Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1993ko uztailaren 27koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuarena, landare, landare-gai eta beste gai batzuen ekoizle, merkatari eta biltegiratzaileek bete behar dituzten eginbeharrak, hala nola erregistro ofizialean inskribatzeko arau zehatzak ere, ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 151
  • Hurrenkera-zk.: 2667
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1993/07/27
  • Argitaratze-data: 1993/08/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : 1. atala.- Kontseiluaren 77/93/EEE Zuzentarauaren 10. atalean zehaztutako landare-sanitatezko pasaportea normalizatu, luzatu eta ordezteko baldintzen ezarketa, honako agindu honetan xedaturikoaren arabera egingo da. 2. atala.- landare-sanitatezko pasaportearen kudeaketa eta kontrolaz arduratuko diren organismoak foru erakunde eskudunak izango dira, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak Europako Elkartearekiko duen erantzukizunaren kaltetan jo gabe. 3. atala.- landare-sanitatezko pasaporteak ondoko baldintza hauek bete beharko ditu: 1.- Osagaiak honako hauek izango dira: - foru erakunde eskudunak onetsitako etiketa bat, non agertaraziko baitira honako agindu honen I. eraskinean aurrikusten diren datuak, edo - etiketa eta foru erakunde eskudunak, lehengoa bezala, onetsiko duen agiri osagarri bat, zeinetan ondoko hauek agertaraziko baitira: * etiketan: I. eraskinean aurrikusten diren lehenego bost datuak, * agiri osagarrian: aipaturiko eraskinean aurrikusten diren guztiak. Agiri osagarri hori, merkataritza helburuekin erabili ohi den edozein agiri izan daiteke. 2.- Etiketa lehenengo aldiz erabili beharko da eta gai egokiez egindakoa izango da, behar bezain gogorra, narria dezaketen faktoreei dagokienez. 3.- Aurreko 1. idazatian eskaturiko informazioa gazteleraz eta euskeraz agertuko da, inprimaturik hobe, eta idazkera ezabaezinezkoa izan beharko da. 4.- Agiri osagarriak I. eraskinean zerrendatzen direnez gaineko beste edozein datu adierazi ahal izango du, Kontseiluaren 91/682/EEE, 92/33/EEE eta 92/34/EEE Zuzentarauen arabera etiketatzerako baliogarria bada, beti ere aipatu eraskinean aurrikusitako informaziotik ondo bereizita. 4. atala.- 1.- Pasaportearen luzapenak ondoko zeregin hauek barnebilduko ditu: pasaportearen eraketa, aipaturiko informazioari dagozkion laukitxoak betetzea eta eskatzaileak pasaportea erabili ahal izateko behar diren izapideak. landare-sanitatezko pasaportea, landare, landaregai eta bestelako gai batzuk zirkulazioan jarri baino hamalau egun lehenago eman ahal izango da azkarren jota, 77/93/EEE Zuzentarauaren 7. ataleko 2. idazatian ezartzen den bezalaxe. 2.- Landare, landare-gai eta beste gai batzuen ekoizle, merkatari eta biltegiratzaileek bete behar dituzten eginbeharrak, hala nola erregistro ofizialean inskribatzeko arau zehatzak ere, ezartzen dituen Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren 1993ko uztailaren 27ko Aginduan aurrikusitako erregistroan inskribaturik egonik, landareei, landare-gaiei edo bestelako gai batzuei, edo beren enbalaketei, edo gai horiek garraiatzen dituzten ibilgailuei batzeko landare-sanitatezko pasaporteak luzatu nahi dituzten ekoizle, merkatari eta biltegiratzaileek, foru erakunde eskudunak zehaztuko duen tokian eskatu beharko dute baimena, eta etiketa eredu bat eramango dute edo, kasuan kasu, etiketa eredu bat eta agiri osagarri bat, aipaturiko erakundeak onets ditzan, erakunde horrek ematen dizkien etiketak erabili ezik. Eskabide hori landare, landare-gai edo bestelako gai batzuei buruzkoa izan daiteke bakar-bakarrik, baita eskabidean zehazturiko gaiak destinatuko diren lurraldeei buruzkoa ere. 3.