitetan, zuzentzeko gai den ala ez. 2.- HE2 EGIAZTATZEKO EBALUAZIOIRIZPIDEAK Hizkuntz eskakizunak zedarritzeko irizpideak finkatzen dituen 47/1993 Dekretuak ezartzen dituen hizkuntz gaitasunen arabera HE2 egiaztatu ahal izateko honako ebaluazio-irizpide hauek erabiliko dira: A) Gaitasuna frogatu behar deneko hizkuntz egoerei dagokienez. Irakasleikasketariak HE2 egiaztatzeko badu, eskolainguruan,hau da, eskolan ohizko dira egoeretan hizkuntz gaitasuna baduela erakutsi beharko du, konkretuki ikasleekiko elkarrizketan (banaka nahiz taldean) eta gurasoekin, gainerako irakasleekin eta Hezkuntz Administrazioko pertsonalarekin dituen harremanetan. Orobat, eta oroz gain, bere gaia edo arloa euskaraz irakasteko gai dela erakutsi beharko du. B) Komunikaziogaiei dagokienez Irakaslanarekin ikasleek dituzten arazo eta interesekin eta eskolako jardunarekin loturik dauden gaiez gainera -Eraskin honetako HE1i buruzko atalean ezarri den bezalaxe- ikasketariak HE2 egiaztatuko badu bere jakintzagai edo arloa azaltzeko trebetasuna erakutsi beharko du. C) Hizkuntz trebetasunei dagokienez 1.- Ahozko edozein testutako ideia nagusiak eta berariazko informazioa jaso eta horren edukia ahoz nahiz idatziz adieraztea. Irizpide honen bidez zera neurtu nahi da: erabilpenesparru desberdinetan (gizaharremanak, komunikabideak, Administrazioarekiko harremanak, ikasgelan erabiltzen den hizkuntza...) benetan erabiltzen diren testuen nondik norakoaz eta bigarren mailako informazioaz jabetu diren ala ez; testuak beti ere aktualitatea, kultura, irakaslana orohar hartuta edo irakaslearen jakintza gaiarekin zerikusia duten gai bereziagoak izango dute ardatz; irakaslea, honenbestez, informazio hori kritikoki analisatu, berrantolatu eta bere ekoizpenetan erabiltzeko gai izango da, ahoz nahiz idatziz. 2.- Ikasleak darabilen hizkera estandarretik asko urruntzen ez den euskalki batean ekoiztutako ahozko testuetako nagusiki zein gai azaltzen diren ulertzea. Ikaslearen ikastetxea kokaturik dagoen eskualdeko euskalkian ahoz ekoiztutako testuak orohar ulertzen duen ala ez neurtu nahi da. Hizkera estandarretik oso urrun ez dauden benetako edo egokitutako testuetan adierazitako ideia nagusiak eskuratu dituen egiaztatu nahi da. Testu horiek eskolaingurutik atereak izango dira. 3.- Era askotako testu idatzietako informazio nagusiaz eta xehetasunez jabetzea, informazio inplizitua eratorriz. Kalitate eskaseko testuak direnean, akatsak, koherentziaezak, e.a. antzematea, bai edukiari bai alderdi formalagoei (ortografia, zuzentasuna...) dagokienez, testu horiei buruzko bere iritzia azalduz. Irizpide honen bidez ikasketariak bere irakasjardunarekin loturik dauden testu idatziak ulertzeko bereganatu duen trebezia neurtuko da, testuan ezezagun gerta dakizkiokeen elementu esplizituak testuinguruagatik zuzen interpretatzeko eta hitzez hitzezko esanahiaz haratago ulertzeko duen gaitasuna kontuan hartuz. Era berean, bere ikasleek kalitate eskasaz ekoiztutako testuakkritikoki irakurtzeko eta behar izanez gero testuok hobetzeko orientabideak (akatsen zuzenketa, testuaren egokitzapena, e.a.) emateko gaitasuna zenbateraino bereganatu duen begiratuko da. 4.