- Ekoizle, merkatari eta biltegiratzaileek makinaz edo, eskuz eginez gero, letra larriekin idatziko dute pasaporteko informazioa. Landare edo landaregaien botanika-izenak karaktere latindarrekin idatziko dira. Baliozkotu gabeko emendakin edo harraskadurek pasaportea deuseztatuko dute. 4.- Landare, landare-gai edo bestelako gai bat, - babesturiko alde zehatz bat edo batzuetarako baimentzen denean, horrela agertaraziko da, bere izen edo kodea «ZP» (babesturiko aldea) bereizgarriarekin batera adieraziz; - jatorriz Europako Elkartetik kanpokoa denean, inguruabar hori agertaraziko da, jatorrizko herrialdearen edo, kasuan kasu, herrialde igorlearen izena adieraziz. 5.- Ekoizle, merkatari edo biltegiratzailearen erantzukizunpean, landare-sanitatezko pasaportearen osagai den etiketa, behin bakarrik erabil daitekeen eran batuko zaie landareei, landare-gaiei edo bestelako gai batzuei, edo beren enbalaketei, edo gai horiek garraiatzen dituzten ibilgailuei. 6.- Pasaporte eredua onetsia izanez gero, eskatzaileek pasaporteak egin, inprimatu eta biltegiratu ahal izango dituzte. landare-sanitatezko pasaporteak erabiltzeko baimena, aldez aurretik onetsitako ereduaren arabera, Kontseiluaren 77/93/EEE Zuzentarauean ezarritako landaresanitatezkobeharkizunak betetzen direla egiaztatu ondoren emango da, gaiak destinatzen diren alderako. 5. atala.- landare-sanitatezko pasaporte batek beste bat ordeztuz gero, eta ordezpen hori partidak zatitu, konbinatu edo beren landare-sanitatezko egoera aldatzen bada bakarrik burutu ahal izango da, aurreko atalean aurrikusitako prozedura berari jarraituko zaio, aldez aurretik erregistroan inskribaturik dagoen pertsona fisiko zein juridikoak eskatu ondoren. Gainera, erregistraturiko ekoizle edo inportatzailearen kodea agertu beharko da, «RP» (ordezko pasaportea) bereizgarriarekin batera, zeinek adierazten baitu pasaporte horrek beste bat ordezten duela. 6. atala.- Foru erakunde eskudunek, honako xedapen honetan xedaturikoa behar bezala betetzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte. ALDIBATERAKO XEDAPENA Honako agindu honek 1993ko ekainaren 1az geroztik izango ditu ondoreak. AZKEN XEDAPENA Honako xedapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1993ko uztailak 27. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.Kontseiluaren 1976ko abenduaren 21eko 77/93/EEE Zuzentarauak, zein azken aldiz Batzordearen 93/19/EEE Zuzentarauak aldarazia izan baitzen, Estatu kideetan landare edo landare-gaietarako kaltegarriak diren organismoak sartzetik begiratzeko neurri saila ezartzen du, eta eratzen duen arauketa hain da zehatza, non ez baitu ia aukerarik bat ere uzten Estatu kideek beren herrietara nahi erara alda dezaten. Batzordearen 1992ko azaroaren 3ko 92/90/EEE Zuzentarauak, landare, landare-gai eta beste gai batzuen ekoizle eta inportatzaileek bete behar dituzten eginbeharrak, eta erregistro batean inskribatzeko arau zehatzak ezartzen ditu. Beharrezkoa da aurreko idazatian aipaturiko zuzentaraua gurera aldatzea, berak ezarritakoa behar bezala betetzeko behar diren tresnak ezarriz. Autonomi Estatutuaren 10.9. atalak Euskal Autonomi Elkarteari iratxikitako eskurantzak eta 27/1983 Legeak landare ekoizpen eta landare sanitatearen alorreanLurralde Historikoei iratxikitakoak kontutan hartuz, Estatuko Administrazio Zentralarekiko koordinazioa lortzeko tresnak ezarri beharra gogoan izanik, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- 1.- Landare, landare-gai eta beste gai batzuen ekoizle, merkatari eta biltegiratzaileek bete behar dituzten eginbeharrak, eta 77/93/EEE Zuzentarauaren 6. ataleko 4 eta 5. idazatietan aurrikusten den erregistro ofizialean inskribatzeko arauak ezartzea da honako agindu honen xedea. 2.- Ekoizle guztiak, talde-biltegiak, igorpen zentroak edota honako agindu honen I. eraskinean zerrendaturiko produkturik ekoitzi edo biltegiratzen duen beste edozein pertsona nahitaez inskribatu behar dira aipaturiko erregistroan. Nahiz eta aipaturiko I. eraskinean zerrendaturik ez egon, 77/93/EEE Zuzentarauaren 6. ataleko 5 eta 7. idazatien arabera ezarri den prozedurari jarraituz zehaztuko diren landare, landare-gai edo beste gai batzuen ekoizpen-aldean kokatzen diren ekoizle, taldebiltegi edo igorpen zentroei ere exigitu ahal izango zaie erregistro ofizialean inskribatzea. 3.- Euskal Autonomi Elkarteko hiru Lurralde Historikoetan erregistro ofizial bana egongo da, lurraldean lurraldeko foru erakunde eskudunek kontrolatuko dutena. Hiru erregistro horiek, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1989ko urriaren 6ko Aginduaren bidez sortu zen Hazi eta Mintegiko Landareen Merkatarien Erregistroan aurretik bilduta dagoen informazioaz osatuko dira. Hortaz, iadanik erregistraturik dauden establezimenduek aipaturiko erregistroan zuten identifikazio zenbakia gordeko dute eta berriek, lurraldeko erregistroak Autonomi Elkarteko erregistroari kontsulta egin ondoren, zenbaki bat jasoko dute, guztien arteko koordinazioa lor dadin. 4.- Horrela, foru erakunde eskuduna izango da bere lurralde eremuko erregistroaren kudeaketaren arduraduna, atal honen 2. idazatian aipaturiko landaregaiak edo bestelako gaiak ekoitzi edo biltegiratzen dituzten pertsona edo erakunde guztientzat. Erregistroan inskribatu behar diren eta establezimenduak Lurralde Historiko bat baino gehiagotan dituzten pertsona edo entitateek lurralde horietariko guztietan inskribaturik egon beharko dute. 2. atala.- 1.- Foru erakunde eskudunek, Nekazaritza eta Landen Garapenerako Zuzendaritzarekin koordinaturik, ezarriko duten eredu normalizatuaren arabera aurkeztuko dira inskripzio eskabideak, foru erakundeek adieraziko duten lekuan. 2.- Foru erakunde horiek ekoizlea, taldebiltegia, igorpen zentroa edo beste edozein pertsona inskribatuko dute erregistro ofizialean, identifikazioa ahalbidetzen duen erregistro zenbaki batekin, behin guztiek agindu honen 3 eta 4. ataletan aurrikusitako eginbeharrak bete ditzaketela eta betetzeko prest daudela egiaztatu ondoren. Interesatua ezin izango da erregistroan inskribatu, harik eta beharkizun hori betetzen duela benetakotu arte. Inskripzioa eta erregistro zenbakia edo, kasuan kasu, eskatutako inskripzioaren ukapena idatziz jakinaraziko zaizkio interesatuari. 3.- Erregistroa erregistratuaren identifikaziodatuez eta bere lanbide iharduerari buruzko datuez osatuko da, zein eskabidean agertzen baitira. 4.- Foru erakunde eskuduna arduratuko da erregistroa behar den guztian aldatu edo berriztatzeaz, ekoizleak, talde-biltegiak, igorpen zentroak edo beste edozein pertsonak, hasiera batean inskripzioaren xedea izan zirenei barik, beste iharduera gehigarri batzuei ekitea erabakitzen dutenean. 5.- Aurreko 1.2. atalean aipatutako landareen ekoizleek, erregistroan inskribatzeko eskabidearekin batera, laborearen aitorpena aurkeztuko dute II. eraskinean agertzen den ereduaren arabera. Laboreen aitorpen horiek urtean-urtean berriztatuko dira foru erakundeek zehaztuko dituzten datetan edota, urtean zehar, aurkezturiko azken aitorpenean adierazitakoaren edozein aldaketa gertatzen denean. 6.- Establezimendu, biltegi, laborategi edo antzekoen aldaketak foru erakunde eskudunari jakinaraziko zaizkio gertatzen diren unean. 3. atala.