- Bere jakintzagaiarekin loturik dagoen gai bati buruzko azalpena egitea. Argi eta era ordenatuan mintzatuz, aurrez prestaturiko eskema edo gidoia garatuz, informazioa eta argudioak era logikoan aurkeztuz, egiten zaizkien galderei erantzunez, irakasmaila bakoitzak (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza...) eta irakaskuntzaarlo bakoitzak dituzten ezaugarri eta berezko formak kontuan hartuz. Irizpide honekin ikasketariak aurrez erabakitako eskema edo gidoia erabiliz bere jakintzagaiari buruzko gai baten inguruan dituen ideiak antolatu eta era logikoan azaltzeko eskuratutako gaitasuna zenbaterainokoa den neurtu nahi da, horretarako hizkera jariakor eta zuzena erabiliko duelarik. Orain esandakoaz gain bere hizkeraren zehaztasuna, ebakera eta egiten zaizkion galderei ihardestean emandako erantzunak egokiak diren ala ez ebaluatuko da, bere irakasmailak eta beren arloan dituzten berezko ezaugarriei atxekiz. 5.- Elkareraginezko elkarrizketetan parte hartzea, eskola barneko munduaz nahiz eskolaz kanpoko diharduten gaien inguruko informazio egokia emanez, bere ikuspuntu eta iritziak azalduz, arrazoituz eta defendatuz eta komunikazioegoeraren aldaera desberdinei egokituz. Irizpide honen bidez eskola-giroko informazioa (adibidez errendimendua, ikaslearen jarrera, ikastetxearen funtzionamendua, programen egokitzapena...), eskolaz kanpokoa (eguneroko bizimodua, aktualitatea) eta komunikazioegoera desberdinei buruzkoa (elkarrizketa arrunta, klaustro edo bestelako bilerak) azaltzeko gai den ala ez neurtu nahi da. Bere ahozko ekoizpenaren zuzentasuna, zehaztasuna, jariotasuna eta ebakera; gaiarekiko atxekimendua hiztegiaren aldetik; era logiko eta egituratuaz dituen iritziak azaldu eta bere hizkera komunikazioegoera desberdinei egokitzeko gaitasuna neurtuko da (solaskidekopurua, komunikaziointentzioa eta testuinguruko beste elementu batzuk). 6.- Zuzentasunez eta hartzaileari ulergarri gertatzen zaion eran testu-mota desberdinak (argibideak, oharrak, aktak, txostenak, eskutitzak...) eta bere arlo edo jakintzagaiarekin loturik dauden ikasmaterialak (fitxak, apunteak, eskemak, neurketaprobak...) erredaktatzea, iturri anitzeko informazioa integratuz eta testuari barne-lotura ematen dioten baliakideak (lokailuak, aditz tempusak, e.a.) erabiliz. Iturri idatzi nahiz ahozkoetatik informazioa jaso, sintetizatu eta era egokian idatziz aurkezteko gauza den neurtu nahi da. Ikasketariak, hortaz, bere jakintzagaiarekin loturik dauden euskarazko materiala ezagutu eta erabili beharko du. Ekoizten dituen testuetan hizkera idatziaren egokitasuna, koherentzia eta barneloturazko baliabideen erabilera egokia eta zuzentasuna, hiztegiaberastasuna eta zehaztasuna eta ortografiaarauakerrespetatzen dituen ala ez ebaluatuko da. 7.- Ikasketariak eskuratutako ezagupen linguistiko, soziolinguistiko, estrategiko eta diskurtsiboak erabiltzea, antozuzenketazko prozedurak zorrotz erabiliz. Elementu linguistiko eta diskurtsiboak (menpeko perpausak, nominalizazioak, bere arloari dagokion lexiko berezia, lokailuak) ezagutu eta erabiltzean eskuratutako heldutasunmaila neurtu nahi da. Kalitate oneko hizkuntz ekoizpena burutu eta behar izanez gero hobetu, eta berak edo bere lankideren batek, ahoz nahiz idatziz, egin ditzakeen akatsak identifikatu eta zorroztasunez eta kritikoki zuzentzeko gai izango da.