- Erregistroan inskribatzeak ondoko eginbehar hauek bete beharra ekarriko du: a) Landare, landare-gai eta bestelako gaietan koarentenari loturiko organismo kaltegarrien edozein sumaketa foru erakunde eskudunari jakinaraztea. b) Ekoizleak, talde-biltegiak, igorpen zentroak edo 1. ataleko 2. idazatian aipaturiko beste edozein pertsonak landare, landare-gai eta bestelako gaiak landu, ekoitzi, biltegiratu, gorde edo erabiltzen dituzteneko, edo gai horiek beste era batera daudeneko instalazioen plano eguneratua gordetzea. c) Foru erakunde eskudunei informazio osoa eman ahal izateko, landare, landare-gai eta bestelako gaien erregistroak gordeko dituzte, honako hauenak alegia: - instalazioetan biltegiratu edo landatzeko eskuratu dituztenak, - ekoizten ari direnak, - beste hirugarren batzuei igorri dizkietenak, eta zerrendaturiko agiriok gutxienez urtebetean gorde beharko dituzte. d) Foru erakunde eskudunekin harreman iraunkorrak izateko pertsonalki gertu egotea, edo landareekoizpenaren eta haren inguruko landaresanitatezkoarazoen alorrean teknikoki gaitua den beste pertsona bat izeneztatzea. e) Beharrezkoa denean, ikus-azterketak egitea laborantzaldianzehar, une egokian eta foru erakunde eskudunak gertuturiko gidalerroetan ezarritako moduan. f) Foru erakunde eskudunen izenean iharduteko gaiturik dauden pertsonei sartzen uztea, batez ere ikuskapen eta laginketa lanak burutu ahal izan ditzaten; halaber, 1. ataleko 3. idazatian aipaturiko erregistroak eta erregistro horiei dagozkien agiriak utziko dizkiete foru erakundeei. g) Aipaturiko organoei beste edozertan laguntzea. h) Foru erakunde eskudunek ezar ditzaketen gainerako eginbehar osagarri eta orokorrak era berean betetzea, instalazioen landare-sanitatezko egoeraren ebaluazioa errazteko xedeaz. Eginbehar horiek kontutan hartu behar dituzte ekoizpen baldintzak, labore mota batipat, ustiategiaren neurriak, kudeaketa, langileria eta ekipoa. 4. atala.- Foru erakunde eskudunek eskaturik, ekoizlea, talde-biltegia, igorpen zentroa edo erregistraturiko beste edozein pertsona eginbehar zehatzei loturik geratuko da, zeinen funtsa instalazioen landaresanitatezko egoera ebaluatu edo hobetzea eta gaien nortasuna landare-sanitatezko pasaportea erantsi arte gordetzea izango baita. Eginbehar zehatz horien artean iharduera ezberdinak sartuko dira, hala nola azterketa bereziak, laginketak, bakartzea, landare gaisoen ezabaketa, tratamendua, deusezketa eta markaketa (etiketatzea), baita 77/93/EEE Zuzentarauaren IV. eraskineko A zatiarenII. sailean edo, kasuan kasu, IV. eraskinaren B zatian zehazki adierazten den beste edozein neurri ere. 5. atala.- Foru erakunde eskudunek 3. atalean aipatu diren eginbeharrak betetzen direla bermatuko dute 3. ataleko c letran jasotako erregistro eta agirien aldizkako azterketaren bitartez, zein urtean behin gutxienez burutuko baita. 6. atala.- Nekazaritza eta Landen Garapenerako Zuzendaritzak eta foru erakunde eskudunek elkarren arteko informazio eta koordinaziorako behar direnbideak ezarriko dituzte, Euskal Autonomi Elkartearen eremuan erregistroko datuen etengabeko egunerapena ahalbidetzeko xedeaz, agindu honen xedearen arabera. 7. atala.- Lehengo 3. ataleko eginbeharrak eta, hala behar denean, 4. atalekoak betetzen ez badira, foru erakunde eskudunak martxoaren 30eko Hazi eta Mintegiko Landareei buruzko 11/1971 Legea eta kontsumitzailearen defentsa eta nekazaritzako elikagaien ekoizpenaren alorreko zehapenak arautzen dituen ekainaren 22ko 1945/1983 Erret Dekretua aplikatuko ditu, azken hori Kontsumitzaile eta Erabiltzailearen Defentsarako uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren azken xedapenetariko bigarrenak gaitzen baitu. 8. atala.- Foru erakunde eskudunek honako xedapen honetan ezarritakoa behar bezala betetzeko behar diren neurriak hartuko dituzte. ALDIBATERAKO XEDAPENA Honako agindu honek 1993ko ekainaren 1az geroztik izango ditu ondoreak. AZKEN XEDAPENA Honako agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1993ko uztailak 27. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.